Basque Trade & Investment Berrikuntza Nazioartekotzea
Elkarrizketak 27 Marzo, 2023

Urgo enpresak azazkalak ez jateko esmalte mingotsaren lidergoari eusten dio

Mordex produktu mitikoak, jatorria Gipuzkoan duenak eta belaunaldiz belaunaldi arrakasta handia bildu duenak, 60 urte daramatza merkatuan %88ko kuotarekin
-

Euskadiko produktu ikonikoenetako bat da. Duela 60 urte sortu zen Gipuzkoako Loiola auzoan, eta zinez eraginkorra da bere zapore mingotsari esker.  Mingostasun hori funtsezkoa da higuina sortzen duelako, hainbeste, ezen nahikoa baita probatzea azazkalak jateari uzteko. Sei hamarkada geroago, konponbide horrek arrakastatsua izaten jarraitzen du. URGO laborategien produktu honek % 88ko merkatu-kuota du, eta urtean % 12ko hazkundea izaten du batez beste. Aurtengo ekitaldirako helburua da Mordex-en 175.000 unitate jartzea merkatuan, halaxe dio Abarne Galán enpresako Marketing Manager-ak.

Zein testuingurutan sortu zen produktu hau?

60ko hamarkadan, baby boom bete-betean eta jaiotza-tasa ikaragarri handia zenean, hau da, produktuaren jomuga-publikoa orain baino askoz ugariagoa zenean. 1962an hasi ginen fabrikatzen Donostian, eta gero Hernanira eraman genuen produkzioa, 2009an Urgo konpainia frantsesak jatorrizko Vitapharma laborategia erosi ondoren.

Bere zapore “berezi” eta “higuingarriak” belaunaldi ugari markatu ditu…  

60 urte daramatzagu aitona-amona, guraso eta neska-mutilei produktu hau eskaintzen azazkalik jan ez dezaten.  Produktu honek badu puntu nostalgiko bat gure haurtzarora garamatzana. Gainera, gure markak ibilbide luzea egin du, eta Urgo Healthcare bezalako laborategi baten babesa ere badaukagu; horrek guztiak segurtasuna ematen digu belaunaldi berriei laguntzen jarraitzeko. Horrela lortu dugu merkatuko marka liderra izatea, % 88ko kuotarekin farmazietan.

Zure ustez, zein da produktu honen arrakastaren formula?

Formula aldatu egin da, baina beti mantendu du bere mingostasun berezi hori, eta orain Mordex Plus izeneko bertsio are mingotsago bat daukagu, zeinetan aktiboa (denatonio benzoatoa) Mordex tradizionalean baino zortzi bider kontzentratuago baitago. Gainera, aberastu egin dugu formula azazkalaren egitura indartzen duten aktiboekin (Hidroxipropil Chitosan eta E bitamina), onikofagia (azazkalak jateko ohitura) duten pertsonek ahulduta izaten baitute azazkala.

Zenbat herrialdetan saltzen duzue?

Gaur egun zortzi herrialdetan gaude: Espainia, Portugal, Belgika, Frantzia, Maroko, Polonia, Txekiar Errepublika eta Tunisia. Atzerrian URGO markarekin merkaturatzen da, baina Estatuan badaukagu Mordex izenaren berezitasuna.

Nola lortzen da azazkalak jan nahi ez izatea?

Denatonio benzoatoarekin, horixe da azazkalari zapore mingotsa ematen diona eta jateko gogoa kentzen diguna. Munduko substantzia mingotsenetako bat da.

Produktua aldatu al da duela 60 urtetik hona?

Esan bezala, formula hobetu egin da azazkala indartzen duten aktiboekin, eta gainera, irudiari dagokionez, produktu ikoniko honen 60. urtemuga ospatu nahi izan dugu bildumagileentzako pack batekin. Edizio horrek irudi vintage-agoa du, eta bereziki zuzentzen zaie umetan gure produktua kontsumitu zuten eta orain euren seme-alabentzat erosten dutenei. Sustapen hori farmazietan dago eta yoyo bat darama opari, beste elementu retro bat 60. urtebetetzea ospatzeko.

Zuen salmenta-kanala farmaziak izan dira beti?

Hala da. Mirari txiki hau farmazietan saldu izan dugu beti, nahiz eta kosmetikotzat hartzen den, eta ez medikamentutzat. Hori horrela da 2011tik, urte horretan formulazioa aldatu baikenuen, sakarosa oktaazeatoa kenduz osagaien artetik.

Badakizue Espainian zenbat jendek jaten dituen azazkalak?

Biztanleriaren % 15-25ek. Arazo hori haurtzaroan agertzen da gehienbat, eta pertsona horien % 50 inguruk ohiturari eusten diote helduaroan ere. Dela estresagatik edo dela antsietateagatik, horrelako arazoek onikofagia eragiten dute, alegia, azazkalak konpultsiboki jatera garamatzan nahastea edo dermatofagia ere bai, hau da, azazkalen inguruko azala jatea.

 

Interesatzen zaigu zure proiektua, eta badakigu hainbat enpresari ere interesatzen zaiola. Utzi zu hobeto ezagutzen, eta geuk lagunduko dizugu zure enpresa posizionatzeko kanal eraginkorrenak bilatzen. Inpaktu handiko sustapenak zure enpresarentzat. Zure proiektuak zerikusia badu gure jarduera-arloekin, zutaz mintzatuko zara/gara SPRI Taldearen kanaletan.

SPRIkomunikazioa: “Informazioa zaintzen dugu, bai gurea eta bai zuri buruz ematen duguna” lagundu zaitzakegu?

Lotutako albisteak

IPM,  produktu  bereizgarria  duen  industria-torlojuteria  banaketa-enpresa
30/10/2025 Berrikuntza

IPM, produktu bereizgarria duen industria-torlojuteria banaketa-enpresa

Gasteizko enpresak torlojuak, azkoinak eta zirrindolak poltsaratzea eskaintzen du haren bezeroek azkarrago lan egiteko

Kristina  Apiñaniz:  “Funtsezkoa  da  kompromiso  duten  eta  diziplina  anitzekoak  diren  taldeak    osatzea  industriaren  erronkei  aurre  egiteko”
30/10/2025 Nazioartekotzea

Kristina Apiñaniz: “Funtsezkoa da kompromiso duten eta diziplina anitzekoak diren taldeak osatzea industriaren erronkei aurre egiteko”

AMPEAk ‘Emakume Zuzendarien Saria’ eman berri dio Arabako Ingeniari Industrialen Elkargo Ofizialaren dekanoari eta proiektu estrategiko eta nazioartekoen sustatzaileari. Enpresa txiki eta ertainen eraldaketa- eta nazioartekotze-erronkei aurre egiteko lidergo ausart, kolaboratzaile eta konfiantzan oinarrituaren garrantzia nabarmentzen du.

SUA  Solutions-en  berrikuntza  adimendunak  etxeko  suteen  aurkako  segurtasuna  sustatzen  du
28/10/2025 Berrikuntza

SUA Solutions-en berrikuntza adimendunak etxeko suteen aurkako segurtasuna sustatzen du

Bizkaiko enpresak etxeko sukaldeetarako SGS ziurtagiriarekin garatu du sua itzaltzeko lehen irtenbidea, sei segundotan sua itzaltzeko gai dena.

Ipar  Blast,  industriako  piezen  bizitza  hobetzeko  tratamendu  berezia  eskaintzen  duen  ETEa
23/10/2025 Berrikuntza

Ipar Blast, industriako piezen bizitza hobetzeko tratamendu berezia eskaintzen duen ETEa

Itziargo enpresak shot peening deiturikoa aplikatzen du eta soluzio pertsonalizatuak eskaintzen dizkie bezeroei.

Biofungitek,  laboreak  modu  iraunkorrean  babesteko  irtenbide  bioteknologikoak
23/10/2025 Nazioartekotzea

Biofungitek, laboreak modu iraunkorrean babesteko irtenbide bioteknologikoak

Kolonbian, Perun edo Costa Rican, esaterako, Bizkaiko enpresak ikerketa bioteknologikoa eta landare-estraktuak konbinatzen ditu, nekazaritzan kimikoen erabilera murrizteko eta nazioarteko merkatuetara fruta eta barazkien esportazioa errazteko.

Erke,  berrikuntza  eta  diseinu  modularra  laneko  ibilgailuak  optimizatzeko
20/10/2025 Berrikuntza

Erke, berrikuntza eta diseinu modularra laneko ibilgailuak optimizatzeko

Gipuzkoako enpresak funtzionaltasuna, segurtasuna eta eraginkortasuna konbinatzen dituzten soluzio pertsonalizatuak eskaintzen ditu hainbat merkatutako flota profesionalentzat.

Perihortz,  berrikuntzan  nagusi  mekanizazio  soluzio  azkarragoak  eta  pertsonalizatuagoak  eskaintzeko
15/10/2025 Berrikuntza

Perihortz, berrikuntzan nagusi mekanizazio soluzio azkarragoak eta pertsonalizatuagoak eskaintzeko

Gipuzkoako enpresak, planopeko eta material-sorta zabal baten erakustokiaren gainean mekanizazioan espezializatua, bost ardatzeko makina berri bat gehitu du, eta fabrikazio gehigarriaren aldeko apustua ere egin du.

Gamesa:  «Lideratzea  ez  da  gainetik  egotea,  alboan  egotea  da»
13/10/2025 Berrikuntza

Gamesa: «Lideratzea ez da gainetik egotea, alboan egotea da»

María José Bidaurretak 1986an Beasainen sortutako ETE baten bigarren belaunaldia zuzentzen du, eta gaur egun erreferentea dira industriako hornikuntzetan

Modelos  Arnon-en  prototipoak,  metal  urtuzko  piezak  lortzeko  oinarria
07/10/2025 Berrikuntza

Modelos Arnon-en prototipoak, metal urtuzko piezak lortzeko oinarria

Gipuzkoako enpresak egur, poliestireno edo erretxinazko prototipoak ekoizten ditu, eta funtsezkoak dira makina-erreminta, automobilgintza edo ontzigintza bezalako sektoreentzat.

TECCI,  zirkuitu  inprimatuak  elektronikarako  neurrira  fabrikatzen  dituen  Gipuzkoako  ETEa
03/10/2025 Berrikuntza

TECCI, zirkuitu inprimatuak elektronikarako neurrira fabrikatzen dituen Gipuzkoako ETEa

Enpresak SPRI Taldearen Industria Digitala programaren dirulaguntza jaso du, eta 3,5 milioi inbertitu ditu bere modernizazio-estrategian.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.