Arantxa Tapia sailburua.
Berrikuntza
Albisteak 21 otsaila, 2019

Administrazio publikoak % 60ko proportzioan murriztu beharko du energiaren kontsumoa 2050. urterako, eta % 35eko proportzioan 2030. urterako

Legeak administrazio publikoaren maila guztiak hartzen ditu eraginpean, baita eremu pribatua ere
-

 

Legeak administrazio publikoaren maila guztiak hartzen ditu eraginpean, baita eremu pribatua ere

Tapiak balorazio positiboa egin du “Euskadik energia-trantsizioa egiteko behar duen herrialde-akordioaren” inguruan

Legearen azken helburua berotegi-efektuko gasen emisioak eta kutsatzaile kaltegarrien emisioak murriztea da

 

Eusko Jaurlaritzak, joan den legegintzaldian, energia-politikaren orientazioari jarraikiz euskal administrazio publikoen eremuan energia-jasangarritasunerako oinarrizko arauak ezartzeko eta administrazio horiek bete beharreko eginkizunak eta betebeharrak zehazteko lege-proiektu bat landu zuen.

 

Legea gaur onartu du Eusko Legebiltzarrak, eta administrazio publikoaren maila guztiak hartzen ditu eraginpean. Zehazki, eraikinei, etxebizitzei eta garraio-erregulazioei lotutako betebeharrak ezartzen ditu. Era berean, eremu pribatuan, industria-sektorea, zerbitzuak eta merkataritza, bizitegi-sektorea eta garraio publikoak hartzen ditu eraginpean. Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak balorazio positiboa egin du akordioaren inguruan; izan ere, adierazi duenez, “Euskadik energia-trantsizioa egiteko behar duen herrialde-itunerako oinarriak ezarri dira adostasunez”.

 

Energiaren etorkizuneko hornidurak erronka handiak dakartza gure gizartearentzat, Euskadiko energia-matrizea jatorri fosileko erregaien mende baitago neurri handi batean (energiaren kontsumoaren % 80tik gora). Tapiak adierazi duenez, Legearen bidez aurre egin beharreko erronka garbia da: berotegi-efektuko gasen emisioak eta osasunerako kaltegarriak diren kutsatzaile atmosferikoak murriztea. Hori dela eta, jarrerari, konpromisoari, errealismoari, orekari eta erantzukizunari lotutako iraultza bat eskatu dio ganberari.

 

Legeak, nolanahi ere, energiaren aurrezpenean eta energia berriztagarrien eta energia-efizientziako neurrien sustapen eta ezarpenean oinarritutako trantsizio-eredu baten premiari erantzuten dio.

 

Egin beharreko inbertsioak errazteko toki-erakundeei laguntzeko gutxienez 100 milioiko finantza tresna eratuko da.

 

Sektore publikorako helburu eta ekintzarik azpimarragarrienak:

  • Urte beteko epean eraikinen, ibilgailuen eta argiteria-instalazioen inbentarioa egitea
  • Energiaren kontsumoa urterako % 60ko proportzioan eta 2030. urterako % 35eko proportzioan murriztea
  • Abiarazi beharreko estrategiak finkatuko dituzten energia-arloko jardun-planak diseinatzea
  • Energia erosteko lizitazioetan, beharrezkoa izango da eskuratutako energiaren % 100 energia berriztagarria izatea
  • Eraikin publiko guztiek dagokien energia-ziurtagiria eduki beharko dute, EAEko Energia Efizientziaren Ziurtagirien Erregistroan inskribatua
  • urtetik aurrera, erosten diren ibilgailuen % 100ek erregai alternatiboak erabili beharko dituzte
  • Bidaiarien errepideko garraioko zerbitzu publikoa erregai alternatiboak erabiltzen dituzten ibilgailuen bidez egin beharko da. Lizentziak emateko edo berritzeko agirietan, kontuan hartu beharko da berritutako ibilgailu-flotaren % 100ek erregai alternatiboak erabili beharko dituela 2020. urtetik aurrera
  • 000 biztanletik gorako udalerriek hiri-mugikortasuneko plan bat eduki beharko dute. Foru Aldundiek hiriarteko mugikortasunari erantzuteko planak onartuko dituzte.
  • Administrazioek langileak aurrezpena eta efizientzia areagotzeko tekniken inguruan prestatzeko plan bat onartu beharko dute.

 

Sektore pribaturako helburu eta ekintzarik azpimarragarrienak:

 

INDUSTRIA, ZERBITZU PRIBATUAK ETA MERKATARITZA:

  • Ekipamenduen, instalazioen, eraikinen, berokuntza- eta hozte-sistemen, ibilgailuen eta argiteriaren energia-auditoriak egitea, aurrezpenari eta energia-efizientziari lotutako eta instalazio berriztagarriak egiteko neurriak har daitezen.
  • 100 pertsonak baino gehiagok txandaka lan egiten duten lantokietara joateko garraio-plan bat edukitzea. Plan horrek garraiobide publikoen edo titulartasun pribatuko ibilgailu alternatiboen erabilera ahalbidetzeko neurriak jaso beharko ditu.
  • Eraikinaren energia-efizientziaren ziurtagiria
  • Hidrokarburo likidoen kontsumoa, industria-sektorearen energia-iturri gisa, pixkanaka murriztu beharko da 2030ko abenduaren 31ra arte, data horretatik aurrera gutxiago kutsatzen duten energia-iturriekin erabat ordeztu ahal izateko.

 

BIZITEGI-SEKTOREA ETA HIRIGINTZA-GARAPEN BERRIAK:

  • Berokuntza, etxeko ur beroa eta/edo hoztea produzitzeko instalazioa duten eraikinek kontsumo indibidualak kontabilizatzeko sistemak eduki beharko dituzte.
  • Gutxieneko etxebizitza kopuru bat duten bizitegi-eraikinetan, erreforma garrantzitsu bat egin nahi denean aldez aurreko energia-auditoria bat egin beharko da, aurrezpena eta energia-efizientzia hobetzeko har daitezkeen neurri gehigarriak eta energia berriztagarrien instalazioak jartzeko dauden aukerak finkatzeko.
  • Bizitegi-eraikin guztietan, 2022ko abenduaren 31 baino lehen energia-efizientziaren ziurtagiria
  • Ibilgailu elektrikoak kargatzeko instalazioak ezartzea.
  • Eraikin berrietan, aparkaleku komunitarioak ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuen aurresistemez eta bizikletak erabili eta aparkatzeko guneez hornitzea.

GARRAIO PRIBATUA:

  • Ezartzen diren irizpideak betetzen dituzten T1 eta T2 motako garraio-floten kasuan, egungo egoeraren eta garraio-sistema alternatibo efizienteagoak eta jasangarriagoak erabiltzeko aukeren konparazio-azterlan bat egin beharko da.

ENERGIA-ENPRESAK:

  • Energia banatzen duten enpresek energia-produktuen kontsumoei buruzko informazioa eman beharko diete administrazio publikoei.
  • Energia banatzen duten enpresek edo neurtzeaz arduratutako enpresek sortutako datuetarako doako eta denbora errealeko sarbide telematikoa eta kontagailuaren beraren datuetarako zuzeneko sarbidea ahalbidetu beharko diete horniduraren titularrak diren azken kontsumitzaileei.

Lotutako albisteak

José  Jainaga  industrialak  Joxe  Mari  Korta  2025  saria  irabazi  du
23/06/2025 Berrikuntza

José Jainaga industrialak Joxe Mari Korta 2025 saria irabazi du

Epaimahaiak aho batez erabaki zuen 25. Joxe Mari Korta saria pertsona bakar bati ematea: José Jainaga industrialari, industria errotzearen, industria bikaintasunaren, berrikuntzaren eta kalitatezko enplegua sortzearen aldeko konpromisoagatik.

Innobasquek  2024ko  ekitaldiko  emaitzar  aurkeztu  ditu,  eta  guztiz  bat  datoz  Zientzi,  Teknologia  eta  Berrikuntzako  Euskal  Planarekin
05/06/2025 Berrikuntza

Innobasquek 2024ko ekitaldiko emaitzar aurkeztu ditu, eta guztiz bat datoz Zientzi, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Planarekin

Gaur egin da urteroko topaketa Getxoko Itsas Geltokian (Olatua), eta bertan bildu dira Innobasqueko entitate bazkideak –administrazioak, enpresak eta hezkuntza, gizarte, zientzia eta teknologia arloetako eragileak-, baita Agentziaren Zuzendaritzako 60 kideak ere, Euskadin berrikuntza bultzatzen duen aliantza publiko-pribatuaren goi ordezkariak guztiak

Euskadik  ikerkuntzarako  eta  berrikuntzarako  duen  giharra  erakutsiko  du  Berrikuntzaren  Euskal  Agentziaren  Batzar  Nagusiak
30/05/2025 Berrikuntza

Euskadik ikerkuntzarako eta berrikuntzarako duen giharra erakutsiko du Berrikuntzaren Euskal Agentziaren Batzar Nagusiak

Ekitaldian bilduko dira Innobasqueko entitate bazkideetako kideak ­–administrazioak, enpresak eta hezkuntza, zientzia eta teknologia arloetako eragileak- eta Agentziako zuzendaritzako kideak; Euskadin berrikuntza bultzatzen duen aliantza publiko-pribatu horretako 60 goi ordezkar

+INDUSTRY  873  enpresa  baino  gehiago  bilduko  ditu
30/05/2025 Berrikuntza

+INDUSTRY 873 enpresa baino gehiago bilduko ditu

Smart manufacturingari eskainitako Espainiako urteko topaketarik handiena,  ekainaren 3tik 5era bitarte, Bilbao Exhibition Centren ospatuko da

Horizon  Europe  2025:  7.300  milioi  euro  enpresa  berrikuntza  bultzatzeko  Europan
15/05/2025 Berrikuntza

Horizon Europe 2025: 7.300 milioi euro enpresa berrikuntza bultzatzeko Europan

SPRI-ren eskutik, EEN sarearen euskal nodoaren koordinatzaileak garen aldetik, euskal enpresei Horizon Europe programan parte hartzen laguntzen diegu. Enterprise Europe Network (EEN) Europako sare bat da, ETEen hazkundea eta nazioartekotzea bultzatzen duena

Eusko  Jaurlaritzak  eta  Hithium  enpresak  akordio  estrategikoa  sinatu  dute,  Europako  biltegiratze  egonkorraren  industria  gidatzeko

Eusko Jaurlaritzak eta Hithium enpresak akordio estrategikoa sinatu dute, Europako biltegiratze egonkorraren industria gidatzeko

Hitzarmenari esker, Euskadin biltegiratze egonkorreko sistemak fabrikatzea ahalbidetuko duen soluzio integral baten garapenean lan egingo da, erreferentziazko bazkide industrial batekin elkarlanean eta Euskal Autonomia Erkidegoko zentro teknologikoen babesarekin

Eusko  Jaurlaritzak  13,65  milioi  euro  bideratuko  ditu  enpresen  berrikuntzara
09/05/2025 Berrikuntza

Eusko Jaurlaritzak 13,65 milioi euro bideratuko ditu enpresen berrikuntzara

SPRI Taldeak maiatzean zabalduko ditu Fast Track Innobideak, Hazinnova eta BDIH Konexio programak

Mikel  Jauregi  Industriako  sailburuak  Aernnova  enpresa  bisitatu  du,  soluzio  aeronautiko  aurreratuetan  liderra
07/05/2025 Berrikuntza

Mikel Jauregi Industriako sailburuak Aernnova enpresa bisitatu du, soluzio aeronautiko aurreratuetan liderra

Aernnova enpresak Araban du egoitza, eta lider espezializatua da aeroegituren eta horien osagaien diseinuan, fabrikazioan, mantentze-lanetan eta zerbitzuetan. Ia 6.000 langile ditu 7 herrialdetan, eta 2025ean 1.000 milioitik gorako fakturazioa izatea espero du.

ETEentzako  produktuen  eta  prozesuen  berrikuntza  babesten  dugu  Hazinnovarekin
02/05/2025 Berrikuntza

ETEentzako produktuen eta prozesuen berrikuntza babesten dugu Hazinnovarekin

Hazinnova euskal ETE-ei doako aholkularitza eskaintzen dien programa da, produktu eta prozesuetan berrikuntza-mikroproiektuak bultza ditzaten. Eska ezazu 2025eko maitzaren 6tik urriaren 29ra.

Eusko  Jaurlaritzak  deskarbonizazio  industriala  bultzatuko  du,  pizgarri  eta  laguntzen  bidez,  eta  hidrogeno  berdearen  hidroduktu  bat  egingo  du  Aiaraldea  eskualderako
30/04/2025 Deskarbonizazioa

Eusko Jaurlaritzak deskarbonizazio industriala bultzatuko du, pizgarri eta laguntzen bidez, eta hidrogeno berdearen hidroduktu bat egingo du Aiaraldea eskualderako

Imanol Pradales Lehendakariak Laudioko Vidrala enpresaren instalazio berriak bisitatu ditu gaur, eta bertan labe berria inauguratu du

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.