Berrikuntza Finantziazioa
Albisteak 25 ekaina, 2020

Industria-sektoreko enpresa txiki eta ertainen eta enpresa handien energia-eraginkortasunerako laguntzak handitu dira

Laguntzen helburua da karbono dioxidoaren emisioak eta azken energia-kontsumoa murrizteko jarduketetarako pizgarriak ematea eta horiek sustatzea  Gobernu Kontseiluak Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren Agindua onartu du. Agindu horrek, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariak proposatuta, aldatu egiten ditu EAEko industria-sektoreko ETE-etan eta enpresa handietan efizientzia energetikoko jarduketak egiteko laguntzen deialdiaren oinarriak. Gaur onartutako Aginduak aldatu […]
-

Laguntzen helburua da karbono dioxidoaren emisioak eta azken energia-kontsumoa murrizteko jarduketetarako pizgarriak ematea eta horiek sustatzea

 Gobernu Kontseiluak Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren Agindua onartu du. Agindu horrek, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariak proposatuta, aldatu egiten ditu EAEko industria-sektoreko ETE-etan eta enpresa handietan efizientzia energetikoko jarduketak egiteko laguntzen deialdiaren oinarriak.

Gaur onartutako Aginduak aldatu egiten du 2019ko uztailaren 30eko Agindua, 2019ko eta 2020ko deialdiaren oinarriak onartu zituena. Aldaketak ez dakar aldakuntzarik bideratutako guztizko kopuruan —15.000.000 eurokoa izaten jarraitzen du—, baina laguntzaren gehieneko zenbatekoa handitu egiten du, bai onuradun bakoitzeko, bai aurkeztutako eskabide bakoitzeko. Eusko Jaurlaritzak espero du aldaketa bikoitz horrek, parte-hartzea sustatzean duenez, lagundu egingo duela lortu nahi diren helburu energetikoak hobeto betetzen.

Idazketa berriaren arabera, “Onuradun bakoitzak jasoko duen laguntzak ezingo du gainditu, aurkeztutako eskabideen multzoarengatik, 2.000.000 euroko guztizko zenbatekoa” (aurreko oinarrietan, kopuru hori 1.000.000 eurokoa zen). Gainera, eskabide bakoitzaren gehieneko zenbatekoa ere aldatzen da, eta honela geratzen da: c) Eskabide bakoitzerako, eta jarduketa-tipologiaren arabera, gehieneko laguntza-zenbatekoa 2.000.000 eurokoa izango da 1. tipologiarako (“Teknologia hobetzea ekipo eta prozesu industrialetan”) eta 30.000 eurokoa, berriz, 2. tipologiako jarduketetarako (“Energia-kontsumitzaile handiak ez diren enpresetan kudeaketa energetikoa gauzatzeko sistemak ezartzea”). Lehen, kopurua 1.000.000 euro zen.

Eskabideak aurkezteko epe berria

Eskabideak aurkezteko epea 2019ko irailaren 30ean hasi zen, eta 2020ko abenduaren 31n amaituko da. Deialdia hasi zenetik 8 hilabete igaro direnez, 70 eskabide aurkeztu dira, eta, zenbatespenen arabera, 3.986.152.90 euro eman dira. Parte-hartze maila txikia dela eta —ziurrenik alarma-egoerak eraginda—, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak deialdiaren oinarriak aldatu ditu, eragile berriek parte hartu ahal izan dezaten eta industria-enpresetan efizientzia eta aurrezpen energetikoa areagotzearekin lotutako konpromisoak bete daitezen sustatzeko.

Gaur onartutako Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera, interesdunek hamar egun izango dituzte dagoeneko aurkeztutako eskabideak eskatzeko edo berriz formulatzeko —eskabideak ezarritako zenbateko berrietara berregokitu ditzaten—.Horretarako, Euskadi.eus egoitza elektronikoan sartu beharko dute: https://www.euskadi.eus/micarpeta, gaztelaniaz, eta https://www.euskadi.eus/nirekarpeta, euskaraz.

Baldin eta eskabideak birformulatzeak eskatu diren zenbatekoei eta birformulatze horren ondoriozko elementuei soilik eragiten badie, lehenengo eskaera behar bezala bete duten unea hartuko da kontuan ebazpena emateko.

Aldaketa honekin ezarritako mugak aplikatzeak ez dio inola ere kalterik egingo aldaketa honek ondorioak sortu baino lehen dirulaguntza eskatu duen eskatzaileari. Hortaz, baliabideak esleitzean, hasieran ezarritako esparruaren arabera legokiokeenaren pareko kopurua bermatuko zaio, gutxienez. Horren ondoren, soilik, berraztertu ahal izango da muga berriak eskatzaile guztiei aplikatzea.

Lotutako albisteak

Orbik  Cybersecurity-k  bere  hazkundea  sendotu  eta  2030era  begirako  hedapen  fase  berri  bat  iragarri  du

Orbik Cybersecurity-k bere hazkundea sendotu eta 2030era begirako hedapen fase berri bat iragarri du

Orbik Cybersecurityk 2 milioi euroko kapital-handitzea itxi du MONDRAGON, IKERLAN eta Euskal Autonomia Erkidegoko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa - Eusko Jaurlaritzaren aldetik 2030. urtera arteko asmo handiko hazkunde-plan bat gauzatzeko

ArcelorMittal  Sestaoren  hazkundeak  industria-jarduera  bultzatzen  du  Euskadin

ArcelorMittal Sestaoren hazkundeak industria-jarduera bultzatzen du Euskadin

150 milioi euro inbertitu ondoren, planta prest egongo da 1,6 Mt ekoizteko gehienezko gaitasunera iritsi ahal izateko, eta 2008tik ez zen horrelakorik gertatzen

Eskualdeko  garapen-agentziek  partaidetza  handiagoa  eskatzen  dute  Europako  finantzaketa-funtsen  gobernantzan
14/05/2026 Berrikuntza

Eskualdeko garapen-agentziek partaidetza handiagoa eskatzen dute Europako finantzaketa-funtsen gobernantzan

SPRI Taldeko zuzendari Jon Ansoleagak Bilboko ADR Foroan adierazi duenez, programak kudeatzeaz gain, “lurraldeen arteko politikak eta tresnak lerrokatu” behar dituzte

NAIDER:  adimen  aplikatua,  eraldaketa  ekonomikoaren,  lurraldekoaren  eta  klimatikoaren  zerbitzura
11/05/2026 Berrikuntza

NAIDER: adimen aplikatua, eraldaketa ekonomikoaren, lurraldekoaren eta klimatikoaren zerbitzura

NAIDERen lana hiru arlo nagusitan egituratzen da: ekonomia-analisia eta lurralde-lehiakortasuna, trantsizio ekologikoa eta energetikoa, eta hiri eta lurralde-birsorkuntza

SPRIk  Eskualdeko  Garapeneko  Agentzien  26.  Foroa  antolatu  du
08/05/2026 Berrikuntza

SPRIk Eskualdeko Garapeneko Agentzien 26. Foroa antolatu du

Ekitaldia maiatzaren 13an eta 14an egingo da, Euskadiko Parke Teknologikoko Zamudioko campusean

Makina-Erremintak  portaera  desberdina  izan  du  2025ean  Azpisektorearen  arabera,  eta  2026an  egoera  geopolitiko  aztoratuaren  eragina  jasaten  ari  da
06/05/2026 Kluster politika

Makina-Erremintak portaera desberdina izan du 2025ean Azpisektorearen arabera, eta 2026an egoera geopolitiko aztoratuaren eragina jasaten ari da

Automobilgintzak Mendebaldean bizi duen egoera korapilatsuaren aurrean, zenbait sektorek, hala nola aeronautikak, trenak, energiak edo defentsak, dinamismo handiagoko egoerak dituzte

Finantzen  Euskal  Institutuak  eta  Cofides-Ek  NBI  konpainia  Indian  hedatzea  bultzatu  dute
06/05/2026 Finantziazioa

Finantzen Euskal Institutuak eta Cofides-Ek NBI konpainia Indian hedatzea bultzatu dute

Bi milioi eurorekin finantzatuko dute beste planta bat abian jartzea eta gainerako kapitalaren % 35 eskuratzea, NBI konpainiak tokiko filialaren % 100 kontrola dezan.

Sprik  Euskadi  Agenda  2030  sarietako  “Bidean”  aintzatespena  lortu  du
30/04/2026 Berrikuntza

Sprik Euskadi Agenda 2030 sarietako “Bidean” aintzatespena lortu du

Aurreratua, bereizgarririk altuena, duten 7 erakunderekin, Bidean saria duten 16 erakunderekin eta Konpromisoa maila duten 64 erakunderekin, hitzorduan Eraldatu ekimenak bultzatutako 7 Eragin sari ere banatuko dira, eta lehen edizioan Aurreratua bereizgarria duten erakundeen 8 jardunbide egoki ere sarituko dira

Eusko  Jaurlaritzak  euskal  startupen  hazkundea  bizkortzeko  HAZTEN  SCALE-UP  arrisku-kapitaleko  funtsa  eratu  du  50  milioi  eurorekin

Eusko Jaurlaritzak euskal startupen hazkundea bizkortzeko HAZTEN SCALE-UP arrisku-kapitaleko funtsa eratu du 50 milioi eurorekin

HAZTEN SCALE-UP Arrisku Kapitaleko Funtsa Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa sozietateak kudeatuko du, eta Eusko Jaurlaritzak startupen hazkundea scale up fasean bizkortzeko duen ahalmena indartuko du

Kelias  sendotu  egin  da  bide-segurtasuna  indartzen  duten  seinaleztapen  adimenduneko  sistemen  eskutik
15/04/2026 Berrikuntza

Kelias sendotu egin da bide-segurtasuna indartzen duten seinaleztapen adimenduneko sistemen eskutik

Enpresaren sistema konektatuek istripuak saihesten dituzte auto-ilaretan, oinezkoen pasabideetan eta animalia basatiak ustekabean agertzen diren lekuetan.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.