Cristina Oyón.

Industria adimenduna Europaren bihotzean

Cristina Oyón SPRIko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasun zuzendariaren artikulua, BECen azaroaren 13an eta 14an egingo den Basque Open Industry dela eta.
-

Europa lehiakorra, erresilientea eta jasangarria lortzeko, industria adimenduna kokatu behar dugu Europako politikaren jardueren erdigunean. Horixe da Foro Industrialak fabrikazio aurreratua Europaren etorkizunerako funtsezko aktibo gisa aitor dadin Europako Batzordeari eman dion gomendioen txostenak jasotzen duen mezu nagusia. Foro Industriala Europako industria-elkarteek, kide diren estatuek, GKE-ek, ikerketako erakundeek eta bitartekari sozialek osatzen dute. SPRI foro horretako partaidea da garapen industrialean aurreratuenak diren Europako eskualdeak ordezkatuz.

Eragile guztiek adierazi dute ezinbestekoa dela Europak fabrikazio aurreratuko teknologiak bizkor garatzeko eta eskalatzeko gaitasuna izatea inbertsioak erakarriko dituen, enpleguak eta diru-sarrera fiskalak sortuko dituen eta ekonomiaren erresilientzia indartuko dituen manufaktura-potentzia gisa gure posizioa bermatzeko tentsio geopolitikoak eta ziurgabetasuna etengabeak diren aldi honetan.

Posizionamendu ona dugu, bereziki lehiakorrak gara automatizazio aurreratuan, material berrietan eta energia berriztagarrietarako ekipamenduan. Orduan, nola aprobetxa dezakegu egoera abantailatsu hori? Europako Batzordeak trantsizio energetikorako eta klimatikorako beharrezkoak izango diren teknologiatan oinarritutako industria sustatzeko estrategia planteatu du: Itun Berdearen Plan Industriala, Europako industriaren lidergoa zero isurpen garbirekin.

Europako Itun Berdearen deskarbonizazio-helburuetatik abiatuta, Industria Foroaren gomendioek asmo handiko plan bat ezarri nahi dute zero isurpen garbien industriarako, eta Euskaditik Net Zero Basque Industrial SuperCluster ekimenean jaso dugu, industria-sektoreetako energia-hornidura eta energia-eraginkortasuna deskarbonizatzea sustatuz eta teknologia berrien eta zerbitzu berritzaileen mailaketan oinarritutako merkatu-aukerak sortuz.

Honako hauek dira gure ustez Europa mundu mailan lider bihurtzeko “Net Zero” aroko oinarri industriala finka dezaketen ekintza-lerro batzuk: Europako taxonomia berdean jasangarritasunerako fabrikazio-teknologiak gehitzea kapitalerako sarbidea errazteko, balio-kate guztietan datu industrialak partekatzea eta erabiltzea, teknologia transferitzeko finantzaketa-mekanismoak (I+Gtik hasi eta merkatura mailakatu eta iritsi arte) eta enpresa eragile handiekin elkarlana bideratzea tokiko balio-kate erresilienteak sortzeko. Esteka honetan deskarga dezakegu gomendioen txostena:

Lotutako albisteak

Euskadi  2030  Industria  Planaren  baitako  Proiektu  Eraldatzaileak  aurkeztu  ditu  SPRIk

Euskadi 2030 Industria Planaren baitako Proiektu Eraldatzaileak aurkeztu ditu SPRIk

Euskadiko eraldaketa industrial berria bultzatzeko tresna estrategikoa dira, inbertsio publiko-pribatua mugiarazten duten, enplegu kualifikatua sortzen duten eta Euskadiren gaitasun industrial eta teknologikoak indartzen dituzten inpaktu handiko lankidetza-proiektuen bidez

Hidrogeno  berdearen  teknologien  garapena  izango  da  Euskadiko  Industriaren  Deskarbonizazio  Foroaren  ardatza

Hidrogeno berdearen teknologien garapena izango da Euskadiko Industriaren Deskarbonizazio Foroaren ardatza

Eusko Jaurlaritzak, SPRIren bidez, eta DCARTECH kluster industrialen aliantzak elkarrekin antolatutako deskarbonizazio industrialerako topaketaren zazpigarren edizioak Net-Zero Basque Industrial Super Cluster ekimena sendotu du

Elay  Taldeak  Mexikoko  fabrikaren  25.  urteurrena  ospatuko  du
10/11/2025 Berrikuntza

Elay Taldeak Mexikoko fabrikaren 25. urteurrena ospatuko du

Antzuolako enpresaren atzerriko lehen ekoizpen-fabrika izan zen.

EmprendeXXI  sarien  19.  edizioa  martxan,  potentzial  handieneko  euskal  startupentzat
03/11/2025 Ekintzailetza

EmprendeXXI sarien 19. edizioa martxan, potentzial handieneko euskal startupentzat

Lehiaketarako autagaitzak aurkezteko epea, aurten kategoria eta aitorpen berriekin, abenduaren 4an amaituko da.

Euskadik  “industria  gehiagoren,  industria  hobearen  eta  isuri  gutxiagoren  aldeko  apustua”  berretsi  du,  Hidrogeno  Sare  Tronkala  zabalduta
03/11/2025 Deskarbonizazioa

Euskadik “industria gehiagoren, industria hobearen eta isuri gutxiagoren aldeko apustua” berretsi du, Hidrogeno Sare Tronkala zabalduta

Euskadi 2030 Industria Planak deskarbonizazio adimendunaren, mix energetikoaren eta neutraltasun teknologikoaren alde egiten du, elektrifikazioa, hidrogeno berdea eta gisa horretako beste teknologia garbi batzuk sustatuta

Euskadik  presentzia  indartu  du  Europako  Batzordearen  Industrial  Forum  foroan
29/10/2025 I+G+B

Euskadik presentzia indartu du Europako Batzordearen Industrial Forum foroan

Euskadik Industrial Forum foroan parte hartzeak agerian uzten du Europako industria berritzaileagoa, iraunkorragoa eta trantsizio energetikoaren erronkekin konektatuagoa izateko konpromisoa duela.

“Leaders  in  Tech  Conference”  konferentziak  berrikuntza  teknologikoko  ahots  handiak  elkartu  ditu
22/10/2025 Berrikuntza

“Leaders in Tech Conference” konferentziak berrikuntza teknologikoko ahots handiak elkartu ditu

SPRI Taldeak parte hartu du 20 hizlarik osatutako konferentzian

Global  Innovation  Day-rako  hautatutako  bost  kasu  praktikoek  argi  erakusten  dute  Euskadik  nola  eraldatzen  duen  zientzia  eta  bihurtzen  duen  berrikuntza
22/10/2025 Berrikuntza

Global Innovation Day-rako hautatutako bost kasu praktikoek argi erakusten dute Euskadik nola eraldatzen duen zientzia eta bihurtzen duen berrikuntza

Euskal berrikuntzaren hitzordu handiak 59 proposamen jaso ditu hamalaugarren ekitaldiko deialdian, eta horietatik %60 inguru Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako entitate bazkideek bultzatuak izan dira

Irundinek  lidergoa  sendotu  du  Mecanizaciones  Alavesas-en  integrazioarekin  eta  2026ra  arteko  6  milioi  euroko  inbertsioarek
20/10/2025 Berrikuntza

Irundinek lidergoa sendotu du Mecanizaciones Alavesas-en integrazioarekin eta 2026ra arteko 6 milioi euroko inbertsioarek

Bi enpresen batuketak estatu mailako edari-ontziratzeko makineria talde sendoena sortzen du

Lancorrek  haren  kudeaketa-eredua  eta  industriako  bikaintasuna  aitortzen  duten  nazioarteko  bi  sari  lortu  ditu
16/10/2025 Berrikuntza

Lancorrek haren kudeaketa-eredua eta industriako bikaintasuna aitortzen duten nazioarteko bi sari lortu ditu

Bizkaiko enpresa Europako liderra da altxatzeko motor elektrikoen fabrikazioan

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.