Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 28 urria, 2021 Berrikuntza Hazinnova programa

Gipuzkoako 39 ETE berritzaileek Eusko Jaurlaritzaren ziurtagiria jaso dute Irunen

Hazinnova programaren lehen edizioan guztira 395 berrikuntza-proiektu aurrera eraman dira: 164 Bizkaian, 155 Gipuzkoan eta 76 Araban

Hazinnova programaren bigarren edizioan parte-hartzeko deialdia zabalik egongo da abenduaren 2ra arte.

Lehen aldiz, Euskadiren berrikuntza-indizea Europa Batasuneko batez bestekoaren gainetik dago (103,6 da EBkoa 100 izanik).

 

Azaroaren 18ra arte, 9 jardunaldi egingo dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eskualdeetan. Topaketen helburua da 342 ETE euskaldunei enpresa berritzaile gisa Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren akreditazioa ematea SPRI Taldeak eta Innobasquek kudeatzen duten Hazinnova programan parte hartu ondoren. Akreditazio honek enpresek euren jardueretako arlo desberdinetan berrikuntza ezartzearen balioa aitortzen du.

 

Guztira egingo diren 9 jardunaldietako seigarrena Irunen izan da. Ekitaldian egon dira Miguel Ángel Páez, Bidasoa Bizirik-eko lehendakaria; Miguel Ángel Sánchez, Oarsoaldeako Garapen Agentziako lehendakaria; Aitor Urzelai, SPRI Taldeko zuzendari nagusia; eta Gotzon Bernaola, Innobasque -Berrikuntzaren Euskal Agentzia-ko Enpresa Berrikuntzarako koordinatzaile nagusia.

 

Topaketa honetan Donostialdea, Oarsoaldea eta Bidasoa Beherako  39 enpresek jaso dute akreditazioa beren produktuetan edo negozio-prozesuetan (fabrikazioa, logistika, merkaturatzea eta administrazioa eta finantzak) berrikuntza sustatzeko neurriak ezarri eta dagoeneko merkatuan duten kokapena hobetzen duten emaitzak lortu ondoren.

Jardunaldian, Eusko Jaurlaritzaren Hazinnova zerbitzuaren, SPRIren eta Innobasqueren ordezkariez gain, proiektu hauek abian jartzeko aholkularitza eman duten tokiko eragileak ere bertan egon dira ETEekin batera: Bidasoa Bizirik, Aclima, ASLE, Elikadura Klusterra, Galdaketa Klusterra, GAIA, Oarsoaldea eta Innobasque.

 

Akreditazioa jaso duten enpresak hauek izan dira:

 

  1. Alumigraf S.L.
  1. Amaiketako Foods S.L.
  1. Baserriko Uzta S.L.
  1. C.T.I. SOFT S.L.
  1. Chococrenat S.L.
  1. Colores de otoño S.L.
  1. Consultoria & Comunicaciones del Pais Vasco S.L.
  1. Ecogras Recuperación y Reciclado S.L.
  1. GIPUZKOA TOUR, S.L.
  1. Matadero Frigorífico Donostiarra S.A.L.
  1. SISTEMAS URBANOS DE DRENAJE SOSTENIBLE S.L.
  1. TENTACCIÓN SOL Y SOMBRA SL
  1. The Loaf Bakeries S.L.
  1. Zyma Servicios Gráficos S.L.L.
  1. Idoia Iceta
  1. BALBINO E HIJOS SL
  1. Talleres ZB S.A.
  1. Juan Alkain Jaúregui S.A.
  1. Aiadek S.A.
  1. Arplastic S.L.
  1. Atelei Engineering S.L.
  1. Autobuses Urbanos Irún Fuenterrabía S.L.
  1. Composite Concept S.L.
  1. Duplostock S.L.
  1. Hazlan Irun S.L.
  1. Ipardis S.L.
  1. Iruma Diseño y Proyectos Industriales S.L.
  1. La Barajilla S.L.
  1. Mecanizados y Troqueles Jayda S.L.
  1. Mecanoplástica S.A.
  1. Mobiko Sukaldea S.L.
  1. MONTAÑA CLARA PROYECTOS CULTURALES SL
  1. Otari Ingenieria Del Agua S.L.
  1. Plásticos de Lezo S.A.
  1. SUMINISTROS JAIZKIBEL S.L.
  1. Zenten Bernhard Groten S.L.
  1. Basque Beer House S.L.
  1. Itsas Natura S.L.
  1. Xardexka S.L.

 

342 Hazinnova aitortza jarduera berritzaileetako euskal ETEei

Hazinnova programaren lehen edizioan guztira 395 berrikuntza-proiektu aurrera eraman dira: 164 Bizkaian, 155 Gipuzkoan eta 76 Araban.  Topaketen helburua da ETE bakoitzari aurrez aurre eskerrak ematea eta berrikuntzaren euskal ekosisteman sartu direla egiaztatzea.

 

Enpresa txiki eta ertainek berrikuntzaren alde egin duten lana funtsezkoa izan da Euskadi lehen aldiz berrikuntza-indizean Europar Batasuneko batez bestekoaren gainetik egon dadin (103,6 EBko 100 aldean), Eskualdeko Berrikuntzaren Taula 2021 delakoaren arabera. Lurralde gisa lortu den berrikuntza maila alturaren aitortza hau Euskal enpresek egiten duten lan handiaren ondorio da, Hazinnovako programan parte-hartu duten ETEak bezala, besteak beste.

Hazinnovaren hurrengo jardunaldiak hauek izango dira: Barakaldon azaroaren 4an; Bilbon, azaroaren 11n; Zamudion, azaroaren 18an.

Hazinnova programa, bigarren edizioan izena emateko aukera zabalik dago

Hazinnova programak 2,4 milioi euroko aurrekontua du. Berrikuntza ez-teknologikoan espezializatutako aholkularitza eskaintzen du, negozio-prozesuetan, produktuetan edo alor berritzaileetan berrikuntza dakarten mikroproiektuak dituzten ETEentzat: fabrikazioa, logistika, merkaturatzea eta administrazioa eta finantzak. Hazinnovaren bigarren edizioan parte-hartzeko deialdia zabalik egongo da abenduaren 2ra arte.

Hazinnova berrikuntzan hasten ari diren enpresei zuzenduta dago; proiektu puntualetan (50 orduko aholkularitza), denbora mugatuan zehar (3 hilabete) eta bere jarduera-eremuan eragin handia duten proiektuetan dihardu. Finantzazia %100ekoa da, aldez aurretik dagokion lizitazio publikoa lortu duten aholkularitza enpresen artean egindako hautatutako aholkulariari ordainduz.

Hazinnova doako aholkularitza eta bidelaguntza zerbitzua da, enpesa bakoitzari lana antolatzeko edota produktu eta zerbitzuak merkaturatzeko modu berriak ezartzera bideratuta. Hazinnovari esker aholkua ematen zaie helburu hauek dituzten berrikuntza-mikroproiektuei:

  • enpresaren kudeaketa ekonomiko-finantzarioa eta estrategikoa hobetzea eta errentagarritasuna kontrolatzea.
  • ekoizpen-prozesuak hobetzea eta enpresaren produktibitatea, kalitatea, jasangarritasuna edo segurtasuna handitzea.
  • pertsonen kudeaketa hobetzea eta haien konpromisoa eta motibazioa areagotzea.
  • bezeroen ezagutza, arreta edo leialtasuna hobetzea eta merkatu-kuota handitzea.
  • hornikuntza edo banaketa-katea hobetzea eta bezeroei zerbitzua emateko edo hobetzeko gastuak eta epeak murriztea.
  • administrazio-prozesuak berriz diseinatzea eta enpresaren eraginkortasuna hobetzea.
  • produktu/zerbitzuak (berriak edo lehendik daudenak) merkatu berrietara egokitzea (nazionalak, nazioartekoak edo sektore berriak), edo enpresaren marketina egokitzea eta merkatu geografiko edo bezero-segmentu berrietara iristea.
  • produktuei dagozkien irtenbideak identifikatu eta ezartzea, negozio-bolumena handitzeko.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak