Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 6 apirila, 2022 BDIH Berrikuntza Robotika malgu eta kolaboratiboa BDIH

Ezagutu BDIHren aktiboak: Objektu eta tresnak malgutasunez manipulatzeko sistema robotikoa

Teknikerrek BDIHren bitartez euskal enpresei piezak manipulatzeko eragiketak automatizatzeko edo piezaren gainean tresna manipulatzeko zelula bat edukitzeko aukera ematen du.

Teknikerrek BDIHren bitartez euskal enpresei piezak manipulatzeko eragiketak automatizatzeko edo piezaren gainean tresna manipulatzeko zelula bat edukitzeko aukera ematen die. Zelula horrek jarraian azaltzen diren hauekin erlazionatutako eragiketen bideragarritasuna ebaluatzeko eta haien automatizazioa planteatzeko aukera ematen du: bin-pickinga; tresnaren posizionamendua behar duten pieza gaineko eragiketak, hala nola torlojutzea/bizar kentzea eta tresnak modu jarraituan kontrolatzea gainazala leuntzeko eta ikuskatzeko eragiketetan.

Aktibo honen bitartez, enpresek bideragarritasun teknikoari buruzko azterketak egin ditzakete, eta, horrela, manipulazio-eragiketetan zehaztutako objektuak detektatzeari edo posizionatzeari lotutako mugak azter ditzakete.  Teknikerrek objektuen manipulaziora aplikatutako robotika kolaboratibo eta malguaren demostrazio eta gerturatze zerbitzuak eskaintzen ditu, baita osagaien manipulazioko azken irtenbidea baloratu ahal izateko izan daitezkeen konfigurazioak eta lan-zikloak azkar baloratzeko kontzeptu-probak ere. Aktibo honen azken zerbitzuaren prestakuntza-izaera nabarmentzekoa da: Teknikerrek osagaien manipulazioan robotika kolaboratibo eta malgua aplikatzearen inguruko prestakuntza praktikoa eskaintzen du.

 

Erabilera kasua

Soraluze Makina Bereziak (SOMABEk) injektatutako galdaketako bin-picking soluzioak garatzeko kontzeptu proba bat aurrera eramateko aktibo hau erabili du.

Soraluze Makina Bereziak, SOMABE, 2004an eratu zen eta makina bereziak diseinatzen eta fabrikatzen dituen ingeniaritza da. Duela gutxi, bere negozioa arazo espezifikoen espezializaziora bideratzea erabaki zuen. Teknikerren aktiboaren bitartez beren teknologia frogatu eta negozio lerroak dibertsifikatu ahal izan dituzte. Teknikerrek beren kontzeptu proban lagundu zien baita ere, konfigurazioen eta lan zikloen proba azkarrak emanez osagaiak manipulatzean azken soluzioaren kontzepzioa balioztatzeko.

Ezin duzu galdu SOMABEren bideoa non bere zuzendari nagusia den Aitor Egurenek erabilera kasuaren xehetasun guztiak eta lortutako onurak azaltzen dituen.

Lotutako albisteak

25 urtarrila, 2024 BDIH
European Digital Innovation Hubsen bigarren bilera nazionala egin da Bilbon
Irakurri gehiago
16 Azaroa, 2023 BDIH
BDIHk sei kasu arrakastatsu aurkeztu ditu Basque Open Industry 2023an
Irakurri gehiago
8 otsaila, 2023 BDIH
Ezagutu BDIHren aktiboak: Prozesu anitzeko 5 ardatzeko fresaketa-zelula
Irakurri gehiago
1 otsaila, 2023 BDIH
Ezagutu BDIHren aktiboak: osagaiak ikuskatzeko/neurtzeko zelula robotikoa, teknika ez-suntsitzaileen bidez
Irakurri gehiago
21 abendua, 2022 BDIH
Ezagutu BDIHren aktiboak: Korrosioa aztertu eta ebaluatzeko ekipamendua/teknikak/metodologiak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak