Arantxa Tapia sailburua, erdian, prentsaurrekoan.
Berrikuntza Ekintzailetza
Albisteak 24 ekaina, 2021

Eusko Jaurlaritzak ziurtagiri baten bidez aitortuko ditu berrikuntzaren ekosisteman sartzen diren ETE eta mikroETEak

 Jaurlaritzak 5,7 milioi eurorekin bultzatu du aurten enpresaren berrikuntza
-

 

Euskal ETEek eta mikroETEek Eusko Jaurlaritzaren babesa dute euren negozio-prozesuetan berrikuntza abiarazi eta aplikatzeko, Innobideak eta Hazinnova laguntza-programei esker, zeintzuek 5,7 milioi euroko aurrekontua baitute aurten.  Programa horiek zabalik daude dagoeneko, eta irailaren 23an eta abenduaren 2an itxiko dira, hurrenez hurren.

 

  1. urtean sortu zenetik hona, 8 urte hauetan, 2.700dik gora enpresak eta 9.000tik gora zuzendaritza-karguk parte hartu dute Innobideak ekimenaren modalitateren batean. Horien artean aipatzekoa da zuzeneko dirulaguntzak ematen dituena. Modalitate horren bidez Eusko Jaurlaritzak 19,8 milioi euro inbertitu ditu 869 enpresatan, eta enpresa horiek 41,8 milioi euroko inbertsio pribatua sortu dute. Datu ekonomikoaz gain, aipatzekoak dira baita ere zenbait emaitza ukiezin, esaterako, kostu murrizketak, hazkundeak fakturazioan edo langileen gaikuntzan, eta inguruko beste konpainia batzuetan sortu den “demostrazio efektua” ere bai.

 

Bestalde, Hazinnova programa 2019an sortu zen eta aurtengo edizioan (2020an ez zen argitaratu pandemiagatik) 395 berrikuntza-proiektu berri (164 Bizkaian, 155 Gipuzkoan eta 76 Araban) gauzatu dira. Irailetik aurrera Eusko Jaurlaritzak ziurtapena emango die proiektu horiei, berrikuntza-prozesuan sartutako ETE eta mikroETE guztiak akreditatuta egon daitezen.

 

Asmoa da Eusko Jaurlaritzako, SPRI Taldeko eta Innobasque-ko ordezkariak eskualde bakoitzera hurbiltzea ziurtagiri horiek aurrez aurre entregatzeko. Prozesu horretan Eragile Dinamizatzaileen Sareko hainbat antolakundek parte hartzen dute, hala nola tokiko garapen agentziek, merkataritza ganberek, enpresa-elkarteek eta kluster elkarte dinamizatzaileek.

Innobideak

Hala, batetik, Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak Innobideak ekimenaren hiru laguntza-ildoak (Lehiabide, Kudeabide eta Pertsonak, 3,3 milioi euroko aurrekontua dutenak) bultzatzen ditu SPRI Taldearen eskutik.

 

Beren helburua da berrikuntzara bideratutako proiektuak bultzatzea, betiere egungo testuinguru ekonomikoaren erronkei aurre egiten badiete eta ETEen lehiakortasuna hobetzen badute berrikuntza hori aplikatuz kudeaketan, pertsonen parte-hartzean, negozio-ereduen egokitzapenean eta, hala badagokio, enpresaren dimentsioa sendotzeko prozesuan. Aurtengo deialdian nabarmendu behar da Lehiabidek ikerketa eta berrikuntzako programen proposamenak formulatzen laguntzeko ildo berri bat izango duela,  Europako I+G+B-ko euskal estrategia berriarekin bat datorrena.

 

Ildo hori espreski zuzenduta dago arlo hauetako enpresei: informazio-gizartea eta komunikazioak (EIKT), logistika (garraioak izan ezik) eta diseinu industrialaren, ikus-entzunezkoen, bideojokoen eta modaren sektoreetako sormen-industriak. Innobideak programaren barruan, Lehiabide eta Pertsonak ildoetan parte har dezakete gutxienez 10 lanpostuko batez besteko plantilla duten ETEek eta Kudeabide ildoan, berriz, gutxienez 50 lanpostu dituztenek.

 

Innobideak programa berrikuntzan esperientzia duten enpresei zuzentzen zaie. Programa honek tamaina esanguratsuko proiektuak (12 hilabetera arteko jarduera-epea dutenak eta antolakundean inpaktua izan dezaketenak) babesten ditu, % 60ko finantzaketa ematen du dirulaguntza bidez eta enpresak berak aukeratzen du zein aholkularitzak aholkatuko duen berrikuntza-prozesuan.

 

Innobideak Lehiabide ildoak produktu, zerbitzu edo/eta merkatuko dibertsifikazio handiagoa lortzera bideratutako proiektuak babesten ditu, enpresen balio-proposamenak indartzeko.

 

Innobideak Kudeabide ildoak Kudeaketa Aurreratuko Ereduen ezarpena bultzatzen du enpresetan. Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak ematen ditu euskal enpresek behar dituzten ezagutzak eta metodoak txerta ditzaten euren gaitasunak eta baliabideak ordenatzeko, arrazionalizatzeko, lehenesteko eta, ondorioz, optimizatzeko, amaierako helburua enpresaren eraginkortasuna hobetzea izanik. Ildo honen irismena hasierako kontrastetik eta Proiektu Pilotuak definitzetik hasi eta Sendotze proiektuak ezartzeraino doa.

 

Innobideak Pertsonak ildoak indartu egiten du langileek enpresan duten parte-hartzea. Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak ematen dizkie euskal enpresei, aurrera egin dezaten pertsonen kudeaketarako eta enpresako kudeaketaren edo jabetzaren ondorengotza planifikatzeko eredu berrietarantz. Helburua da aurrera egitea gardentasun, konfiantza, ekitate, egonkortasun eta barneko lankidetza handiagoan oinarritutako enpresa-ereduetarantz.

 

Hazinnova

Beste alde batetik, kasu honetan ere SPRI Taldearen eskutik eta Innobasque-ren lankidetzarekin, Eusko Jaurlaritzak Hazinnova programa argitaratu du 2,4 milioi euroko aurrekontuarekin. Programa honek berrikuntza ez teknologikoaren arloko aholkularitza espezializatua eskaintzen du produktuaren eta negozio-prozesuaren berrikuntzan (fabrikazioa, logistika, merkaturatzea eta administrazioa eta finantzak) oinarritutako mikroproiektuak dituzten ETEentzat.

 

Hazinnova bereziki zuzentzen zaie berrikuntzan hasten ari diren enpresei; dirulaguntza jasotzen duten proiektuak puntualak dira (50 orduko aholkularitza), denboran mugatuak (3 hilabete) eta euren jarduera-eremuan inpaktu handia dutenak. Hala, %100 finantzatzen da eta dirulaguntzaren xedea da lizitazio publikoa gainditu duten aholkularitzen artetik aukeratutako aholkulariaren gastua ordaintzea.

 

Hazinnova doako aholkularitza eta laguntza zerbitzu bat da, lana antolatzeko modu berriak edo enpresa bakoitzaren produktu eta zerbitzuak merkaturatzeko metodo berriak inplementatzea helburu duena.

 

Hazinnovak aholkularitza ematen du helburu hauek dituzten berrikuntzako mikroproiektuentzat:

  • enpresaren kudeaketa ekonomiko-finantzarioa eta estrategikoa hobetzea eta haren errentagarritasuna kontrolatzea.
  • enpresaren produkzio-prozesuak hobetzea eta bere produktibitatea, kalitatea, jasangarritasuna edo segurtasuna handitzea.
  • pertsonen kudeaketa hobetzea eta euren konpromisoa eta motibazioa handitzea.
  • bezeroen ezagutza, atzemate-prozesua, arreta edo leialtzea hobetzea eta merkatu-kuota handitzea.
  • hornikuntza- edo banaketa-katea hobetzea eta gastuak eta entrega-epeak murriztea edo bezeroei ematen zaien zerbitzua hobetzea.
  • prozesu administratiboak birdiseinatzea eta enpresaren eraginkortasuna hobetzea.
  • produktuak/zerbitzuak (berriak edo lehendik bazeudenak) merkatu berrietara (Estatukoak, nazioartekoak edo sektore berriak) egokitzea edo enpresaren marketina egokitzea eta merkatu geografiko edo bezero-segmentu berrietara sartzea.
  • produktuaren arloko konponbideak identifikatu eta aplikatzea negozio-bolumena handitu ahal izateko.

 

Lotutako albisteak

Innobasquek  Euskadiko  berrikuntzako  kasu  praktikoen  7.  deialdia  jarri  du  martxan
08/06/2026 Berrikuntza

Innobasquek Euskadiko berrikuntzako kasu praktikoen 7. deialdia jarri du martxan

Deialdian batez ere esparru hauei loturiko kasuak hartuko dira aintzat: jakintzaren eraldaketa bultzatu dutenak, berrikuntzan adimen artifiziala aplikatu dutenak, sektore zientifiko-teknologiko berrietara hedatzea helburu dutenak eta administrazio publikoak berrikuntzaren motor gisa bultzatutakoak

Euskadiko  895  startup  teknologikoek  324  milioiko  inbertsioa  erakarri  zuten  2025ean
04/06/2026 Ekintzailetza

Euskadiko 895 startup teknologikoek 324 milioiko inbertsioa erakarri zuten 2025ean

Euskadik industriarekin konektatutako ekintzailetza-eredu bat sendotu du, 8.919 enplegu eta 1.000 milioi baino gehiagoko fakturazioarekin

Euskadiko  ekintzailetzak  South  Summiten  parte  hartzen  du
04/06/2026 Ekintzailetza

Euskadiko ekintzailetzak South Summiten parte hartzen du

Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru-aldundiek aukeratutako 28 startupen presentzia babestu dute ekainaren 3tik 5era egingo den Estatuko erreferentziazko ekitaldian

VII.  “Leaders  in  Tech  Conference”  topaketan,  teknologia-  eta  berrikuntza-joera  berrienak  aztertuko  dira
01/06/2026 Berrikuntza

VII. “Leaders in Tech Conference” topaketan, teknologia- eta berrikuntza-joera berrienak aztertuko dira

Ekitaldia ekainaren 12an izango da Bilboko Iberdrola Dorrean

Eusko  Jaurlaritzak  mundu  osoko  startupen  eta  Euskadiko  enpresa  eta  ETE  liderren  artean  osatutako  30  lankidetza-proiektu  aurkeztuko  ditu
01/06/2026 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak mundu osoko startupen eta Euskadiko enpresa eta ETE liderren artean osatutako 30 lankidetza-proiektu aurkeztuko ditu

Bilbao Exhibition Centren (BEC) egingo da ekitaldiaren hamargarren edizioa, uztailaren 2ko goizean. 30 startupek beren soluzioak aurkeztuko dituzte prozesuak hobetzeko, mantentze-lanak eta monitorizazioa egiteko, energia eta jasangarritasuna hobetzeko, eta bezero-harremana, zibersegurtasuna eta osasuna hobetzeko.

Agaleusek  plastikozko  ontzi  industrialak  balorizatzeko  instalazio  berria  jarri  du  martxan

Agaleusek plastikozko ontzi industrialak balorizatzeko instalazio berria jarri du martxan

Instalazioak gehienez 1.500 kg/h ontzi sartzeko ahalmena du

ONTZIk  elikagaien  ontzien  birziklagarritasuna  ebaluatzeko  tresna  digital  bat  aurkeztu  du
28/05/2026 Berrikuntza

ONTZIk elikagaien ontzien birziklagarritasuna ebaluatzeko tresna digital bat aurkeztu du

Aurkezpena Food 4 Futureren esparruan egin da, ontzi jasangarrien berrikuntzari, araudiari eta lankidetzari buruzko saio baten barruan.

Eskualdeko  garapen-agentziek  partaidetza  handiagoa  eskatzen  dute  Europako  finantzaketa-funtsen  gobernantzan
14/05/2026 Berrikuntza

Eskualdeko garapen-agentziek partaidetza handiagoa eskatzen dute Europako finantzaketa-funtsen gobernantzan

SPRI Taldeko zuzendari Jon Ansoleagak Bilboko ADR Foroan adierazi duenez, programak kudeatzeaz gain, “lurraldeen arteko politikak eta tresnak lerrokatu” behar dituzte

Abian  da  VI.  Gladys  Saria:  Ekainaren  1era  arte  aurkez  daitezke  hautagaitzak
13/05/2026 Berdintasuna

Abian da VI. Gladys Saria: Ekainaren 1era arte aurkez daitezke hautagaitzak

Puntueus Fundazioak eta EHUko Informatika Fakultateak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, Gladys Sariaren edizio berria abiatu dute.

NAIDER:  adimen  aplikatua,  eraldaketa  ekonomikoaren,  lurraldekoaren  eta  klimatikoaren  zerbitzura
11/05/2026 Berrikuntza

NAIDER: adimen aplikatua, eraldaketa ekonomikoaren, lurraldekoaren eta klimatikoaren zerbitzura

NAIDERen lana hiru arlo nagusitan egituratzen da: ekonomia-analisia eta lurralde-lehiakortasuna, trantsizio ekologikoa eta energetikoa, eta hiri eta lurralde-birsorkuntza

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.