Berrikuntza Ekintzailetza I+G+B
Albisteak 13 Marzo, 2020

Eusko Jaurlaritza euskal ekonomia prestatzen ari da COVID-19k izan dezakeen inpakturako

Lehentasunak, bai administrazioarentzat bai eragile ekonomiko eta sozialentzat, pertsonen osasunaren zaintza izaten jarraitzen du, eta Osasun Saila euskal gizarte osoari eskaintzen ari zaio jada arreta eta zaintza.
-

Orain datu objektiborik ez badago ere inpaktua neurtzeko, Euskadi prestatzen ari da ekonomiak okerrera eginez gero

Eusko Jaurlaritza eta eragile ekonomikoak eta sozialak koronabirusaren ondorioz euskal enpresek bizi duten egoera aztertzeko bildu dira. Ikuspegi ekonomikotik ondorioz atera dutenez, Euskadin goiz da oraindik neurri posibleak iragartzeko afekzio hipotetikoak arintzeko, kontuan izanda oraindik enpresetan ez dagoela ez kasu ez datu kontrastagarri eta neurgarririk afekzio bat ziurtatzeko. Dena den, Eusko Jaurlaritzak eta eragileek komunikazio zuzena eta etengabea mantentzea adostu dute, etorkizuneko afekzioak detektatu ahal izateko, orain gertatzen ari ez badira ere, baztertzen ez direnak, giza baliabideen kudeaketaren eta kanpoaldetik datozen merkantzietan aurreikus daitekeen atzerapenaren ondorioz.

Lehentasunak, bai administrazioarentzat bai eragile ekonomiko eta sozialentzat, pertsonen osasunaren zaintza izaten jarraitzen du, eta Osasun Saila euskal gizarte osoari eskaintzen ari zaio jada arreta eta zaintza.

Hala ere, gaixotasun hau nazioarteko eta tokiko mailan hedatu izanagatik sumatzen hasiak diren ziurgabetasunaren eta mehatxuen aurrean, ikuspegi ekonomiko eta enpresarial batetik soilik egin du Eusko Jaurlaritzak bilera honen deialdia. Bertan izan dira Eusko Jaurlaritzatik bost sailetako arduradunak, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia, Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazu, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Sonia Perez, aipatutako sailetako sailburuordeak, eta Marcos Muro Enplegu sailburuordea. Baita Lan eta Justiziako zuzendari den Elena Perez. Enpresa-elkarteetatik Confebak, Adegi, Cebek eta Sea-ko ordezkariak; Arabako, Bilboko eta Gipuzkoako Merkataritza Ganberetakoak, eta UGT, CCOO, ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariak. Bileran gainera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Ekonomia Sustapeneko foru diputatuak ere egon dira.

Afekzio hipotetiko larrietarako prestatutako kontu Publikoak

COVID-19ren inpaktuaren intentsitatea euskal ekonomian, krisi sanitarioaren eta bere intentsitatearen araberakoa izango da. Oraingoz, enpresetako eta sektoreetako datu berrien zain daudenez, adierazi dutenez oraindik goiz da aparteko neurriak aktibatzeko. Martxoan euskal ekonomiaren hazkunde-aurreikuspena berrikustea dagokio, gaur egun% 1,9koa baita.

Dena den, Eusko Jaurlaritzak lasaitu egin ditu eragile ekonomikoak, haiei adieraztean oraingo eszenarioan gerta daitekeen aldaketa negatibo baten aurrean eta detektatuz gero koronabirusaren inpaktu kontrastagarri eta neurgarririk ekonomian, Euskadik kontu onbideratuak dituela erantzuteko:

  1. Eusko Jaurlaritza, 2019ko itxierarekin, egoera erosoan da sor daitezkeen premiei aurre egin ahal izateko. Zorpetzea murrizteko azken lau urteotan garatutako politikari esker kontu publikoak egoera onean daude egoerari modu bareago batean aurre egiteko.
  2. Osasun Saileko gastuen finantzazio diskrezionala eta bizkortasuna estabilizatzaile automatikoen erantzunean, DSBE eta beste prestazio batzuen bidez.
  3. Enpresak erasanez gero, horrek berekin ekarriko lituzke atzerapenak eta epeak luzatzea dirusarrera publikoetan, eta ondorioz ekarriko luke zerga-bilketak behera egitea, kutxa-irizpidearen arabera kontabilizatzen dela kontuan izanda. Halako egoera batek iraunez gero, defizita handitzea ekarriko luke.
  4. Inpaktu negatibo, kontrastagarri eta neurgarri baten eszenario hipotetiko baten aurrean, eta kredituaren murrizketa gertatuz gero, aukera bat litzateke finantzazio-lerroak formulatzea, arruntak indartuta edo aparteko lerroak jaulkita, marjina baitago berme-mugetan, aurrekontuen legeak jaso bezala.
  5. Gainera, inpaktu negatibo, kontrastagarri eta neurgarri baten eszenario hipotetiko baten aurrean, balioetsi egingo da 2019ko superabitaren zati handi bat inbertsioak egitera bideratzea, jarduera bultzatzeko eta jardueraren jaitsierarekiko erantzunaren ondorioak indartzeko.

Giza baliabideen kudeaketa, enpresen kezka nagusia

Euskadiko jarduera enpresariala erasana izaten hasia da, nagusiki, giza baliabideekin lotutako erabakiengatik, eta batez ere nazioarteko bidaiak murriztu direlako, baita kanpoaldeko elkarraldi profesional jendetsuetako presentzia ere.

Horrekin lotuta, Lan Ministerioak gaur iragarritako neurriak aztertu dituzte, enplegu-erregulazioek erasandako pertsonen gizarte-segurantzaren estaldurari lotutakoak edo koronabirusak erasandako enpresetako lan-antolamenduko aldaketa posibleen aurrean.

Ez dago koronabirusaren inpaktu neurgarririk industrian

Bileran ziurtatu denez, orain eskueran dituzten datuen eta informazioaren arabera, produkzio-jardueran koronabirusaren intzidentziak ez du, oraindik, isla argi, kontrastagarri eta neurgarri bat izan.

Horrekin lotuta, eta sektore industrial bakoitzaren egoera erreala ezagutzearren, ostiral honetan bertan Eusko Jaurlaritzak beste bilera bat izango du kluster guztiekin, Euskadiko enpresa-ehun gehiena ordezkatzen dutenekin.

Elkarraldi horretan sektore bakoitzaren informazio zehatza bildu eta aztertuko da, haien jardueraren alderdi desberdinen egoera erreala zein den jakiteko.

Jarduera industriala aztertuko da, sektoreka, bereziki hornigaien gabezia posible bati dagokionez Txinako eta Italiako produkzioaren geraldiaren ondorioz, eta eremu industrialean enpresen eskariaren egoera ezagutuko da.

Badira ondorio jakin batzuk, nazioarteko ingurunea mehatxatzen ari badira ere, euskal ekonomian oraindik sortu ez direnak eta ez lukete zertan gertatu oinarri-eszenario batean, baina ez dira baztertu behar eszenarioak okerrera egingo balu, gaixotasun horren hedapenaren ondorioz.

Turismo Mahai, osteguna, martxoaren 12a

Industria arloan ez ezik, Eusko Jaurlaritzak ardura agertu du koronabirusa turismoaren sektorean sortzen ari daitekeen eraginarekin.

Alde horretatik, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak Turismo Mahaia deitu du, ostegunean, martxoak 12, Vitoria-Gasteizko Eusko Jaurlaritzaren egoitzan biltzekoa. Mahaiko ohiko kideez gain, deialdia sektoreko beste ordezkarietara ere zabaldu da, ordezkaritza albait handiena izan dadin.

Turismo Saila sektorearekin harremanetan izan da asteotan egoera ebaluatzen joateko, eta aparteko Turismo Mahai hau deitu du askotariko neurriak aurkezteko, turismo eta ostalaritzako ordezkarien iritzia biltzeko eta egungo egoera eta Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioarekin koordinatuta CONESTUR Espainiako Turismo Kontseiluaren bitartez egiten ari garen jardunak azaltzeko.

Besteak beste, Turismo Sailak sektorerako jardun-protokoloa aurkeztuko du. Protokolo horrez gain, kontsulta eta erreklamazioen egoeraren azalpena emango da, Kontsumobiden, Kontsumoko Udal Bulegoetan eta pertsona kontsumitzaileen elkarteetan egunero jaso eta eguneratzen diren bidaia-ezerezteei buruz.

Bestetik, Turismo Sailak sektoreko informazioa maiztasunez biltzeko sistema diseinatu du; bertan, ezerezta daitezkeen ekitaldi eta atzera daitezkeen kongresuei buruzko fitxak biltzen dira, kontuan hartuz parte-hartzaile kopuruak, tipologia eta COVID19k izan dezakeen inpaktuaren ebaluazio bat egiteko balio duten beste elementu batzuk

Jarduerak garraioan COVID-19ren aurrean

Euskadiko garraio publikorako jarduerak koordinatzeko dokumentua oinarritzat hartuta ‒Euskadiko Garraioko Agintaritzak (EGA) joan den ostiralean helarazia‒ Eusko Jaurlaritza jarduteko neurri hauek ezartzen ari da:

  • Garraioa herritarrekiko komunikabide gisa: Unitate guztiak erabiltzea, trenak, metroak, tranbiak, autobusak, funikularrak eta taxiak, baita arretarako bulegoak eta geltokiak eta geralekuak ere, haietan informazio-kartelak jartzeko, koronabirusa prebenitzeko gomendioekin. Beste bide batzuk erabiltzea, sare sozialak, APPak, MEATak, publizitateko pantailak eta beste hainbat, karteletan eta bideoetan gomendioak emateko.
  • Langileentzako prebentzio-neurriak: Garrantzi berezia duten kolektiboen analisi espezifiko bat egin da, eta atal horretan identifikatu da aginte-postuetakoa. Aginte-postuetan zerbitzuak ematen dituzten pertsona guztiei jakinarazi egin zaizkie jarduteko jarraibide hauek: bidaiak saihestea une honetan arriskutsutzat sailkatu diren herrialdeetara; sarrera debekatzea aginte-postuetako gune orotara bertakoa ez den inori; eta era guztietako bilerak bertan behera uztea, aginte-postuetako langileek egon beharko balute.

Gainera, desinfekzio-produktu espezifikoak emango dira kutsadurarekiko esposizio handiena duten langileek kontaktu-guneetan eta azaleretan aplikatzeko, besteak beste, erakusmahaietan, ordenagailuetako teklatuetan eta telefonoetan.

Funtzio bereziak ezarri dira erakundeen barruan, eta langileen sailkapenen inbentario bat egin da, lanpostu kritikoetarako babes gisa jardun lezaketen enplegatuak identifikatzeko.

  • Erabiltzaileak babesteko neurriak: Unitateei dagokienez, areagotu egin da ohiko garbiketa produktu espezifikoekin, kontaktu-guneak desinfektatzeko unitateetako bagoietan eta kabinetan. Gainera, kontaktu-gune horien garbiketa geralekuetan eta geltokietan ere areagotuko da.

Gasteizko egoeraren ondorioz, zerbitzu-orduetan areagotu egingo da tranbien eta autobusen garbiketa, eta produktu desinfektatzaileak aplikatuko dira partekatzen diren guneetan (barrak, sakagailuak, kirtenak, heldulekuak…).

Lotutako albisteak

Irundinek,  oso  nazioartekotutako  ETEak,  negozioa  % 50  baino  gehiago  handitu  du
12/09/2025 Nazioartekotzea

Irundinek, oso nazioartekotutako ETEak, negozioa % 50 baino gehiago handitu du

Irungo enpresak SPRI Taldearen Fast Track Innobideak programako laguntza jaso du eta botilatzeko makinak fabrikatzen ditu 1994tik

Habitakek  AA  teknologiaren  laguntzarekin  higiezinen  zerbitzuak  iraultzen  ditu
09/09/2025 Ekintzailetza

Habitakek AA teknologiaren laguntzarekin higiezinen zerbitzuak iraultzen ditu

Plataformak adimen artifiziala erabiltzen du jabeak, erosleak, agenteak eta sektoreko profesionalak konektatzeko.

Euskal  zentro  teknologikoek  Euskadiko  garapen  industrialean  duten  garrantzia  azpimarratu  du  Jauregik
05/09/2025 I+G+B

Euskal zentro teknologikoek Euskadiko garapen industrialean duten garrantzia azpimarratu du Jauregik

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak bereziki azpimarratu du TECNALIAk herrialdearen garapen teknologiko eta industrialarekin duen konpromisoa, Jesús Valero zuzendari nagusiarekin Gipuzkoako Parke Teknologikoan duen egoitzan egin duen bileran

Mikel  Jauregi  Industriako  sailburuak  Satlantis  enpresa  bisitatu  du;  satelite  espazialetan  espezializatutako  enpresa  da
04/09/2025 I+G+B

Mikel Jauregi Industriako sailburuak Satlantis enpresa bisitatu du; satelite espazialetan espezializatutako enpresa da

Satlantisek Leioako campusean du egoitza. Liderra da Lurra behatzeko teknologia miniaturizatuetan, eta handitze-fasean dago; fabrika berri baten proiektua du

Innobasque  kasu  praktikoen  bila  dago,  Global  Innovation  Day  2025  ekitaldirako
03/09/2025 Berrikuntza

Innobasque kasu praktikoen bila dago, Global Innovation Day 2025 ekitaldirako

Proposamenak aurkezteko epea irekita egongo da irailaren 22ra arte. Hautatutako esperientziak Global Innovation Day 2025 ekitaldiko programa ofizialean jasoko dira, Euskadin zientziak berrikuntzan duen eragina erakusteko adibide aipagarri gisa

Basque  Digital  Innovation  Hubek  adimen  artifizialean  espezializatutako  nodo  berria  gehitu  du
02/09/2025 BDIH

Basque Digital Innovation Hubek adimen artifizialean espezializatutako nodo berria gehitu du

Basque Artificial Intelligence Centerren gidaritzapean, konputazio aurreratuko eta datuak biltegiratzeko tresnak eskuratzeko aukera emango die euskal enpresei.

Grunussek  energia  sortzeko,  transmititzeko  eta  biltegiratzeko  modua  eraldatzen  du
28/08/2025 Ekintzailetza

Grunussek energia sortzeko, transmititzeko eta biltegiratzeko modua eraldatzen du

Berrikuntzak bultzatutako ‘deeptech 'enpresa honek aurrerapen teknologiko eta ekologikoaren abangoardian kokatzen da

Taldekik  biosentsoreak  garatu  ditu  gaixotasunen  diagnostiko  aurreraturako

Taldekik biosentsoreak garatu ditu gaixotasunen diagnostiko aurreraturako

BereMELISA plataformak hamaika aukera eskaintzen ditu azterketa biomolekularrean

IDEKOk  fabrikazio  aurreratuaren  erronkei  aurre  egin  die  Stockholmen
26/08/2025 Berrikuntza

IDEKOk fabrikazio aurreratuaren erronkei aurre egin die Stockholmen

Euskal zentro teknologikoak nazioarteko posizioa sendotu du mekanizazio robotikoari eta prozesu industrialetako bibrazioen kontrolari buruzko ikerketekin.

70  korporazio  startupen  soluzioen  bila  BIND  Corporaten,  Eusko  Jaurlaritzaren  ekimenean
25/08/2025 Ekintzailetza

70 korporazio startupen soluzioen bila BIND Corporaten, Eusko Jaurlaritzaren ekimenean

Programan izena emateko epea irailaren 5era arte dago zabalik eta Partner enpresentzako proiektuak, mentoringa eta ekintzailetza eta berrikuntzako ekosistemarekiko konexioa hartzen ditu barne.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.