Berrikuntza Ekintzailetza I+G+B
Albisteak 7 apirila, 2020

Euskal osasun publikoaren berrikuntzen erdia inguru merkaturatze prozesuan daude

Euskadiko erakunde publiko sanitarioen sareak berrogeita hamar bat berrikuntza ditu une honetan. Haien artean melanomak diagnostikatzeko metodo eta gailuak edo bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko aplikazioak daude, besteak beste. 
-

Euskadiko erakunde publiko sanitarioen sareak berrogeita hamar bat berrikuntza ditu une honetan. Haien artean melanomak diagnostikatzeko metodo eta gailuak edo bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko aplikazioak daude, besteak besteBerrikuntza, Ikerkuntza eta Osasuneko Euskal Fundazioaren (BIOEF)  datuen arabera, sistema osoak 46 garapen teknologiko aktibo dituzte 2020aren hasieran

Sistemaren barne OsakidetzaBioDonostiaBiocruces Bizkaia ikerketa sanitarioko institutuek, Kronikgunek eta  BIOEF daude. 46  horietatik, erdia inguru,% 44, enpresen eta kanpoko beste erakunde batzuen esku daude dagoeneko, eman diren ustiapen-akordioen bidez. Horrela, aurretiazko balorizazio, ziurtapen eta industrializazio prozesuak gauzatzen ari dira, bioosasunaren arloko irtenbide horiek praktika klinikora eta merkatura irits daitezen. BioarabaBioDonostia eta Biocruces Bizkaia ikerketa sanitarioko institutuakKronikgune eta  BIOEF bera daude. 46  horietatik, erdia inguru, %44a, enpresen eta kanpoko beste erakunde batzuen esku daude dagoeneko, ustiapen-akordioen bidez. Horrela, balorizazio, ziurtapen eta industrializazio prozesuak gauzatzen ari dira, bioosasunaren arloko irtenbide horiek praktika klinikora eta merkatura irits daitezen. 

Datu horiek Euskadiko sare publikoko osasun-arloko eta ikerketa biosanitarioko profesionalak egunero biltzen duten ezagutzaren transferentzia islatzen dute. Pazienteen eguneroko premiei oso lotuta dauden ideien eta jakintzaren bolumen handia barne-ekintzailetzako eta ikerketako prozesuen bidez eraldatzen dira eta, modu honetan, pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko ondorioak biderkatu ditzaketen transferentziak lortu ahal dira. Garapenen %35a Osakidetzako praktika klinikoan dago txertatuta jada 

Ezagutza hori askotan Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko beste eragile batzuekin egindako elkarlanaren bidez eman da (ia erdia), eta inguruko enpresetan negozio aukerak sortzen ditu. Ustiapen-lizentziaren akordioa duten garapen guztietatik, %60a Euskal Autonomia Erkidegoko enpresenak dira, eta, horrela, Euskadiren garapen sozioekonomikoan laguntzen dute. 

46 garapenetatik, %48a teknologikoak dira: material eta gailuei lotutako bederatzi ekimen, bioteknologiarekin eta diagnostiko molekularrarekin lotutako beste bederatzi eta botikei lotutako lau. Gainerako garapenak (%46a, 21 guztira) osasun-ingurunean IKTen ezarpenean arreta jartzen dute batez ere eta beste %6a, hiru kasu, antolamendu-berrikuntzarekin lotuta daude. 

BIOEF Euskadiko sektore publikoaren fundazioa da eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren barne kokatzen da.  BIOEF OTRI (Ikerketako Emaitzak Transferitzeko Bulegoa, bere erderazko izenagatik) bat du, eta OTRI honek jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak kudeatzeaz eta euskal osasun-sistema publikoan garatutako I+G+b jardueretatik eratorritako emaitzak transferitzeaz arduratzen da. 

15 patente-familia abian  

Euskadiko osasun-sistema publikoak gaur egun abian ditu 15 patente familia ditu12 nazioartekoak eta hiru nazionalak. Halaber, bi erabilgarritasun-eredu daude, sei garapeni erantzuten dieten zortzi marka-erregistro, ‘know how‘ industria-sekretu gisa babestutako bost asmakizun eta 18 garapen -azken hauetatik, gehienek IKTekin lotura estua dute eta jabetza intelektualeko eskubideen babesa dute-.   

Garapenen artean, honako hauek daude: Osakidetzan txertatuko diren IKT soluzioak, softwareak eta ‘serious games-ak, besteak beste, tabakoaren mendekotasuna gainditzeko programetan edo gazteen obesitatearen tratamenduetan erabili izango direnak;  istripu zerebrobaskularrak izateko arriskua identifikatzeko biomarkatzaileak; edo melanoma diagnostikatzeko eta iragartzeko metodoak. Badira, halaber, loaldiko apnearen tratamendurako edo paziente ahulak identifikatzeko gailu medikoak, bai eta estrategia terapeutiko berrien garapenak ere, gibeleko gaixotasun polikistikoa tratatzeko molekulen diseinuarekin edo jada ezagunak diren sendagaien erabilera berrien azterketarekin. 

Biozientzien eta osasunaren aurrerapenen eremua  Eusko Jaurlaritzak espezializazio adimenduneko estrategiaren (RIS3) barruan identifikatutako hiru arloetako bat da.  BIOEFek biozientzien eta osasunaren ataleko idazkaritza teknikoa du estrategia honetan, eta haien lana aurrerapenak ezagutaraztea eta enpresak eta klusterrak beste arlo batzuekin harremanetan jartzeko lan egiten du. 

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  BIND  Corporateren  10.  edizioko  74  startup  finalistak  iragarri  ditu,  70  enpresa  liderrekin  elkarlanean  aritzeko
31/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak BIND Corporateren 10. edizioko 74 startup finalistak iragarri ditu, 70 enpresa liderrekin elkarlanean aritzeko

2026ko urtarrilean ezagutaraziko dira 10. edizioan parte hartzeko hautatutako startupak.

Euskadik  presentzia  indartu  du  Europako  Batzordearen  Industrial  Forum  foroan
29/10/2025 I+G+B

Euskadik presentzia indartu du Europako Batzordearen Industrial Forum foroan

Euskadik Industrial Forum foroan parte hartzeak agerian uzten du Europako industria berritzaileagoa, iraunkorragoa eta trantsizio energetikoaren erronkekin konektatuagoa izateko konpromisoa duela.

ESKUDEROk  jasotzen  dituzun  telefono-deiak  prozesatzen  laguntzen  dizu

ESKUDEROk jasotzen dituzun telefono-deiak prozesatzen laguntzen dizu

“Eskuderok ez du inoiz utziko problematikoak izan daitezkeen deiei bakarrik aurre egiten”

Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  plataformak  urteko  bizkortze-ekimenik  onenaren  aitorpena  jaso  du
24/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzaren BIND plataformak urteko bizkortze-ekimenik onenaren aitorpena jaso du

Ane de Ariño Ekintzailetza eta Nazioartekotzearen zuzendariak jaso du saria Disruptores Innovation Awards 2025 galan

B-Venture,  ekintzailetzaren  ekitaldia  Euskadin
22/10/2025 Ekintzailetza

B-Venture, ekintzailetzaren ekitaldia Euskadin

SPRIk babestua

“Leaders  in  Tech  Conference”  konferentziak  berrikuntza  teknologikoko  ahots  handiak  elkartu  ditu
22/10/2025 Berrikuntza

“Leaders in Tech Conference” konferentziak berrikuntza teknologikoko ahots handiak elkartu ditu

SPRI Taldeak parte hartu du 20 hizlarik osatutako konferentzian

Global  Innovation  Day-rako  hautatutako  bost  kasu  praktikoek  argi  erakusten  dute  Euskadik  nola  eraldatzen  duen  zientzia  eta  bihurtzen  duen  berrikuntza
22/10/2025 Berrikuntza

Global Innovation Day-rako hautatutako bost kasu praktikoek argi erakusten dute Euskadik nola eraldatzen duen zientzia eta bihurtzen duen berrikuntza

Euskal berrikuntzaren hitzordu handiak 59 proposamen jaso ditu hamalaugarren ekitaldiko deialdian, eta horietatik %60 inguru Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako entitate bazkideek bultzatuak izan dira

Irundinek  lidergoa  sendotu  du  Mecanizaciones  Alavesas-en  integrazioarekin  eta  2026ra  arteko  6  milioi  euroko  inbertsioarek
20/10/2025 Berrikuntza

Irundinek lidergoa sendotu du Mecanizaciones Alavesas-en integrazioarekin eta 2026ra arteko 6 milioi euroko inbertsioarek

Bi enpresen batuketak estatu mailako edari-ontziratzeko makineria talde sendoena sortzen du

Mondragon  Unibertsitateak  ekonomia  zirkular  eta  sozialeko  startupen  garapena  sustatzeko  programa  jarri  du  abian
19/10/2025 Ekintzailetza

Mondragon Unibertsitateak ekonomia zirkular eta sozialeko startupen garapena sustatzeko programa jarri du abian

roiektuaren helburua da gizarte-ekonomia sustatzea, produkzio- eta kontsumo-eredu sozial eta jasangarriagoa bultzatzeko

Lancorrek  haren  kudeaketa-eredua  eta  industriako  bikaintasuna  aitortzen  duten  nazioarteko  bi  sari  lortu  ditu
16/10/2025 Berrikuntza

Lancorrek haren kudeaketa-eredua eta industriako bikaintasuna aitortzen duten nazioarteko bi sari lortu ditu

Bizkaiko enpresa Europako liderra da altxatzeko motor elektrikoen fabrikazioan

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.