Berrikuntza Ekintzailetza I+G+B
Albisteak 14 abendua, 2020

Euskal bio-osasunaren sektorearen elkartasuna material biofuntzionalak garatzeko

Imabi proiektuak zortzi euskal enpresa eta RVCTIko hainbat eragile biltzen ditu, besteak beste, inplanteak integratzen lagunduko duten produktuak lortzeko
-

Euskal enpresa talde bat sortu berri da material eta gailu biofuntzional berriak ikertu eta garatzeko, eremu biomedikoan espezializazio adimenduna eta euskal industria-sarearen lehiakortasuna bultzatuz. Lan hori Imabi proiektuaren bidez egiten da, eta urtebete barru amaituko da.

Ekimena zortzi euskal konpainiak bultzatzen dute, eta RIS3 Euskadi estrategiaren barruan identifikatutako esparru batean zentratzen da, biozientzietan eta osasunean. Enpresen artean, birsorkuntza-medikuntzaren sektorerako material biofuntzionalen garatzaile eta fabrikatzaileak daude (Histocell, Polimerbio, I+Med), beren produktuetan gaitasun biofuntzionalak behar dituzten gailu biomedikoen fabrikatzaileak (AJL Ophthalmic, Osteophoenix eta IMG Pharma), Herrekor material biofuntzionaletan I+G egiten duen industria-enpresa eta Tecnalia Certificación.

Proiektua bi arlotan zentratzen da eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak finantzatzen du, SPRI Taldearen bidez, Hazitek programaren barruan. Halaber, Europar Batasuneko FEDER funtsen laguntza jasotzen du ere. Lehenengo arloan, material biofuntzionalen ikerketa eta ondorengo garapenean datza. Bigarrenenean, biofuntzionalitate hori partzuergoak aztergai gisa identifikatu dituen xede-gailu biomedikoetan txertatzeko beharrezkoak diren prozesatze-teknologietan zentratzen da.

Partzuergoa Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko sei kideetan oinarritzen da: Tecnalia, UPV-EHU Gobe, Polymat, CIC nanoGUNE, Cidetec eta Gaiker, produktuen ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-prozesurako. Horiek “erabiltzen dituzten pazienteen osasuna eta bizi-kalitatea hobetzea ahalbidetuko dute”, nabarmendu dute arduradunek. “Hobekuntza horrek eragina izango du osasun-erakundeen emaitzetan ere, eta lotutako kostuak murriztuko dira; hori oso garrantzitsua da, biztanleriaren zahartze progresiboaren ondorioz, zaindu beharreko pazienteen kopurua nabarmen handituko den etorkizuna aurreikusten baita”.

Inplanteen intregazioa eta diagnostiko-testa

AJL, proiektuaren liderra, hiru produkturen propietate biofuntzionalen hobekuntzan zentratzen da: arazoak murrizten dituzten begi barruko lente hidrofoboetarako azaleko estaldura batzuk, inplante maxilofazialetan eta orbitaletako estaldura bioaktiboetan infekzio-tasa murrizteko, eta kornea artifizial bat.

Histocell biofarmazeutikak larruazala birsortzeko mekanismoen ezagutzan aurrera egiten du, produktu berriak sortzeko xedearekin. Helduengan inkontinentziarekin lotutako dermatitisak prebenitzeko tratamendurako produktu bat testatzen ari da. Helburua epidermisa eta dermisa babestea da, orbaintze egokia lortzeko. Polimerbiok, aldi baterako gailu medikoetarako material berrien start-up-ak, polimero bioxurgagarrietan oinarritutako zelula-egokitzerako sare eta euskarriak garatzen ditu, eta substantzia bioaktiboak ikertzen ditu lesioetan tisulak birsortzeko.

I+Med arabarrak produktu biomediko berritzaileei aplikatutako material biofuntzionalak garatzen eta fabrikatzen ditu, eta mikrobioen eta birsortzaileen aurkako material berriak ikertzen ditu, titanio-oinarriko bihotz-inplanteen estaldura gisa aplikatzeko. Osteophoenix bizkaitarra, bestalde, behi-hezurretatik ehunak azkar birsortzeko produktu bat garatzen ari da, hazkundea bizkortzen duten faktoreak gehituta.

IMG Pharma begi lehorraren diagnostikoan zentratzen da (queratoconjuntibitis sicca), biztanleriaren zati handi bati eragiten dion gaitza. EHUrekin lan egiten du bere teknologiaren oinarri diren immunodetekzio-protokoloak eta Tecnaliarekin azalera polimeriko biofuntzionalizatu berrietarako.

Herrekor presio bidezko ultzeren prebentzioan eta tratamenduan zentratuta dago (UPP), elektroestimulazioaren bidez eta, Tecnaliarekin, substratu eta elektrodo egokietan aurrera egin du. Tecnalia Certificación enpresak, bere aldetik, arau eta ziurtagiri guztiak betetzen laguntzen du, produktu berritzaile horiek hainbat teknologia baitakartzate, ebaluatzeko baldintza zorrotzak betetzen dituztenak.

Lotutako albisteak

Euskadi  2030  Industria  Planaren  baitako  Proiektu  Eraldatzaileak  aurkeztu  ditu  SPRIk

Euskadi 2030 Industria Planaren baitako Proiektu Eraldatzaileak aurkeztu ditu SPRIk

Euskadiko eraldaketa industrial berria bultzatzeko tresna estrategikoa dira, inbertsio publiko-pribatua mugiarazten duten, enplegu kualifikatua sortzen duten eta Euskadiren gaitasun industrial eta teknologikoak indartzen dituzten inpaktu handiko lankidetza-proiektuen bidez

Onkoreplica  eta  Semi  Zabala,  2025eko  Toribio  Echevarria  sarien  irabazleak
13/11/2025 Ekintzailetza

Onkoreplica eta Semi Zabala, 2025eko Toribio Echevarria sarien irabazleak

Toribio Echevarria Sariak Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak bultzatutako ekimena da, eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak, SPRIren bitartez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak parte hartzen dute

Elay  Taldeak  Mexikoko  fabrikaren  25.  urteurrena  ospatuko  du
10/11/2025 Berrikuntza

Elay Taldeak Mexikoko fabrikaren 25. urteurrena ospatuko du

Antzuolako enpresaren atzerriko lehen ekoizpen-fabrika izan zen.

Eusko  Jaurlaritzak  startupen  140  hautagaitza  jaso  ditu  20  ETEren  digitalizazioa  bultzatzeko
06/11/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak startupen 140 hautagaitza jaso ditu 20 ETEren digitalizazioa bultzatzeko

BIND SMEren bosgarren edizioak 140 startupen 179 proposamen jaso ditu Euskadiko 20 ETEk planteatutako 7 erronkei erantzuteko.

EmprendeXXI  sarien  19.  edizioa  martxan,  potentzial  handieneko  euskal  startupentzat
03/11/2025 Ekintzailetza

EmprendeXXI sarien 19. edizioa martxan, potentzial handieneko euskal startupentzat

Lehiaketarako autagaitzak aurkezteko epea, aurten kategoria eta aitorpen berriekin, abenduaren 4an amaituko da.

Eusko  Jaurlaritzak  BIND  Corporateren  10.  edizioko  74  startup  finalistak  iragarri  ditu,  70  enpresa  liderrekin  elkarlanean  aritzeko
31/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak BIND Corporateren 10. edizioko 74 startup finalistak iragarri ditu, 70 enpresa liderrekin elkarlanean aritzeko

2026ko urtarrilean ezagutaraziko dira 10. edizioan parte hartzeko hautatutako startupak.

Euskadik  presentzia  indartu  du  Europako  Batzordearen  Industrial  Forum  foroan
29/10/2025 I+G+B

Euskadik presentzia indartu du Europako Batzordearen Industrial Forum foroan

Euskadik Industrial Forum foroan parte hartzeak agerian uzten du Europako industria berritzaileagoa, iraunkorragoa eta trantsizio energetikoaren erronkekin konektatuagoa izateko konpromisoa duela.

ESKUDEROk  jasotzen  dituzun  telefono-deiak  prozesatzen  laguntzen  dizu

ESKUDEROk jasotzen dituzun telefono-deiak prozesatzen laguntzen dizu

“Eskuderok ez du inoiz utziko problematikoak izan daitezkeen deiei bakarrik aurre egiten”

Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  plataformak  urteko  bizkortze-ekimenik  onenaren  aitorpena  jaso  du
24/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzaren BIND plataformak urteko bizkortze-ekimenik onenaren aitorpena jaso du

Ane de Ariño Ekintzailetza eta Nazioartekotzearen zuzendariak jaso du saria Disruptores Innovation Awards 2025 galan

B-Venture,  ekintzailetzaren  ekitaldia  Euskadin
22/10/2025 Ekintzailetza

B-Venture, ekintzailetzaren ekitaldia Euskadin

SPRIk babestua

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.