Euskadi enpresa bioteknologiko gehien dituen laugarren erkidegoa da
Estatuan enpresa bioteknologikoen kopuruari dagokionez, Euskadi laugarren erkidegoa da, Katalunia, Madril eta Andaluziaren atzetik. Biozientzien eta osasunaren sektorea Euskadirako espezializazio adimendunaren estrategiaren (RIS3) barruan adierazitako lehentasunezko blokeetako bat da. Ahalegin horiek aurrerapenak bultzatu dituzte arlo horretan.
Guztira, 70 enpresa lan egiten dute jarduera honetan Euskal Autonomia Erkidegoan, Espainiako Bioenpresen Elkartearen (Asebio) txostenaren arabera. Batez besteko 1,8 milioi euroko fakturazioarekin, bioteknologian aritzen diren euskal konpainiak Estatuko fakturazioaren % 1,2 dira.
2019an, 27 biotech berri hasi ziren Estatu osoan. Euskadi arlo honetan ere lehenengo postuetan dago, soilik Kataluniaren atzetik. Izan ere, lau euskal enpresa bioteknologiko berri sortu ziren urte horretan: Cellia Regenerative Medicine (gailu medikoen garapena), Innovatek Krea (produktu teknologikoen garapena mikrokapsularatzea aplikatuz), Miramoon Pharma (gaixotasun muskular eta neurologikoen eta zahartzearen aurkako farmakoak sortzeko, bai eta molekula adimendunak nahasmendu neurodegeneratibo eta arraroetarako) eta Onena Medicines (minbizi metastasiko mota desberdinetarako antigorputzak garatzen espezializatua).
Asebiok egiaztatu duenez, inpaktuko aldizkari zientifikoetan egindako argitalpenek % 38 egin dute gora 2019an, 2018. urtearekin konparatuta. Gasteizen kokatuta dagoen BTI Biotechnology Institute euskal enpresak zerrenda honen buru da, 25 argitalpenekin. 2019an artikulu zientifiko gehien argitaratu dituzten hamar enpresa bioteknologikoen artean, bi euskaldunak dira: BTI bera eta Progenika, Derioko Bizkaiko Teknologia Parkean dagoena.
Gainera, Gipuzkoako VIVEbiotech konpainia Asebion bertan terapia aurreratuen estatuko lantaldearen buru izaten hasi da 2020an. Talde horrek gene, zelula eta ehun-terapiak garatzen dituzten enpresen arteko lankidetza indartu nahi du, administrazioarekin elkarlana sustatzearekin batera.
Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova eta Innobideak bezalako programak eta laguntzak ditu. Hemen kontsulta daitezke.
Lotutako albisteak

ETEentzako produktuen eta prozesuen berrikuntza babesten dugu Hazinnovarekin
Hazinnova euskal ETE-ei doako aholkularitza eskaintzen dien programa da, produktu eta prozesuetan berrikuntza-mikroproiektuak bultza ditzaten. Eska ezazu 2025eko maitzaren 6tik urriaren 29ra.

ESGI 188 (European Study Group with Industry) Bilbon izango da 2025eko maiatzaren 26tik 30era
Enpresek problema matematikoak aurkezten dituzte azterketa-taldeak konpon ditzan, askotan modelizazio edo optimizazio moduan.

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera
Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Innobideak Prestakuntza prestatu zure lantaldea balioan lehiatzeko eta ez prezioan
Euskadiko ETEen % 60k berrikuntzaren alde egiten du, baina gehienek kostua murrizteko edo kalitatea hobetzeko egiten dute eta ez dute benetako abantaila lehiakorra sortzen merkatuan. Alabaina, berrikuntza ez da etorkizunean mantentzeko tresna soila, etorkizunean liderra izateko estrategia baizik. Horretarako, gakoa teknologia ez ezik, pertsonak, estrategia eta egokitzeko gaitasuna ere badira.

Imanol Rego, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidente berria
Manuel Salaverriaren lekukoa hartu du. Salaverriak euskal ekosistema publiko pribatuaren balioa sustatzen jakin du, Euskadi garatzeko bide estrategiko gisa

UNIREn bigarren edizioak 80 enpresa baino gehiago bildu ditu FICOBAn
Soldaduran eta beste lotura-teknologietan espezializatutako Estatuko azoka bakarra da

Euskadik Europan herrialde berritzaile gisa duen ahala finkatu du, enpresa txiki eta ertainen ahaleginari esker
Topaketak lurraldeko eta sektoreko berrikuntzaren 30 eragile eta Euskadiko 70 enpresa txiki eta ertain baino gehiago bildu ditu; eragile eta enpresa horiek 2023an berrikuntza-proiektu bat garatu dute HAZINNOVAren bidez, SPRIk eta Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziak kudeatutako Eusko Jaurlaritzaren programaren bidez

Soldaduraren balio-kateari buruzko azokaren, UNIREren, bigarren edizioa egingo dute Ficoban
Sektore horrek Estatu osoan egiten duen kongresu bakarra martxoaren 18 eta 19an izango da