Jorge Posada. Director adjunto de Vicomtech
Jorge Posada, director adjunto de Vicomtech
Berrikuntza I+G+B
Elkarrizketak 6 urria, 2020

“Enpresek munduko hornidura-kate konplexuetatik tokikoagoetara pasa behar dute”

Elkarrizketa Jorge Posadari, Vicomtech enpresako zuzendariondokoa
-

Jorge Posada doktoreak, Vicomtech zentro teknologikoko zuzendari ondokoak, Smart Factory.eu-ren Rebirth out of the Crisis-Making Europe Stronger dokumentu estrategikoaren sorkuntzan eta zabalpenean parte hartu du. Dokumentu honek agerian uzten du industriaren eta manufaktura aurreratuaren sektoreak Europan duen erronka handia, COVID-19ren krisiaren eraginaren ondorioz. Elkarrizketa honetan, dokumentu honen puntu nagusietan sakonduko dugu. 

Zein da industriaren eta manufaktura aurreratuaren egoera Europan? Dauden erronkak aldatu al dira COVID-19aren ondorioz? 

Urte askotan zehar, ez gaur egun bakarrik, industriaren eta manufaktura aurreratuaren sektoreak erronka garrantzitsuei aurre egin behar izan die bere jardueranIndustria-iraultza batean murgilduta gaudela badakigu, eta 4.0 industriaren eraginez guztiz eraldatu dela ekoizteko modua, gero eta zorrotzagoa den eskaera bati behar bezala erantzuteko. Eskaera horrek pertsonalizazio handia eskatzen du, ikuspegi globala, gutxieneko erantzun-denbora, gero eta kostu txikiagoak eta, batez ere, berrikuntza-erritmo askoz handiagoa. Erronka horiei modu jasangarrian eta lehiakorrean aurre egiteko, ulertu eta onartu behar dugu adimen artifizialak, konektibitate aurreratuak, biki digitalek, robotika malguak eta lankidetzakoak eta industria adimenduneko beste teknologia batzuek eraldatu egin dezaketela eta eraldatu egin behar dutela bai ekoizpena bera bai gure hornitzaileekiko eta, bereziki, bezeroekiko harreman- eta negozio-ereduak lantzeko modua. Erronka garrantzitsu horiek oraindik ere funtsezkoak direla ulertzea oso garrantzitsua da, eta industrian eta manufaktura aurreratuan eraldaketa digitalaren prozesu hori areagotu behar dugula. 

Hala ere, funtsezko erronka berri bat dugu aurrean, ustekabean eta ondorio latzekin etorri dena, ez bakarrik industriarentzat, baizik eta baita gizarteko esparru guztientzat ere: Covid-19aren krisia. Erronka sozial eta ekonomiko horri azkar, adimenez eta sendotasunez erantzun behar diogu. Modu adimentsuan egokitu behar ditugu Industria 4.0 testuinguru batean eraldaketa digitalerako bultzatzen ari ziren estrategiak, eta ekintza-ildo estrategikoetan lan egin behar dugu, Covid ondorengo 4.0 industriaren etorkizunean sakondu ahal izateko. 

Zer aldaketari egin behar diogu aurre egungo egoera dela eta? 

Hainbat aldaketa daude, baina garrantzitsua den bat aipa dezakegu. Krisi honek, bezeroei ez ezik, mundu mailako manufaktura-industria osoari ere eragin dio. Azken hamarkadetan, munduko ekoizpen-sareak gogor lotu dira hornidura-kate luze eta konplexuei esker. Produktuak munduaren zati batean diseinatzen dira, herrialde ezberdinetako hornitzaile sare batek ekoizten ditu (sarritan lan kostu merkeagoekin), eta, azkenik, kopuru handian ematen zaizkie munduan zehar dauden merkatuei. Baina egungo krisiak sare konplexu horien arazoak azaleratu ditu. 

Katearen hornitzaile edo bitarteko batek edo gehiagok huts egiten badute, kate konplexu horiek apurtu egiten dira, eta horrek emaitza oso kaltegarriak eta masiboak eragiten ditu. Erronken konbinazio horrek ezinbestean behartzen gaitu gure ekoizpen-estrategiak berriz diseinatzera. Enpresek munduan zehar dauden hornidura-kate konplexuetatik (hainbeste arriskuekin dutenetatik) tokiko hornidura-kateetara igaro behar dute, arrisku txikiagoa eta malgutasun handiagoa baitakarte bezeroen banakako beharrei erantzuteko. 

4.0 industriaren dimentsio horizontalean ageriko inpaktu horretaz gain, gure lan-modalitateak aldatuko dira, produktu-zerbitzua eredua areagotuko da eta industria-eskariaren izaeran aldaketak egongo dira. Faktore hauek ezinbestean birbideratuko dute egingo den ekoizpen-mota. 

Zer egoeratan gaude Europan eta Euskadin erronka horiei aurre egiteko? 

Europan merkatu oso handia eta dibertsifikatua dugu, ekonomia indartsuak daude eta fabrikazioan esperientzia frogatua eta kalitate handikoa dago. Baina, oro har, bai Europan, bai Euskadin, merkatuaren behar berri horietara eta ekoizpen-egituretan, bai hornitzaile- eta hornidura-sareetan emango diren aldaketetara egokitu behar gara; baita COVID osteko ingurunean ekoizpena eta industria adimenduna nola landuko dugun ikustera ere. 

Testuinguru honetan, zein da ikerketaren eta berrikuntzaren zeregina? 

Aldaketa horiek sustatu behar ditugu, Europan dugun ezagutza eta gaitasuna ahalik eta gehien aprobetxatuz. Euskadin horren erakusgarri ona gara ikerketaren, garapenaren eta berrikuntzaren arloan. Europak lider sendoak ditu ikerkuntzaren sektorean, eta ikerkuntzaren emaitzak industria-aplikazioetara azkar transferituz, industria-eraldaketan modu erabakigarrian lagundu dezakegu. Berrikuntzaren tradizio finkatua oso garrantzitsua da aurrera pauso bat bultzatzeko fabrikazio eta manufaktura aurreratuko ingurune berri baterantzBeti onena lortu behar da, eta enpresa gehienek prozesu horretan aitzindari edo jarraitzaile azkarrak izango diren erabaki behar dute. Horregatik, garrantzitsua da ikerketa-zentroek industria-enpresekin loturak izatea, ikerketa-zentroen arteko lankidetza sustatzea, enpresak tokiko lankidetza-sare industrialetan parte hartzera bultzatzea, eta eraldaketa digitaleko tokiko ekosistema indartsuak sortzea, inplikatutako enpresen ekonomian eta ongizatean eragin positiboa izan dezaten. 

Euskadin, industria adimenduneko estrategia bat bultzatu behar dugu, gure indarguneak eta aukerak lehenetsiko dituena, eta eragile horiekin guztiekin berrikuntza- eta eraldaketa-ekosistema bat indartuko duena. 

Zure ustez, zein dira egin beharreko ekintza zehatz nagusiak? 

Vicomtech partaide den SmartFactory.eu Europako Elkartean, Europan 4.0 industrian I+G+b arloan aitzindari diren erakundeetako bat buru duena (Alemaniako Inteligentzia Artifizialeko Zentroaren (DFKI) SmartFactory-a) sei ekintza zehatz proposatu ditugu: 

1) Eraldaketa digitala bizkortzea 

2) Hornitzaileen sarea indartzea 

3) Ikerketaren eta berrikuntzaren potentziala aprobetxatzea  

4) Enpresa eta negozio-eredu azkarrak, ikaskuntza azkarrekoak eta datuen arloan aberatsak direnak sortzea 

5) Talentua eta kultura digitala bultzatzea 

6) Europako Itun Berdea (European Green Deal) errealitate bihurtzea.  

Irakurleak gonbidatzen ditugu dokumentuko 6 puntu horietan sakontzera eta COVID osteko munduan industria adimendunak duen erronkari heltzera. 

Lotutako albisteak

Khegal  Aeronautika:  Gipuzkoatik  doitasuna,  berrikuntza  eta  sektore  anitzeko  hedapena
03/11/2025 Berrikuntza

Khegal Aeronautika: Gipuzkoatik doitasuna, berrikuntza eta sektore anitzeko hedapena

Doitasun handiko mekanizazioan eta bost ardatzeko piezetan espezializatutako enpresak hobekuntza teknologikoaren eta dibertsifikazio sektorialaren alde apustu egiten du.

IPM,  produktu  bereizgarria  duen  industria-torlojuteria  banaketa-enpresa
30/10/2025 Berrikuntza

IPM, produktu bereizgarria duen industria-torlojuteria banaketa-enpresa

Gasteizko enpresak torlojuak, azkoinak eta zirrindolak poltsaratzea eskaintzen du haren bezeroek azkarrago lan egiteko

SUA  Solutions-en  berrikuntza  adimendunak  etxeko  suteen  aurkako  segurtasuna  sustatzen  du
28/10/2025 Berrikuntza

SUA Solutions-en berrikuntza adimendunak etxeko suteen aurkako segurtasuna sustatzen du

Bizkaiko enpresak etxeko sukaldeetarako SGS ziurtagiriarekin garatu du sua itzaltzeko lehen irtenbidea, sei segundotan sua itzaltzeko gai dena.

Saretzenek  euskal  nekazaritza  produktuak  dibertsifikatu  eta  hobeto  saltzea  du  helburu
27/10/2025 I+G+B

Saretzenek euskal nekazaritza produktuak dibertsifikatu eta hobeto saltzea du helburu

Lankidetza berritzaileko proiektu honen helburua Euskadiko ekoizle txikiak indartzea da prestakuntzaren, lankidetzaren eta merkaturatzearen hobekuntzaren arloetan.

Ipar  Blast,  industriako  piezen  bizitza  hobetzeko  tratamendu  berezia  eskaintzen  duen  ETEa
23/10/2025 Berrikuntza

Ipar Blast, industriako piezen bizitza hobetzeko tratamendu berezia eskaintzen duen ETEa

Itziargo enpresak shot peening deiturikoa aplikatzen du eta soluzio pertsonalizatuak eskaintzen dizkie bezeroei.

Erke,  berrikuntza  eta  diseinu  modularra  laneko  ibilgailuak  optimizatzeko
20/10/2025 Berrikuntza

Erke, berrikuntza eta diseinu modularra laneko ibilgailuak optimizatzeko

Gipuzkoako enpresak funtzionaltasuna, segurtasuna eta eraginkortasuna konbinatzen dituzten soluzio pertsonalizatuak eskaintzen ditu hainbat merkatutako flota profesionalentzat.

Perihortz,  berrikuntzan  nagusi  mekanizazio  soluzio  azkarragoak  eta  pertsonalizatuagoak  eskaintzeko
15/10/2025 Berrikuntza

Perihortz, berrikuntzan nagusi mekanizazio soluzio azkarragoak eta pertsonalizatuagoak eskaintzeko

Gipuzkoako enpresak, planopeko eta material-sorta zabal baten erakustokiaren gainean mekanizazioan espezializatua, bost ardatzeko makina berri bat gehitu du, eta fabrikazio gehigarriaren aldeko apustua ere egin du.

Gamesa:  «Lideratzea  ez  da  gainetik  egotea,  alboan  egotea  da»
13/10/2025 Berrikuntza

Gamesa: «Lideratzea ez da gainetik egotea, alboan egotea da»

María José Bidaurretak 1986an Beasainen sortutako ETE baten bigarren belaunaldia zuzentzen du, eta gaur egun erreferentea dira industriako hornikuntzetan

Iraundi,  mugigarritasunerako  errodamendu  bereziak  nahieran  fabrikatzen  dituen  familiako  enpresa
09/10/2025 I+G+B

Iraundi, mugigarritasunerako errodamendu bereziak nahieran fabrikatzen dituen familiako enpresa

Bergarako enpresak SPRI Taldearen adimen artifizialeko programaren dirulaguntza jaso du, eta ekoitzitakoaren % 95 esportatzen du 

Circular  TwAIn:  “AAren  teknologiek  fabrikazio  zirkularreko  kateetan  duten  iraunkortasun-potentziala  askatzea  da  helburua”
08/10/2025 I+G+B

Circular TwAIn: “AAren teknologiek fabrikazio zirkularreko kateetan duten iraunkortasun-potentziala askatzea da helburua”

Tecnaliak proiektu europar hau bultzatu duen partzuergoan parte hartu du. Luis Usatorre proiektu-zuzendariak adierazi duenez, horrela "manufaktura- eta prozesu-industriaren balio-kate zirkularretako oztopoak murriztuko dira, adimen artifizialeko teknologiak erabiltzea eta guztiz aprobetxatzea erraztuz".

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.