Premios Emprende XXI Euskadi
Albisteak 3 Azaroa, 2025

EmprendeXXI sarien 19. edizioa martxan, potentzial handieneko euskal startupentzat

Lehiaketarako autagaitzak aurkezteko epea, aurten kategoria eta aitorpen berriekin, abenduaren 4an amaituko da.
-

Caixabankek ‘EmprendeXXI‘ sariak, ekosistema ekintzailearen hazkundea sustatzeko zuzentuda dagoen lehiaketaren deialdi berria ireki du. Aurtengoa lehiaketeran XIX. edizioa da eta erakundeak berak bultzatzen du ekimena ‘DayOne ‘-ren bidez, bere teknologia eta inbertitzaileetan espezializatutako dibisioa, ENISAren babesarekin batera. Euskadin, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sustatzen du deialdia, SPRI Taldearen bidez.

Edizio honetan, sariek berrikuntzaren bidez balioa sortzen duten, pertsonen bizitza hobetzen duten eta planeta soluzio teknologikoen bidez zaintzen duten proiektuak aurkitzeko ahalegina egiten dute. Proiektu irabazleek 800.000 euro inguru jasoko dute eskudiruzko sarietan baita laguntza eta ikusgarritasun akzioetan. 2007an sari horiek abian jarri zirenetik, programak 9,9 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu sarietan eta laguntza ekintzetan, 560 enpresa baino gehiagori mesede eginez.

EmprendeXXI sarien 19. edizioan, 19 sari banatuko dira beren lurraldean eragin handiena duten enpresei, 6.000 euroko zuzkidura ekonomikoarekin.

Gainera, edizio honetako nobedade bezala, guztira zortzi ‘Biharko Erronkak Sari’ emango zaizkie hiru kategoria hauetan soluziorik onenak eskaintzen dituzten start-upei: Business Transformation, enpresetan, profesionaletan eta merkatuan eragin eraldatzailea duen berrikuntza bultzatzen duten proiektuetarako; Human & Wellbeing, pertsonengan bizi kalitate fisiko eta emozional ona bilatzen duten ekimenetarako, eta Living Planet, trantsizio ekologikoan eta jasangarritasunean laguntzen duten proiektuetarako. Enpresa irabazleek 15.000 euroko saria jasoko dute.

Era berean, zeharkako bi accesit sari emango zaizkie izena eman duten enpresetako biri, planteatutako esparruetan izandako berrikuntza aitortzeko: Accésit Impacto Social, balio proposamena bere negozio ereduaren bidez gizartean eragin positiboa sortzera bideratuta dagoen enpresarentzat, eta Accésit Innovación Disruptiva, berrikuntza teknologiko disruptiboenaren aitorpen gisa (deeptech edo frontier tech). Bi enpresa irabazleek 9.000 euroko diru-zuzkidura jasoko dute. 19. edizioko enpresa saridun guztiek Enisak emandako Estatuko Enpresa Emergenteen Ziurtagiriaren Berrikuntza Graduaren zuzeneko onespena lortuko dute.

Azkenik, AlumniXXI Aitorpena emango zaio Eskalagarritasunari azkundeagatik eta inpaktu globalagatik ibilbide nabarmena duen DayOne AlumniXXI komunitateko enpresari.


Laguntza, nazioarteko prestakuntza eta komunitatea

Zuzkidura ekonomikoaz gain, Eskualde Saria irabazten duten ekimenek, zortzi proiektu irabazleek eta Biharko Erronken Sarietako zortzi finalistek, accesiten 2 irabazlekin batera, nazioarteko laguntza programa baterako sarbidea izango dute, non munduko berrikuntza hub nagusietako batean prestakuntza jasotzeko aukera izango duten, ESADEren lankidetzarekin. Ildo horretan, nabarmendu behar da hautagaitza aurkezten duten enpresa guztiek ekintzaileentzat interesgarrienak diren gai batzuei buruzko online prestakuntza-saioetarako sarbidea izango dutela.

Bestalde, saritutako enpresek Investors Day EmprendeXXI jardunaldietan parte hartzeko aukera izango dute. Jardunaldi horiek berrikuntzaren arloan interesa duten erakundeak inbertitzaile eta korporazio nagusiekin harremanetan jartzen dituzte.

Era berean, ekimen irabazleak AlumniXXI komunitatearen parte izatera dira pasako dira. Komunitate hau, EmprendeXXI sarien historian zehar saritutako enpresen sortzaileen artean ezagutzak, ideiak eta esperientziak trukatzeko topagune gisa finkatu da. Ekimen honek komunitate birtuala eta topaketa presentzialak konbinatzen ditu, sarituen eta ekintzailetzaren eta berrikuntzaren ekosistemaren arteko loturak indartzen eta sinergiak sortzen laguntzen dutenak, Endeavor du partaide nagusi duelarik, eragin handiko ekintzaileen sare globala.

Kontsultatu deialdiaren oinarriak esteka honetan.

Lotutako albisteak

Sustatu  berrikuntza-proiektuak  zure  enpresan  Fast  Track  Innobideak  ekimenarekin
03/03/2026 Berrikuntza

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin

Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Euskadiko  Lanbide  Heziketak  eta  Euskadiko  Parke  Teknologikoek  batxilergoko  1.000  ikasle  baino  gehiago  bildu  dituzte  enpreseta  zientifiko  teknologikoetako  lan-aukerak  erakusteko
24/02/2026 Berrikuntza

Euskadiko Lanbide Heziketak eta Euskadiko Parke Teknologikoek batxilergoko 1.000 ikasle baino gehiago bildu dituzte enpreseta zientifiko teknologikoetako lan-aukerak erakusteko

Hitzordua martxoaren 10ean izango da Zamudio/Derioko Campusean, eta Vitoria-Gasteiz eta Donostia Campusetan martxoaren 12an. Hitzorduaren helburua ikasle horiei Lanbide Heziketak Parke Teknologikoko enpresetan dituen aukerak erakustea da.

Enpresek  bere  zibersegurtasuna  nola  ikusarazten  duten  birdefinitzen  duen  NNEAT  euskal  startupak  Europara  jauzi  egin  du
19/02/2026 Zibersegurtasuna

Enpresek bere zibersegurtasuna nola ikusarazten duten birdefinitzen duen NNEAT euskal startupak Europara jauzi egin du

Konpainiak IAko plataforma natibo bat bultzatzen du, zibersegurtasunaren arduradunei aukera ematen diena mehatxu aktiboekiko esposizio erreala bistaratzeko eta inbertsioak zehaztasun estrategikoarekin lehenesteko

Detergente  biologikoa,  berrikuntza-bektorea  garbiketa  profesionalean
15/02/2026 Berrikuntza

Detergente biologikoa, berrikuntza-bektorea garbiketa profesionalean

'A&B Laboratorios de Biotecnología'-k Berrikuntzaren Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria jaso zuen 2024an

Basque  Tek  Ventures:  deep  tech  teknologia  enpresa  berri  bihurtzeko  esparru  bat
11/02/2026 Ekintzailetza

Basque Tek Ventures: deep tech teknologia enpresa berri bihurtzeko esparru bat

Zientzia-ingurunetik merkatura igarotzeko bidean dauden deep tech teknologiei laguntzera bideratutako ekimena, prozesuari egitura eta jarraitutasuna emanez.

U-BAI  Faktoria  RK  Solutionsen  kapitalean  sartu  da  bere  hazkunde  estrategikoa  bultzatzeko
09/02/2026 Ekintzailetza

U-BAI Faktoria RK Solutionsen kapitalean sartu da bere hazkunde estrategikoa bultzatzeko

Ekimen honekin, U-BAI Faktoria eragile garrantzitsu gisa kokatzen da Urdaibai– Busturialderako suspertze eta inbertsio ekosisteman

Araba-Pack:  Konfiantzazko  etiketatze  industrialeko  soluzioak  Gasteizen
04/02/2026 Berrikuntza

Araba-Pack: Konfiantzazko etiketatze industrialeko soluzioak Gasteizen

Euskal industriarentzako balio-proposamena malgutasunak eta ikuspegi pertsonalizatuak definitzen dute.

Eusko  Jaurlaritzak  berrikuntza  irekiko  23  proiektu  sustatuko  ditu  startup  eta  enpresen  artean,  BIND  plataformaren  10.  edizioan
02/02/2026 Up Euskadi

Eusko Jaurlaritzak berrikuntza irekiko 23 proiektu sustatuko ditu startup eta enpresen artean, BIND plataformaren 10. edizioan

Proiektuak BIND Demo Day egunean aurkeztuko dira, uztailaren 2an, Bilbao Exhibition Centren.

Almarima  Surf  Companyk  surfaren  bilakaera  bultzatzen  du  UP  Surfboardsekin  eta  nazioarteko  bokazio  sendo  batekin
31/01/2026 Berrikuntza

Almarima Surf Companyk surfaren bilakaera bultzatzen du UP Surfboardsekin eta nazioarteko bokazio sendo batekin

“Egunero lan egiten dugu modu solidoan hazten jarraitzeko, produktu fidagarriak eskainiz eta behar espezifikoei erantzunez”

FORZA:  50  urteko  lidergo  europarra  eta  abangoardia  teknologikoa
27/01/2026 Berrikuntza

FORZA: 50 urteko lidergo europarra eta abangoardia teknologikoa

Europako erauzketa-katalogorik handiena duen ekoizlea da

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.