Berrikuntza Ekintzailetza
Albisteak 9 abendua, 2020

Bilibin Circular, zero hondakin sortzera bideratutako ekintza-plana

Aholkularitza gipuzkoarrak eraginkorrago izateko laguntza ematen die industria, kultura eta zerbitzu sektoreetako enpresei.
-

 

Bilibin Circular proiektua duela urtebete inguru sortu zen, Dawamoru Fernández eta Aitor San Francisco ekintzaileek bultzaturik. Dawamoru jasangarritasun arloko prestatzailea da, eta Aitor ekonomia zirkularrean espezializatutako ingeniari industriala; biei interesatzen zaie jasangarritasuna, eta horregatik erabaki zuten bat egin eta Bilibin sortzea. Bilibin startupa aholkularitza bat da, konponbide berritzaileak garatzen dituena, enpresa eta antolakundeek euren ingurumen-aztarna murriztu dezaten, metodologia propioa erabiliz.

 

“Hasierako egoeraren diagnostikoa egiten dugu, jarduera-arlo guztietan sortzen diren hondakinak neurtuz; hortik abiatuta, 5 R direlakoetan (murriztu, konpondu, errefusatu, berreskuratu eta birziklatu) oinarritutako planteamendu bat egiten dugu” azaldu du Aitor San Franciscok, “pixkanaka egiten dugu aurrera, helburua ez delako antolakundeak batere hondakinik ez sortzea, baizik eta helburu horretarantz hurbiltzea, beretzat erosoa den puntu batean kokatuz”.

 

Lehen proiektua Emaus fundazioarekin egin zuten, eguneko eta gaueko zentroetan sortutako hondakinak murrizten laguntzeko. Diagnostikoaren ostean hainbat neurri hartu zituzten, eta horien bidez lortu zuten hondakin kopurua % 65eraino murriztea. Emaitza horiek ikusirik erabaki zuten metodologia zabaltzea hotelen eta jatetxeen sektorera, eta joan den urtearen amaieran hainbat proiektu pilotu hasi zituzten Donostiako hainbat establezimendutan. Baina orduan Covid-19aren pandemia iritsi zen, sektore hori ziurgabetasun handi batean murgilduz, beraz, beste arlo batzuetarantz dibertsifikatzea erabaki dute.

 

Horietako bat da ikus-entzunezkoen mundua, eta zinemako produkzio-etxe batekin lanean hasi dira filmazio jasangarriak lortzeko. “Film labur batekin hasi ginen, eta datorren urterako cero waste film luze bat egin nahi dugu, hondakinak ahalik eta gehien murriztuz arlo guztietan: erabiltzen den energia, mugikortasuna, catering-a…”dio San Francisco-k. Horrek esan nahi du mugikortasun jasangarria ahalbidetzen duten tokiak lehenetsi behar direla, behin bakarrik erabiltzeko elementuak saihestu eta, besteak beste, menu ekologikoak eskaini.

 

Industria arloan proiektu bat abiarazi dute hainbat enpresa aztertzeko eta diagnostikoak egiteko, ekonomia zirkularraren printzipioetatik eta Garapen Jasangarriko Helburuetatik abiatuta. Prozesu hori urtarrilean hasiko da. Aholkularitzaren helburua da konponbide berritzaileak aurkitzea enpresek ingurumen-inpaktua murriztu dezaten eta eraginkortasuna eta errentagarritasuna hobetu ditzaten.

 

Bilibin hiru irabazleetako bat izan zen Naturklima fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen duten Enpresen erronkak klima aldaketaren aurkako borrokan  sariketan. Sari horri esker, lan-espazio bat lortu dute Naturklimak sortutako Ekonomia Zirkularreko Hub-ean, eta hantxe hasi dira beste proiektu bat garatzen: Zero Skan. “Gure metodologia digitalizatzen ari gara; tresna bat sortu nahi dugu hondakinen kudeaketaz gain, beste aldagai batzuk ere kontrolatu ahal izateko” azaldu du ingeniari industrialak, “gure asmoa da prozesua ahalik eta gehien automatizatzea etengabeko hobekuntza lortzeko”.

 

Lotutako albisteak

Hevea3D  ekimenak  eta  Interphase  Technologiesek  irabazi  dituzte  2025eko  Manuel  Laborde  sariak
03/12/2025 Ekintzailetza

Hevea3D ekimenak eta Interphase Technologiesek irabazi dituzte 2025eko Manuel Laborde sariak

ZuBizik 25. urteurreneko sari berezia jaso du

SPRIk  “Material  aurreratuen  etorkizuna  Europan”  ekitaldian  parte  hartu  du
28/11/2025 I+G+B

SPRIk “Material aurreratuen etorkizuna Europan” ekitaldian parte hartu du

Aveiron eta Porton egin zen azaroaren 27an eta 28an. Euskadin, material aurreratuak funtsezkoak dira gure industria-sektore askorentzat, eta zeharkako teknologia giltzarritzat jo dira Euskadi 2030 Industria Planean

Bizkaiko  Foru  Aldundiaren  V.  Inbertsio  Foroan  Bizkaiko  8  startupek  61  euren  proiektuak  aurkeztu  dituzte  inbertitzaileren  aurrean
27/11/2025 Ekintzailetza

Bizkaiko Foru Aldundiaren V. Inbertsio Foroan Bizkaiko 8 startupek 61 euren proiektuak aurkeztu dituzte inbertitzaileren aurrean

Bizkaiak bere erreferentziazko foroa sendotu du, potentzial handiko proiektuak inbertsio espezializatuarekin lotzeko

Tantak  ingurumena  zaintzeko  eta  babesteko  lan  egiten  du

Tantak ingurumena zaintzeko eta babesteko lan egiten du

Erakunde honen helburua da gure itsasoak zaintzea, bizi ohitura osasungarriak sustatzea eta planeta hobetzeko ekintzak egitea

2025eko  Fototechek  bokazio  teknologikoa  sustatu  nahi  du  emakumeen  artean
25/11/2025 Berrikuntza

2025eko Fototechek bokazio teknologikoa sustatu nahi du emakumeen artean

SPRI Taldeak sustatutako unibertsitateen, enpresen eta herritarren arteko topaketa-foroaren XIII. edizioa egin du Deustuko Ingeniaritza Fakultateak

Ekongreso:  10  Inpaktu-ekonomiek  erronkak  eta  aukerak  partekatuko  dituzte  Laukariz  Ekosisteman

Ekongreso: 10 Inpaktu-ekonomiek erronkak eta aukerak partekatuko dituzte Laukariz Ekosisteman

Azaroak 27, 28, 29 eta 30: enpresa txiki arduratsuak, B-Corps, erakundeak, proiektu profesionalak, sozialak eta ekintzaileak, berriz ere Ekongresoan elkartuko dira.

Ideia  berriak,  gazteak  eta  landa  eremuko  enpresei  errekonozimendua  Lea-Artibaiko  ekintzaileentzako  Leartibai  Sarietan
20/11/2025 Ekintzailetza

Ideia berriak, gazteak eta landa eremuko enpresei errekonozimendua Lea-Artibaiko ekintzaileentzako Leartibai Sarietan

Edizio honetan 56 proiektuk hartu dute parte lehiaketan, aurrekoan baino 19 gehiagok

Onkoreplica  eta  Semi  Zabala,  2025eko  Toribio  Echevarria  sarien  irabazleak
13/11/2025 Ekintzailetza

Onkoreplica eta Semi Zabala, 2025eko Toribio Echevarria sarien irabazleak

Toribio Echevarria Sariak Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak bultzatutako ekimena da, eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak, SPRIren bitartez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak parte hartzen dute

Elay  Taldeak  Mexikoko  fabrikaren  25.  urteurrena  ospatuko  du
10/11/2025 Berrikuntza

Elay Taldeak Mexikoko fabrikaren 25. urteurrena ospatuko du

Antzuolako enpresaren atzerriko lehen ekoizpen-fabrika izan zen.

Eusko  Jaurlaritzak  startupen  140  hautagaitza  jaso  ditu  20  ETEren  digitalizazioa  bultzatzeko
06/11/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak startupen 140 hautagaitza jaso ditu 20 ETEren digitalizazioa bultzatzeko

BIND SMEren bosgarren edizioak 140 startupen 179 proposamen jaso ditu Euskadiko 20 ETEk planteatutako 7 erronkei erantzuteko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.