BDIH Berrikuntza
Albisteak 2 iraila, 2025

Basque Digital Innovation Hubek adimen artifizialean espezializatutako nodo berria gehitu du

Basque Artificial Intelligence Centerren gidaritzapean, konputazio aurreratuko eta datuak biltegiratzeko tresnak eskuratzeko aukera emango die euskal enpresei.
-

Euskal enpresek erronka teknologiko gero eta konplexuagoei egin behar diete aurre, eta horiei erantzuna eman behar zaie, berrikuntzak egiteko eta merkatu globalean lehiatzeko. Helburu horrekin, Basque Digital Innovation Hubak (BDIH) Adimen Artifizialeko nodo bat gehitzea erabaki du, Basque Artificial Intelligence Centerrek (BAIC) koordinatua, Euskadiko Adimen Artifizialeko Ekosistemaren erakunde liderra.

Nodo hau Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko bederatzi erakundek osatuko dute, Euskadiko zentro teknologikoak eta lehen mailako unibertsitateak barne. Eragile horiek aktibo-katalogo oso bat eskainiko diote euskal enpresei, adimen artifizialeko teknologien ezarpenaren balio-kate osoa kontuan hartzen duena, eta enpresei azken belaunaldiko baliabideak inolako kosturik gabe eskuratzeko aukera paregabea aurkeztuko die.

Adimen Artifizialaren nodoaren helburu nagusia euskal enpresei beren datuak soluzio berritzaile eta eraginkor bihurtzen laguntzea da, funtsezko lau aplikazio-eremuren bidez: azpiegituraren hornidura, IAren ereduen garapena, zerbitzu eta produktu berrien hedapena, eta kalitate handiko datuen kudeaketa. Gainera, ikuspegi horrek iraunkortasuna ere bultzatzen du, ingurumen-inpaktua minimizatzen duten eta garapen arduratsua sustatzen duten konponbideen alde eginez.

Nodo honen aukerak aprobetxatu eta BDIHk enpresen eskura jartzen dituen aktibo ugarietan sartu nahi duenak formulario hau bete dezake, bere beharrak zehatz-mehatz ebaluatzeko eta kasu bakoitzari egokitutako laguntza eskaintzeko.

Ezagutu BDIHren aktibo guztiak BDIH Konexio programaren bidez

Basque Digital Innovation Hub Eusko Jaurlaritzak bultzatutako eta SPRIk koordinatutako lankidetza-sare publiko-pribatua da, euskal enpresen eraldaketa digital eta jasangarria erraztuko duen azpiegitura bat ezartzeko helburuarekin. Partzuergo hau osatzen duten Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) 30 agente baino gehiagok irabazi-asmorik gabeko zerbitzu teknologikoak ematen dizkiote euskal ekosistema industrialari, bereziki ETE industrialei.

BDIH euskal enpresetara hurbiltzeko, “BDIH Konexio” laguntza-programaren seigarren deialdia abiarazi da. Programak laguntza teknikoa eskaintzen du ekintza-plan bat diseinatzeko edo kontzeptu-proba bat egiteko, BDIHren nodoek ematen dituzten teknologia digital eta jasangarriak xurgatzeko gaitasuna handitzeko.

Azken bost urteetan, eragile teknologiko espezializatu horiek 340 euskal enpresa baino gehiagori lagundu diete, eta 430 berrikuntza-proiektu baino gehiago gauzatzea bultzatu dute.

Aprobetxatu BDIHren aktiboak eta BDIH Konexio programaren abantailak, eskuratu laguntzak hemen.

Lotutako albisteak

EmprendeXXI  sarien  19.  edizioa  martxan,  potentzial  handieneko  euskal  startupentzat
03/11/2025 Ekintzailetza

EmprendeXXI sarien 19. edizioa martxan, potentzial handieneko euskal startupentzat

Lehiaketarako autagaitzak aurkezteko epea, aurten kategoria eta aitorpen berriekin, abenduaren 4an amaituko da.

“Leaders  in  Tech  Conference”  konferentziak  berrikuntza  teknologikoko  ahots  handiak  elkartu  ditu
22/10/2025 Berrikuntza

“Leaders in Tech Conference” konferentziak berrikuntza teknologikoko ahots handiak elkartu ditu

SPRI Taldeak parte hartu du 20 hizlarik osatutako konferentzian

Global  Innovation  Day-rako  hautatutako  bost  kasu  praktikoek  argi  erakusten  dute  Euskadik  nola  eraldatzen  duen  zientzia  eta  bihurtzen  duen  berrikuntza
22/10/2025 Berrikuntza

Global Innovation Day-rako hautatutako bost kasu praktikoek argi erakusten dute Euskadik nola eraldatzen duen zientzia eta bihurtzen duen berrikuntza

Euskal berrikuntzaren hitzordu handiak 59 proposamen jaso ditu hamalaugarren ekitaldiko deialdian, eta horietatik %60 inguru Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako entitate bazkideek bultzatuak izan dira

Irundinek  lidergoa  sendotu  du  Mecanizaciones  Alavesas-en  integrazioarekin  eta  2026ra  arteko  6  milioi  euroko  inbertsioarek
20/10/2025 Berrikuntza

Irundinek lidergoa sendotu du Mecanizaciones Alavesas-en integrazioarekin eta 2026ra arteko 6 milioi euroko inbertsioarek

Bi enpresen batuketak estatu mailako edari-ontziratzeko makineria talde sendoena sortzen du

Lancorrek  haren  kudeaketa-eredua  eta  industriako  bikaintasuna  aitortzen  duten  nazioarteko  bi  sari  lortu  ditu
16/10/2025 Berrikuntza

Lancorrek haren kudeaketa-eredua eta industriako bikaintasuna aitortzen duten nazioarteko bi sari lortu ditu

Bizkaiko enpresa Europako liderra da altxatzeko motor elektrikoen fabrikazioan

‘La  Fundacion’-ek  eskaintzen  du  SOS  EmozioLan  —  Langile‑ongizatearen  aldeko  benetako  apustua  egiten  duten  enpresentzat  Lehen  Laguntza  Emozionalen  lehen  zerbitzua
05/10/2025 Berrikuntza

‘La Fundacion’-ek eskaintzen du SOS EmozioLan — Langile‑ongizatearen aldeko benetako apustua egiten duten enpresentzat Lehen Laguntza Emozionalen lehen zerbitzua

La Fundación San Prudencio ha desarrollado SOS EmozioLan, un innovador servicio de primeros auxilios emocionales en el entorno laboral

Innobasque  kasu  praktikoen  bila  dago,  Global  Innovation  Day  2025  ekitaldirako
18/09/2025 Berrikuntza

Innobasque kasu praktikoen bila dago, Global Innovation Day 2025 ekitaldirako

Proposamenak aurkezteko epea irekita egongo da urriaren 3ra arte. Hautatutako esperientziak Global Innovation Day 2025 ekitaldiko programa ofizialean jasoko dira, Euskadin zientziak berrikuntzan duen eragina erakusteko adibide aipagarri gisa

Erreka  Ikerlaneko  bazkide  erabiltzailea  izango  da,  lankidetza  teknologikoa  eta  instituzionala  bultzatzeko
18/09/2025 Berrikuntza

Erreka Ikerlaneko bazkide erabiltzailea izango da, lankidetza teknologikoa eta instituzionala bultzatzeko

Hitzarmen honen bidez, MONDRAGON Taldeko bi erakundeek duela urte batzuetatik duten aliantza sendotzen dute, beren lankidetza teknologikoa eta instituzionala indartzearen alde eginez.

Kudeaketa  Aurreratuaren  Europako  Astea  kulturari,  AAri  eta  lan  egiteko  modu  berriei  buruzko  eztabaida  batekin  hasiko  da  Bilbon

Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astea kulturari, AAri eta lan egiteko modu berriei buruzko eztabaida batekin hasiko da Bilbon

Urriaren 8an Javier Martínez Aldanondok emango dio hasiera Europako Asteari, erakunde adimentsuen arloan nazioartean ezagunak. Adimen Artifizialaren aroan etorkizunari aurrea hartzeko ikaskuntzaren kulturaren inguruan hitz egingo du.

Irundinek,  oso  nazioartekotutako  ETEak,  negozioa  % 50  baino  gehiago  handitu  du
12/09/2025 Nazioartekotzea

Irundinek, oso nazioartekotutako ETEak, negozioa % 50 baino gehiago handitu du

Irungo enpresak SPRI Taldearen Fast Track Innobideak programako laguntza jaso du eta botilatzeko makinak fabrikatzen ditu 1994tik

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.