Berrikuntza Ekintzailetza Eraldaketa digitala Finantziazioa I+G+B Lurzorua Nazioartekotzea
Albisteak 24 otsaila, 2019

SPRI Taldeak bere laguntza- eta zerbitzu-eskaintzaren barruko 200 milioi euro inguruko programak aurkeztuko dizkie euskal enpresei

Otsailaren 26, 27 eta 28an jardunaldi bana egingo da, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Teknologi Parkeen egoitzetan
-

 

Otsailaren 26, 27 eta 28an jardunaldi bana egingo da, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Teknologi Parkeen egoitzetan

Laguntza horien helburua da bultzada bat ematea I+G-ri, 4.0 industriari, zibersegurtasunari, nazioartekotzeari, industrialdeen zaharberritzeari, startupen sorkuntzari eta kudeaketa aurreratuari

Programen hasiera-datei buruzko argibideetarako, jo spri.eus helbidera

 

 Aste honetan euskal enpresetako 500 profesional inguruk parte hartuko dute SPRI Taldeak (Eusko Jaurlaritzaren menpeko Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia) Teknologi Parkeen Sarearekin batera antolatu dituen hiru saioetan. Saio horiek helburutzat dute ETEentzako laguntza eta zerbitzuak aurkeztea eta ezagutzera ematea nolako laguntzak eskaintzen dituen Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailak bultzada bat emateko I+G-ri, 4.0 industriari, zibersegurtasunari, nazioartekotzeari, industrialdeen zaharberritzeari, startupen sorkuntzari edo kudeaketa aurreratuari.

 

Laburbilduz, laguntza eta zerbitzu eskaintza horren bidez 200 milioi euro inguru banatuko dira. Horietatik 166 milioi euro bideratuko dira programa teknologikoetara, batik bat espezializazio adimenduneko estrategiara (fabrikazio aurreratua, energia eta bio-osasungintza), eta beste 6 milioi euro esleituko dira Basque Industry 4.0 estrategiaren programa espezifikoetara.

 

Gorago aipatutako kopuru horiei gehitu behar zaizkie 15 milioi euro, Nazioartekotzeko Euskal Agentziak banatuko dituenak enpresei eta talentu gazteei nazioartekotzen laguntzeko, beste bi milioi euro startupak sortzeko, hiru milioi euskal enpresei kudeaketa aurreratua aplikatzen laguntzeko eta beste hiru milioi industrialdeak berritzen jarraitzeko.

 

Saio horietatik lehena datorren asteartean izango da, otsailaren 26an, Arabako Teknologi Parkean. Ondoren etorriko dira Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko jardunaldia (hilak 27) eta Gipuzkoako Zientzia eta Teknologi Parkean egingo dena (hilak 28, osteguna). Itziar Epalza, Parkeen Sareko zuzendaria, anfitrioi gisa arituko da jardunaldi guztietan, eta Aitor Cobanerak (SPRI Taldeko Teknologia eta Berrikuntzako zuzendaria), Iñaki Ezkurrak (Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren arduraduna), eta Maite Subinasek (SPRI Taldean integratutako agentzia horretako teknikaria) euskal enpresentzako laguntza eta zerbitzu eskaintza aurkeztuko dute.

 

Azkenaldian urtero egiten diren jardunaldi horien helburua da informazio zehatza ematea laguntzei eta zerbitzuei buruz, aukera ematea zalantzak argitzeko eta SPRIko edo teknologi parkeetako solaskideak identifikatzea, horiek izango baitira SPRI Taldearen antena gisa arituko direnak harreman zuzenagoa izateko euskal enpresekin.

 

Etengabeko bultzada I+G-ri

Azken sei urteetan, Eusko Jaurlaritzak 885 milioi euro inbertitu ditu I+G sustatzeko SPRI Taldearen laguntza-programa teknologikoen bitartez. Hartara, laguntza eman die 4.895 enpresa-proiekturi eta Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko (ZTBES) agenteen 677 proiekturi.

 

Zehazki, enpresek 439 milioi euro jaso dituzte eta eragindako inbertsioa 1.708 milioi eurokoa izan da. ZTBESeko agenteei 445 milioi euro eman zaizkie espezializazio adimendunari buruzko ikerketa-proiektuak garatzeko eta teknologi zentroen zein ikerketa kooperatiboko zentroen (CIC) emaitzak hobetzeko.

 

Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspenen arabera, 2019an 166,1 milioi euro inbertituko dira arlo horretan; horietatik 83 enpresetara bideratuko dira eta beste hainbeste Sareko agenteentzat izango dira. 2019. urteko laguntzen bidez babesa eman nahi zaie 700dik gora enpresa-proiekturi eta teknologi zentroekin zerikusia duten 80tik gora proiekturi.

 

Basque Industry 4.0, estrategia

Arestian aipatutakoaren osagarri, SPRI Taldeak 5,81 milioi bideratuko ditu 4.0 Industria bultzatzeko Basque Industry 4.0 estrategian integratutako laguntza-programen bitartez, eta baita ere zibersegurtasun industriala sustatzeko. Zibersegurtasun industriala ekimen aitzindari bat da, aurten bigarren edizioa bete duena.   Aurreikuspenen arabera, 215 proiektu inguruk jasoko dituzte Basque Industry 4.0, Zibersegurtasun Industriala eta Industria Digitala programen laguntzak.

 

Ideiak berrituz Nazioartekotzeko Euskal Agentziari esker

SPRI Taldean integratutako Nazioartekotzeko Euskal Agentziak (Basque Trade & Investment) ahalegin bat egin du euskal enpresei nazioartekotzen laguntzeko programa eta zerbitzuak berritzeko, hobetzeko eta erakargarriago egiteko. Aurten eta hurrengo urtean ia 15 milioi euro banatuko ditu sei laguntza-programa desberdinen bitartez, euskal enpresei eta gazteei atzerrira irteten laguntzeko. Hona hemen laguntza-programa horiek: BEINT eta Global Training bekak eta Elkartu, Pilotu, Sakondu eta Zabaldu programak. Aurreikuspenen arabera, 500 beka-eskaera jasoko dira eta programek Euskadiko enpresen 400 proiektu inguru tramitatuko dituzte.

 

Laburbilduz, laguntza horiek honelako enpresei zuzentzen zaizkie: zabalkuntza fasean dauden eta esportazio-portzentaje nahiko apala dutenei (Zabaldu); itzuli beharrik gabeko diru-laguntza publikoen bitartez (Sakondu) atzerrira irteteko prozesua hobetu nahi dutenei; nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuak diseinatu eta garatu nahi dituztenei, baldin eta sozialki errentagarriak eta sostengarriak badira (Pilotu), eta Euskadiko sektore-elkarteei, nazioartekotze jarduerak lankidetzan garatzeko (Elkartu).

 

Startup-en sorkuntza eta Bind 4.0 azeleragailua

Ekintzaile laguntza-programaren helburua da laguntza eta finantzaketa ematea Euskadiko enpresa proiektu berri eta berritzaileei. 2019an 2,1 milioi euro banatuko dira 110 proiektu ekintzaile berri inguru bultzatzeko. SPRI Taldeak sustatutako programa hori Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Ezkerraldeko BIC – Enpresa eta Berrikuntza Zentroen bitartez kudeatzen da, eta Eusko Jaurlaritzaren UpEuskadi ekintzailetza estrategiaren barruan kokatzen da.

 

Gainera, Eusko Jaurlaritzak eta SPRI Taldeak BIND 4.0 azelerazio-programaren 3. edizioa abiarazi dute Euskadiko enpresa trakziogile garrantzitsuenekin batera. 2019ko lehen erdian, 32 startup teknologikok eta 33 euskal enpresak 4.0 Industriaren teknologietan oinarritutako 44 proiektu bultzatuko dituzte. Startup berritzaileen eta ongi errotutako konpainien arteko lankidetza horren bitartez manufaktura aurreratuaren, energiaren eta osasungintzaren arloetako proiektuak garatuko dira, horretarako aplikatuko direlarik Gauzen Interneta, Big Data, zibersegurtasuna eta adimen artifiziala bezalako teknologiak. BIND 4.0 azeleragailu publiko-probatu bat da, aitzindaria dena nazioartean eta helburutzat duena 4.0 Industriaren aurrerapena bultzatzea Euskadin.

 

Industrialdeetarako Renove Plana

Eusko Jaurlaritzak 3,1 milioi euroko laguntza-ildo berri bat ireki du SPRI Taldearen bitartez (Sprilur) Industrialdeetarako Renove Planaren barruan. Laguntza-ildo horren helburua da aurrera jarraitzea neurri zuzentzaileak detektatu eta aplikatzen eta hobekuntza neurriak gauzatzen Euskadiko industrialde eta enpresa parke gehienetan.

 

Ikusirik iaz jasotako eskaera kopuru handia, Eusko Jaurlaritzak zuzkidura berri bat onartu du Industrialdeetarako Renove Planarentzat, EAEko espazio eta azpiegitura industrialen sarea modernizatzeko eta berritzeko.

 

2019ko deialdiaren nobedadea da laguntza gehiago bideratu direla eremu ahulenetara (Talka-eramuak) eta orobat handitu egin direla Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailak onartutako Eremu Ahuletarako Talka Planaren laguntzen gehienezko zenbatekoak eta portzentajeak. Eskainiko diren baliabide ekonomikoetatik (3,1 milioi euro), 1,2 milioi bideratuko dira Talka Planean jasotako eremu industrialetara: Muskiz, Trapagaran, Abanto eta Zierbena, Santurtzi, Sestao, Portugalete, Ortuella, Erandio eta Barakaldo Bizkaian, eta, Oiartzun, Lezo, Pasaia, Errenteria, Irun eta Hondarribia Gipuzkoan.

2019KO LAGUNTZEN KATALOGOA

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Enpresa Digitalaren bi ikastaro bata ChatGPT Prompt Engineering eta bestea AAri nola galdetu ikasteko, Lazarraga Sariak Eredu topaketa eta Zibersegurtasun-laborategi

Onkoreplica  eta  Semi  Zabala,  2025eko  Toribio  Echevarria  sarien  irabazleak
13/11/2025 Ekintzailetza

Onkoreplica eta Semi Zabala, 2025eko Toribio Echevarria sarien irabazleak

Toribio Echevarria Sariak Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak bultzatutako ekimena da, eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak, SPRIren bitartez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak parte hartzen dute

Euskadik  energia  eoliko  flotatzailean  duen  lidergoa  indartu  du,  Eskoziako  FOW  2025  konferentzian  parte  hartuta
13/11/2025 Nazioartekotzea

Euskadik energia eoliko flotatzailean duen lidergoa indartu du, Eskoziako FOW 2025 konferentzian parte hartuta

Hamar euskal enpresak aliantza eta negozio-aukera berriak bultzatu dituzte Eskoziako Aberdeen hirian, sektoreko Europako foro nagusian.

Imanol  Pradalesek:  “Aukera  eta  indarguneak  ditugu  Euskadin  errotutako  industria  jasangarri  eta  aurreratua  eraikitzen  jarraitzeko”

Imanol Pradalesek: “Aukera eta indarguneak ditugu Euskadin errotutako industria jasangarri eta aurreratua eraikitzen jarraitzeko”

Lehendakariak Vicrila enpresa bisitatu du, enpresa horren 135. urtemugaren barruan; Imanol Pradalesen ahotan, “enpresa horrek ezin hobeto irudikatzen ditu gure industria tradizionala eta industria tradizioa”

Indartuz  Funts  Estrategikoa  65  milioi  eurorekin  jarri  da  abian,  euskadiko  ekonomia  eraldatzen  lagunduko  duten  inbertsioak  finantzatzeko
11/11/2025 Finantziazioa

Indartuz Funts Estrategikoa 65 milioi eurorekin jarri da abian, euskadiko ekonomia eraldatzen lagunduko duten inbertsioak finantzatzeko

Indartuzek bideratuko ditu, Finkatuzekin batera, Eusko Jaurlaritzak Euskal Finantza Aliantzaren esparruan hitz emandako 1.000 milioi euroko baliabideetako gehienak.

Elay  Taldeak  Mexikoko  fabrikaren  25.  urteurrena  ospatuko  du
10/11/2025 Berrikuntza

Elay Taldeak Mexikoko fabrikaren 25. urteurrena ospatuko du

Antzuolako enpresaren atzerriko lehen ekoizpen-fabrika izan zen.

Smart  Industry  programa  berritu  egin  da  Teknologia  Kuantikoetako  proiektuak  bultzatzeko

Smart Industry programa berritu egin da Teknologia Kuantikoetako proiektuak bultzatzeko

Azaroaren 7an irekiko da Smart Industry – Teknologia Kuantikoak 2025eko laguntza-programaren hurrengo deialdia. Smart Industry programa historikoak teknologia kuantikoen esparrura egindako bilakaera jasoko du deialdi berriak. Teknologia horiek beren prozesuetan aplikatzeko interesa duten enpresek 2025eko abenduaren 9a baino lehen aurkeztu beharko dituzte eskaerak.

Eusko  Jaurlaritzak  startupen  140  hautagaitza  jaso  ditu  20  ETEren  digitalizazioa  bultzatzeko
06/11/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak startupen 140 hautagaitza jaso ditu 20 ETEren digitalizazioa bultzatzeko

BIND SMEren bosgarren edizioak 140 startupen 179 proposamen jaso ditu Euskadiko 20 ETEk planteatutako 7 erronkei erantzuteko.

Txileko  eta  Euskadiko  zibersegurtasun  arloko  enpresek  lankidetza  sendotu  dute
06/11/2025 Nazioartekotzea

Txileko eta Euskadiko zibersegurtasun arloko enpresek lankidetza sendotu dute

SPRI Taldearen Basque Trade & Investment erakundeak antolatutako lan-saio baten esparruan

Alemaniako  CDI  Delegation  Tour  2025  ordezkaritzak  berrikuntzari  eskainitako  jardunaldi  batekin  amaitu  du  bere  programa  Euskadin
05/11/2025 Nazioartekotzea

Alemaniako CDI Delegation Tour 2025 ordezkaritzak berrikuntzari eskainitako jardunaldi batekin amaitu du bere programa Euskadin

Bisita horien bidez, Euskadiren gaitasun teknologiko eta industrial handia eta trantsizio energetiko eta klimatikoari aplikatutako berrikuntzarekiko konpromisoa nabarmendu ziren.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.