Eraldaketa digitala
Elkarrizketak 24 ekaina, 2019

Makinen mantenimendua eta zerbitizazio konponbideak D&A Innovative Systems enpresaren eskutik

Bilboko konpainia horrek konponbide integralak eskaintzen ditu makinen datuak atzemateko  
-

 

Bilboko konpainia horrek konponbide integralak eskaintzen ditu makinen datuak atzemateko

 

Enpresa industrialei gero eta gehiago interesatzen zaizkie beren prozesu eta produktuen datuak atzemateko konponbide integralak, hau da, beren baitan hartzen dituztenak sentsoreak, IoT konektagarritasuna, cloud biltegiratzea, adimen artifizialaren bidezko datuen tratamendua eta bistaratze-interfaze grafikoak. Horixe da 2015ean sortutako D&A Innovative Systems enpresa bizkaitarraren negozio-nitxoa, zeinak asmoa baitu fakturazioa eta plantilla bikoizteko epe laburrean. Zerbitizazioaz eta makinek ematen dituzten datuez mintzatu gara Alberto Blázquezekin, D&A Innovative Systems enpresako Product Managerrarekin.

 

Zer egiten duzue D&A Innovative Systems enpresan?

Tresnak helarazten dizkiegu gure bezeroei lehen urratsak eman ditzaten 4.0 Industrian. Beren makinak digitalizatzeko sentsoreak ematen dizkiegu, horrela posible dutelarik matxurak aurreikustea, produkzioa optimizatzea edo zerbitzuak eskaintzea beren bezeroei makinen funtzionamenduaren jarraipena eginaz, hau da, makinak zerbitizatuz.

 

Baduzu horrelako konponbideen adibideren bat?

Manufakturako edo siderometalurgiaren sektoreko enpresekin lan egiten dugu eta aukera eskaintzen diegu mota desberdinetako makinen informazioa biltzeko, posible delako makina horiek zaharrak edo berriegiak izateagatik sistema konplexua edukitzea egiten dutenari buruzko informazioa jasotzeko. Hala, makina horien datuak hizkera ulergarri batean jartzen ditugu produkzioa kontrolatzeko eta arazoak non egon daitezkeen identifikatzeko edo elikadura eta presioa egokiak diren jakiteko. Horrelako informazioari esker mantenimendu prediktibo eta proaktiboa egin daiteke, biak ala biak funtsezkoak makinek martxan jarrai dezaten galerarik eragin gabe.

 

Horrez gain, bestelako konponbideak ere garatzen ditugu makinak edo makinetan erabiltzen diren tresnak fabrikatzen dituzten bezeroentzat. Besteak beste, sentsoreak eskaintzen dizkiegu, datuak atzeman eta erraz jakin dezaten zer egiten duten beren produktuek.

 

Nolako teknologiak inplementatzen dituzue zuen garapenetan?

Hasieran, gure plataformetarako IoT konponbideak eskaintzen genituen, adibidez, sentsoreak. Denborak aurrera egin ahala, bezeroek gero eta gehiagotan esaten ziguten ez zutela bi edo hiru enpresarekin lan egin nahi proiektu beraren barruan, baizik eta konponbide integral bat nahi zutela, eta horregatik hasi ginen zerbitzu osoa eskaintzen. Informazioa biltzen duten sentsoreak garatzen ditugu, lainoko zerbitzuekiko komunikazioan sortzen diren arazoak konpontzen ditugu, algoritmoak inplementatzen ditugu arazoei aurrea hartzeko eta interfaze grafikoak sortzen ditugu bezeroak zuzenean ikus dezan jasotzen eta aztertzen dugun informazioa.

 

Pentsatzen dut garapen horiekin batera aholkularitza-lanak ere egiten dituzuela, ezta?

Jakina. Adibidez, metal galdaketako enpresa batekin ari gara lanean, jakin nahi baitu nola aurreztu dezakeen labeen energia kontsumoan. Aztertu dugu zein den sentsore egokiena labe bakoitzarentzat, zein diren datu garrantzitsuenak eta nola konbinatu daitezkeen datu guztiak bezeroari energia kontsumoan aurrezten lagunduko dioten konponbide aproposenak eskaintzeko.

 

Zuen zerbitzuen oinarrietako bat da zerbitizazioa, hau da, bezeroaren produktuek sortzen dituzten datuetan oinarritutako negozio-eredu berriak aurkitzea. Erraza al da zerbitizazio ereduak aurkitzea?

Nahiko erraza da zerbitizazioaren giltzarriak aurkitzea. Zaila dena da bezeroari modu errazean entregatzea, bere enpresaren negozio-eredua aldaraziko duelako. Horrez gain, lehia handia dago zerbitizazio paradigmaren inguruan: multinazionalak, ingeniaritzak, enpresa txikiak, teknologi zentroak, e.a.

 

Pentsatzen dut jaso eta tratatzen dituzuen datuen konfidentzialtasuna ere erronka handia izango dela zuentzat.

Hainbat konfidentzialtasun-akordio dauzkagu sinatuta, ikasi dugulako datuak oso baliotsuak direla eta badagoela halako mesfidantza bat, ez baitugu nahi izaten edonork gure datuak ikustea. Gure hasierako negozioaren kontzeptua ere aldatu egin du horrek. Uste genuen datuen analisi zerbitzuak eskainiko genizkiela enpresei, baina, azkenean, gure bezeroen partner teknologiko bihurtu behar izan dugu datuen analisi zerbitzu hori eskaintzeko. Beldurra ematen digu datua enpresatik ateratzeak eta beldur hori ez da gaindituko datuen kanporatzea ohikoago bihurtu arte.

 

Zeintzuk dira zuen etorkizuneko erronkak?

Funtsean, gure negozio-plana bete nahi dugu, nahiko anbiziotsua dena plantilla handitzeari dagokionez. Bestalde, Estatu mailan dugun lan-eremua zabaldu nahi genuke, erabiltzen ditugun teknologien abantailak gure bezeroei helarazteko. Gaur egun Euskadin, Nafarroan, Errioxan eta Kantabrian egiten dugu lan. Badago gure alde dugun gauza bat, zeren Euskadin industria-sare handia dugu eta, gainera, bezero asko ditugu. Horri esker, hasierako urteetan lehentasuna eman diogu gure inguruneari.

ç

Halere, urte eta erdian 12 langile izatera iritsi nahi dugu, hau da, plantilla bikoiztera. IoT, komunikazio sistema edo Big Data arloetako profil profesionalak behar ditugu, baina ez da erraza, enpresa guztiak dabiltzalako profil horien bila. Langile kualifikatu eza da nahi beste proiektu gauzatu ezin izatearen arrazoi nagusia.

Lotutako albisteak

Entelgy-k  eraldaketa  digitala  bultzatzen  du  pertsonengan  oinarritutako  irtenbide  teknologikoekin

Entelgy-k eraldaketa digitala bultzatzen du pertsonengan oinarritutako irtenbide teknologikoekin

Konpainia enpresen eta erakunde publikoen bazkide estrategiko gisa finkatu da, digitalizaziorako eta adimen artifiziala hartzeko bidean aurrera egiteko.

Tentsio  baxuko  kable  elektronikoen  soluzio  pertsonalizatuak  eskaintzen  ditu  CENSAk

Tentsio baxuko kable elektronikoen soluzio pertsonalizatuak eskaintzen ditu CENSAk

Hernaniko SPRI Taldearen Kloud programako laguntza jaso du eta I+Gko bere laborategi propioa du.

Kernet,  bezeroaren  neurrira  egindako  irtenbide  teknologikoen  ingeniaritza

Kernet, bezeroaren neurrira egindako irtenbide teknologikoen ingeniaritza

Erandioko enpresak SPRI Taldearen Kloud programako laguntza jaso du, eta 40 zerbitzari kudeatzen ditu Frantziako eta Irlandako bi datu-zentrotan

Vicomtech:  “AA  etikoak  aurrerapen  teknologikoa  gidatu  behar  du,  pertsonen  ongizatea  ziurtatuz  berrikuntza  geldiarazi  gabe”

Vicomtech: “AA etikoak aurrerapen teknologikoa gidatu behar du, pertsonen ongizatea ziurtatuz berrikuntza geldiarazi gabe”

Vicomtech-eko Edurne Loyarte doktoreak AA-k dituen erronkak analizatu ditu, zentzu guztietan, erantzukizun sozialaren eta etikaren ikuspegitik.

Mekalerunen  digitalizazioak  aukera  ematen  du  produktibitate  handiagoarekin  fakturazio  errekorra  lortzeko

Mekalerunen digitalizazioak aukera ematen du produktibitate handiagoarekin fakturazio errekorra lortzeko

Elgoibarko enpresak tamaina handiko piezak mekanizatzen ditu eta SPRI Taldearen Industria Digitala programako laguntza jaso du

Evec,  industria-sektore  zorrotzenetarako  doitasun  handiko  artezketetan  aditua

Evec, industria-sektore zorrotzenetarako doitasun handiko artezketetan aditua

Bizkaiko enpresak teknologia aurreratua, erabat klimatizatutako tailerra eta sei hamarkadako esperientzia uztartzen ditu bere prozesuetan zehaztasun handiena bermatzeko.

Arituk  bere  software  libreko  tresna  hobetu  du  merkatu  berrietara  zabaltzeko

Arituk bere software libreko tresna hobetu du merkatu berrietara zabaltzeko

Gipuzkoako enpresak ingurumen-erregulazioak kudeatzeko tresna bat gehitu du EloraPLM plataforman.

Vamos  a  Cuidarnos,  erronka  demografiko  global  baterako  tokiko  konponbidea

Vamos a Cuidarnos, erronka demografiko global baterako tokiko konponbidea

Bizkaiko enpresak aplikazio bat diseinatu du eguneroko bizitza errazteko eta adinekoen lotura sozialak indartzeko, zahartze-testuinguru gero eta handiago batean.

Datu  konplexuak  erabaki  erabilgarri  bihurtu:  Ikerfelen  proposamena

Datu konplexuak erabaki erabilgarri bihurtu: Ikerfelen proposamena

40 urte daramatzan enpresa bizkaitarrak irtenbideak eskaintzen ditu era guztietako erakundeei, bezeroen gogobetetasuna, fideltasuna eta erabaki-hartzea indartu dezaten.

Adimen:  merkatuetako  ikerketa  eraldatzeko  inteligentzia  eta  teknologia

Adimen: merkatuetako ikerketa eraldatzeko inteligentzia eta teknologia

Adimen artifizialarekin, errealitate birtualarekin eta metodologia hibridoekin, Arabako enpresak bezeroen erabakitzeko gaitasuna indartzen du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.