Albisteak 11 uztaila, 2025

Barakaldoko Burtzeña, Erandioko Plaiabarri eta Santurtziko Etxeuli proiektuak, aurtengo lehen seihilekoan eta 33 milioi euroko balioarekin, Eusko Jaurlaritzak Sprilurren bidez lizitatutako egitasmoen artean

12 lizitazio egin dira aurten, bost obra eta eraikuntzetarako, eta zazpi zerbitzuak kontratatzeko
-

2025.urtea hasi zenetik hona Eusko Jaurlaritzak, industria-lurzorua kudeatzen duen eta Spri Taldekoa den Sprilur erakunde publikoaren bidez 12 lehiaketa argitaratu ditu, 5 urbanizazio- eta eraikuntza-obrak egiteko dira eta beste 7ak obra horiei lotutako zerbitzuetarako. Industria-lurzorua berreskuratzea eta enpresentzako kokapen egokiak egituratzea helburu duten lan hauetan, besteak beste lurrak deskontaminatzea, garbiketa industrialak gauzatzea, hondakinen kudeaketa eta urbanizatzeko jarduketak daude aurreikusita.

Urbanizazio- eta eraikuntza-obrei dagokienean, hauek dira esleitu diren lizitazioak: Burtzeñan (Barakaldo) UERT partzela zaharra lehengoratzeko eraikuntza-proiektua gauzatzeko obrak; Erandion, D sektorea eta Plaiabarri bidea urbanizatzeko obrak, Arriagatik Sakonira bidea eta hirigintza-garapenerako beharrezkoak diren azpiegiturak barne; lehengo Arcelorren pabilioietan garbiketa industriala eta hondakinen kudeaketa; eta Bildosola Artean, pabiloien estalkiak berreraikitzeko lanak. Guztira 18.554.958,50 euroko kontratuak egin dira lanok gauzatzeko. Esleipen bidean dago Santurtziko Etxeuliko obren lehiaketa, 13 milioi eurotik gorako aurrekontuarekin lizitatu dena.

Zerbitzuei dagokienean, urbanizazio- eta eraikuntza-obrei lotutako zerbitzuak dira esleitu direnak, besteak beste Burtzeñako UERT partzelako obren zuzendaritza, Erandioko urbanizazio lanen zuzendaritza eta kalitate kontrola, Gasteizeko Azucarera eraikinaren mantentze-lan eta sarbide-kontrola edota Urdulizko Dorrearen garbitasun eta mantentze-zerbitzuak. Guztira 882.776 euroko kontratuak egin dira zerbitzu hauek gauzatzeko. Esleipen bidean dago Aholkularitza Juridikoko zerbitzua, 500.000 euroko aurrekontuarekin lizitatu dena.

Burtzeñako UERT partzela

XIX. eta XX. mendeetako ezkerraldeko industrializazio-prozesuarekin eta 70eko eta 80ko hamarkadetako industria-birmoldaketarekin lotutako espazioa da. 2025eko uztailean, 7 milioi eurotan esleitutako proiekturen xedea da Burtzeñako UERT (Maser) lursail zaharra albotik eta azaleratik iragazgaizteko behar diren obrak definitzea, maila freatikoetan lixibiatuaren balizko efektua murriztuz eta partzela kota bateraino handituz, etorkizuneko urbanizazioa urpean gera ez dadin. Obra honek lurra egokitzeko, bentonitazko pantaila plastikoa jartzeko, metxa drainatzaileak jartzeko, ukitutako zerbitzuak egokitzeko eta lurrak mugitzeko jarduketak ekarriko ditu.

Proiektu hau gauzatzeko obra-zuzendaritza ere esleitu da, 287.928,00 euroko aurrekontuarekin.

Erandioko Plaiabarri

Asua ibaiaren eskuinaldea urbanizatzeari buruzko lehiaketa, Erandioko Plaiabarritik igarotzen den tartean. Lau urbanizazio proiektu jasotzen ditu: D sektorea deiturikoa eta Plaiabarri bidea, bai eta Arriaga Sakoni bidea eta BI735 foru errepidearekiko bidegurutzea hobetzeko eta egokitzeko proiektua eta D sektoretik kanpo kokatutako PEIrako 1. mailako azpiegituren proiektua ere. 2025eko ekainean 9 milioi euroko aurrekontuarekin esleitu zen jarduketaren xedea da Erandioko D sektorea hirigintzaren aldetik garatzean. Horretarako, ezinbestekoa da haren urbanizazioarekin batera hainbat jarduketa egitea, bai ibilgailuentzako sarbidearen eremua eta beharrezko azpiegiturak hornitzeko, bai Asua ibaiaren bi ertzetan (Plaiabarri-Sakoni) kokatutako eremuen etorkizuneko hirigintza garapenari erantzuteko. Lan hauek guztiak gauzatzean 21.353 m2ko partzela industriala sortuko da D sektorean. Proiektu hau gauzatzeko obra-zuzendaritza 239.040,00 euroan esleitu da.

Egitasmo honen sustatzaileak ETS eta SPRILUR dira, bi erakundeok Erandioko Udalarekin egindako hitzarmena medio.

2025eko bigarren seihilekorako aurreikuspenak

Urtearen bigarren seihilekoan beste 14 lehiaketa martxan jartzea aurreikusten du Sprilurrek, besteak beste Navacel (Trapaga) birgaitzeko obrak; Pradoko (Mungia) lurzoruaren kalitate-adierazpena lortzeko indusketa-plana gauzatzeko obrak eta dagokion obra-zuzendaritza eta ingurumen-kontrola; Oikiako (Zumaia) industrialdea berrurbanizatzeko proiektua idazteko eta obra zuzentzeko zerbitzuak; eta Herrera Iparrakdean (Pasaia) 7 pabiloi berriren proiektua idazteko eta hirugarren sektoreko eraikina handitzeko zerbitzuak, eta hauen guztien obra-zuzendaritza

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritza  aurrera  doa  Fundifes  orubearen  berreskurapenean,  modu  berritzaile  eta  iraunkorrean,  Durangoko  Udalarekin  lankidetzan
11/07/2025 SPRILUR

Eusko Jaurlaritza aurrera doa Fundifes orubearen berreskurapenean, modu berritzaile eta iraunkorrean, Durangoko Udalarekin lankidetzan

Jarduera aitzindaria da, onddoekin mikorremedia bezalako teknologia jasangarrietan oinarritua.

Metal  78  enpresa  ezarrita,  Arcelorrek  Zumarragan  zuen  lantegiaren  berregokitze  industriala  abian  jarri  da
07/04/2025 SPRILUR

Metal 78 enpresa ezarrita, Arcelorrek Zumarragan zuen lantegiaren berregokitze industriala abian jarri da

Arcelorrek Zumarragan garai batean zuen fabrikan industria eremuaren berroneratze integrala eta berregokitzea egiteko prozesuaren barruan kokatzen da enpresaren ezarpena, eta Eusko Jaurlaritzak 25 milioi euro inbertituko ditu bertan

Eusko  Jaurlaritzak  Legazpiko  garai  bateko  Sidenorren  lantegia  berroneratzeko  bigarren  fasea  jarri  du  abian,  Urola  ibaia  azaleratzeko  eta  ingurua  berrurbanizatzeko  obrekin
11/03/2025 SPRILUR

Eusko Jaurlaritzak Legazpiko garai bateko Sidenorren lantegia berroneratzeko bigarren fasea jarri du abian, Urola ibaia azaleratzeko eta ingurua berrurbanizatzeko obrekin

Obrak egiteko 13 hilabeteko epea aurrez ikusi da, eta 5 milioi euroko inbertsioa egingo da

Zallako  Elkartegi  berriak  Enkarterri  eskualdeko  garapen  ekonomikoa  eta  lehiakortasuna  sustatuko  ditu  enpresa  berrien  bidez
05/03/2025 SPRILUR

Zallako Elkartegi berriak Enkarterri eskualdeko garapen ekonomikoa eta lehiakortasuna sustatuko ditu enpresa berrien bidez

Zallako Elkartegi berriaren eraikuntza Eusko Jaurlaritzak (SPRILURen bidez) eta Bizkaiko Foru Aldundiak (AZPIEGITURAKen bidez) bultzatu dute, eta Enkarterri eskualdeko ekonomia suspertzeko hartutako konpromisoei erantzuten die, Eusko Legebiltzarrak lehentasunezko jarduketa-eremutzat (LJE) jo baitu

Xey  enpresak  Zumaian  zuen  lantegian  52.800  metro  koadroko  eremua  egokitzeko  lanak  hasi  ditu  Sprilurrek
03/03/2025 Lurzorua

Xey enpresak Zumaian zuen lantegian 52.800 metro koadroko eremua egokitzeko lanak hasi ditu Sprilurrek

Sprilurrek Zumaiako Oikia industrialdean egingo duen berroneratzea degradatutako lurzoruak berreskuratzeko proiektuei lotuta dago, gero balioa emateko

Gueñeseko  Bioekonomia  Polo  berria  abian  egongo  da  2026aren  hasieran,  bioteknologian  eta  ekonomia  zirkularrean  oinarritutako  trakzio-ekimenei  harrera  egiteko
10/02/2025 Lurzorua

Gueñeseko Bioekonomia Polo berria abian egongo da 2026aren hasieran, bioteknologian eta ekonomia zirkularrean oinarritutako trakzio-ekimenei harrera egiteko

Otsailean, erabilerarik ez duen 3.157 m²-ko espazio bat leheneratu eta berreraikitzeko lanei ekin die Sprilurrek, Enkarterriko etorkizuneko Bioekonomia Poloa izan dadin.

Argi  berdea  Smartlog  Nest  zentroaren  eraikuntzari,  automatizazio  logistikoaren  ikerkuntzaren  eta  prestakuntzaren  arloko  erreferente  bihurtuko  du  Urretxu
23/01/2025 Lurzorua

Argi berdea Smartlog Nest zentroaren eraikuntzari, automatizazio logistikoaren ikerkuntzaren eta prestakuntzaren arloko erreferente bihurtuko du Urretxu

Andoitz Korta Eusko Jaurlaritzako Industria Sustatzeko sailburuordeak eta Jon Luqui Urretxuko alkateak Smartlog zentroaren instalazioak bisitatu dituzte, konpainiaren berrikuntza-proiektuak eta berrikuntza- eta talentu-zentro berria eraikitzeko planak bertarik bertara ezagutze aldera.  

Eusko  Jaurlaritzak  eta  Santurtziko  udalak  Santurtziko  Etxe  Uliko  zabortegiaren  berroneratzea  azkartzeko  akordioa  sinatu  dute
20/12/2024 Lurzorua

Eusko Jaurlaritzak eta Santurtziko udalak Santurtziko Etxe Uliko zabortegiaren berroneratzea azkartzeko akordioa sinatu dute

Eremuak dituen 100.000 metro karratu baino gehiago urbanizatu eta zerbitzu-azpiegiturez hornituko dira, ekonomia-jarduerak hartzeko prestatutako enpresa-eremua garatzeko

Argi  berdea  Sprilurren  Pasaiako  bulego-eraikinaren  ingurua  berrurbanizatzeko
10/12/2024 Lurzorua

Argi berdea Sprilurren Pasaiako bulego-eraikinaren ingurua berrurbanizatzeko

Proiektuaren helburu nagusia kalitatezko hiri-espazio berri bat sortzea da, Sprilur Herrera Iparraldean eraikitzen ari den hirugarren sektoreko erabilerako eraikinaren inguruan

Sprilur  eraikin  berri  bat  eraikitzen  ari  da  Ortuellako  Ballonti  poligonoan  erabilgarri  dagoen  azken  partzela  industrialean
10/12/2024 SPRILUR

Sprilur eraikin berri bat eraikitzen ari da Ortuellako Ballonti poligonoan erabilgarri dagoen azken partzela industrialean

Urrian hasi ziren 1.633 m²-ko eraikin berria eraikitzeko lanak.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.