Jardunaldia: Negozio-ideatik enpresa-proiektura
Bizkaiko Metaleko Enpresen Federazioak bere enpresa bazkideen barne-ekintzailetza sustatzeko ekimena antolatu du.
Hitzordua otsailaren 26an izango da, eta bertan FVEM federazioak enpresei laguntzeko zerbitzu berria aurkeztuko du.
Bertan izango dira, halaber, BEAZ eta SPRI Taldearen ordezkaritza bana, lan-ildo, zerbitzu edo laguntzen berri emateko. Ekitaldia Barne-ekintzailetza Sustatzeko Ekimenaren barruan antolatu da.
Jardunaldian zehar, bi enpresa bazkidek beren esperientziaren berri eskainiko diete bertaratuei: Rotarm Solar eta Aleak Prototype.
Informazio gehiago eta izena emateko: FVEM
Lotutako albisteak

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira Adimen Artifizialaren inguruko ikastaro bat, Euskaraldia, Ekintzaile eta Barnekintzaile laguntza-programak, Udaltop eta Blockchain laborategi.

INIZIA sariak banatu dituzte, INIZIA DAY jardunaldian
Horien helburua da oinarri teknologikoa duten eta/edo berritzaileak diren enpresa egitasmoak biltzen dituzten proiektuak aitortzea

Bizitegi-jabeen komunitateetako instalazio elektriko zaharrak berritzeko inbertsioetarako laguntza-programa
EEEren programa Deskarboniza programaren parte da

Energia berriztagarrien bidez autokontsumorako energia elektrikoa sortzeko eta kontsumo termikoak elektrifikatzeko laguntza-programa
EEEren programa Deskarboniza programaren parte da

EUSKARALDIA iritsi da SPRI Taldera
SPRI Taldeko erakundeekin batera Bizkaia Plaza eraikinean kokatutako gainerako erakunde publikoek elkarrekin ospatu dute Euskaraldiaren hasiera.

Global Training bekak kudeatuko dituzten erakunde laguntzaileen bila ari gara
Erakunde bakoitzak 50 eta 80 beka arteko eskaintza aurkeztu ahal izango du graduko unibertsitate-titulua edo goi mailako lanbide-heziketako titulazioa duten gazteentzat

Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin
Ideia berritzaile bat duzu eta enpresa bihurtu nahi duzu? Orduan interesatzen zaizu Ekintzaile 2025, programa ezagutzea. Ekintzailetza bultzatzeko laguntza horrek laguntza ekonomikoa eta adituen aholkularitza eskainiko dizkizu zure proiektua bideragarria eta arrakastatsua izan dadin.

Nola izan enpresa ekintzaile bat Barnekintzaile programarekin, barne-ekiteko laguntza.
800.000 euroko aurrekontua du Barnekintzaile 2025 barne-ekintzailetzarako laguntza-programaren edizio berriak. Enpresa-proiektu berriak garatzeko edo jarduera berrietara dibertsifikatzeko laguntza eskuratu nahi duten enpresek abenduaren 11ra arte aurkez ditzakete eskaerak.

Iritsi da zure datuak eta zerbitzuak hodeira migratzeko unea. Aprobetxatu euskal enpresentzako Kloud laguntza
Kloud programak Euskadiko enpresei haien zerbitzu edo azpiegitura informatikoak Cloud ingurune komertzialetara migratzeko aukera eskaintzen die. Horretarako, enpresa bakoitzeko 50.000 € arte eskaintzen du hodeirako migrazio-prozesu osoa diseinatzen eta ezartzen lagunduko dien kanpoko enpresa bat kontratatu ahal izateko. Azaroaren 10ean amaituko da laguntza hori eskatzeko epea.

Eusko Jaurlaritzak Euskadiren eta Japoniaren arteko ekonomia- eta enpresa-harremanak estutzen jarraitzen du
Mikel Jauregi sailburua Japoniako Finantza ministrordearekin bildu da, eta erakundeen, ekonomiaren eta enpresen arloko zenbait topaketatan parte hartu du, Euskadiren eta Japoniaren arteko harremanak sendotze aldera.