Bidasoa Oarsoko Industrialdeak 12,5 milioi euroko inbertsioa egingo du Irunen, enpresa-guneak lehengoratzeko eta berriak sortzeko
Sprilur-ek (Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila eta SPRI Taldea), Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Irun eta Oarsoaldeko udalek partaidetutako Bidasoa Oarsoko Industrialdeak aurreikusi duen inbertsio-planak lehentasunezko hiru ekintza ditu. Batetik, Hiframasa lantegi zaharraren partzela lehengoratzeko lanak bukatzea (irailerako aurreikusi da) eta Errotazar-Cycobask-en partzelaren Antolamendu Plan Berezia tramitatu eta onartzea. Irungo bi gune horiek ez dute erabilerarik une honetan eta berreskuratu egingo dira eraberritze-lanen bidez. Bestetik, urtearen hasieran hasiko da Araso industrialdeko partzela batean bi eraikin berri jasotzeko proiektuaren idazketa. Aurreikuspenen arabera, 2022an hiru jarduera horietan egingo den guztizko inbertsioa 12,5 milioi eurokoa izango da.
Bidasoa Oarsoko Industrialdeak 2021ean abiatu zuen Irungo Hiframasa lantegi zaharraren instalazioen eraberritze-prozesua, eta zaharkiturik zeuden eraikinak eraitsi ondoren, 9.850 metro koadroko partzela bat atondu eta leheneratzeko lanei ekin zien. Gaur egun, 3.000 metro koadroko okupazio azalera duten bi pabilioi ari dira eraikitzen, zeintzuek 12.805 metro koadroko azalera eraikia izango baitute guztira. Pabilioiek behar diren azpiegitura eta zerbitzuetarako hartune guztiak izango dituzte, hala nola hornidura- eta saneamendu-instalazioak, energia, gasa eta telekomunikazioak, eta 3,9 milioi euroko inbertsioa egingo da horretarako.
Bi pabilioiak esleituta daude dagoeneko. Interes sozialeko Katealegaia enpresa industriala izango da Irungo gune horretan eraikiko diren pabilioietako batean sartuko den lehena. Konpainiaren jarduera nagusia da serieko fabrikazio-prozesuetarako zerbitzu industrial integralak eskaintzea, baina horrez gain ezgaitasuna duten pertsonen enplegua eta inklusio soziolaborala ahalbidetzen ditu, pertsona horien zerbitzuak eskainiz eskulan espezializatua behar duten beste enpresa batzuei. Bestalde, bigarren pabilioia 2021aren amaieran esleitu zitzaion Irungo beste enpresa bati, zeinak aluminiozko piezak prozesatzen baititu burdinbideen sektorerako, autobus elektrikoetarako, fatxadetarako eta beste sektore batzuetarako.
Irungo Errotazar-Cycobask-en partzelaren leheneratze-lanei dagokienez, Enpresen Sustapenerako Bidasoa Oarsoko Industrialdea sozietateak uste du laster lortuko duela Antolamenduko Plan Bereziaren behin betiko onarpena, horrela lehiaketa martxan jarri eta aurreikusitako eraikuntza-lanak egiteko. Jarduera horren bidez 14.615 m²-ko gune bat berroneratuko da 10.722 m²-ko partzela bat atontzeko. Aurreikusten da proiektua amaitutakoan inbertsioa 3,7 milioi euro ingurukoa izango dela.
Azkenik, ekainean hasiko da Irungo Araso industrialdean pabilioi berriak eraikitzeko proiektuaren idazketa-prozesua. Idazketa-prozesu hori udazkenera arte luzatuko da, eta ondoren lizentzia tramitatu eta eraikuntza-lanak hasiko dira. Industrialdeak aurreikusi du 5,2 milioi euroko inbertsioa egingo duela Arason pabilioiak eraikitzeko (10.417 metro koadro) 14.105 metro koadroko partzela batean.
Bidasoa Oarsoko Industrialdeak beste sustapen bat egin zuen poligono horretan, nabe modularrak eskaintzeko (16.997 metro koadro), eta gaur egun 25 enpresak okupatzen dituzte nabe horiek. Gune industrialen eskaera gero eta handiagoa dela medio, Bidasoa eta Oarsoaldea interes handiko eskualde bilakatu dira beren jarduerak han kokatu nahi dituzten enpresentzat. Zentzu horretan, sozietatea inbentario-prozesu bat garatzen eta lurrak bilatzen ari da, inbertsio estrategikoak egin eta negozio-aukera berriak ostatatuko dituzten espazioak izateko eskualdean.
Hauek dira aurreikusita dauden inbertsioak:
AURREIKUSITAKO ENPRESA-GUNE BERRIAK
|
||||
KOKAPENA |
Aurreikusitako inbertsioa (M.€) |
Lursailaren azalera guztira |
Gehienezko okupazioa (m²) |
Eraikigarritasuna (m²) |
Hiframasa – Irun | 3,6 | 9.850 | 6.402 | 12.805 |
Cycobask – Irun | 3,70 | 11.300 | 5.898 | 14.690 |
Araso (eraikin berriak), Irun | 5,20 | 11.123 | 10.417 | 14.105 |
|
|
|
|
|
Lotutako albisteak

Euskadiko Parke Teknologikoak, 2024an 8.243 milioi euro, 2023an baino % 11,5 gehiago, fakturatu zituzten 673 enpresa ditu dagoeneko
23.600 pertsonak baino gehiagok, gehienak kualifikazio handikoak, egiten dute lan Euskadiko Parke Teknologikoko sei Campusetan instalatutako enpresaren batean

Metal 78 enpresa ezarrita, Arcelorrek Zumarragan zuen lantegiaren berregokitze industriala abian jarri da
Arcelorrek Zumarragan garai batean zuen fabrikan industria eremuaren berroneratze integrala eta berregokitzea egiteko prozesuaren barruan kokatzen da enpresaren ezarpena, eta Eusko Jaurlaritzak 25 milioi euro inbertituko ditu bertan

Eusko Jaurlaritzak Legazpiko garai bateko Sidenorren lantegia berroneratzeko bigarren fasea jarri du abian, Urola ibaia azaleratzeko eta ingurua berrurbanizatzeko obrekin
Obrak egiteko 13 hilabeteko epea aurrez ikusi da, eta 5 milioi euroko inbertsioa egingo da

Zallako Elkartegi berriak Enkarterri eskualdeko garapen ekonomikoa eta lehiakortasuna sustatuko ditu enpresa berrien bidez
Zallako Elkartegi berriaren eraikuntza Eusko Jaurlaritzak (SPRILURen bidez) eta Bizkaiko Foru Aldundiak (AZPIEGITURAKen bidez) bultzatu dute, eta Enkarterri eskualdeko ekonomia suspertzeko hartutako konpromisoei erantzuten die, Eusko Legebiltzarrak lehentasunezko jarduketa-eremutzat (LJE) jo baitu

Xey enpresak Zumaian zuen lantegian 52.800 metro koadroko eremua egokitzeko lanak hasi ditu Sprilurrek
Sprilurrek Zumaiako Oikia industrialdean egingo duen berroneratzea degradatutako lurzoruak berreskuratzeko proiektuei lotuta dago, gero balioa emateko

Euskadiko Parke Teknologikoa Illunbera zabalduko da Donostiako Udalaren eskutik, enpresa-proiektu estrategikoak posible eginez, hala nola Columbus Venture Partners-ek gidatutakoa
Euskadiko Parke Teknologikoko presidente Jaione Ganzarainek eta Donostiako alkate Eneko Goiak gaur goizean formalizatu dute Illunbeko b.20.1 partzelaren salerosketa, eta, horrela, 2023. urtearen hasieran hasitako prozesua amaitu da.

Gueñeseko Bioekonomia Polo berria abian egongo da 2026aren hasieran, bioteknologian eta ekonomia zirkularrean oinarritutako trakzio-ekimenei harrera egiteko
Otsailean, erabilerarik ez duen 3.157 m²-ko espazio bat leheneratu eta berreraikitzeko lanei ekin die Sprilurrek, Enkarterriko etorkizuneko Bioekonomia Poloa izan dadin.

Argi berdea Smartlog Nest zentroaren eraikuntzari, automatizazio logistikoaren ikerkuntzaren eta prestakuntzaren arloko erreferente bihurtuko du Urretxu
Andoitz Korta Eusko Jaurlaritzako Industria Sustatzeko sailburuordeak eta Jon Luqui Urretxuko alkateak Smartlog zentroaren instalazioak bisitatu dituzte, konpainiaren berrikuntza-proiektuak eta berrikuntza- eta talentu-zentro berria eraikitzeko planak bertarik bertara ezagutze aldera.

Eusko Jaurlaritzak eta Santurtziko udalak Santurtziko Etxe Uliko zabortegiaren berroneratzea azkartzeko akordioa sinatu dute
Eremuak dituen 100.000 metro karratu baino gehiago urbanizatu eta zerbitzu-azpiegiturez hornituko dira, ekonomia-jarduerak hartzeko prestatutako enpresa-eremua garatzeko

Argi berdea Sprilurren Pasaiako bulego-eraikinaren ingurua berrurbanizatzeko
Proiektuaren helburu nagusia kalitatezko hiri-espazio berri bat sortzea da, Sprilur Herrera Iparraldean eraikitzen ari den hirugarren sektoreko erabilerako eraikinaren inguruan