Bidasoa Oarsoko Industrialdeak 10.416 metro koadroko bi eraikin berri egingo ditu Irungo Araso industrialdean
Eraikuntza-lanak maiatzean hasi dira, 13 hilabetez luzatuko dira eta 6 milioi euroko aurrekontua dute.
Irungo Araso industrialdeak pabilioien eraikin berri bi izango ditu, zeintzuek 10 nabe industrial ostatatuko baitituzte. Sprilur-ek, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Irungo Udalak eta Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako Udalek (Oarsoaldea, S.A. eskualde garapenerako agentziaren bidez) partaidetutako Bidasoa Oarsoko Industrialdea, S.A.k sustatzen du ekintza berri hau, 2008tik egin duen hirugarren zabalkuntza osatzeko.
Eraikin berriak hartuko dituen partzelak 15.123 metro koadroko azalera dauka, eta horixe da, hain zuzen, industrialdearen erdiko partzelan eraikitzeko baimendutako azalera osoa. Bi eraikinek 10.416 metro koadroko azalera eraikia izango dute, hau da, 5.208 metro koadro bakoitzak, eta aurreko faseetan (1. fasea 2008an eta 2. fasea 2016an) eginiko eraikinen tipologia, diseinu eta itxura berbera mantenduko dituzte.
Proiektatu diren bi eraikinetatik lehenengoan 1.300 metro koadro inguruko 4 pabilioi egingo dira; bigarrenean, ostera, aurrekoen azalera bera izango duten 2 nabe, eta 645 metro koadro inguruko beste 4. Aurreikusitako modulazioaren helburua da enpresen tamaina desberdinetako pabilioi eskaerari erantzutea.
Bi kaletarako fatxada izango duen 1. eraikina lau moduluz osaturik egongo da, eta eraikuntza-hondo osoa aprobetxatuko duten pabilioiak izango ditu. Aldiz, 2. eraikina sei pabilioitan banatuko da: lau txikiagoak izango dira, barrura sartzeko puntu bakarrarekin, eta beste biek sarbide bikoitza izango dute. Kontuan izanik estalkiarentzat proiektatu den malda (% 10), gehienezko altuera 10 metrokoa izango da punturik baxuenean, eta 12 metro ingurukoa altuenean. Hirigintza proiektuak aurreikusten du 107 aparkaleku plaza atontzea kanpoaldean.
Bidasoa Oarsoko Industrialdea, S.A.k bere gain hartuko ditu eraikin industrialen eta euren inguruaren, harguneen eta behar diren zerbitzu-azpiegitura guztien eraikuntza-lanak, enpresek teknikoki eta espezifikoki egokitu eta atondu ditzaten euren jardueretarako.
Eraikuntza-lanak maiatzean hasi dira, 13 hilabetez luzatuko dira gutxi gorabehera eta 6 milioi euroko aurrekontua dute.
Lotutako albisteak

Euskadiko Parke Teknologikoak, 2024an 8.243 milioi euro, 2023an baino % 11,5 gehiago, fakturatu zituzten 673 enpresa ditu dagoeneko
23.600 pertsonak baino gehiagok, gehienak kualifikazio handikoak, egiten dute lan Euskadiko Parke Teknologikoko sei Campusetan instalatutako enpresaren batean

Metal 78 enpresa ezarrita, Arcelorrek Zumarragan zuen lantegiaren berregokitze industriala abian jarri da
Arcelorrek Zumarragan garai batean zuen fabrikan industria eremuaren berroneratze integrala eta berregokitzea egiteko prozesuaren barruan kokatzen da enpresaren ezarpena, eta Eusko Jaurlaritzak 25 milioi euro inbertituko ditu bertan

Eusko Jaurlaritzak Legazpiko garai bateko Sidenorren lantegia berroneratzeko bigarren fasea jarri du abian, Urola ibaia azaleratzeko eta ingurua berrurbanizatzeko obrekin
Obrak egiteko 13 hilabeteko epea aurrez ikusi da, eta 5 milioi euroko inbertsioa egingo da

Zallako Elkartegi berriak Enkarterri eskualdeko garapen ekonomikoa eta lehiakortasuna sustatuko ditu enpresa berrien bidez
Zallako Elkartegi berriaren eraikuntza Eusko Jaurlaritzak (SPRILURen bidez) eta Bizkaiko Foru Aldundiak (AZPIEGITURAKen bidez) bultzatu dute, eta Enkarterri eskualdeko ekonomia suspertzeko hartutako konpromisoei erantzuten die, Eusko Legebiltzarrak lehentasunezko jarduketa-eremutzat (LJE) jo baitu

Xey enpresak Zumaian zuen lantegian 52.800 metro koadroko eremua egokitzeko lanak hasi ditu Sprilurrek
Sprilurrek Zumaiako Oikia industrialdean egingo duen berroneratzea degradatutako lurzoruak berreskuratzeko proiektuei lotuta dago, gero balioa emateko

Euskadiko Parke Teknologikoa Illunbera zabalduko da Donostiako Udalaren eskutik, enpresa-proiektu estrategikoak posible eginez, hala nola Columbus Venture Partners-ek gidatutakoa
Euskadiko Parke Teknologikoko presidente Jaione Ganzarainek eta Donostiako alkate Eneko Goiak gaur goizean formalizatu dute Illunbeko b.20.1 partzelaren salerosketa, eta, horrela, 2023. urtearen hasieran hasitako prozesua amaitu da.

Gueñeseko Bioekonomia Polo berria abian egongo da 2026aren hasieran, bioteknologian eta ekonomia zirkularrean oinarritutako trakzio-ekimenei harrera egiteko
Otsailean, erabilerarik ez duen 3.157 m²-ko espazio bat leheneratu eta berreraikitzeko lanei ekin die Sprilurrek, Enkarterriko etorkizuneko Bioekonomia Poloa izan dadin.

Argi berdea Smartlog Nest zentroaren eraikuntzari, automatizazio logistikoaren ikerkuntzaren eta prestakuntzaren arloko erreferente bihurtuko du Urretxu
Andoitz Korta Eusko Jaurlaritzako Industria Sustatzeko sailburuordeak eta Jon Luqui Urretxuko alkateak Smartlog zentroaren instalazioak bisitatu dituzte, konpainiaren berrikuntza-proiektuak eta berrikuntza- eta talentu-zentro berria eraikitzeko planak bertarik bertara ezagutze aldera.

Eusko Jaurlaritzak eta Santurtziko udalak Santurtziko Etxe Uliko zabortegiaren berroneratzea azkartzeko akordioa sinatu dute
Eremuak dituen 100.000 metro karratu baino gehiago urbanizatu eta zerbitzu-azpiegiturez hornituko dira, ekonomia-jarduerak hartzeko prestatutako enpresa-eremua garatzeko

Argi berdea Sprilurren Pasaiako bulego-eraikinaren ingurua berrurbanizatzeko
Proiektuaren helburu nagusia kalitatezko hiri-espazio berri bat sortzea da, Sprilur Herrera Iparraldean eraikitzen ari den hirugarren sektoreko erabilerako eraikinaren inguruan