Albisteak 13 ekaina, 2025

BAIC – Euskadiko Adimen Artifizialaren Zentroak 2025eko Batzar Orokorra egin du AAn lidergoa izateko begirada estrategikoarekin

77 erakunde bazkide bildu dira Arabako Parke Teknologikoan, AA erabiltzeko lidergoak duen funtsezko zereginaz hausnartzeko
-

Euskadiko Adimen Artifizialaren Zentroak (BAIC) 2025eko Batzar Orokorra egin du gaur Arabako Parke Teknologikoko Erakusketa Aretoan. AAren euskal ekosistemarentzat gakoa den hitzordu honetan, egungo 77 erakunde bazkide bildu dira, tartean, enpresak, erakunde publikoak, zentro teknologikoak eta unibertsitateak, guztiak ere teknologia horren garapen etiko, kolaboratibo eta subiranoarekin konprometituak.

Batzar Orokorrak, urtetik urtera, aukera eskaintzen du aliantzak indartzeko, aurrerapenak partekatzeko eta lan-ildo berriak aktibatzeko.

AAn estrategia zuzentzeko tresna zehatzak

Aurtengo edizioa aurreko ekitaldiko jarduerari buruzko errepaso formaletik haratago joan da, eduki estrategikoko bloke bat integratuz; hau da, “ThinkLAB: Lidergoa AAn zuzendaritza-taldeentzat”, erakundeetan eraldaketa-prozesuak zuzentzen dituztenei tresna praktikoak errazteko diseinatua.

Hasteko, Euskadin AAk egun duen egoera aztertu dute, nazioarteko beste ingurune batzuekin alderatzearekin batera, sortzen ari diren erronka eta aukerei erreparatuta. Ondoren, Nerea ArangurenekMondragon Korporazioko lehendakariordea, Danobat Group-eko zuzendari nagusia eta BAICeko lehendakariordea— hitzaldi inspiratzaile bat eman du eraldaketa teknologikoak markatutako testuinguruetako zuzendaritza-lidergoari buruz, esparru berri horretan erabakiak hartzen dituztenen zeregin estrategikoa nabarmenduz.

Eguneko une garrantzitsuenetako bat BAICen aurkezpena izan da:

  • Zuzendaritza-taldeentzako AA lidergoko gida praktikoa, AAren inpaktu globala eta tokikoa testuinguruan kokatzen duena. Bertan, estrategia eraginkor bat definitzeko gakoak planteatzeaz gain, zuzendaritza-profilen araberako hausnarketa-esparru bat txertatzen du (CEO, COO, CFO, CIO, CTO, CHRO, CMO, CLO), funtsezko galdera, erantzukizun espezifiko eta aplikatzeko adibide eta guzti.
  • Eduki horiek erakunde bakoitzaren errealitatean aplikatzeko diseinatutako lan-koadernoa, estrategia ekintza bihurtzen laguntzeko, lankidetzaren ikuspegitik eta balioetan oinarrituta.

“BAICetik zuzendaritza-taldeei lagundu nahi diegu prozesu eraldatzaile honetan. Kontua ez da soilik teknologia sartzea, baizik eta helburuarekin zuzentzea aldatzen doan ingurune batean. Hori dela-eta, gida hau sortu dugu. AAn lidergoa modu praktikoan eta gure errealitatera egokituta lurreratzeko”,  adierazi du Laura Marronek, BAICeko zuzendari nagusiak.

 

BAICek indartu egin du Euskadin AA Aplikatuaren eragile gisa duen eginkizuna

Jardunaldiari amaiera emateko, networking gune bat egin da, erakundeen artean iritziak trukatu eta sinergia berriak bultzatzeko. Baina, topaketa puntualaz haratago, Batzarrean agerian geratu da erakunde bazkideek duten konpromiso kolektiboa, lankidetzan, espezializazioan eta epe luzerako ikuspegian oinarritutako eraldaketa teknologikoaren ereduarekiko.

BAICek Euskadiko Adimen Artifizialaren ekosistemaren barruan trakzio-eragile izaten jarraitzen du, metodologiak eta baliabideak aktibatuz eta erakundeei lagunduz, AA hartzeaz gain, helburu eta ikuspegi estrategikoarekin egin dezaten.

 

Lotutako albisteak

BAICek  erakundeen  AA  heldutasuna  automatikoki  ebaluatzen  duen  tresna  bat  jarri  du  abian

BAICek erakundeen AA heldutasuna automatikoki ebaluatzen duen tresna bat jarri du abian

Euskadi 2030 Industria Planak IH industria-enpresa txiki eta ertainen artean ezartzea bultzatuko du

“Leaders  in  Tech  Conference”  konferentziak  berrikuntza  teknologikoko  ahots  handiak  elkartu  ditu
22/10/2025 Berrikuntza

“Leaders in Tech Conference” konferentziak berrikuntza teknologikoko ahots handiak elkartu ditu

SPRI Taldeak parte hartu du 20 hizlarik osatutako konferentzian

Gaiker  konpositezko  aeroegituren  diseinu  eta  fabrikazio  prozesuak  AAren  bidez  eraldatuko  ditu

Gaiker konpositezko aeroegituren diseinu eta fabrikazio prozesuak AAren bidez eraldatuko ditu

PAIramid proiektu europarrak proba birtualak egiteko plataforma garatuko du, material konposatuen ezaugarritze-piramidean diseinatzen eta prozesatzen laguntzeko.

Adimen  artifizialaren  adopzioa  Euskadin  %  42  hazi  da  urtebetean,  BAICen  bigarren  diagnostikoaren  arabera

Adimen artifizialaren adopzioa Euskadin % 42 hazi da urtebetean, BAICen bigarren diagnostikoaren arabera

Adimen Artifizialaren Euskal Zentroak (BAIC) Euskadiko Adimen Artifizialaren bigarren Diagnostikoa aurkeztu du. Diagnostikoak agerian uzten du, halaber, Adimen Artifizialean espezializatutako profesionalen kopurua % 20 baino gehiago hazi dela azken urtean.

70  profesionalek  adimen  artifizial  lehiakorra  eta  etikoa  eztabaidatzen  dute

70 profesionalek adimen artifizial lehiakorra eta etikoa eztabaidatzen dute

Eusko Jaurlaritza, BRTAk eta Globernancek IAren erronkei eta aukerei buruzko konferentzia bat antolatu dute

Ikusmen-ek  elikagaigintzako  eta  packaging-eko  kalitate-kontrola  aldatu  egin  du  AAn  oinarritutako  Ikusmen  Artifizialaren bidez

Ikusmen-ek elikagaigintzako eta packaging-eko kalitate-kontrola aldatu egin du AAn oinarritutako Ikusmen Artifizialaren bidez

Enpresaren konponbide automatizatuek aukera ematen dute produkzio-prozesu osoan begi-ikuskapena egiteko, lehengaitik hasita, azken ontziratzera.

Kudeaketa  Aurreratuaren  Europako  Astea  kulturari,  AAri  eta  lan  egiteko  modu  berriei  buruzko  eztabaida  batekin  hasiko  da  Bilbon

Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astea kulturari, AAri eta lan egiteko modu berriei buruzko eztabaida batekin hasiko da Bilbon

Urriaren 8an Javier Martínez Aldanondok emango dio hasiera Europako Asteari, erakunde adimentsuen arloan nazioartean ezagunak. Adimen Artifizialaren aroan etorkizunari aurrea hartzeko ikaskuntzaren kulturaren inguruan hitz egingo du.

AA  sortzaileak  bidea  urratu  du  euskal  enpresan,  BRTA  eta  UIKen  eskutik

AA sortzaileak bidea urratu du euskal enpresan, BRTA eta UIKen eskutik

BRTAk eta UIKek antolatu duten udako ikastaroak AA sortzailea Euskadin ezartzea sustatu nahi du, adibide errealak eta ezartzeko tresna eta giltzarriak emanez. 40 pertsonak baino gehiagok eta Ikerlan, Tecnalia eta Vicomtech zentroetako zenbait adituk hartu dute parte ikastaroan

AA  Sortzailea:  teoriatik  praktikara  enpresan,  Donostiako  udako  ikastaro  baten  ardatza

AA Sortzailea: teoriatik praktikara enpresan, Donostiako udako ikastaro baten ardatza

BRTAk eta EHUk jardunaldi praktiko bat antolatu dute irailaren 10ean Miramar Jauregian, kasu errealekin eta enpresetan adimen artifizial sortzailea ezartzeari buruzko eztabaidarekin.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira GISLAN, Arabako Enpresen Foroa, Enpresa Digitala, Proiekzio demolinguistikoa eta Cyber Range laborategi.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.