Albisteak 13 urria, 2025

Adimen artifizialaren adopzioa Euskadin % 42 hazi da urtebetean, BAICen bigarren diagnostikoaren arabera

Adimen Artifizialaren Euskal Zentroak (BAIC) Euskadiko Adimen Artifizialaren bigarren Diagnostikoa aurkeztu du. Diagnostikoak agerian uzten du, halaber, Adimen Artifizialean espezializatutako profesionalen kopurua % 20 baino gehiago hazi dela azken urtean.
-
  • Euskadin teknologia honen adopzioaren gorakada nabarmena izan da: euskal erakundeen %17,4k jada erabiltzen dute AA, aurreko urteko %12,2aren aldean; hau da, %42ko hazkundea urte bakarrean.
  •  Eusko Jaurlaritzak nabarmendu du diagnostiko hau baliagarria izango dela 2030erako Eraldaketa Digitaleko Estrategia eta Euskadiko Adimen Artifizialeko Plana eguneratzeko erabakiak bideratzeko.

BAIC, Adimen Artifizialaren Euskal Zentroak Euskadiko Adimen Artifizialaren bigarren Diagnostikoa aurkeztu du gaur SPRIren egoitzan, AAk lurraldean izan duen bilakaera, inpaktua eta erronkak ebaluatzen dituen txosten estrategikoa.

Ekitaldian parte hartu dute Jaione Ganzarain, Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak; Nerea Aranguren, BAICeko lehendakariordeak, Mondragon Korporazioaren ordezkari gisa; eta Laura Marrón, BAICeko zuzendari nagusiak.

Jaione Ganzarain sailburuordeak azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak legegintzaldi honetan 2030eko Eraldaketa Digitaleko Estrategia eta Euskadiko Adimen Artifizialeko Plana eguneratzeko konpromisoa indartzen duela, Euskadiren lidergo industriala eta teknologikoa sendotzeko helburuarekin.

Bere hitzaldian, Ganzarainek nabarmendu duenez, Euskadiko Industria Plana 2030ek gure lan-ikuspegia markatzen du, eta diagnostiko honen emaitzekin bat etorriz egiten du. Industria ETEen artean adimen artifizialaren adopzioa zabalduko dugu. Datozen hamar urteotan, lehiakortasuna datuen, adimenaren eta ezagutza hori balio bihurtzeko gaitasunaren inguruan jokatuko da. Eusko Jaurlaritzatik adimen hori, hemen Euskadin, gure industrian eta gure gizartean sortzea, kudeatzea eta aprobetxatzea nahi dugu.

Halaber, datuaren balio-kate subirano baterantz aurrera egitearen garrantzia azpimarratu du, euskal industriak sortzen duen informazioa Euskaditik bertatik kudeatu eta aprobetxatzeko, segurtasuna, lehiakortasuna eta autonomia teknologikoa bermatuz.

AA, enpleguaren eta lehiakortasunaren benetako motorra

Ikerketak baieztatzen du Euskadik erabakitasunez egiten duela aurrera adimen artifiziala hartzeko bidean. 2024an, AA erabiltzen zuten erakundeen ehunekoa % 12,2 zen. Urte bakarrean, kopurua %17,4ra igo da, eta horrek teknologia honen integrazio estrategiko eta jarraitua erakusten du.

Horrela, AA benetako motor ekonomiko bihurtu da, lanpostu kualifikatuak, negozio-aukerak eta talentu espezializatua sortuz.

Nerea Arangurenen hitzetan, “Euskadik erakusten du lankidetzatik abiatuta gai dela industria iraultza berri hau gidatzeko. Enpresen, zentro teknologikoen eta administrazioen arteko elkarlana erronkak aukera bihurtzen ari da, AA fidagarria, arduratsua eta gizartearen ongizatera bideratua bultzatuz

Diagnostikoaren sei gako

  • Adopzioa: 2025ean AA erabiltzen duten erakundeen % 17,4rekin, Euskadik % 42ko hazkundea izan du urte bakar batean.
  • Eragin ekonomikoa: AA lehiakortasun eta hazkunde motorra dela berresten da: teknologia hau erabiltzen duten enpresek beren fakturazioaren %8,7ko batez besteko igoera egozten diote AAri; hornitzaileen diru-sarrerak urte batean 105 milioitik 223 milioira bikoiztu dira; eta AAren inbertsio osoa 557 milioi eurokoa da, eragileen %92,6k inbertitzen jarraitzeko asmoa dutela adierazita.
  • Enplegua eta prestakuntza: Euskadik dagoeneko 9.500 profesional espezializatu baino gehiago ditu, eta urtean 1.100 graduatu AAn, hau da, aurreko urtean baino % 20 gehiago. Hala ere, talentu-arrakala bat dago oraindik, eta horrek eskatzen du profil berrien gaikuntza eta erakarpena bizkortzea.
  • Aldaketa kulturala: Eragileen %80k aldaketa kulturala izan dute AAren ondorioz, eta %20k “oso esanguratsutzat” jotzen dute; horrek erakusten du AA ez dela teknologia hutsa, pertsonen eta prozesuen eraldaketa ere bada.
  • Azpiegitura: 28 datu-zentro eta 7 HPC (High Performance Computing) aktibo daude, sare teknologiko indartsua osatuz; hala ere, ETE eta startup gehiagorentzako sarbidea ireki behar da oraindik.
  • Etika eta araudia: Agenteen % 12 baino ez dago Europako Erregelamenduarekin lerrokatuta, eta horrek adierazten du ibilbide garrantzitsua geratzen dela

Txostenak ohartarazten du hazkunde orekatu eta jasangarria bermatzeko oraindik zenbait erronka gainditu behar direla.

Erronka nagusien artean daude: adopzioa zabaltzea eta haren eragina handitzea, AA erabiltzen duten erakundeen %17,4tik harago; proiektuen eskalatzea; talentu-arrakala, (profesionalen kopurua %25 handitzea beharrezkoa da); azpiegitura eta konputazio-gaitasunaren sarbide bidezkoa; eta araudi- eta etika-lerrokatzea, gaur egun erakundeen %12an bakarrik betetzen dutenak.

Laura Marrónen hitzetan, “Euskadik AAren inguruan gero eta ekosistema sendoagoa du, baina adopzio zabalago, etiko eta ordenatu baterantz aurrera egiten jarraitu behar dugu. AA ez da etorkizuna: oraina da, eta haren eragina ekosistema osoaren inplikazioaren araberakoa izango da. Enpresa bakoitzak, erakunde bakoitzak eta profesional bakoitzak badu bere ekarpena eraldaketa honetan.”

Hurrengo urratsak: autodiagnostiko-tresna erakundeentzat

Berrikuntza gisa, BAICek iragarri du AA heldutasunaren autodiagnostikorako tresna digital bat abiaraziko duela, erakundeek euren garapen-maila ebaluatzeko, hobekuntza-eremuak identifikatzeko eta laguntza-programa eta diru-laguntzei buruzko informazioa jasotzeko

Ekimen horrek ekosistemaren urteko jarraipena indartuko du, eta, aldi berean, erakundeek erabaki estrategikoak hartzeko balioko du, beren egoera kontuan hartuta.

Tresna urriaren 20ko astetik aurrera egongo da eskuragarri BAICen webgunean www.baic.eus. Bertan, erakunde bakoitzak autodiagnostikoa zuzenean ikusi ahal izango du, eta bere heldutasun-mailarako laguntza-baliabide eta programa egokienei buruzko txosten pertsonalizatua jaso ahal izango du.

BAIC, Basque Artificial Intelligence Center, 2021ean sortu zen, mota desberdinetako erakundeak batzen dituen talde sustatzaile batek bultzatuta: enpresa handiak, startupak, IKT hornitzaileak, ezagutza-eragileak eta Eusko Jaurlaritza. Bere misioa da Euskadin Adimen Artifiziala modu etiko, kolaboratibo eta subiranoan hartzea bizkortzea, industria-lehiakortasuna sendotzen duten proiektuak bultzatuz eta AAren inguruko kultura partekatua sustatuz euskal ekosistema osoan.

Lotutako albisteak

70  profesionalek  adimen  artifizial  lehiakorra  eta  etikoa  eztabaidatzen  dute

70 profesionalek adimen artifizial lehiakorra eta etikoa eztabaidatzen dute

Eusko Jaurlaritza, BRTAk eta Globernancek IAren erronkei eta aukerei buruzko konferentzia bat antolatu dute

Ikusmen-ek  elikagaigintzako  eta  packaging-eko  kalitate-kontrola  aldatu  egin  du  AAn  oinarritutako  Ikusmen  Artifizialaren bidez

Ikusmen-ek elikagaigintzako eta packaging-eko kalitate-kontrola aldatu egin du AAn oinarritutako Ikusmen Artifizialaren bidez

Enpresaren konponbide automatizatuek aukera ematen dute produkzio-prozesu osoan begi-ikuskapena egiteko, lehengaitik hasita, azken ontziratzera.

Kudeaketa  Aurreratuaren  Europako  Astea  kulturari,  AAri  eta  lan  egiteko  modu  berriei  buruzko  eztabaida  batekin  hasiko  da  Bilbon

Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astea kulturari, AAri eta lan egiteko modu berriei buruzko eztabaida batekin hasiko da Bilbon

Urriaren 8an Javier Martínez Aldanondok emango dio hasiera Europako Asteari, erakunde adimentsuen arloan nazioartean ezagunak. Adimen Artifizialaren aroan etorkizunari aurrea hartzeko ikaskuntzaren kulturaren inguruan hitz egingo du.

AA  sortzaileak  bidea  urratu  du  euskal  enpresan,  BRTA  eta  UIKen  eskutik

AA sortzaileak bidea urratu du euskal enpresan, BRTA eta UIKen eskutik

BRTAk eta UIKek antolatu duten udako ikastaroak AA sortzailea Euskadin ezartzea sustatu nahi du, adibide errealak eta ezartzeko tresna eta giltzarriak emanez. 40 pertsonak baino gehiagok eta Ikerlan, Tecnalia eta Vicomtech zentroetako zenbait adituk hartu dute parte ikastaroan

AA  Sortzailea:  teoriatik  praktikara  enpresan,  Donostiako  udako  ikastaro  baten  ardatza

AA Sortzailea: teoriatik praktikara enpresan, Donostiako udako ikastaro baten ardatza

BRTAk eta EHUk jardunaldi praktiko bat antolatu dute irailaren 10ean Miramar Jauregian, kasu errealekin eta enpresetan adimen artifizial sortzailea ezartzeari buruzko eztabaidarekin.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira GISLAN, Arabako Enpresen Foroa, Enpresa Digitala, Proiekzio demolinguistikoa eta Cyber Range laborategi.

BAIC  –  Euskadiko  Adimen  Artifizialaren  Zentroak  2025eko  Batzar  Orokorra  egin  du  AAn  lidergoa  izateko  begirada  estrategikoarekin

BAIC – Euskadiko Adimen Artifizialaren Zentroak 2025eko Batzar Orokorra egin du AAn lidergoa izateko begirada estrategikoarekin

77 erakunde bazkide bildu dira Arabako Parke Teknologikoan, AA erabiltzeko lidergoak duen funtsezko zereginaz hausnartzeko

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Ekonomia Topaketak, LanHitz deialdia, Jauzia Gara ekitaldia, ChatGPT eta Nanoeskala

Ludus-ek  Europako  proiektu  batean  parte  hartzen  du  ingurune  birtual  naturalago  eta  murgilgarriagoak  sortzeko

Ludus-ek Europako proiektu batean parte hartzen du ingurune birtual naturalago eta murgilgarriagoak sortzeko

Bizkaiko enpresak bat egiten du Horizon Europeren LUMINOUS proiektuarekin, adimen artifiziala errealitate hedatuan integratzeko.

Eraldaketa  digitala:  Datuak  eta  Adimen  Artifiziala  eta  beren  inpaktua  teknologia  disruptiboen  garapenean

Eraldaketa digitala: Datuak eta Adimen Artifiziala eta beren inpaktua teknologia disruptiboen garapenean

Silvia Leal, Soziologian doktorea, ELGAko eta Europako Batzordeko aholkularia estrategia digitalean, hitzaldiak eskainiko ditu Bizkaian eta Araban.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.