Albisteak 10 iraila, 2025

AA sortzaileak bidea urratu du euskal enpresan, BRTA eta UIKen eskutik

BRTAk eta UIKek antolatu duten udako ikastaroak AA sortzailea Euskadin ezartzea sustatu nahi du, adibide errealak eta ezartzeko tresna eta giltzarriak emanez. 40 pertsonak baino gehiagok eta Ikerlan, Tecnalia eta Vicomtech zentroetako zenbait adituk hartu dute parte ikastaroan
-

Miramar Jauregiak “IA Generativa para Innovar en la Empresa” udako ikastaroa hartu du. BRTAk (Basque Research & Technology Alliance) antolatu du, UIKekin (EHUko Udako Ikastaroak) lankidetzan eta aliantza osatzen duten zentroen parte-hartzearekin. Jardunaldiaren helburua da teknologia disruptibo horren potentziala ikuspegi aplikatutik erakustea, eta profesionalak, teknologoak eta ikertzaileak biltzea kasu errealen, funtsezko tresnen eta jardunbide egokien inguruan, enpresa-inguruneetan ezartzeko.

“AA sortzailea benetako eragina izaten hasia da sektore ugaritan. BRTAtik lan egiten dugu ezartze kritikoa eta arduratsua errazteko, gaitasunak, datuen erabilera etikoa eta zentro, enpresa eta erakundeen arteko lankidetza sustatuz”, adierazi du Rikardo Bueno BRTAko zuzendari nagusiak.

AA sortzaileak industria aurreratuan, energian, osasunean eta antzeko sektore gakoetan duen eraginari buruzko sarrera-bloke batekin hasi da ikastaroa, eta gizartean ezartzeak dakartzan erronka nagusiei ere heldu die: kostuak, erregulazioa, jasangarritasuna, datuaren burujabetza eta OpenAI, Google eta Metaren moduko plataforma teknologiko global handiekiko mendekotasuna.

Bloke horri esker, partekatu ahal izan dira AA sortzailearen ezagutza teknikoa eta ingurune errealetako aplikazio praktikoa, eta teknologia horrek euskal enpresentzat eskaintzen dituen erronken eta aukeren hurbileko ikuspegia eman da.

Ondoren, mahai-inguru batek hainbat aditu bildu ditu, Euskadik AA sortzailea estrategikoki nola aprobetxa dezakeen eztabaidatzeko. Saioan zehar hainbat gai jorratu dira, hala nola ezagutza propioa sortzea, ekosistemako eragileen arteko lankidetza eta berrikuntza teknologikoa berme etiko, juridiko eta sozialekin uztartzeko beharra.

Hausnarketarako gune horrek mahai gainean jarri du zentro teknologikoek zein enpresek bete dezaketen zeregina teknologia hori modu arduratsu eta lehiakorrean erabiltzeko.

Jardunaldiaren bigarren zatia praktikari buruzkoa izan da, eta prestakuntza-bloke bat izan du ardatz. Bertan, modu irisgarrian azaldu dira kontzeptu gakoak, hala nola promptinga, RAG eredua (Retrieval-Augmented Generation) eta fine-tuninga. Gainera, AA sortzailearen soluzioen garapenean asko erabiltzen diren tresna batzuk aurkeztu dira: LangChain, LlamIndex, OpenAI eta Hugging Face.

Une gogoangarrienetako bat zuzeneko erakustaldia izan da. Pausoz pauso erakutsi da nola inplementatu teknika horiek erabilera-kasu zehatzetan.

Jardunaldiari jarraipena emateko, BRTA osatzen duten zentroetako ikertzaileek garatutako AA sortzailearen benetako aplikazio-kasuak aurkeztu dira. Esku-hartze horietan adibide zehatzak erakutsi dira. Adibidez, nola erabiltzen den teknologia hori barne-prozesuak hobetzeko, datuen kudeaketa optimizatzeko eta industria-inguruneetako zeregin konplexuak automatizatzeko.

Esperientzia horiei esker, zuzenean ezagutu ahal izan dira zentro teknologikoak eta ikerketa-zentroak identifikatzen ari diren onurak, oztopoak eta jardunbide egokiak, AA sortzailea euskal erakundeetan hedatu heinean.

Jardunaldia amaitzeko, hausnarketarako eta publikoak parte hartzeko espazio ireki bat izan da. Bertan, eztabaidatu ahal izan dira Euskadin adimen artifizial sortzailearen ezarpenari buruzko kezkak, proposamenak eta etorkizuneko ikuspegiak. Azken bloke horretan, inplementazio etiko, arduratsu eta jasangarrirantz aurrera egiteko ideiak eztabaidatu dira, eta nabarmen geratu da teknologia horrek planteatzen dituen erronkei aurre egiteko zentroen, enpresen eta erakundeen arteko lankidetzaren garrantzia.

Bestalde, Jon Kepa Gerrikagoitiak, BRTAko arduradun zientifiko-teknologikoak eta ikastaroaren zuzendariak, hau azpimarratu du: “Ikastaroak ikuspegi argi eta errealista bat eman du AA sortzailea benetako erakundeetan aplikatzeko moduari buruz, eta ezarpen-maila desberdinak erakutsi ditu —oinarrizko laguntzaileetatik hasi eta RAGa erabiltzen duen irtenbide aurreratuetaraino—, kasu bakoitzerako ikuspegi egokiena identifikatzen lagunduz”.

BRTA

Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantza 2019an sortu zen, Euskadiko ikerketa aplikatuko eta garapen teknologikoko eragile nagusien arteko lankidetza sendotzeko. Helburu du ikerketan eta teknologian oinarritutako ezagutza euskal industriara eta enpresetara transferitzea eta, hala, lurraldearen lehiakortasuna eta garapen ekonomikoa sustatzea.

Ikerketa kooperatiboko 4 zentrok eta 13 zentro teknologikok osatzen dute aliantza: CIC bioGUNE, CIC nanoGUNE, CIC biomaGUNE, CIC energiGUNE, Azterlan, Azti, Ceit, Cidetec, Gaiker, Ideko, Ikerlan, Leartiker, Lortek, Neiker, Tecnalia, Tekniker eta Vicomtech.

 

Lotutako albisteak

BAICek  erakundeen  AA  heldutasuna  automatikoki  ebaluatzen  duen  tresna  bat  jarri  du  abian

BAICek erakundeen AA heldutasuna automatikoki ebaluatzen duen tresna bat jarri du abian

Euskadi 2030 Industria Planak IH industria-enpresa txiki eta ertainen artean ezartzea bultzatuko du

“Leaders  in  Tech  Conference”  konferentziak  berrikuntza  teknologikoko  ahots  handiak  elkartu  ditu
22/10/2025 Berrikuntza

“Leaders in Tech Conference” konferentziak berrikuntza teknologikoko ahots handiak elkartu ditu

SPRI Taldeak parte hartu du 20 hizlarik osatutako konferentzian

Gaiker  konpositezko  aeroegituren  diseinu  eta  fabrikazio  prozesuak  AAren  bidez  eraldatuko  ditu

Gaiker konpositezko aeroegituren diseinu eta fabrikazio prozesuak AAren bidez eraldatuko ditu

PAIramid proiektu europarrak proba birtualak egiteko plataforma garatuko du, material konposatuen ezaugarritze-piramidean diseinatzen eta prozesatzen laguntzeko.

Adimen  artifizialaren  adopzioa  Euskadin  %  42  hazi  da  urtebetean,  BAICen  bigarren  diagnostikoaren  arabera

Adimen artifizialaren adopzioa Euskadin % 42 hazi da urtebetean, BAICen bigarren diagnostikoaren arabera

Adimen Artifizialaren Euskal Zentroak (BAIC) Euskadiko Adimen Artifizialaren bigarren Diagnostikoa aurkeztu du. Diagnostikoak agerian uzten du, halaber, Adimen Artifizialean espezializatutako profesionalen kopurua % 20 baino gehiago hazi dela azken urtean.

70  profesionalek  adimen  artifizial  lehiakorra  eta  etikoa  eztabaidatzen  dute

70 profesionalek adimen artifizial lehiakorra eta etikoa eztabaidatzen dute

Eusko Jaurlaritza, BRTAk eta Globernancek IAren erronkei eta aukerei buruzko konferentzia bat antolatu dute

Ikusmen-ek  elikagaigintzako  eta  packaging-eko  kalitate-kontrola  aldatu  egin  du  AAn  oinarritutako  Ikusmen  Artifizialaren bidez

Ikusmen-ek elikagaigintzako eta packaging-eko kalitate-kontrola aldatu egin du AAn oinarritutako Ikusmen Artifizialaren bidez

Enpresaren konponbide automatizatuek aukera ematen dute produkzio-prozesu osoan begi-ikuskapena egiteko, lehengaitik hasita, azken ontziratzera.

Kudeaketa  Aurreratuaren  Europako  Astea  kulturari,  AAri  eta  lan  egiteko  modu  berriei  buruzko  eztabaida  batekin  hasiko  da  Bilbon

Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astea kulturari, AAri eta lan egiteko modu berriei buruzko eztabaida batekin hasiko da Bilbon

Urriaren 8an Javier Martínez Aldanondok emango dio hasiera Europako Asteari, erakunde adimentsuen arloan nazioartean ezagunak. Adimen Artifizialaren aroan etorkizunari aurrea hartzeko ikaskuntzaren kulturaren inguruan hitz egingo du.

AA  Sortzailea:  teoriatik  praktikara  enpresan,  Donostiako  udako  ikastaro  baten  ardatza

AA Sortzailea: teoriatik praktikara enpresan, Donostiako udako ikastaro baten ardatza

BRTAk eta EHUk jardunaldi praktiko bat antolatu dute irailaren 10ean Miramar Jauregian, kasu errealekin eta enpresetan adimen artifizial sortzailea ezartzeari buruzko eztabaidarekin.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira GISLAN, Arabako Enpresen Foroa, Enpresa Digitala, Proiekzio demolinguistikoa eta Cyber Range laborategi.

BAIC  –  Euskadiko  Adimen  Artifizialaren  Zentroak  2025eko  Batzar  Orokorra  egin  du  AAn  lidergoa  izateko  begirada  estrategikoarekin

BAIC – Euskadiko Adimen Artifizialaren Zentroak 2025eko Batzar Orokorra egin du AAn lidergoa izateko begirada estrategikoarekin

77 erakunde bazkide bildu dira Arabako Parke Teknologikoan, AA erabiltzeko lidergoak duen funtsezko zereginaz hausnartzeko

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.