Albisteak 13 urria, 2025

70 profesionalek adimen artifizial lehiakorra eta etikoa eztabaidatzen dute

Eusko Jaurlaritza, BRTAk eta Globernancek IAren erronkei eta aukerei buruzko konferentzia bat antolatu dute
-

Eusko Jaurlaritzak, Basque Research & Technology Alliancek (BRTA) eta Gobernantza Demokratikoko Globernance Institutuak jardunaldi hau antolatu dute gaur, Vicomtech zentro teknologikoaren laguntzaz, Zamudioko Parke Zientifiko Teknologikoan: “AA lehiakor, etiko eta gizartearekiko arduratsu baterako prestakuntza-arloko erronkak”,  Topaketa honek zientziaren eta teknologiaren alorreko, eremu akademikoko eta erakundeetako 70 profesional bildu ditu, adimen artifizialaren inguruko prestakuntza etikoak dakartzan erronkez eta aukerez eztabaidatzeko.

Adimen artifizialak gero eta protagonismo handiagoa du hainbat sektore estrategikotan, eta aukera berriak zabaltzen ditu berrikuntzaren eta lehiakortasunaren alorretan. Hura garatzeak galdera garrantzitsuak dakarzkigu, ordea, haren gizarte-inpaktuari, gobernantzari eta haren erabilera gidatu behar duten printzipio etikoei buruz.

Jardunaldia hasteko, hitza hartu dute Eusko Jaurlaritzako Gizarte Berrikuntzako eta 2030 Agendako zuzendari Asier Aranbarrik; BRTAko zuzendari nagusi Rikardo Buenok eta Globernanceko proiektuen koordinatzaile Mikel Cabellok, jardunaldiaren helburuak eta adimen artifizialaren inguruko Euskadiko lan-testuingurua aurkezteko.

“Adimen artifizialak komunitatearen zerbitzura egon behar du. Helburua da ematen duen potentzialaz baliatzea, ez soilik lehiakortasuna hobetzeko, baizik eta balio demokratikoak eta komunitatearen zentzua indartzeko. AA guztion onurarako tresna bihur daiteke, eta halaxe behar du, autokraziaren aldeko tentazio ororen aurka egiteko”, adierazi du Asier Aranbarrik.

Jarraian, Daniel Innerarity filosofo eta gobernantzan adituak lehen hitzaldia eman du, “AA, teknologia konplexu bat mundu konplexu batean” izenekoa, eta azpimarratu du teknologiaren, gizartearen eta demokraziaren arteko harremana birpentsatu beharra dagoela, munduan elkarrekiko mendekotasuna gero eta handiagoa den honetan.

Goizak aurrera egin ahala, hitzaldiak bata bestearen atzetik etorri dira: Anibal Astobizak (Granadako Unibertsitatea) eta Txetxu Ausinek (IFS-CSIC) adimen artifizialaren alderdi etikoei eta lehiakortasunari buruzko hitzaldiak eman dituzte, eta, haietan, landu dute erreferentziazko zer esparru behar ditugun garapen teknologiko etiko, arduratsu, jasangarri eta balio demokratikoak errespetatzen dituen bat bermatzeko.

Halaber, Vicometecheko zenbait adituk AAko proiektu errealetan etika txertatzen daukaten esperientzia azaldu dute. Hain zuzen, Antolakuntzako eta Gobernantzako zuzendari Edurne Loyarte, Ixabel Arbide aholkulari juridikoa eta Segurtasunerako Bideo Analisi Adimenduneko saileko ikerlari Mikel Aranburu aritu dira hitzaldian.

Jardunaldia amaitzeko, Txetxu Ausinek moderatutako mahai-inguru bat egin dute, eta, han, AA etiko, arduratsu eta lehiakorrak dituen erronka eta dilema nagusiak eztabaidatu dituzte, besteak beste, mundu-mailako arauketa, etika teknologian txertatzea eta diziplina anitzeko taldeen arteko komunikazioa.

Topaguneak duen ikusmolde kolaboratiboa azpimarratu du Txetxu Ausinek, baita zientzia, teknologia eta balioak lotzen dituzten hausnarketarako guneak sustatzeak duen garrantzia ere.  “Dagoeneko inguruan dugu AA, eta tartean dauden eragile guztien laguntza behar dugu irizpide etikoei jarraituz garatzen eta erabiltzen dela bermatzeko, eta konfiantza publikoa sortuko duten eta teknologia gizarteak eskuratzen duela ziurtatzeko azpiegiturak eta prozesuak garatzeko”, baieztatu du Ausinek.

Ekitaldi honek indartu egin du I+G+Bko euskal ekosistemak eraldaketa digital arduratsuarekin duen konpromisoa, eta oinarriak ezarri ditu gizartearen ongizatearekin eta aurrerakuntza jasangarriarekin bat datozen proiektu teknologikoetarako.

BRTA

Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantza 2019an sortu zen, Euskadiko ikerketa aplikatuko eta garapen teknologikoko eragile nagusien arteko lankidetza sendotzeko. Helburu du ikerketan eta teknologian oinarritutako ezagutza euskal industriara eta enpresetara transferitzea eta, hala, lurraldearen lehiakortasuna eta garapen ekonomikoa sustatzea.

Ikerketa kooperatiboko 4 zentrok eta 13 zentro teknologikok osatzen dute aliantza: CIC bioGUNE, CIC nanoGUNE, CIC biomaGUNE, CIC energiGUNE, Azterlan, Azti, Ceit, Cidetec, Gaiker, Ideko, Ikerlan, Leartiker, Lortek, Neiker, Tecnalia, Tekniker eta Vicomtech.

Lotutako albisteak

BAICek  erakundeen  AA  heldutasuna  automatikoki  ebaluatzen  duen  tresna  bat  jarri  du  abian

BAICek erakundeen AA heldutasuna automatikoki ebaluatzen duen tresna bat jarri du abian

Euskadi 2030 Industria Planak IH industria-enpresa txiki eta ertainen artean ezartzea bultzatuko du

“Leaders  in  Tech  Conference”  konferentziak  berrikuntza  teknologikoko  ahots  handiak  elkartu  ditu
22/10/2025 Berrikuntza

“Leaders in Tech Conference” konferentziak berrikuntza teknologikoko ahots handiak elkartu ditu

SPRI Taldeak parte hartu du 20 hizlarik osatutako konferentzian

Gaiker  konpositezko  aeroegituren  diseinu  eta  fabrikazio  prozesuak  AAren  bidez  eraldatuko  ditu

Gaiker konpositezko aeroegituren diseinu eta fabrikazio prozesuak AAren bidez eraldatuko ditu

PAIramid proiektu europarrak proba birtualak egiteko plataforma garatuko du, material konposatuen ezaugarritze-piramidean diseinatzen eta prozesatzen laguntzeko.

Adimen  artifizialaren  adopzioa  Euskadin  %  42  hazi  da  urtebetean,  BAICen  bigarren  diagnostikoaren  arabera

Adimen artifizialaren adopzioa Euskadin % 42 hazi da urtebetean, BAICen bigarren diagnostikoaren arabera

Adimen Artifizialaren Euskal Zentroak (BAIC) Euskadiko Adimen Artifizialaren bigarren Diagnostikoa aurkeztu du. Diagnostikoak agerian uzten du, halaber, Adimen Artifizialean espezializatutako profesionalen kopurua % 20 baino gehiago hazi dela azken urtean.

Ikusmen-ek  elikagaigintzako  eta  packaging-eko  kalitate-kontrola  aldatu  egin  du  AAn  oinarritutako  Ikusmen  Artifizialaren bidez

Ikusmen-ek elikagaigintzako eta packaging-eko kalitate-kontrola aldatu egin du AAn oinarritutako Ikusmen Artifizialaren bidez

Enpresaren konponbide automatizatuek aukera ematen dute produkzio-prozesu osoan begi-ikuskapena egiteko, lehengaitik hasita, azken ontziratzera.

Kudeaketa  Aurreratuaren  Europako  Astea  kulturari,  AAri  eta  lan  egiteko  modu  berriei  buruzko  eztabaida  batekin  hasiko  da  Bilbon

Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astea kulturari, AAri eta lan egiteko modu berriei buruzko eztabaida batekin hasiko da Bilbon

Urriaren 8an Javier Martínez Aldanondok emango dio hasiera Europako Asteari, erakunde adimentsuen arloan nazioartean ezagunak. Adimen Artifizialaren aroan etorkizunari aurrea hartzeko ikaskuntzaren kulturaren inguruan hitz egingo du.

AA  sortzaileak  bidea  urratu  du  euskal  enpresan,  BRTA  eta  UIKen  eskutik

AA sortzaileak bidea urratu du euskal enpresan, BRTA eta UIKen eskutik

BRTAk eta UIKek antolatu duten udako ikastaroak AA sortzailea Euskadin ezartzea sustatu nahi du, adibide errealak eta ezartzeko tresna eta giltzarriak emanez. 40 pertsonak baino gehiagok eta Ikerlan, Tecnalia eta Vicomtech zentroetako zenbait adituk hartu dute parte ikastaroan

AA  Sortzailea:  teoriatik  praktikara  enpresan,  Donostiako  udako  ikastaro  baten  ardatza

AA Sortzailea: teoriatik praktikara enpresan, Donostiako udako ikastaro baten ardatza

BRTAk eta EHUk jardunaldi praktiko bat antolatu dute irailaren 10ean Miramar Jauregian, kasu errealekin eta enpresetan adimen artifizial sortzailea ezartzeari buruzko eztabaidarekin.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira GISLAN, Arabako Enpresen Foroa, Enpresa Digitala, Proiekzio demolinguistikoa eta Cyber Range laborategi.

BAIC  –  Euskadiko  Adimen  Artifizialaren  Zentroak  2025eko  Batzar  Orokorra  egin  du  AAn  lidergoa  izateko  begirada  estrategikoarekin

BAIC – Euskadiko Adimen Artifizialaren Zentroak 2025eko Batzar Orokorra egin du AAn lidergoa izateko begirada estrategikoarekin

77 erakunde bazkide bildu dira Arabako Parke Teknologikoan, AA erabiltzeko lidergoak duen funtsezko zereginaz hausnartzeko

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.