ES | EU


2017ko Urtarrila 22
Apaintzeko irudia



Irakurri gehiago…



2017ko Urtarrila 20
Apaintzeko irudia



Bere familiaren ustiategia, Poiu Baserria, S.C., duela hiru hamarkada sortu zen Arrankudiagan, aitak erabaki zuenean industria arloko lana utzi eta esnea ekoizten hastea. Harrezkero, granja hazi egin da pixkanaka, eta baita modernizatu ere, bai azpiegituretan eta bai ekoizteko eran. Ikasketak amaitutakoan sartu zen Alfonso jarduera hartan, eta negozioa aurrera ateratzen laguntzeaz gain, moduak bilatzen aritu da etengabe negozioa hobetzeko eta detaile txikiena optimizatzeko.

Granjen arazo larrienetako bat mindaren kudeaketa izaten da; Alfonsok sistema bat sortu zuen arazo hori gainditzeko, eta Promoingenio-k, berrikuntza sustatzeko plataformak, 2016ko asmakizun onenen artean aukeratu du.

Irakurri gehiago…



2017ko Urtarrila 19
Apaintzeko irudia



Datorren urtarrilaren 26an aurkeztuko da Bilbon Health 2.0 komunitatea.

 

Teknologia digitalekin eta osasunarekin lotutako 500dik gora enpresa eta startupek osatzen dute Health 2.0 mugimendua. Health 2.0 Estatu Batuetan 2007an sortutako komunitate bat da, mundu osoko hirietara hedatu dena. Ekimenaren helburu nagusia da topaketak eta hitzaldiak antolatzea, osasunaren eta IKTen arloetan egiten diren berrikuntza garrantzitsuenak ezagutarazteko.
Irakurri gehiago…



2017ko Urtarrila 18
Apaintzeko irudia



Bizkaia Open Future_ ekimenak Jardunaldi batera gonbidatu nahi zaitu, urtarrilaren 26ko –osteguna– 15:30ean, 4.0. Industriarekin loturiko teknologietako euskal startup-en berri izan dezazun.

Topaketa horren helburua, bertoko ekosistema ekintzailea sakontzea da, sektore teknologiko eta industriala eta datozen urteotan horiek izango dituzten erronkak lehen eskutik ezagut ditzazun.


Irakurri gehiago…