Basque Industry 4.0


Erakundeek 4.0 Industriaren iraultza berri hau bultzatu eta laguntzearen alde hartu duten konpromisoa, alde batetik, Eusko Jaurlaritzak industria bultzatzeko abiarazitako estrategian islatu da, eta bestetik, euskal enpresek industria adimendunaren aldeko europar estrategia lideratzen ari diren nazioarteko taldeetan lortu duten presentzian.

 

Basque Industry 4.0 delakoaren erronkak, Eusko Jaurlaritzak etorkizuneko industria garatzeko bultzatu dituen planen arteko hartu-‐emanak ditu oinarri. 2013-­2016ko Industria Planak, RIS3 Espezializazio Adimendunaren Estrategiak, Euskadiko 2020ko Agenda Digitala Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planak eta Nazioartekotze Planak berak Basque Industry 4.0 munduan definitu, garatu eta posionatzeko erronkarekin bat egin dute.

 

2013az geroztik, Euskadi, espezializazio adimendunaren laguntzaz hazkunde berri bat lortzea xede duen ‘Vanguard’ taldeko 15 europar eskualdeen artean kokatu da. Hauexek dira “abangoardiako eskualdeak”: Euskadi, Baden-Württemberg, Flandes, Valonia, Lombardia, Malopolska, Ipar Renania-­‐Westfalia, Eskozia, Skåne, Herbehereetako Hego-Ekialdea, Tampere, Asturias, Portugalgo Ipar eskualdea, Goi Austria eta Rhône-Alpes.

 

Fabrikazio Aurreratuaren aldeko Basque Industry 4.0 apustua gauzatuz, Eusko Jaurlaritzak hiru programa berri abiarazi ditu, manufaktura-­‐industrietan, enpresa txiki eta ertainetan eta enpresa­‐ohun osoan elektronika, informazio eta komunikazio teknologiak (EIKT) inplementatu eta transferentzia teknologikoko proiektuak sustatzeko asmoz.

 

Programa hauek, industriako I+G bultzatzeko 2016an banatutako 146.8 milioi euroko laguntzetarako deialdiekin batera, ezin hobeto bistaratzen dute Eusko Jaurlaritzak Fabrikazio Aurreratuaren alde egin duen apustua. Estrategia horrek Basque Industry 4.0 delako izendapena dauka gure artean, marka hori zabaldu baitzen duela bi urte, Euskadin izen bereko topaketa egin eta Europar Batasunak RIS3 Espezializazio Adimendunari buruz ezarritako zuzentarauen aplikazioa iragarri zenean.

 

Egiari zor, europar erakundeek, Europa 2020 estrategiaren bitartez, jarraitu beharreko jarduera-­ildoa zehaztu dute espezializazio adimenduna nagusi duten herrialdeen garapen ekonomikoari dagokionez, hots, eskualde, herrialde eta esparru ekonomiko bakoitzak ongien egiten dakiena egiten jarraitzeko espezializatu behar du, eta erakundeek sostengua eman behar diote onenak tarteko dituzten sektoreen mesedeko ekimenei.

 

Horren haritik, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, Euskadik,industriaren sustapenean oinarrituta, honako hiru lehentasun hauetan espezalizatu behar duela diagnostikatu du: Fabrikazio Aurreratua, Energia eta Bio-­Osasuna.

 
Azken ordukoa!
Nuestros contenidos de
Basque Industry 4.0