Ekintzailetza
Albisteak 24 apirila, 2019

LORRAk aurten instalatzeko asmoa duten 25 ekintzaile babestuko ditu

LORRAk ekintzailetzari laguntzeko zerbitzua aurrera eramaten du HAZI Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak koordinatzen duten Gaztenek programaren barruan.
-

Bizkaiko lehen sektorean ekintzailetza areagotzen ari da. Aurten, Gaztenek programaren markoan 25 negozio-proiektu abiarazi nahi dira eta LORRA, nekazaritza eta abeltzaintza zerbitzuetako entitatea, arduratuko da 25 ekintzaile horiei laguntza emateaz Bizkaiko landa-eremuan instalatzeko xedea bete dezaten, eskuragai dauden laguntza-lanak eskuratu eta sektorean bizimodua ateratzeko. LORRAk ekintzailetzari laguntzeko zerbitzua aurrera eramaten du HAZI Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak koordinatzen duten Gaztenek programaren barruan.

Hasiera batean 32 eskaera aurkeztu ziren programan, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza-planei hasiera eman aurretiko balorazio-batzordean aztertu ziren horiek. Horietatik guztietatik 25 espediente onartu ziren –emakumeek zuzendutako 12 eta gizonek zuzendutako 13– nahiz eta batzuk dagozkion baimenak eta lizentziak lortu behar dituzten aurrera eramateko.

Bizkaiko Lurralde Historikoan negozioak ezarri nahi dituzten ekintzaileek arlo ezberdinetan jarduten dute, azken urteotan ikus ditzakegun joerei jarraikiz.
Batetik, ekintzailetzaren parte bat bizigarri berria behar duen sektore baten belaunaldi-txandaketari zuzenduta dago. Hain zuzen, proiektuak honela banatzen dira: 9 belaunaldi-txandaketarako, 13 instalazio berrietarako eta 3 lehendik dauden ustiapenetara sartzeko. Bestalde, jardueren artean, aurten, lehendik dauden haragitarako eta esnetarako ustiategietara sartzeak eta merkatu-hobi berriak nagusitzen dira, oilaskoen gizentzea edo ahabien laborantza kasu. Sektorean tradiziorik ez duten 40 urtetik gorako pertsonen profil berriak sortu dira ere, krisiak jotako urteen ondorioa. Aurreko urteekin alderatuta emakumeek zuzendutako proiektuak pixka bat areagotu direla antzematen da, baina ez dago parekotasunik.

Kontrapuntu gisa, pasadan urteetan nekazaritza ekologikoko ekoizpen-ereduetan antzemandako sarrera berrien joera eten egin da. Itxaron egin beharko dugu egoeraren araberakoa den, edo, aldiz, etorkizunean mantenduko den baloratu aurretik.

Proiektu berrietatik 7 nekazaritzaren eremukoak dira eta 18 abeltzaintzaren eremukoak. 5 baratzezaintzakoak dira (negutegian eginikoak) eta 2 frutazaintzakoak (kiwi plantazioa eta ahabien plantazioa). Mahastizaintzarako proiektua eta txakolin upeltegia ere badaude. Horrez gain, haragitarako 6 behi-ustiategi eta esnetarako 5 behi-ustiategi, hegazti-hazkuntzako 3 ustiategi, eta gizentzeko landako oilaskoen eta ardi-ahuntzen ustiategi bana daude.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren Landa Garapen Zerbitzua proiektu horiek guztiak aztertzen ari da. BFAren 2019rako ekitaldirako Laguntza Planaren baldintzen arabera, finantzaketa jasoko dute betiere “konkurrentzia lehiakorra” gainditzen badute eta instalaziorako behar diren baimen guztiak lortzen badituzte.

LORRAren ekintzailetza-zerbitzua 5 urtez egongo da martxan, eta programak ezarritako ibilbide horretan sortzen doazen arazoak konpontzen lagunduko die ekintzaileei, beren negozioak aurrera atera ditzaten. Horretarako, urrats hauek eman behar dira: lehenbizi, eskaera eta batzordearen balorazioa; gero, monitorizazioa, enpresa-plana eta lehen instalaziorako laguntza-eskaera. Eskaera baloratu eta ebatzi eta gero, jardueraren tutoretza egingo da, eta, jarraian, bigarren balorazioa, ziurtagiria eduki eta azken ordainketa egin aurretik.

LORRAK 2012 eta 2018 bitartean ireki ziren 227 espediente jorratu zituen pasadan ekitaldian. Horietatik 41 negozio-espedienteren tutorizazioa itxi ziren, Bizkaiko lehen sektorearen jarduera ezberdinetan guztiz sartu direlako; horregatik, hemendik aurrera ez dute laguntzarik jasoko. Beste 168 espedienteek garapen-prozesuan jarraitzen dute sartu zirenetik bigarren, hirugarren eta/edo laugarren urtean, zalantzak eta arazoak argituz, eta 18 espediente berri daude datozen urteetan instalatu ahal izateko.

lorra asociaciones

Lotutako albisteak

Toribio  Echevarría  Sariek  35.  edizioa  betetzen  dute  aurten,  hainbat  berritzasunekin
15/09/2025 Ekintzailetza

Toribio Echevarría Sariek 35. edizioa betetzen dute aurten, hainbat berritzasunekin

Hautagaitzak aurkezteko epea urriaren 9ra arte dago zabalik

Eusko  Jaurlaritzak  mundu  osoko  882  startup  erakarri  ditu  Euskadiko  70  enpresarekin  lan  egiteko
15/09/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak mundu osoko 882 startup erakarri ditu Euskadiko 70 enpresarekin lan egiteko

Startupek edizio honetan parte hartu duten 70 enpresek planteatutako 12 erabilera-kasuei erantzuteko hautagaitzak aurkeztu dituzte.

Habitakek  AA  teknologiaren  laguntzarekin  higiezinen  zerbitzuak  iraultzen  ditu
09/09/2025 Ekintzailetza

Habitakek AA teknologiaren laguntzarekin higiezinen zerbitzuak iraultzen ditu

Plataformak adimen artifiziala erabiltzen du jabeak, erosleak, agenteak eta sektoreko profesionalak konektatzeko.

Grunussek  energia  sortzeko,  transmititzeko  eta  biltegiratzeko  modua  eraldatzen  du
28/08/2025 Ekintzailetza

Grunussek energia sortzeko, transmititzeko eta biltegiratzeko modua eraldatzen du

Berrikuntzak bultzatutako ‘deeptech 'enpresa honek aurrerapen teknologiko eta ekologikoaren abangoardian kokatzen da

Taldekik  biosentsoreak  garatu  ditu  gaixotasunen  diagnostiko  aurreraturako

Taldekik biosentsoreak garatu ditu gaixotasunen diagnostiko aurreraturako

BereMELISA plataformak hamaika aukera eskaintzen ditu azterketa biomolekularrean

70  korporazio  startupen  soluzioen  bila  BIND  Corporaten,  Eusko  Jaurlaritzaren  ekimenean
25/08/2025 Ekintzailetza

70 korporazio startupen soluzioen bila BIND Corporaten, Eusko Jaurlaritzaren ekimenean

Programan izena emateko epea irailaren 5era arte dago zabalik eta Partner enpresentzako proiektuak, mentoringa eta ekintzailetza eta berrikuntzako ekosistemarekiko konexioa hartzen ditu barne.

Ekintzailetza  berritzaile  onena  aitortzen  duten  Top101  Sarietarako  epea  zabalik  dago
29/07/2025 Ekintzailetza

Ekintzailetza berritzaile onena aitortzen duten Top101 Sarietarako epea zabalik dago

Hautagaitzak irailaren 23ra arte aurkez daitezke

Konexio:  “Gure  helburua  da  erakundeei  nazioarteko  talentua  aurkitzen  laguntzea  eta  prozesu  osoan  laguntzea”
16/07/2025 Ekintzailetza

Konexio: “Gure helburua da erakundeei nazioarteko talentua aurkitzen laguntzea eta prozesu osoan laguntzea”

Bizkaiko enpresak irtenbidea ematen dio tokiko profesionalak aurkitzeko zailtasunari, eta profilak beste herrialde batzuetatik lekualdatzea errazten du.

Eusko  Jaurlaritza  sozietate  publikoen  digitalizazioa  hobetzeko  soluzio  berritzaileak  dituzten  startupen  bila  dabil
15/07/2025 Up Euskadi

Eusko Jaurlaritza sozietate publikoen digitalizazioa hobetzeko soluzio berritzaileak dituzten startupen bila dabil

BIND GovTech ekimenaren hirugarren deialdia abuztuaren 4ra arte egongo da zabalik. 

Seinalek  enpresei  beren  informazioa  edozein  mehatxuren  aurrean  babesten  laguntzen  die
08/07/2025 Zibersegurtasuna

Seinalek enpresei beren informazioa edozein mehatxuren aurrean babesten laguntzen die

20 urte baino gehiagoko esperientziarekin, Seinale zibersegurtasunean eta Zuzenbide Digitalean espezializatutako konpainia gisa finkatu da

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.