Albisteak 23 uztaila, 2025

Tecnaliak nazioarteko merkatuetarako suteen eskala handiko saiakuntzak egiteko gaitasuna handitu du

Ikerketa eta garapen teknologikoko zentroak akreditazioa lortu du suteen eskala handiko saiakuntzak egiteko Kanadako araudiaren arabera. Lehenago Estatu Batuetako edo Erresuma Batuko araudietarako lortutakoei gehitu zaie, eta gaitasun hori duen Europako laborategi bakarra da
-
  • Saiakuntza horien bidez, eraikuntzarako inguratzaile-sistemak baliozkotzen dira, altuera handiko eta eraikin berezietako segurtasuna bermatzeko, eta negozio-aukera bat dira eraikuntza-enpresentzat merkatu berrietara iristeko
  • TECNALIA erreferentzia da Europan suteen aurkako segurtasunean, eta duela 25 urte baino gehiagotik eraikuntzaren industriari laguntzen ari da haren garapenen bideragarritasuna eta efikazia bermatzen, merkatura lasterrago irits daitezen

 Tecnalia ikerketa eta garapen teknologikoko zentroak suteen eskala handiko saiakuntzak egiteko beste akreditazio bat lortu du: Kanadako araudiaren araberakoa. Lehenago Estatu Batuetako edo Erresuma Batuko araudietarako lortutakoei gehitu zaie, eta gaitasun hori duen Europako laborategi bakarra da. Horrela, negozio-aukera berriak irekitzen zaizkie eraikuntza-industriako enpresei, Europatik haragoko merkatu hain arautu eta zorrotzetan.

Akreditazio berriak CAN/ULC-S134-13 arauari erantzuten dio, eta aukera ematen du Kanadan eraikuntzan erabiltzeko inguratzaile-sistemak baliozkotzeko, altuera handiko eta eraikin berezietako segurtasuna bermatzeko. Horretarako, fatxadako sistemek suteen aurrean duten benetako portaera ebaluatzen da, eraikinaren oinean sutea dagoela simulatuz eta sugarren hedapena, bero-fluxua eta sua higiezinaren barrura sartzeko aukera aztertuz.

Egiaztagiri horrekin, osatu egiten dira zentroak lehendik zituen akreditazioak. Zentroa Europako erreferentzia da suteen aurkako segurtasunean, eta duela 25 urte baino gehiagotik eraikuntzaren industriari laguntzen ari da haren garapenen bideragarritasuna eta eraginkortasuna bermatzen, merkatura lasterrago irits dadin. Aipatu ditugun araudiak Erresuma Batuko, Estatu Batuetako eta Ekialde Ertaineko erreferentziazko arauak dira, eta munduko beste herrialde batzuetan ere aplikatzen dira.

Akreditazio hori edukitzeak nazioarteko araudiak betetzen laguntzen die industria horretako enpresei, eta negozio-aukera berriak irekitzen dizkie. Izan ere, akreditazioaren bidez, produktuak eta eraikuntza-sistemak homologatu ditzakete oso ingurune arautu eta zorrotzetan, non saiakuntza-mota horiek baldintza baitira fatxadako soluzioak merkaturatzeko.

Saiakuntza-laborategi aitzindaria

Hori posible egiteko, TECNALIAk fatxadetan sutea zabaltzeko eskala handiko saiakuntzak egiteko laborategi bat jarri zuen abian 2018an, Azpeitian (Gipuzkoa) dituen instalazioetan, non 75 saiakuntza baino gehiago egin baitituzte 22 enpresa baino gehiagorekin. Suteen aurrean segurtasuna bermatzea da lehentasunetako bat, bai obra berriak bai birgaitzea egiten dituzten enpresentzat, eta, eraikinen etorkizuna ziurtatze aldera eta kanpoko suteen aurrean portaera ona bermatze aldera. Gainera, araudia gero eta zorrotzagoa da, eta zehazten du saiakuntzak eta justifikazio teknikoak behar dituztela eraikuntza-proiektuetan sartutako soluzioek.

Horregatik, laborategi horretan, enpresek beren produktu eta garapen berritzaileak probatu ditzakete, haien bideragarritasuna eta eraginkortasuna ziurtatzeko, emaitzaren ebaluazioa saiakuntza-txosten akreditatu batean jasotzeko eta produktuak ahalik eta azkarrena merkaturatzeko. Zehazki, hiru lan-ildo daude: suteen aurkako segurtasun-prestazioak karakterizatzea, Europako eta nazioarteko araudietan oinarrituta (etengabe aldatzen ari da); International Laboratory Accreditation Cooperation (ILAC) erakundeak eraikuntza-produktuetarako akreditatutako saiakuntza- eta sailkapen-txostenak lortzea eta aplikazio-araurik ez duten produktu berritzaileetarako egokitasun teknikoko dokumentuak lortzea; eta erregelamendu-eskakizunen arloko aholkularitza, negozio-lerroak beste sektore edo merkatu batzuetara dibertsifikatzea lortzeko.

Eskala handiko saiakuntza-metodologietan, eraikinaren fatxadatik hedatzen ari den sute bat erreproduzitzen da; izan kanpoan sortutako sute bat, izan eraikin barruko gela batean piztu eta, ondoren, leiho batetik fatxadara hedatutakoa. Hori dela eta, saiakuntza horrek aukera ematen du laborategian zehazteko fatxadetarako soluzio integralek zer eraginkortasun duten sutea kanpotik hedatzen den kasuetan, benetako sute baten tamainatik hurbilago dagoen sute batean.

TECNALIAri buruz

TECNALIA Espainiako ikerketa aplikatuko eta garapen teknologikoko zentro handiena da, Europako erreferentzia eta Basque Research and Technology Alliance-ko kide. Enpresa eta erakundeekin elkarlanean aritzen da, lehiakortasuna eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eta hazkunde jasangarria lortzeko. Horretarako, 1.500 lagunetik gorako lantalde bat dauka, ikerketa teknologikoaren eta berrikuntzaren bidez mundu hobea eraikitzeko konpromisoa hartu duena. Horregatik, TECNALIAren ikerketak benetako eragina du gizartean, eta onurak sortzen ditu bizi-kalitatean eta aurrerabidean. Hauek ditu jarduera-eremu nagusiak: fabrikazio adimenduna, eraldaketa digitala, trantsizio energetikoa, mugikortasun jasangarria, osasuna eta elikadura, hiri-ekosistema eta ekonomia zirkularra.

European Research Survey ERSk ospeari eta posizionamenduari buruz egindako azken azterketan (2022an egina da), TECNALIA lehen postuan ageri da I+G+Ban markak duen ospeari dagokionez.

Lotutako albisteak

Jauregiren  esanetan,  Orona  EB2030  proiektua  “Eusko  Jaurlaritzan  garatzen  ari  garen  industria  politikaren  adibiderik  onena  da”

Jauregiren esanetan, Orona EB2030 proiektua “Eusko Jaurlaritzan garatzen ari garen industria politikaren adibiderik onena da”

Orona enpresak bere instalazioak handitu ditu, Hernaniko egoitzari "Estubegi" izeneko lurzati bat gehituta. 60.000 m2-ko lurzoru estrategikoa da, 30.000 m2-ko edukiera eraikigarria du eta egungo kokalekuen kokagune logistiko eta industrial berean integratuta dago. Horri esker, industria-gaitasunen kudeaketa globala harmonizatu ahal izango da, bai eta Oronak testuinguru globalean duen lehia-posizioaren lidergoa...

Euskadik  Estatuko  Bioteknologia  azokarik  garrantzitsuena  hartuko  du  2026an
09/10/2025 I+G+B

Euskadik Estatuko Bioteknologia azokarik garrantzitsuena hartuko du 2026an

Azoka antolatzeko lekukoa jaso dute gaur goizean Jaione Ganzarain, Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordeak eta Cristina Múgica, Bizkaiko Foru Aldundiko Lurralde Lehiakortasunerako eta Kanpo Sustapenerako zuzendariak

Ikusmen-ek  elikagaigintzako  eta  packaging-eko  kalitate-kontrola  aldatu  egin  du  AAn  oinarritutako  Ikusmen  Artifizialaren bidez

Ikusmen-ek elikagaigintzako eta packaging-eko kalitate-kontrola aldatu egin du AAn oinarritutako Ikusmen Artifizialaren bidez

Enpresaren konponbide automatizatuek aukera ematen dute produkzio-prozesu osoan begi-ikuskapena egiteko, lehengaitik hasita, azken ontziratzera.

“LEADERS IN TECH CONFERENCE”, azken teknologia eta berrikuntza  joeren topagune izango da berriro
03/10/2025 I+G+B

“LEADERS IN TECH CONFERENCE”, azken teknologia eta berrikuntza joeren topagune izango da berriro

INNOLAB Bilbaok apustu egin du teknologiaren eta berrikuntzaren inguruko erreferentziazko konferentziaren seigarren edizioaren alde

Tecnaliak  sentsore  kuantikoak  diseinatzeko  eta  fabrikatzeko  laborategi  aitzindari  bat  jarri  du  martxan
29/09/2025 I+G+B

Tecnaliak sentsore kuantikoak diseinatzeko eta fabrikatzeko laborategi aitzindari bat jarri du martxan

Quantum Lab azpiegitura erreferentzia da Europan, eta sentsore kuantikoak sortuko ditu diamante sintetikoetan oinarritutako teknologia batetik abiatuta

Eusko  Jaurlaritzak  ikerketa  industrialerako  aurrekontua  handitu  izana  lagungarria  da  muga-zergek  gehien  kaltetutako  sektoreentzat
18/09/2025 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak ikerketa industrialerako aurrekontua handitu izana lagungarria da muga-zergek gehien kaltetutako sektoreentzat

Imanol Pradales lehendakariak sustatutako Industria Defendatzeko Taldean hartutako konpromisoa beteko da hala, eta, horren bidez, aurtengo lehen hiruhilekoan Hazitek programan aurkeztu diren proiektuak baino gehiago finantzatu ahal izango dira

Euskal  zentro  teknologikoek  Euskadiko  garapen  industrialean  duten  garrantzia  azpimarratu  du  Jauregik
05/09/2025 I+G+B

Euskal zentro teknologikoek Euskadiko garapen industrialean duten garrantzia azpimarratu du Jauregik

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak bereziki azpimarratu du TECNALIAk herrialdearen garapen teknologiko eta industrialarekin duen konpromisoa, Jesús Valero zuzendari nagusiarekin Gipuzkoako Parke Teknologikoan duen egoitzan egin duen bileran

Mikel  Jauregi  Industriako  sailburuak  Satlantis  enpresa  bisitatu  du;  satelite  espazialetan  espezializatutako  enpresa  da
04/09/2025 I+G+B

Mikel Jauregi Industriako sailburuak Satlantis enpresa bisitatu du; satelite espazialetan espezializatutako enpresa da

Satlantisek Leioako campusean du egoitza. Liderra da Lurra behatzeko teknologia miniaturizatuetan, eta handitze-fasean dago; fabrika berri baten proiektua du

Taldekik  biosentsoreak  garatu  ditu  gaixotasunen  diagnostiko  aurreraturako

Taldekik biosentsoreak garatu ditu gaixotasunen diagnostiko aurreraturako

BereMELISA plataformak hamaika aukera eskaintzen ditu azterketa biomolekularrean

IDEKOk  fabrikazio  aurreratuaren  erronkei  aurre  egin  die  Stockholmen
26/08/2025 Berrikuntza

IDEKOk fabrikazio aurreratuaren erronkei aurre egin die Stockholmen

Euskal zentro teknologikoak nazioarteko posizioa sendotu du mekanizazio robotikoari eta prozesu industrialetako bibrazioen kontrolari buruzko ikerketekin.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.