
Azpitek Eusko Jaurlaritzaren laguntza-programak 51 azpiegitura zientifiko-teknologiko indartzea lortu du 26M € diru-laguntzarekin
Aurten, programak 5.625.000 euroko zuzkidura berria izango du, euskal enpresa-sareak gure herrialdeko hiru eragin-trantsizioei (teknologiko-digitala, energetiko-klimatikoa, soziala eta sanitarioa) ondo prestatuta heltzeko

BIO-UPTAKEk % 39 handitu nahi du konposatu bioplastikoen erabilera Europako manufaktura-industrian
Proiektuan CIDETEC Surface Engineering zentroak parte hartzen du, eta oinarri biologikoko plastikoak ekoizteko fabrikazio-prozesu malguak garatu nahi ditu eraikuntza-, medikuntza- eta ontziratze-sektoreetarako.

Deskarbonizazioa, digitalizazioa eta talentua txertatzea, horra sektore aeroespazialaren erronkak
Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk parte hartu dute HEGAN eta Siemens-ek antolatutako “Industria adimendunaren erronkak sektore aeroespazialean ” jardunaldian

Eibho eraikuntza-sektorerako jasangarritasunean jarduten du
Bizkaiko enpresak bi Hazitek proiektutan parte hartzen du, Europak ezarritako energia aurrezteko helburuak betetzeko xedearekin. Gainera, egoitza berria ireki du Berrizen, eta sektorean erreferente izatea espero du.

Arteche: “Energiaren sektoreak trakzio-lana egiten du klima aldaketa eta trantsizio energetikoa bezalako erronkei aurre egiteko”
Enpresa teknologiko bizkaitar hau mundu mailako erreferentea da elektrizitatearen sektoreko ekipo eta osagaietan; 175 herrialdetan saltzen du, eta 13 lantegi eta I+G-ko 6 zentro ditu

ETEei I+G arloan duten berrikuntza-maila ezagutzen laguntzen diena
Berrikuntza enpresan hurrengo mailara eramateko modu bat bilatzen ari zara? Ezagutu nahi al zenituzke oraindik aurkitu ez dituzun hazkunde-aukerak eta berrikuntza-erronkei eraginkortasunez aurre egin? Leku egokian zaude! EENk Innobasquek kudeatzen duen berrikuntzaren arloko ETEei laguntzeko zerbitzuarekin konekta zaitezke. Dagoeneko 300 enpresak baino gehiagok jaso dute Berrikuntza Profila

Eusko Jaurlaritzak 5,67 milioi euro ditu talentu ikertzailea sustatzeko enpresetan eta teknologi zentroetan
Bikaintek programa onartu du, enpresek I+G-ko proiektuak garatu ditzaten industria-doktoreak kontratatuz, eta apirilaren 25era arte egongo da zabalik

Antec, liderra airesorgailuentzako balazten mundu mailako merkatuan
Portugaleteko ETEak Marcelo Gangoiti saria jaso berri du berrikuntzaren alde egin duen apustuagatik

Euskal partaidetza duen proiektu europar batek arraroen familiako metalak berreskuratu nahi ditu
REEPRODUCEk, Tecnalia eta Ceit zentro teknologikoak bazkide dituela, EBk lehengai horietan duen autonomia handitzea bilatzen du, bai eta kontinentea horrelako elementu kimikoen ekonomia zirkularrean munduko lider gisa kokatzea ere.

Susana Méndez, Azterlan: “I+G sektore metalurgikoaren etorkizuneko garapenerako gakoetako bat da”
Zentro teknologikoak eraldaketa metal-mekanikoaren sektoreko enpresei ezagutza sortu, erakarri eta transferitzean oinarritzen du bere jarduera, bere lehiakortasuna areagotzeko xedearekin.

Furesa buru duen proiektu batek galdaketa-sektoreari prozesu-tresna eraginkorrak emango dizkio erronka berriei aurre egiteko
Enpresa bizkaitarrak Hazitek HORMIGAren buru da beste sei bazkiderekin batera, galdaketa-hondarren tratamenduaren eraginkortasunean oinarritzen dena.

WATEREYE ekimenak itsas aerosorgailuek jasaten duten korrosioari aurre egiten die urrutitik
Ceit euskal zentro teknologikoa buru duen proiektu honen helburu nagusia ‘offshore’ aerosorgailuen operazio- eta mantentze-kostuak murriztea da, denbora errealeko monitorizazio-sistema batekin.

Udapak Neikerrek lortutako bi patata mota berri merkaturatu ditu
Arabako kooperatibak eta zentro teknologikoak transferentzia-akordio bat sinatu dute 2032ra arte. Akordio horri esker, Beltza eta Edurne, Neikerrek lortutako patata-barietate berriak, ekoiztu eta merkaturatu ahal izango dituzte.

Euskadik I+G+B-n duen esperientzia partekatu du Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Europako Foroan
Transfiere foroan parte hartu dute Eusko Jaurlaritzak, SPRIk, Innobasquek, Teknologi Parkeek eta Basque Research Technology Alliance (BRTA) sareko enpresa eta zentroek

Minerva proiektuak material iraunkorrak garatzen ditu euskal industrian ingurumen-inpaktua murrizteko
Ceit buru duen eta Elkartek programaren barruan dagoen ekimenak Euskadirentzat estrategikoak diren hiru arlotan material berriak garatzen lan egingo du abendura arte: industria adimenduna, energia garbiak eta osasuna.

Graphenea enpresak errendimendu handiko grafenoa ekoitziko du Azkoitiko Oinartxo Industrialdeko 4 lokaletan
Enpresa teknologiko gipuzkoarrak 2.260 metro koadroko azalera duten 4 lokal okupatuko ditu Azkoitian bi solairutan, eta plantilla 29 lanposturaino handitzea aurreikusten du.

Rulisa-ren zehaztasuna funtsezkoa da aire-sorgailuen mugimenduan
Europan erreferente den ETE arabarrak haize-erroten hegalen funtzionamendurako kritikoak diren piezak ekoizten ditu

Airbus-ek urteko “hornitzaile onena” izendatu du IDEC enpresa arabarra
Ingeniaritza hori hegazkinen hainbat zati kritikoren garapenean espezializatuta dago, eta bere plantillaren % 20k I+G+B lanetan dihardu

Vincenzo Nava (BCAM): “Matematika tresna handia da teknologia berriak garatzeko”
Matematika Aplikatuen Euskal Zentroak bere esperientzia eskaintzen die enpresa txiki eta ertainei eta industria-talde handiei, eta enpresa berriak sortzen laguntzen du.

Credeblug-ek tresna bat garatu du urpeko kableak konpontzeko
La ingeniería de Azpeitia ultima un prototipo que localiza el cable, lo amarra y lo corta, haciendo que una operación compleja de gestionar en alta mar tenga un coste más acotado