Nazioarteko lankidetza gehiago, mugikortasun eta garraioaren alorretan ikerkuntza sustatzeko
Ceit-IK4-k eta Tecnun-ek, 2011z geroztik Alemaniako Zentro Aeroespazialarekin mantentzen zuten ituna sendotu dute, nazioarteko garraioa hobetzeko proiektuak garatzeko asmoz
Mugikortasun esparruan ikerkuntza sustatze aldera, Alemaniako DLR Zentro Aeroespazialak, Tecnun Ingeniaritza Eskolak eta Ceit-IK4 zentro teknologikoak, 2011z geroztik mantentzen zuten lankidetzari bultzada berria emateko erabakia hartu dute, Europako tren, automobilgintza eta itsas garraioaren sektoreetako garraioaren berrikuntza eta hobekuntza bultzatzeko asmoa duen akordio bat sinatuta.
Helburu hori lortzeko, seinalizazioa, monitorizazio sistemak eta nabigazioa, lokalizazioa eta ibilgailuen kontrola, haririk gabeko komunikazio erremintak, mantentze prediktiboa eta baliabide energetikoaren optimizatzea bezalako esparruetan lan egingo dute.