Lotura teknologien azken nobedadeak ezagutzeko jardunaldia
IK4-k, SPRI Taldearen babesarekin, lotura bitartezko ekoizpen-prozesuen erronken inguruan eztabaidatzeko bilera antolatu du
Industriara aplikatutako osagaien lotura teknologietako azken joerak ezagutzeko asmoz, IK4 Aliantza Teknologikoak, SPRI Taldearen babesa duen eta ekoizpen- prozesu honek aurre egin behar dituen erronka desberdinak aztertuko dituen bilera bat antolatu du.
“Lotura teknologiak fabrikazio aurreratuaren aroan” lemapean, jardunaldiak datorren azaroaren 8an, Bizkaia Parke Teknologikoan GAIKER-IK4 zentro teknologikoko instalazioetan, ikerkuntza alor honetan inplikatutako eragile desberdinak bilduko ditu. Izen ematea jardueraren web orrialdean egin daiteke dohain.