Elkarrizketak 31 urtarrila, 2023

Airbus-ek urteko “hornitzaile onena” izendatu du IDEC enpresa arabarra

Ingeniaritza hori hegazkinen hainbat zati kritikoren garapenean espezializatuta dago, eta bere plantillaren % 20k I+G+B lanetan dihardu
-

Europako aire-konpainia garrantzitsuenak hornitzen dituen hornitzaileen parkeak erreferentziazko gune bat du Euskadin, non besteak beste aipagarria baita IDEC ingeniaritza arabarra, Airbus-ek  joan den ekitaldiko hornitzaile onena izendatua Alemanian. Multinazionalaren Defentsa eta Espazio Sailak “hornikuntza-kate osoko berrikuntzako hornitzaile onena” izendatu du ETE arabarra, aukeraketa bat egin ondoren aeronautika sektoreak Europan dituen ia 5.000 hornitzaileen artean. IDEC 1996an sortu zen, lantegiak ditu Euskadin (Arabako Teknologi Parkean) eta Andaluzian, eta 110 profesionalez osatutako plantilla kualifikatua du, zeintzuek hegazkinen zati kritikoak diseinatzen baitituzte, Alberto Santibáñezek dioenez.

Nola lortzen da Airbus bezalako erraldoi baten urteko berrikuntzako hornitzaile onena izatea?

Albiste paregabea da eta mugarri bat IDECentzat, aitortza egiten baitio sektorean egin dugun ibilbideari, I+G+B arloko ekimen ugari garatu baititugu, batez ere azken urteotan. Esan bezala, aitortza bat egin zaio garatu dugun teknologiari eta arrakastaz gauzatu dugun produktuari.

Eta horrelako aitortzek badute eraginik emaitzen kontuan?

Ez dute eragin zuzenik, izendapen hau aitortza bat da, baina ez dakar ez sari ekonomikorik, ez eta eskaera zuzenik. Dena den, argi dago hazkunderako bidea irekitzen diola gure konpainiari. Airbus Taldearen dibisio desberdinek eta beste OEM batzuek aireratzen dituzten hegazkinek IDECen produktuak daramatzate, eta gure lantaldeak enpresan bertan garatu ditu produktu horiek. Kasu guztietan I+G+B-ko proiektu bat egin dugu aldez aurretik; horrela, gai izan gara teknologia bat garatu eta behar duen heldutasun-maila emateko, ziurtapenak lortu ondoren gure bezeroek euren hegazkinetan erabil dezaten.

 Zuen enpresak aeronautika sektorean bakarrik dihardu?

Ez. Harreman historikoa dugu aeronautika sektorearekin, eta gaur egun gure jarduera-eremu garrantzitsuena da, baina beste sektore batzuetarako produktuak ere garatzen ditugu, esaterako Defentsarako eta Industriarako. Orobat garatu ditugu bizikleta baten koadroa, txirrindulari profesionalentzako ukalondoak jartzeko pieza pertsonalizatua, karbono-zuntzezko biolin bat, iaz Cremonako nazioarteko azokan aurkeztu genuena… eta merkatu berriak aztertzen ari gara, adibidez Osasungintzarena.

Espazio sektorea –New Space delakoa- ez al da sartzen zuen ingeniaritzaren planetan?

Gure negozio nagusia aeroespaziala da (aeronautika eta espazioa). Espazioaren arloari dagokionez, zertxobait inplikatu izan gara iraganean, baina egia da geure sektorearen parte dela eta bultzada berri bat eman nahi diogula.

Zeintzuk dira berrikuntzara urtero bideratzen dituzuen baliabideak?

Berrikuntza ildoei dagokienez, IDECek bere Plan Estrategikoari jarraitzen dio. Gure langileen % 20k baino gehiagok etengabe dihardute I+G+B lanetan, gure DNAren parte baita. Gaur egun konponbide konkretuak lantzen ari gara zero isuri izango dituen hegazkinak eraikitzeko, karbono aztarnan inpakturik ez duten materialez eginiko sistema berriekin eta hegazkinei egitura optimizatuak emango dizkien kontzeptu apurtzaileekin. Badakigu ildo horiek lantzea dela aukera bakarra etorkizunean sektore aeroespazialean sortuko diren negozio eta aukerak aprobetxatzeko.

Hasieran esan dugu hegazkinen hainbat zati kritiko egiten dituzuela… Zeintzuk dira zati horiek?

Hegazkinen oinarrizko piezetan espezializatuta gaude, hala nola hegalaren aurrealdeko ertzean eta puntetan.

Azken urteotan sektoreak, batik bat aeronautika zibilak, egoera oso delikatua bizi izan du. Une honetan, zein da sektorearen argazkia?

Badirudi abiazio komertzialeko hegaldi kopurua lehengora itzuli dela, baina denbora gehiago behar da joera hori hegazkinen erosketan nabaritu dadin. Negozio-bolumenaren % 35 galdu genuen pandemia lehertu zenean eta hura kontrolatzeko neurriak hartu zirenean, baina pixkanaka ari gara lehengo egoerara itzultzen. Gaur egungo bolumena ordukoa baino % 10 txikiagoa da, hortaz, ez dugu espero iraganeko % 100era itzultzea 2024ra arte. Funtsean, gure sektoreko enpresa gehienak bezala ari gara eboluzionatzen.

 

Lotutako albisteak

Erysafety:  nola  saihestu  farmakoen  eragin  kaltegarriak
25/11/2025 I+G+B

Erysafety: nola saihestu farmakoen eragin kaltegarriak

CIC bioGUNE proiektu horren parte da, eta sendagaien segurtasunaren ebaluazio zehatzagoa egiteko eredu bat garatzea du helburu.

Heuristik:  “Pazienteen  identifikazioan  munduko  erreferente  bihurtu  nahi  gara”
24/11/2025 I+G+B

Heuristik: “Pazienteen identifikazioan munduko erreferente bihurtu nahi gara”

Bizkaiko enpresak adimen artifizialeko soluzioetan espezializatuta dago, eta bere teknologia osasun-arloan aplikatzen du, ospitaleetako segurtasuna eta eraginkortasuna hobetzeko.

Cyber  Surgeryren  helburua  da  bizkarrezurreko  robot  kirurgikoa  Estatu  Batuetan  barneratzea
24/11/2025 I+G+B

Cyber Surgeryren helburua da bizkarrezurreko robot kirurgikoa Estatu Batuetan barneratzea

Gipuzkoako enpresak, teknologia medikoan erreferenteak, SPRI Taldearen Fast Track Innobideak programako laguntza jaso du

Simune  Atomistics-ek  materialen  ikerketa  irtenbide  digital  erabilgarrien  bidez  eraldatzen  du
20/11/2025 I+G+B

Simune Atomistics-ek materialen ikerketa irtenbide digital erabilgarrien bidez eraldatzen du

Donostiako enpresak bere ASAP plataformarekin eta lehen mailako lankidetza zientifikoekin material berrien esplorazioa eta diseinua bizkorten du.

Aotech,  elikadura-industria  hobetzeko  sentsoreak  eskaintzen  dituen  ETEa
17/11/2025 I+G+B

Aotech, elikadura-industria hobetzeko sentsoreak eskaintzen dituen ETEa

Bere azken proiektuak maionesako gantza kuantifikatu du eta blockchain teknologiaren bidez trazabilitatea bermatzen du

LaserWay  proiektuaren  helburua,  laser-teknologia  Europako  industria-ekoizpenean  integratzea
14/11/2025 I+G+B

LaserWay proiektuaren helburua, laser-teknologia Europako industria-ekoizpenean integratzea

Tekniker parte duen ekimenaren helburua da abiadura handiko laser bidezko mikrozulaketa-prozesuak garatzea, fabrikazio arinagoa, jasangarriagoa eta eraginkorragoa lortzeko.

Alerionek  atmosfera  leherkorretan  funtzionatzeko  gai  den  munduko  lehen  dronea  diseinatu  du
13/11/2025 I+G+B

Alerionek atmosfera leherkorretan funtzionatzeko gai den munduko lehen dronea diseinatu du

Euskadiko ETEa tripulaziorik gabeko aireontzietan espezializatuta dago, industria-operazio kritikoak seguruagoak, eraginkorragoak eta jasangarriagoak izan daitezen

Bideroad,  adimen  artifizialaren  bitartez  azpiegituren  mantentze-lanen  kudeaketa  asmatu  duen  startupa
12/11/2025 Ekintzailetza

Bideroad, adimen artifizialaren bitartez azpiegituren mantentze-lanen kudeaketa asmatu duen startupa

Top 101 Spain Up Nation Errekonozimenduen II. edizioko finalisten artean egon diren Euskadiko sei startupetako bat da enpresa

D  &  A  Innovative  Systemsek  beren  digitalizazio-prozesuan  laguntzen  die  enpresei

D & A Innovative Systemsek beren digitalizazio-prozesuan laguntzen die enpresei

Enpresak sektore anitzeko soluzio berritzaileak eskaintzen ditu, bezeroen esperientzia eta teknologia aurreratuenak batuz

RPK,  konplexutasun  handiko  malgukien  fabrikatzailea,  medikuntzaren  sektorean  sartu  da
06/11/2025 I+G+B

RPK, konplexutasun handiko malgukien fabrikatzailea, medikuntzaren sektorean sartu da

Gasteizko kooperatiba honek SPRI Taldearen laguntza  jaso du adimen artifizialaren programaren barruan, eta 91 milioi baino gehiago fakturatuko ditu aurten

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.