Berrikuntza Nazioartekotzea
Albisteak 10 ekaina, 2020

Itsasoko energia berriztagarrien erabilera sustatzeko asmoarekin, Ditrelek iturri hauen denborak eta kostuak murrizteko proiektu bat abiarazi du Eskozian

Ditrel Industrial SL euskal enpresak, offshore itsas energiaren kostuen murrizketen arloan aurrera egiteko asmoarekin, proiektu berri bat hasi du Eskozian. Ekimenaren helburua iturri berriztagarri mota horren garrantzia handitzea da, bideragarritasun ekonomikoaren eta teknologikoaren bidez.
-

Ditrel Industrial SL euskal enpresak, offshore itsas energiaren kostuen murrizketen arloan aurrera egiteko asmoarekin, proiektu berri bat hasi du Eskozian. Ekimenaren helburua iturri berriztagarri mota horren garrantzia handitzea da, bideragarritasun ekonomikoaren eta teknologikoaren bidez.

Horretarako, aurten  Ditrelek Subsea Electrical & Mooring Connector (SEMC) proiektuan murgilduta dago aurten, Wave Energy Scotlanderen bidezitsasoko energia berriztagarriaren instalazioaoperazioa eta mantentze kostuak murrizteko.  

1983an Gasteizen sortutako euskal enpresa txiki hau bere produktu-eskaintzaren barruan energia berriztagarrien itsaspeko konektore espezifiko bat daukaDitrelen konektorea itsasoko olatuen, itsas korronteen eta iturri eolikoaren energia hartzen duten gailuetan erabiltzen da, eta itsaspeko banaketa elektrikoaren sarera konektatzen ditu (ikusi bideoa). Merkatuan dauden mota horretako gainerako soluzioak petrolio-sektoretik datoz, baina Ditrelena energia berriztagarrietarako espezifikoa da. Horrek oso kostu handiak izatea saihesten du eta konexio eta deskonexio prozesu konplexu eta garestienak saihesten ditu, enpresatik azaldu dutenez. 

Eskoziako proiektuak konektore honen egoeran aurrerapen bat da. Ditrelek aurten bere konektorea hainbat herrialdetan ezartzen ari da lehen aldiz, konkretuki AEBetan -olatuen energia-kaptadore baten sare elektrikorako konexioa-, Italian -aurten Reggio Calabriako kostaldean olatuen energiarako iturri anitzeko plataforma bat instalatuko da, offshore eolikoa eta akuakultura konbinatuarekin– edo Espainian –offshore haize-plataforma handi bat Kanariar Irletan-. 

Apustu berri honen gakoa konexio elektrikoko eta ainguratzeko operazioen bateratzea da, eta horretarako ontzi espezifikorik behar izan gabe. Konektorearen berrikuntzek maniobra-denbora murriztuko dute, ekintza sinpleagoeeta edozein ontzi-motaren erabilerari eskerEra honetan, operazioaorain arte baino fase meteorologiko laburragoetan egin ahal izango dira. 

Zehazki, linea elektrikoetarako eta ainguratze-lineetarako konexioa 36 ordutik 14 ordura murriztea da helburua, kostuen % 50eko murrizketarekin. Proiektu hau Ditrel euskal enpresak zuzentzen du, eta Tecnaliarekin (Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sarearen zentro teknologikoa eta BRTA aliantzaren kidea) eta 4c Engineering Eskoziako ingeniaritzarekin elkarlanean garatuko du.   

Lurreko goi-tentsioko lineetatik itsas energiara 

Ditrel, berez, sektore elektrikotik datorren enpresa bat da, eta bi hamarkada inguru eman ditu lurreko goi-tentsioko linea elektrikoetarako elementuak fabrikatzen. 2010ean bere lana dibertsifikatzeko bidea hasi zuen enpresaketa 2014an lortu zuen, Tecnaliaren eskutik, offshore itsas energiari lotutako proiektu batekin. 2017an konektorearen lehen entseguak egin ziren benetako ingurune batean, Biscay Marine Energy Platform (BiMEP) delakoan, eta, ordutik aurrera, enpresak hainbat herrialdetako eskaerak jaso ditu. 

Ditrelek Seapower proiektuan ere parte hartzen du. Proiektu hori Hazitek programak finantzatzen du, eta potentzia handiko offshore eolikorako sistema osagarriak garatzen ditu, beste euskal enpresa batzuekin batera. Hazitek SPRI Taldeak euskal enpresen I+Ga bultzatzeko  erreminta bat da, tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Hori dena Elkartek, edo Emaitek bezalako programen bidez ere lortzen da, eta horien informazioa hemen dago eskuragarri.  

Lotutako albisteak

LUZNOR:  Berrikuntza  eta  fidagarritasuna  sektore  esigenteenentzat
08/12/2025 Berrikuntza

LUZNOR: Berrikuntza eta fidagarritasuna sektore esigenteenentzat

Historia eta sustraiak Vitoria-Gasteizen

Euskadik  Europan  duen  presentzia  indartu  du  Trade  Promotion  Europe-ren  2025eko  Batzar  Nagusian
05/12/2025 Nazioartekotzea

Euskadik Europan duen presentzia indartu du Trade Promotion Europe-ren 2025eko Batzar Nagusian

Basque Trade & Investment euskal esperientzia partekatzeko topaketan izan da, ETE esportatzaileei laguntzeko eta esportazio intentsitate handiko industria sare aurreratu bat nazioartekotzeko

Euskadik  Txilerekin  duen  aliantza  komertziala  indartu  du  arkitekturaren  eta  diseinuaren  sektorean
05/12/2025 Kluster politika

Euskadik Txilerekin duen aliantza komertziala indartu du arkitekturaren eta diseinuaren sektorean

Nazioarteko Arkitektura Topaketa, Cluster Habic-ek Txileko Euskadiko Ordezkaritzaren eta SPRI Taldeko Basque Trade & Investment-en laguntzarekin antolatua, 80 profesional baino gehiago bildu zituen eta 12 euskal enpresek ‘Hospitality’ eremuan beraien gaitasunak aurkezteko aukera izan zuten

SPRIk  “Material  aurreratuen  etorkizuna  Europan”  ekitaldian  parte  hartu  du
28/11/2025 I+G+B

SPRIk “Material aurreratuen etorkizuna Europan” ekitaldian parte hartu du

Aveiron eta Porton egin zen azaroaren 27an eta 28an. Euskadin, material aurreratuak funtsezkoak dira gure industria-sektore askorentzat, eta zeharkako teknologia giltzarritzat jo dira Euskadi 2030 Industria Planean

Euskadik  eta  Singapurrek  itsas  eolikoan  dituzten  gaitasunak  partekatu  dituzte  webinar  baten  bidez
28/11/2025 Nazioartekotzea

Euskadik eta Singapurrek itsas eolikoan dituzten gaitasunak partekatu dituzte webinar baten bidez

Basque Trade & Investment-ek, Enterprise Singapore eta BasqueEnergy-rekin lankidetzan, topaketa birtual bat antolatu du lankidetza-aukerak aztertzeko.

Euskadik  eta  Fukushimak  lankidetza  ekonomikoa  eta  teknologikoa  indartu  dute
27/11/2025 Nazioartekotzea

Euskadik eta Fukushimak lankidetza ekonomikoa eta teknologikoa indartu dute

Bisitaren programan, garapen industrialari eta teknologikoari lotutako euskal ekosistemaren trakzio-ekimenak aurkeztu ziren.

2025eko  Fototechek  bokazio  teknologikoa  sustatu  nahi  du  emakumeen  artean
25/11/2025 Berrikuntza

2025eko Fototechek bokazio teknologikoa sustatu nahi du emakumeen artean

SPRI Taldeak sustatutako unibertsitateen, enpresen eta herritarren arteko topaketa-foroaren XIII. edizioa egin du Deustuko Ingeniaritza Fakultateak

Euskadik  adimen  artifizialean  duen  nazioarteko  proiekzioa  indartu  du,  Emilia-Romañara  egindako  misio  batekin
25/11/2025 Nazioartekotzea

Euskadik adimen artifizialean duen nazioarteko proiekzioa indartu du, Emilia-Romañara egindako misio batekin

Euskal ordezkaritza batek Italiako eskualdea bisitatu du, AAren eskualdeko ekosistema bertatik bertara ezagutzeko, aliantza estrategiko posibleak aztertzeko eta nazioartean arrakasta izan duten ereduak ezagutzeko.

Moldaviak  proiektu  estrategikoen  zorro  bat  sortzeko  deialdia  abiarazi  du
21/11/2025 Nazioartekotzea

Moldaviak proiektu estrategikoen zorro bat sortzeko deialdia abiarazi du

Ekimen hori aukera bat da Euskadiko enpresek merkatu berriak esploratzeko.

Ekongreso:  10  Inpaktu-ekonomiek  erronkak  eta  aukerak  partekatuko  dituzte  Laukariz  Ekosisteman

Ekongreso: 10 Inpaktu-ekonomiek erronkak eta aukerak partekatuko dituzte Laukariz Ekosisteman

Azaroak 27, 28, 29 eta 30: enpresa txiki arduratsuak, B-Corps, erakundeak, proiektu profesionalak, sozialak eta ekintzaileak, berriz ere Ekongresoan elkartuko dira.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.