Berrikuntza Ekintzailetza Eraldaketa digitala I+G+B
Elkarrizketak 19 urria, 2018

EBren ‘Top 20’an sartu da Cyber Surgery, robotikako ETE onena bezala

Spin off donostiarrak morroi robotiko bat garatu berri du, kirurgialariaren ondoan "ebakuntza egiten" duena eta doitasun-maila oso altua bermatzen duena
-

Spin off donostiarrak morroi robotiko bat garatu berri du, kirurgialariaren ondoan “ebakuntza egiten” duena eta doitasun-maila oso altua bermatzen duena

 

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia parkean dago Cyber Surgery enpresa, zientzia eta berrikuntza uztartzen dituen ekosistema baten erdi-erdian. Egile Taldearen spin off edo filial bat da Cyber Surgery, eta robot laguntzaile bat diseinatu eta fabrikatu du, ebakuntzarik konplexuenetan kirurgialarien lana gidatzeko balio duena. Proiektuak —zeina, hainbat etapa gainditu ondoren, gorpuekin probatu den eta oso emaitza onak izan dituen— bost laguni ematen die lana une honetan, eta, aurreikuspenak betez gero, hamar langile izango ditu urte amaierarako. Osasun-sektorera bideratua dago, eta espero da bi urtean robotak merkaturatzeko moduan egotea.

 

Enpresaren sorrerak eskuliburutan irakurtzen den ereduari jarraitzen dio ia: behar bat detektatu zuten, balio bereizgarria duen produktu bat sortu zuten eta berandu baino lehen patentatu zuten…

Halaxe da. Egile Taldean aspalditik ari gara osasunari aplikatutako mekanikan lanean, eta aurrerapenak egin ditugu, batzuetan, ikerketa-zentroekin batera, eta, bestetan, geure baliabide propioekin, morroi robotiko hau garatzeko bezala.

 

Nola sortu zen ideia?

Protesi pertsonalizatuen alorrean esperientzia handia dugu, eta konturatuta geunden gaurko metodologia hobetu beharra zegoela. Hori izan zen, hain zuzen ere, Cyber Surgery-ren abiapuntua, 2013an.

 

Nola deskribatuko zenuke morroi robotikoa?

Imajinatu pazientearen ohatilara lotzen den beso robotiko bat. Besoak esango dio medikuari nondik hasi behar duen ebakitzen, edo, bizkarrezurreko ebakuntza batean, torlojuak non jarri behar dituen. Doitasun handiagoa izatea da kontua. Horrez gain, beste ezaugarri garrantzitsu bat du: robotari esker, lortzen da ebakuntzak ez izatea oso inbaditzaileak, eta, hala, laburtu egiten da pazienteak sendatzeko behar duen denbora.

 

2017an egin ziren lehen probak elementu plastikoekin eta giza gorpuekin. Zer emaitza lortu ziren?

Errore-marjina zenbateraino txikitu zen ikusteak harritu gintuen gehien. Ordura arte, marjina 300 mikrometro inguruko tartekoa zen, eta, gure kasuan, 50 mikrometro (ile baten lodierara, gutxi gorabehera) txikitzea lortu dugu, hau da, sei aldiz doitasun handiagoa lortu da ekipamendu laguntzaileari esker.

 

Eta horrek zer esan nahi du, zehazki?

Bizkarrezurreko ebakuntza oso batean, adibidez, alderdi guztiak hobetzea lortzen da. Besteak beste, ebakuntza-denbora hobetzen da, ebakuntza zehatzagoa da, eta ebakuntzaren beraren ergonomia eta lan-eremua hobetu egiten dira. Eta zer esanik ez, lehen esan dudan bezala, ebakuntza hain inbaditzailea ez izateak pazienteak sendatzeko behar duen denboran eragiten du, eta ospitalean batez beste 9,6 egun igaro beharrean 6,8 egun igaroko ditu.

 

Zergatik hainbesteko ‘obsesioa’ doitasun handia lortzearekin?

Zehaztasuna faktore kritikoa delako, ekintza edo ebakuntza jakin batzuetan. Hala gertatzen da biopsiekin, adibidez, edo bizkarrezurreko ebakuntzekin, zeinean torloju transpedikular deritzenak toki oso delikatutan ezarri behar diren. Halako ebakuntzetan akats bat egiteak ondorio katastrofikoak izan ditzake.

 

Halako ekipamendu robotiko batek nolako harrera izan du medikuntza-komunitatean?

Denetik esaten digute medikuek; hori da egia. Gauza onak eta txarrak, nola ez. Baina halako erreakzioak ohikoak dira teknologia berri bat sortzen den bakoitzean. Aldaketek beldurra eragiten dutela esan ohi da, eta kasu honetan ere berdin gertatu da. Zorionez, profilaren arabera aldatu egiten da harrera. Badaude halako morroiak jarrera positiboz ikusten dituzten medikuak eta kirurgialariak, batez ere gazteak, eta badaude justu guztiz kontrakoa irizten dutenak ere. Horrez gain, ezberdintasun nabarmenak daude jatorri geografikoaren arabera. Aldea izugarria da AEBren eta Europaren artean; Europan gehiago kostatzen da berrikuntzak onartzea. Horregatik, argi dugu Ciber Surgery-k nazioartera begira dagoen enpresa izan behar duela.

 

Komunitate zientifikoan morroi robotiko horien etorkizunari dagokionez iritzi kontrajarriak badaude ere, badirudi enpresa-eremuan ez dela berdin gertatzen.

Hala da, eta egunero ari gara hori ikusten. Uda aurretik, adibidez, Toribio Echevarria sarietako bat jaso genuen, Euskadi mailako aintzatespen garrantzitsuenetako bat. Irailean, berriz, Europako Robot Union programako kide izateko hautatu gintuzten, eta Europan robotikan lanean ari diren 20 ETE garrantzitsuenetako bat izendatu gintuzten. Beraz, suspergarria da ikustea etxean ez ezik atzerrian ere laguntza jasotzen dugula eta gure proiektuaren potentzialean sinesten dutela.

 

Lotutako albisteak

IPM,  produktu  bereizgarria  duen  industria-torlojuteria  banaketa-enpresa
30/10/2025 Berrikuntza

IPM, produktu bereizgarria duen industria-torlojuteria banaketa-enpresa

Gasteizko enpresak torlojuak, azkoinak eta zirrindolak poltsaratzea eskaintzen du haren bezeroek azkarrago lan egiteko

Sitecok  bezeroari  egokitutako  kobrantza-sistema  automatikoak  eskaintzen  ditu

Sitecok bezeroari egokitutako kobrantza-sistema automatikoak eskaintzen ditu

Gasteizko ETEak SPRI Taldearen Hazinnova programako dirulaguntza jaso du, eta fakturazioaren % 2 eskaintzen dio I+G alorrari.

Beniok  talentua  kudeatzeko  eta  enpresa  kultura  eraldatzeko  eredua  sendotu  du

Beniok talentua kudeatzeko eta enpresa kultura eraldatzeko eredua sendotu du

Enpresak aholkularitza eta sofwarea batzen dituen konponbide integral bat garatu du, garapen profesionala eta laneko ongizatea sustatzeko.

SUA  Solutions-en  berrikuntza  adimendunak  etxeko  suteen  aurkako  segurtasuna  sustatzen  du
28/10/2025 Berrikuntza

SUA Solutions-en berrikuntza adimendunak etxeko suteen aurkako segurtasuna sustatzen du

Bizkaiko enpresak etxeko sukaldeetarako SGS ziurtagiriarekin garatu du sua itzaltzeko lehen irtenbidea, sei segundotan sua itzaltzeko gai dena.

Procomsa,  liderra  eraikinentzako  itxitura-sistemetan

Procomsa, liderra eraikinentzako itxitura-sistemetan

Zamudioko enpresak 27 milioi euroko fakturazioa gainditzea espero du aurten

Saretzenek  euskal  nekazaritza  produktuak  dibertsifikatu  eta  hobeto  saltzea  du  helburu
27/10/2025 I+G+B

Saretzenek euskal nekazaritza produktuak dibertsifikatu eta hobeto saltzea du helburu

Lankidetza berritzaileko proiektu honen helburua Euskadiko ekoizle txikiak indartzea da prestakuntzaren, lankidetzaren eta merkaturatzearen hobekuntzaren arloetan.

Entelgy-k  eraldaketa  digitala  bultzatzen  du  pertsonengan  oinarritutako  irtenbide  teknologikoekin

Entelgy-k eraldaketa digitala bultzatzen du pertsonengan oinarritutako irtenbide teknologikoekin

Konpainia enpresen eta erakunde publikoen bazkide estrategiko gisa finkatu da, digitalizaziorako eta adimen artifiziala hartzeko bidean aurrera egiteko.

Ipar  Blast,  industriako  piezen  bizitza  hobetzeko  tratamendu  berezia  eskaintzen  duen  ETEa
23/10/2025 Berrikuntza

Ipar Blast, industriako piezen bizitza hobetzeko tratamendu berezia eskaintzen duen ETEa

Itziargo enpresak shot peening deiturikoa aplikatzen du eta soluzio pertsonalizatuak eskaintzen dizkie bezeroei.

GH  Cranes  :  “Gure  enpresarentzako  erronka  garrantzitsuak  jorratzeko  aukera  ematen  digu  BIND-k”
23/10/2025 Ekintzailetza

GH Cranes : “Gure enpresarentzako erronka garrantzitsuak jorratzeko aukera ematen digu BIND-k”

Garabi-fabrikatzaile honek Beasainen du egoitza eta startupak eta finkatutako enpresak batzen dituen plataforma honetako protagonistetako bat da

Tentsio  baxuko  kable  elektronikoen  soluzio  pertsonalizatuak  eskaintzen  ditu  CENSAk

Tentsio baxuko kable elektronikoen soluzio pertsonalizatuak eskaintzen ditu CENSAk

Hernaniko SPRI Taldearen Kloud programako laguntza jaso du eta I+Gko bere laborategi propioa du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.