Berrikuntza Ekintzailetza I+G+B
Elkarrizketak 10 urtarrila, 2019

Biotechnology Institute: I+G da gure izatearen arrazoia

Bere fundatzaile Eduardo Anituari esker, BTI nazioarteko erreferente bihurtu da ahoko inplanteen eta loaren apnearen esparruetan.
-

 

Bere fundatzaile Eduardo Anituari esker, BTI nazioarteko erreferente bihurtu da ahoko inplanteen eta loaren apnearen esparruetan.

 

Gasteizko goialdean dago Eduardo Anituak bultzatutako BTI Biotechnogy Institute euskal ETEaren jatorria, zeinak lotura estua izan baitu I+G-rekin 1989an sortu zenetik. BTIren sortzailearen arabera, “negoziatu ezinezko” konpromiso bat da, zeinari esker produkzio zientifikoaren lider izan baita Estatuan hirugarren urtez jarraian. Eta sektoreak dioenez, produkzio hori “sekulakoa da” enpresaren tamaina ikusita. BTI nazioarteko bokazioa duen tokiko enpresa bat da, une honetan 360 langile eta bederatzi filial dituena, eta 193 marka erregistratu dauzkana 50 herrialdetan. Azken hamarkadan 50 milioi euro inguru inbertitu ditu Berrikuntzan. BTIk bere sorreratik du SPRI Taldearen laguntza.

 

Zergatik zaudete “obsesionatuta” Berrikuntza eta Garapenarekin?

BTI sortzean xedetzat hartu zen pazienteen bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko teknika eta produktu berriak ikertu eta garatzea, horregatik, irabazien %100a I+G-n berrinbertitzen dugu urtero.  BTI ez zen sortu irabazi ekonomikoak lortzeko –helburu guztiz legitimoa bestalde-, baizik eta ezagutzak, tratamendu berriak, e.a. sortzeko.

 

Adibideren bat jarriko diguzu?

Urte asko daramatzagu mundu osoan berritzaileak izan diren teknika kirurgikoak garatzen ahoko inplanteak jartzeko. Duela gutxi ebakuntza egin diogu periimplantitisa zuen paziente bati;  periimplantitisa prozesu infekzioso bat da hortz-inplante bat inguratzen duten ehunak kaltetzen dituena eta inplantearen hezurrezko euskarria ahultzen duena. Inplanteek bazituzten zortzi urte, gaitzak eragindako hezur galera eta gainerako arazoekin, hortaz, kutsatutako inplanteak atera genizkion pazienteari, hezurretako kalteak konpondu eta inplante berriak jarri, hori guztia ahalik eta modu ez-inbaditzaileenean eta planteamendu biologikoak erabiliz, horixe da gure berrikuntza.

 

Batzuen ustez, berrikuntzaren paradigma aparta zara, hala al da?

Talentu handiko orkestra (lantalde) baten zuzendaria baino ez naiz, orkestra bat, une honetan, 50 lagun enplegatzen dituena bakarrik I+G-n. Langile guztiek dute helburu bera: teknika ezagunenetako batzuk hobetzeko berrikuntzak garatzea edo tratamendu berriak sortzea gure pazienteen bizi-kalitatea hobetzeko.

 

53 patente-familia bizi, 193 marka erregistratu 50 herrialdetan, 33 artikulu sektoreko “Biblia” diren argitalpenetan… Zergatik da produkzio zientifikoa hain garrantzitsua BTIrentzat?

Guretzat funtsezkoa da. Etengabe eta metodikoki ikertzea, berritzea eta garatzea. Beste edozein enpresatan egin daitekeen bezala. Zentzu horretan, garrantzitsua eta akuilagarria da ikustea bizpahiru patente garatzen ditugula urtean, gero komunitate zientifikoari azaldu behar zaizkionak. Intuiziotik frogetaraino garamatzan bidea urratu behar dugu, horregatik egiten ditugu argitalpen zientifikoak eta horregatik garatzen ditugu entsegu zientifikoak… Une honetan sei entsegu desberdin dauzkagu eskuartean. Aurrerago nazioarteko ospea duten aldizkarietan argitaratuko ditugu, eta geroago beste hainbeste aldizkari kliniko eta dibulgatibotan ere bai.

 

Duela urte batzuetatik, loaren apnea da zuen ikerketa-ildo garrantzitsuenetako bat. Ia hamabi milioi laguni eragiten dien gaitz bat da eta arestian gailu iraultzaile bat merkaturatu duzue arazo horri aurre egiteko. Zertan datza?

Joaquín Durán doktoreak –Bioaraba zentroko ikerketa zuzendariak- gidatutako lantaldea duela ia 12 urte hasi zen, BTIrekin batera, loaren apnea ikertzen, ikusirik patologia horrek bazuela zerikusia hortzetako patologiekin. Lan horri esker, aurrenak izan gara frogatzen eta argitaratzen badela lotura bat loaren apnearen eta hortzetako higaduraren (haustura deiturikoak) artean, nahiz eta beti estresari leporatu izan zaion gero eta ohikoagoa den patologia hori. Hala, sakelako baten tamainako gailu elektroniko bat sortu dugu, gailu horrekin dentistak koadro zehatz bat izan dezan, loaren kalitatea diagnostikatzeko tratamendua hasi baino lehen, eta baita ere egiaztatzeko tratamendua eraginkorra den ala ez.

 

Egia da apnea larria duten pertsonek gauez ahalegin handia egiten dutela, atleta batek maratoi batean egiten duenaren antzekoa?

Bai, egia da apnea arazoak dituzten paziente batzuk arnasarik hartu gabe gelditzen direla denbora-tarte luzeetan gauero. Beren odoleko oxigeno maila izugarri jaisten da eta horrek gehiegizko ahalegina eginarazten dio bihotzari, ehunak ez dira ondo oxigenatzen… Egoera hori patologia askoren eragile izan daiteke modu egokian tratatzen ez bada: eragin ditzake bihotzekoak, iktusak…

 

Lotutako albisteak

Khegal  Aeronautika:  Gipuzkoatik  doitasuna,  berrikuntza  eta  sektore  anitzeko  hedapena
03/11/2025 Berrikuntza

Khegal Aeronautika: Gipuzkoatik doitasuna, berrikuntza eta sektore anitzeko hedapena

Doitasun handiko mekanizazioan eta bost ardatzeko piezetan espezializatutako enpresak hobekuntza teknologikoaren eta dibertsifikazio sektorialaren alde apustu egiten du.

IPM,  produktu  bereizgarria  duen  industria-torlojuteria  banaketa-enpresa
30/10/2025 Berrikuntza

IPM, produktu bereizgarria duen industria-torlojuteria banaketa-enpresa

Gasteizko enpresak torlojuak, azkoinak eta zirrindolak poltsaratzea eskaintzen du haren bezeroek azkarrago lan egiteko

SUA  Solutions-en  berrikuntza  adimendunak  etxeko  suteen  aurkako  segurtasuna  sustatzen  du
28/10/2025 Berrikuntza

SUA Solutions-en berrikuntza adimendunak etxeko suteen aurkako segurtasuna sustatzen du

Bizkaiko enpresak etxeko sukaldeetarako SGS ziurtagiriarekin garatu du sua itzaltzeko lehen irtenbidea, sei segundotan sua itzaltzeko gai dena.

Saretzenek  euskal  nekazaritza  produktuak  dibertsifikatu  eta  hobeto  saltzea  du  helburu
27/10/2025 I+G+B

Saretzenek euskal nekazaritza produktuak dibertsifikatu eta hobeto saltzea du helburu

Lankidetza berritzaileko proiektu honen helburua Euskadiko ekoizle txikiak indartzea da prestakuntzaren, lankidetzaren eta merkaturatzearen hobekuntzaren arloetan.

Ipar  Blast,  industriako  piezen  bizitza  hobetzeko  tratamendu  berezia  eskaintzen  duen  ETEa
23/10/2025 Berrikuntza

Ipar Blast, industriako piezen bizitza hobetzeko tratamendu berezia eskaintzen duen ETEa

Itziargo enpresak shot peening deiturikoa aplikatzen du eta soluzio pertsonalizatuak eskaintzen dizkie bezeroei.

GH  Cranes  :  “Gure  enpresarentzako  erronka  garrantzitsuak  jorratzeko  aukera  ematen  digu  BIND-k”
23/10/2025 Ekintzailetza

GH Cranes : “Gure enpresarentzako erronka garrantzitsuak jorratzeko aukera ematen digu BIND-k”

Garabi-fabrikatzaile honek Beasainen du egoitza eta startupak eta finkatutako enpresak batzen dituen plataforma honetako protagonistetako bat da

Erke,  berrikuntza  eta  diseinu  modularra  laneko  ibilgailuak  optimizatzeko
20/10/2025 Berrikuntza

Erke, berrikuntza eta diseinu modularra laneko ibilgailuak optimizatzeko

Gipuzkoako enpresak funtzionaltasuna, segurtasuna eta eraginkortasuna konbinatzen dituzten soluzio pertsonalizatuak eskaintzen ditu hainbat merkatutako flota profesionalentzat.

Perihortz,  berrikuntzan  nagusi  mekanizazio  soluzio  azkarragoak  eta  pertsonalizatuagoak  eskaintzeko
15/10/2025 Berrikuntza

Perihortz, berrikuntzan nagusi mekanizazio soluzio azkarragoak eta pertsonalizatuagoak eskaintzeko

Gipuzkoako enpresak, planopeko eta material-sorta zabal baten erakustokiaren gainean mekanizazioan espezializatua, bost ardatzeko makina berri bat gehitu du, eta fabrikazio gehigarriaren aldeko apustua ere egin du.

Gamesa:  «Lideratzea  ez  da  gainetik  egotea,  alboan  egotea  da»
13/10/2025 Berrikuntza

Gamesa: «Lideratzea ez da gainetik egotea, alboan egotea da»

María José Bidaurretak 1986an Beasainen sortutako ETE baten bigarren belaunaldia zuzentzen du, eta gaur egun erreferentea dira industriako hornikuntzetan

Iraundi,  mugigarritasunerako  errodamendu  bereziak  nahieran  fabrikatzen  dituen  familiako  enpresa
09/10/2025 I+G+B

Iraundi, mugigarritasunerako errodamendu bereziak nahieran fabrikatzen dituen familiako enpresa

Bergarako enpresak SPRI Taldearen adimen artifizialeko programaren dirulaguntza jaso du, eta ekoitzitakoaren % 95 esportatzen du 

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.