Euskadi 2030 Industria Plana
Proiektu eraldatzaileak
Euskal industriaren eraldaketa berria, eragin handiko lankidetza-proiektuen bidez sustatua
Euskadi 2030 Industria Planaren Proiektu Eraldatzaileak: lankidetza publiko-pribatua, ekonomia teknologikoagoa, iraunkorragoa eta lehiakorragoa lortzeko
Euskadi 2030 Industria Planak Euskadirentzat eraldaketa ekonomikoko etapa berri bat bultzatzen du. Etapa berri honetan, Proiektu Eraldatzaileek Euskadi 2030 Industria Planaren tresna estrategiko gisa jarduten dute, eragin handiko lankidetza-ekimenak bultzatuz. Hala, inbertsio publiko-pribatua mugiarazten dute, enplegu kualifikatua eta lehiakortasuna sortzen dute eta herrialdearen gaitasun industrialak eta teknologikoak indartzen dituzte.
Eredu horrek sektore publikoaren eta pribatuaren arteko baterako sorkuntzaren printzipioa sendotzen du. Izan ere, funtsezkoa da industria-erronka berriei irtenbide berritzaile eta iraunkorrekin heltzeko
Euskadiko eraldaketa ekonomikoaren etapa berriari bultzada, Euskadi 2030 Industria Planaren bidez. Ezagutu hemen!
Zer dira?
Lankidetza lehiakortasun bihurtzen duen tresna
Proiektu Eraldatzaileak Planaren bide praktikoa dira: eragin handiko lankidetza-proiektuak, inbertsioa, enplegua eta teknologia mugiarazten dituztenak.
Enpresen, klusterren, Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko eragileen eta administrazio publikoen arteko lankidetza bultzatzen dute.
Proiektu bakoitzak lidergo publiko edo pribatu bat du, baina guztiek printzipio bera partekatzen dute: erronka industrial konplexuetarako irtenbide berritzaileak elkarrekin sortzea.
Hautagarritasuna
Hautagarritasun-irizpideak
Lidergoa eta herrialde-ikuspegia dituen proiektua diseinatu: lerrokatze estrategikoa, eduki teknologikoa, inbertsio-maila eta balio-katea.
- Estrategia: Euskadi 2030 Industria Planean definitutako sektore estrategikoekin lerrokatzea: IRABAZI edo HAZI.
- Teknologia: eduki teknologiko handia, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) eragileen lankidetzarekin.
- Inbertsioa: esparru pribatuak gidatutako proiektuak, gutxienez 20 milioi euroko inbertsioarekin.
- Balio-katea: sektore estrategikoaren enpresa-partaidetza, klusterren laguntzarekin.
Kudeaketa
Nola kudeatzen dira proposamenak?
1
Harremana
Proiektu Eraldatzaile baten ideia duzu?
Entitate sustatzailea harremanetan jartzen da proiektu eraldatzaileen arretarako bulegoko teknikoarekin formulario baten bidez.
2
Ideiaren jasotzea eta azterketa
Entitate sustatzaileak bere proiektu-ideia bidaltzen du Proiektu Eraldatzaileen arretarako bulego teknikoaren eskaerari erantzunez.
Ideia horren arabera, banakako azterketa egiten da, bere ezaugarriei hobekien egokitzen zaion laguntza publikoaren kanala zehazteko. Fase hau ez da loteslea.
3
Onarpena
Autagarriak diren proposamenek, hala badagokie, Euskadi 2030 Industria Planeko Batzorde Estrategikoaren onarpena jasoko dute, proiektuaren izaera eraldatzailea egiaztatzeko.
Gobernantza eta laguntza
Emaitzak biderkatzen dituen gobernantza- eta laguntza-eredua duzu
Proiektu Eraldatzaileak gobernantza partekatuko egitura baten arabera kudeatzen dira, eta egitura horrek zorroztasuna, gardentasuna eta laguntza bermatzen ditu:
- Industriaren Euskal Kontseilua: Planaren zuzendaritza estrategikoa.
- Batzorde Estrategikoa: proiektuak hautatzea eta lehenestea.
- SPRIren Bulego Teknikoa: koordinazioa, aholkularitza eta jarraipena.
Zure proposamena aurkeztu nahi duzu?
Bete formulario labur hau eta zurekin harremanetan jarriko gara.
"*" beharrezko eremuak adierazten ditu