“Erreferente izatea euskal enpresen sustapen ekonomikoa eta lehiakortasuna bultzatzeko jardueretan”.

“Euskal enpresen lehiakortasuna babestea, bultzatzea eta sustatzea, bide horretatik aberastasuna sortuz Euskadin eta herritarren ongizate maila hobetuz, giza garapen iraunkorra indartuta Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Sustapenerako Politikaren arloan”.

Hurbiltasuna

Irisgarri izatea eta tratu pertsonalizatua ematea gure zerbitzuak eskatzen dituzten enpresa guztiei.

Integritatea

SPRIren kode etikoa aplikatzea gure jarduera guztietan.

Gardentasuna

Aplicar el código ético de SPRI a todas nuestras actividades. Erakunde barruan nahiz kanpoan egiten ditugun jarduera guztiak zintzoki azaltzeko betebeharra.

Berrikuntza

Etengabe hobetzea premia berrietara egokitzeko.

Konpromiso soziala

Gure jarduerak betetzeko konpromisoa, ahalik eta onura sozial handiena lortzeko xedez eta gure baliabideei erabilpen onena emanaz.

SPRIren 2018ko Kudeaketa Planak esparru orokortzat hartzen du Enpleguaren eta Suspertze Ekonomikoaren aldeko Esparru Programa 2017-2020. Esparru Programa hori plan estrategiko hauetan taxutzen da:

2017-2020
Ekintzailetza
Plana
2017-2020
Industrializazio
Plana
Zientzia,
Teknologia eta Berrikuntza
Plana 2020
Nazioartekotze
Plana
2017-2020

SPRI Taldea

Konektatuta, gure laguntzek eta ekimenek zure negozioan eragina izan dezaten eta eraldaketei aurrea har diezaiezun

SPRI Taldearen manifestua

Zure ondoan lan egiten dugu eta tresnak proposatzen dizkizugu eraginkorragoa izan zaitezen. Produktuak eta konponbideak eskaintzen dizkizugu zure enpresa iraultzeko, berrikuntza eta jasangarritasuna baliatuz lan-molde iraunkor bezala. Erne gaude zuri aholkularitza emateko merkatuko aukerei buruz eta zure jakinaren gainean jartzeko eraldaketa digitalaren arloko azken berriak.

Apustu egiten dugu zure alde. Laguntza ekonomikoa ematen dizugu zure ekoizpena handitzeko, prozesuak automatizatzeko, zure instalazioetan inbertitzeko edo aldaketak egiteko zure kudeaketan eta negozio-ereduan. Laguntza ematen dizugu zure kontaktu eta bezero sarea sendotzeko. Arretaz entzuten dizugu jakiteko nola egiten dituzun gauzak, eta zutaz, zure lorpenez eta zure erronkez mintzatzen gara

Azken 40 urteetan bezala, orain ere ondoan izango gaituzu.

SPRI Taldea gara

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko erakundea, euskal industria bultzatzea helburu duena.

Honetan sinesten dugu

Entzuketa aktiboan

Emaiguzu zure berri, eta zure premietara egokituko ditugu konponbideak

Proaktibotasunean

Ideiak, aukerak edo lan-sareak proposatzen dizkizugu

Leialtasunean

Laguntzak ematen ditugu enpresa eta proiektu bakoitzarentzat

Eta zintzotasunean

Argitasunez, gardentasunez eta dedikazioz

Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko erakundea euskal industria bultzatzeko.

Lanean ari gara zurea bezalako enpresekin errazago murgildu zaitezen digitalizazioan eta zibersegurtasunean, eta baita ere martxan jar zaitezen. Zurekin batera modu onena bilatzen dugu zure negozioa beste herrialde batzuetara zabaltzeko edo espazio fisikoak, pabilioiak edo bulegoak aurkitzeko. Baditugu baliabideak erronkei aurre egiteko eta badaukagu ikuspegi global bat bidea planifikatzen laguntzen diguna.

Hemen aurkituko duzu adituen laguntza eta gure konpromisoa zure proiektuan osoki inplikatzeko.

Jar zaitez gurekin harremanetan

Euskadiko Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko BERPIZTU programa (2020-2024) eta bertatik eratorriko diren planak dira SPRIren 2021eko Kudeaketa Planaren esparru orokorra. Programak bi ardatz bertikal ditu: batetik, Ekonomia suspertzeko ardatza eta, bestetik, enplegua dinamizatzeko ardatza. Bi ardatz horiek 12 jarduera-politikaren bidez garatzen dira, eta horiexek osatzen dute ekonomia eta enplegua berreskuratu eta suspertzeko neurri eta tresnen erreferentzia-esparrua, 2024ra arte garatuko dena. Bada hirugarren ardatz bat ere: enpleguaren kalitatea eta genero berdintasuna.
BERPIZTU "Giza Garapen Jasangarria" izeneko herri-estrategia globalean integratutako berreraikuntza-programa bat da, Nazio Batuen “Garapen Jasangarriko Helburuak 2030" eta Euskadi Basque-Country 2030 Agenda betetzen laguntzen duena, eta bat dator "Next Generation EU" Europako Funtsarekin.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza plana. ZTBP Euskadi 2030 Plana

Ekintzailetza plana 2020-2024 Euskadiko Eraldaketa Digitalerako Estrategia 2025

 

“Euskal enpresen lehiakortasuna babestea, bultzatzea eta sustatzea, bide horretatik aberastasuna sortuz Euskadin eta herritarren ongizate-maila hobetuz, giza-garapen iraunkorra indartuta Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Sustapenerako Politikaren arloan”.

“Erreferente izatea euskal enpresen sustapen ekonomikoa eta lehiakortasunaren hobekuntza bultzatzen duten jardueretan”.

 

Hurbiltasuna Irisgarri izatea eta tratu pertsonalizatua ematea gure zerbitzuak eskatzen dituzten enpresa guztiei.

Integritatea SPRIren kode etikoa aplikatzea gure jarduera guztietan.

Gardentasuna Erakunde barruan nahiz kanpoan egiten ditugun jarduera guztiak zintzoki azaltzeko betebeharra.

Berrikuntza Etengabe hobetzea premia berrietara egokitzeko.

Konpromiso soziala Gure jarduerak betetzeko konpromisoa, ahalik eta onura sozial handiena lortzeko xedez eta gure baliabideei erabilpen onena emanaz.

“ Ser el referente en las actividades que contribuyen a la promoción económica y mejora de la Competitividad de las empresas vascas”.

“Apoyar, impulsar y contribuir a la mejora competitiva de las empresas vascas, colaborando con ello a la generación de riqueza en Euskadi y a la mejora del bienestar de su ciudadanía mediante un desarrollo humano sostenible, en el ámbito de la Política de Promoción Económica del Gobierno Vasco”.

Cercanía

Ser accesible y aplicar un trato personalizado a cada empresa demandante de nuestros servicios.

Integridad

Aplicar el código ético de SPRI a todas nuestras actividades.

Transparencia

Aplicar el código ético de SPRI a todas nuestras actividades.

Innovación

La mejora continua para adaptarnos a las nuevas necesidades.

Compromiso social

El compromiso de realizar nuestras actividades teniendo presente el el mayor beneficio social alcanzable, con el mejor uso de los recursos

El Plan de Gestión 2018 de SPRI tiene como marco general el Programa Marco por el Empleo y la Reactivación Económica 2017-2020. Este Programa Marco se concreta en los siguientes planes estratégicos:

Plan de
Emprendimiento
2017-2020
Plan de
Industrialización
2017-2020
Plan Ciencia,
Tecnología e Innovación
2020
Plan de
Internalización
2017-2020

Euskal Politika Industria

Ezagutu azken hamarkadetako Euskadiko
industria-eraldaketa

Industria birmoldaketatik espezializazio adimendunera.

Gehiago jakin nahi baduzu arlo bakoitzeko laguntza eta zerbitzuei buruz, klikatu hemen

Gure sozietate eta ekimen espezializatuetatik

01. SPRI, Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia

Euskal enpresa bultzatzeko laguntzak eta tresnak.

02. Basque Trade & Investment

Nazioartekotzeko Euskal Agentziak laguntza tekniko eta ekonomiko guztiak integratzen ditu, 16tik gora bulego propio biltzen dituen sare bat du eta presentzia du 80tik gora herrialdetan.

03. Sprilur

Pabilioiak, lurzoru industriala,
bulegoak, eraikin industrialak.

04. Euskadiko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa

ETEentzako laguntza ekonomikoak, inbertsio funtsak eta finantza arloko aholkularitza.

05. Business and Innovation
Centres (BICs)

Enpresa berritzaile berriak sortzeko prozesuaren bideratzaileak.

Nazioarteko lan-sareetako kide gara

www.eenbasque.net

EBko Enpresa Zuzendaritza Nagusiak kofinantzatua.

Helburua: Europako politikei eta negozio aukerei buruzko informazio eta aholkularitza zerbitzuak eskaintzea, laguntza ematea teknologi transferentziako prozesuetan eta sarbidea erraztea I+G+B finantzatzeko Europako programetara.

EENko Basque Node osatzen duten erakundeak: SPRI (koordinatzailea), BEAZ, Arabako Merkataritza eta Industria Ganbera, Bilboko Merkataritza, Industria eta Nabigazio Ganbera, Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Nabigazio Ganbera eta INNOBASQUE.

www.eurada.org

uropako Garapen Agentzien Elkartean (EURADA) biltzen dira Europar Batasuneko eskualdeen garapenean lan egiten duten 130 agentzia inguru. SPRI elkarteko Zuzendaritza Batzordean (Board of Directors) dago.

Helburua: EBko finantzaketa politiken eta instrumentuen berri eman eta horien inguruan eztabaidatu. Zuzeneko komunikazioa du Europako Batzordearekin eskualdeko garapen politikak garatzeko. Laguntasuna ematen du jardunbide egokiak trukatzeko bazkideen artean eta nazioz gaindiko proiektuetan kolaboratzeko.

www.foroadr.es

Espainiako Garapen Agentzien Elkartearen barruan Autonomia Erkidegoetako enpresa sustapenerako organismoak biltzen dira. Elkarte horrek gogoetarako guneak, albiste zerbitzuak, ikasketak, esperientzien trukea eta ekimen bateratuak eskaintzen ditu. Garapen Agentzien Talde Iberoamerikarra koordinatzen du.

www.tci-network.org

1998an sortua, TCI-Network da kluster arloko antolakunde eta profesionalen sare global nagusia, eta bere baitan hartzen ditu Garapen Agentziak, Gobernu Sailak, Klusterrak, Erakunde Akademikoak, Enpresak eta Erakunde Multilateralak, denak ere elkarrekin kolaboratzen ari direnak testuinguru ireki, malgu eta paregabe batean lehiakortasuna, berrikuntza eta klusterren garapena sustatzeko 110etik gora herrialdetan.

SPRIk TCI-Network sarearekin kolaboratzen du, aktiboki parte hartuz lan-talde espezializatuetan, mentoring programetan, ikaskuntza-topaketetan eta SPRIk lideratutako CLUSTERS3 bezalako ekimen europarretan.

www.qepea.eus

2002an EUSKALITen laguntzaz sortua, Q-epea Euskadiko esparru guztietako (administrazioa eta enpresa publikoak) 28 erakunde publikoz osaturik dago, zeintzuek konpromisoa hartu baitute kudeaketako bikaintasuna bilatzeko, helburu bikoitzarekin: ikaskuntza partekatuaren bidez beren antolakundeetako kudeaketa hobetzea eta hobekuntza hori Euskadiko Sektore Publikoan sustatzea.

SPRIk Q-epea sarearekin kolaboratzen du, aktiboki parte hartuz haren barneko lantalde espezializatuetan: zerbitzu-gutunak, adierazle-bateriak, gardentasuna (SPRIk zuzendua).

www.sparcs-h2020.eu

Energia arloko lankidetza-plan publiko-pribatua, hiru urteko epean industrialdeetan eta teknologia parkeetan energia kostuak murrizteko erabakiak eta eraginkortasun energetikoko neurriak batera hartzea ahalbidetzeko.

Sprilur  Taldeak, Bizkaia Sortaldeako Industrialdearen bitartez , Tecnalia, Espainiako Urtzaileen Federazioa eta Gizaburuaga eta Arteako industrialdeetan kokatutako 68 enpresa lanean ari dira elkarrekin gauzatzeko  “S-PARCS” proiektu europarra (“Envisioning and Testing New Models of Sustainable Energy Cooperation and Services in Industrial Parks”)Horizonte 2020 Programan sartuta dagoena

www.redelige.es/

SPRILUR-ek COPIT programaren hirugarren edizioan parte hartzen du, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak esparru nazionalean sustatzen duena. Helburua honako hau da: Industrialdeetan eta Teknologia Parkeetan kokatutako enpresen arteko lankidetza sustatzea, hartara, negozio-linea berriak eta transferentziak sustatzeko, besteak beste, produktuak, zerbitzuak, ezagutza, I+G+b proiektuak eta nazioartekotzea.

www.redelige.es/

Interes Orokorreko Tokiko Enpresen Elkarteak (ELIGE – Asociación de Empresas Locales de Interés General) interes orokorreko zerbitzuak ematen dituzten Espainia osoko udalen eta tokiko bestelako erakundeen jabetzako enpresak barne hartzen ditu, edozein sektore eta jarduketa-eremutakoak. Guztien interesak sustatzea du xede elkarteak, baita jarduten diren tokietako herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuen kalitatea, lehiakortasuna, eraginkortasuna eta efizientzia sustatzea ere.

Aktiboki parte hartzen dugu proiektuetan

Leveraging Cluster Policies for Successful Implementation of RIS3.
Kofinantzatzailea: INTERREG EUROPE

Helburua:
Klusterrak babestu eta sustatzeko politika arloko esperientziak trukatzea eskualde parte-hartzaileen artean, eta politika horiek beste lehiakortasun-politika eta -programa batzuekin koordinatzea espezializazio adimenduneko estrategien markoan (RIS3). Proiektuak 4 urteko iraupena du, eta bi fasetan garatuko da. Lehen fasean, bazkideek beren esperientziak trukatuko dituzte, jardunbide egokiak berrikusiko dira, eta adituen gomendioak prestatuko dira. Bigarren fasean, oinarritzat harturik lehen fasean ikasitako guztia, hobekuntzak aplikatuko dira politiketan.

Bazkideak:
SPRI–Eusko Jaurlaritza, Tecnalia, TCI-Network eta herrialde hauetako klusterrei laguntzeko programen kudeaketa arloko agintariak: Lubelskie Voivodeship (Polonia), Regione Piemonte (Italia), Hajdú-Bihar County (Hungaria), Highlands and Islands Enterprise (Eskozia) eta Invest in Northern Ireland (Erresuma Batua) eta Latvijas Ekonomikas Ministrija (Letonia).

Gehiago jakin nahi dut

Sustainable SMES by means of Enterprise Europe Network. Increase environmental performance and sustainability of SMEs in a set of sensitive sectors (production and processing of metals, food industry, manufacturing of electronic/electric equipment, waste management chemical industry). Offer and testing of environmental value added services for awareness and implementation of environmental friendly behaviours.

Socios:
Chambre de Commerce et D'industrie de la Région Provence - Alpes - Cote d'Azur, Méditerranée Technologies, Unioncamere Liguria, Unioncamere Piemonte, Confindustria Piemonte, Northern Transylvania, Agentia de Dezvoltare Regionala Nord-Vest Romania, Sociedad para la Transformación Competitiva - Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. (SPRI), Business Region Goteborg.

Quiero saber más

Vigilancia Competitiva para ADRs.
Cofinanciado por: Fondo Social EuropeoE

Helburua:
Lehiakortasuna zaintzeko sistema kolaboratibo bat garatu eta ezartzea parte hartzen duten garapen agentzien artean.

Bazkideak: Instituto Galego de Promoción Económica (IGAPE), Parisko Eskualde Mailako Garapen Agentzia, Val de Marne, Agencia de Inversiones y Servicios – ( ADE) Castilla y León, Instituto de Desarrollo Económico del Principado de Asturias (IDEPA), Sociedad para el Desarrollo Regional de Cantabria (SODERCAN), Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea (SPRI), Portugal Iparraldeko Enpresa Elkarteen Batasuna (UERN).

Gehiago jakin nahi dut

Towards Regional Specialisation & Smart Growth.
Cofinanciado por: INTERREG IV C

Helburua:
Eskualde parte hartzaileen artean esperientziak trukatzea espezializazioan eta berrikuntzan oinarrituriko eskualde mailako hazkunderako estrategia adimendunak garatu eta hobetzeari buruz.

Bazkideak:
Tecnalia, Baltic Institute of Finland, Bucharest-Ilfov Regional Development Agency (ADR-BI), Lubelskie Voivodeship, Pannon Business Network Association (PBN), Piedmont Regio, Scottish Enterprise, SPRI – Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, Stuttgart Region Economic Development Corporation, Valga County Government.

Gehiago jakin nahi dut

Managing the Industrial Territory in the Knowledge Era.
INTERREG IVC erakundeak kofinantzatua

Helburua:
Enpresa-guneen eta industrialdeen kudeaketari buruzko esperientziak eta jardunbide egokiak (BAIP) trukatzea. Estrategia eta formula berriak BAIPen enpresa eta ingurumen arloko erakargarritasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko eta tokiko eta eskualdeko berrikuntzari eta garapenari egiten dioten ekarpena indartzeko.

Bazkideak:
SPRILUR S.A, TECNALIA Research & Innovation, Pannon Business Network Association, Rzeszow Regional Development Agency, Lubelskie Voivodeship, Timisoara Development Agency, SOPRIP Parma, Shannon Free Airport Development Company, The Gaeltacht Authority, INCASOL – Catalan Land Institute

Gehiago jakin nahi dut

EBko Enpresa Zuzendaritza Nagusiak kofinantzatua

Helburua:
Bitarteko organismoen sare bat sortzea eta nazioz gaindiko truke zerbitzu bat probatzea, zeinak aukera emango baitie enpresa bat sortu nahi duten ekintzaile berri eta pertsonei proiektuan parte hartzen duten beste herrialde batzuetako enpresa txikiak zuzentzen dituzten enpresari eskarmentudunengandik ikasteko.

BW ENTMOBNET partzuergoan parte hartzen duten erakundeak:
SPRI, Coventry University Enterprises Limited, Amurrio Bidean, S.A.U., B.B.K. GAZTE LANBIDEAN FUNDAZIOA, BEAZ, BIC BERRILAN, Bilboko Merkataritza, Industria eta Nabigazio Ganbera, Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Nabigazio Ganbera, Arabako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofiziala, CEDEMI, CEI SAIOLAN, CEIA, DEBA BEHEKO GARAPEN EKONOMIKORAKO ELKARTEA, EKINBIDE, INGURALDE , Lan Ekintza-Bilbao, S.A.

Gehiago jakin nahi dut

Argibide gehiagorako: Ekintzaile Gazteentzako Erasmus Laguntza Teknikoko Bulegoa, EUROCHAMBRES.

European Union Regions Benchmarking, Economic Strategy and Transfer.
INTERREG IIIC erakundeak kofinantzatua.

Helburua:
Enpresei laguntzeko politiken eta instrumentuen ebaluaketa konparatiboa egitea (finantzaketa, berrikuntza, klusterrak, informazio gizartea, ekintzailetza, nazioartekotzea, eskualde marketina, e.a.). Jardunbide egokiak identifikatzea analisi kuantitatibo eta kualitatiboen bidez. Ezagutza hedatzea eta transferitzea. AWM (West Midlands) erakundeak zuzentzen du SPRIren laguntzarekin eta EURADAren barruan egiten ari diren hiru urteko esperientzia pilotu batean oinarritzen da.

Bazkideak:
Belgika, Danimarka, Finlandia, Frantzia, Alemania, Italia, Norvegia, Portugal, Espainia, Suedia, Txekiar Errepublika eta Lituaniako eskualde mailako organismoak ordezkatzen dituzten 23 kideko sarea.

Gehiago jakin nahi dut

Industriaren arloan euskararen erabilera
sustatzeko ekimenak

Euskara euskal industrian bultzatzen

Gero eta gehiago gara euskal industrian euskarari bidea irekitzen ari garenak, baita SPRI Taldearen barruan ere. Bidai honetan gurekin egotea gustatuko litzaiguke, zure proiektuak, eskaerak edo ekimenak euskaraz aurkeztuz.

Zatoz gurekin, euskararen bidetik!

euskera_imagen
1

INDEUS, Industriaren Euskal Plataforma

Gure hizkuntzan lan egiteak lehiakorragoak egiten gaitu.

Ampo, CAF, CEIT, Cikautxo, Copreci, Danobat, Eika, Elay, Energia Klusterra, ESLE, Gaia Klusterra, GOIZPER, Ikerlan, Irizar, Maier, Orkli, Petronor, Tecnalia, ULMA construcción, edo Vicomtech dira euskararekin konpromiso sendoa duten eta INDEUSen parte diren enpresetako batzuk.

INDEUS Industriaren Euskal Plataforma da, SPRI-Enpresen Garapenerako Agentziak sustatua, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin eta Energiaren Euskal Erakundearekin lankidetzan. Euskaraz lan egitea erabaki duten enpresa industrialei euskarazko produktuak eta zerbitzuak lortzeko bideak ezartzen laguntzeko sortu zen ekimena.

Indeus.eus en sartu

2

Industria Berriaren Hiztegia

Industria Berriaren SPRI Hiztegia euskal industriaren sektore aurreratuenetan espezializatutako hiztegia da, etengabe kontzeptu berriak sortzen eta lehendik daudenak eguneratzen ari dena. Horregatik, ezinbestekoa da berrikuntza horien guztien jarraipena egitea, kontzeptuen edukia eta horiek izendatzeko terminoak ondo finkatuz eta espazio komun batean jasoz eta argitaratuz. Horrela, modu batean edo bestean Industria Berriaren esparruan lan egiten dugunok lan-tresna berri bat izango dugu, gure eguneroko zereginean lagunduko diguna. Baliabide hori sortzeko, SPRI Taldeak Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia Unitatearekin lankidetzan jardun du, eta hark garatu du hiztegi hau.

Industria berriaren hiztegian sartu

Eta badugu euskal enpresen arretarako zerbitzu bat

laguntzak bilatzen eta zure erronkari aurre egiten laguntzeko edota harremanetan jartzeko aholkulari espezializatuekin.

Hitz egin dezagun!

valoraciones