Enpresako zuzendari kudeatzaile Ramón Gabikagogeaskoa
Eraldaketa digitala I+G+B Nazioartekotzea
Albisteak 17 maiatza, 2018

Ojmar enpresaren arrakasta, munduko liderra kutxatiletarako sarrailen sistema adimendunetan

Eibarren sortu eta gaur egun Elgoibarren (Gipuzkoa) kokatua dagoen enpresa hori suzko armak fabrikatzen hasi zen duela 99 urte, eta gaur egun teknologia eta produktu eboluzioaren eredu argia da.
-

Eibarren sortu eta gaur egun Elgoibarren (Gipuzkoa) kokatua dagoen enpresa hori suzko armak fabrikatzen hasi zen duela 99 urte, eta gaur egun teknologia eta produktu eboluzioaren eredu argia da.

“Enpresa industriala izatetik puntako konpainia teknologiko izatera igaro gara” dio Ramón Gabikagogeaskoa zuzendari kudeatzaileak

 

Ojmar enpresa, 1919an Eibarren sortua eta 1998tik Elgoibarren kokatua, teknologia eta produktu eboluzioaren eredu argia da.  Duela ia 100 urte hasi zen suzko armak fabrikatzen, baina denborarekin kutxatiletarako sarrailen sistema adimendunetan espezializatu da, arlo horretako munduko liderra izatera iritsi delarik. 2008an abiatutako krisiak behartu zuen nazioartekotzearen aldeko apustua egitera, eta gaur egun atzerrian kontzentratzen da bere fakturazioaren %75. “Enpresa industriala izatetik puntako konpainia teknologiko izatera igaro gara” dio enpresako zuzendari kudeatzaile Ramón Gabikagogeaskoak.

 

Pedro Arriola presidenteak gogora ekarri du Ojmar 1919ko urtarrilaren 1ean sortu zela, Basilio Markaide eta Francisco Ojangurenen eskutik. Sasoi hartako Ojanguren y Marcaide enpresak izen horri eutsi zion 1990era arte, eta urte hartan hartu zuen Ojmar izena, bi fundatzaileen inizialekin osatua.

 

Negozioaren bilakaerak hainbat fase izan ditu. Enpresa suzko armak fabrikatzen eta erosten hasi zen 1919an. 1928an, berriz, akziodunak aldatu zirenean, sarrailak eta erremintak ekoizten hasi zen. 1945ean, kanpoko beste bazkide bat sartzeaz batera, sarrailez gain, orobat sartu ziren aire konprimituzko karabinak eta josteko makinak. Garai hartan Espainian zegoen Ojmar enpresaren merkatu osoa.

 

1955etik 1970era autoentzako osagaiak ere fabrikatu zituen, hala nola, gasolina tapentzako sarrailak, autoetako leihoak irekitzeko biraderak edota urruneko aginteak. 70eko hamarkadan hasi zen higiezinetarako sarraila mekanikoak ekoizten, eta 2000. urtean sartu zen elektronikaren munduan. Gaur egun, Ojmar enpresak sarraila mekanikoak fabrikatzen ditu altzarietarako, eta ixte-sistema mekatronikoak Fitness zentroetarako, espazio termo-ludikoetarako eta bulego-eraikinetarako.

 

“Kutxatiletan, bulegoko altzarietan eta altzari berezietan (erremintentzako armairuak industriarako) espezializatuta gaude” diote presidenteak eta zuzendari nagusiak. Haririk gabeko RFID sarraila da enpresaren produktu izarra, mundu osoan aitzindari dena. “Wifi sarearekin funtzionatzen du, eta sarea erortzen bada funtzionamendu sistema autonomo bat du kutxatila bakoitzean, berau ireki edo ixteko. Dozena bat bezerori instalatu diogu sarraila hori Espainian, Europan, Estatu Batuetan eta Australian”. Sistema horrek badu abantaila handi bat, alegia, ez duela kablerik behar eta, beraz, mantenimendu-kostuak txikiagoak dira. Horrez gain, denbora errealeko informazioa ematen du, eta erreporte konfiguragarriak ere bai, instalazioa hobeto kudeatu eta optimizatzeko.

 

“Ojmar enpresak 118 langile ditu eta, behin gainditu ondoren 2008ko atzeraldi ekonomikoa, une honetan 17 milioi euro inguruko fakturazioa du, %14ko hazkundea izan duelarik 2016arekin alderatuta. Gainera, espero dugu 2018an %10 inguru haziko garela”, “40 milioi inguruko salmentak izan nahi ditugu bost urteko epean” adierazi du Ramón Gabikagogeaskoak. Atzeraldi ekonomikoa baino lehen, produkzioaren %80 sarraila mekanikoak ziren eta %20 baino ez ziren elektronikoak. Esportazioa, berriz, %25ekoa zen. Gaur egun, sarraila mekatronikoak produkzioaren %60 dira (gainerako %40a mekanikoak), eta fakturazio osoaren %75 esportazio bidez lortzen da.

 

“Gure ikuspegiaren arabera, garrantzi handia dute produktuaren, teknologiaren eta merkatuaren garapenak, eta balio-eskaintza pertsonalizatuak” gaineratu du. “Apustu egin dugu balio erantsiko produktuaren eta garapen teknologikoaren alde, abangoardian egon nahi dugulako”. Horretarako funtsezkoa izan da espezializatzea eta kutxatiletarako eta bulegoko altzarietarako ixte-sistemen negozioan zentratzea.

 

Salmenten %10 I+G-ra bideratzen da

2007ra arte bulego teknikoa zena I+G-ko departamendu propio bihurtu da. Presidenteak azpimarratu du salmenten %10 I+G-ra bideratzen dela, hau da, bi milioi euro inguruko inbertsioa egiten dutela I+G-n. Zuzendari kudeatzaileak nabarmendu du jabeak erabakigarriak izan direla enpresaren arrakastan, “krisi garaian apustu egin zutelako teknologiaren, berrikuntzaren eta merkatuko garapenaren alde”.

 

Ojmar-ek Elgoibarko lantegian fabrikatzen ditu produktu guztiak. Horrez gain, biltegidun filial komertzial bat du Estatu Batuetan, bulego komertzial propioak ditu Australian, Dubain, Alemanian, Shangain, Frantzian eta Ingalaterran, eta presentzia du beste herrialde batzuetan ordezkarien edota banatzaileen bitartez. “Bertako teknologi zentroekin ere kolaboratzen dugu, besteak beste Tekniker eta Tecnaliarekin, eta hainbat lankidetza akordio dauzkagu Estatuan zein nazioartean diseinu industrialaren eta garapen teknologikoaren arloetan”.

 

Esan bezala, Ojmar-ek Elgoibarko lantegian zentratu du bere produktuen produkzioa, enpresarentzat garrantzitsua delako produkzioaren know-how-a eta hornitzaile estrategikoen kudeaketa mantentzea, eta oraindik ere Europa delako bere merkatu potentziala. “Produktu teknologikoa da elementu garrantzitsuena, eta hemen eduki behar dugu. Euskadin garatu eta fabrikatuko ditugu produktu teknologikoak”.

 

Etorkizunean ezinbestekoa izango da beste sektore batzuetan sartzea. “Dagoeneko bulegoak ez dira espazio zehatzak, baizik eta birtualak; jendea toki eta herrialde desberdinetara joaten da, eta ez du bulegorik behar lanerako, baizik eta gauzak uzteko kutxatila bat (hot desking deitzen zaio horri). Sektore horretan sartu nahi dugu”.  Zuzendari kudeatzaileak adierazi du bere sektorearen kudeaketa erabat aldatu dela. “Kutxatilak ireki edo ixteko modua egokitu egiten da sektore, merkatu edo pertsona bakoitzaren arabera. Eta datuak ematen ditu”. Ojmar-en nazioarteko irismenaren adierazgarri, bere bezeroen artean daude Virgin Active, Go-Fit edo Bannatyne Fitness kateak, American Express, Ernst Young edota Thomson Reuters bulegoak, eta Deutsche Bank eta American Express bankuak.

 

Elgoibarko lantegia 4.0 Industriara egokitzeko automatizazio prozesuan murgilduta dago. “Kudeaketa-sistema produktuaren eta merkatuaren premia berrietara berregokitzen ari gara, eta sistemak automatizatzen ari gara barneko eraginkortasuna eta produktuaren fidagarritasuna hobetzeko” azpimarratu du Gabikagogeaskoak.  2019an, enpresaren 100. urteurrenean, Ojmar-ek helburutzat izango du I+G eta Marketin sailak zabaltzea.

 

Lotutako albisteak

Datuaren  Heldutasunaren  Diagnostiko  Programa  enpresa-kudeaketa  adimentsuago  baterako  abiapuntua  da

Datuaren Heldutasunaren Diagnostiko Programa enpresa-kudeaketa adimentsuago baterako abiapuntua da

Abenduaren 2an irekiko da Datuaren Heldutasunaren Diagnostikoa Programaren lehen deialdia. Zerbitzu berri honek euskal enpresei laguntza eskaintzen die datuen arloko egungo egoeraren ebaluazio zorrotza egiteko eta analitika eta adimen artifizialaren eredu aurreratuagoetarako ibilbide-orri bat definitzeko.

SPRIk  “Material  aurreratuen  etorkizuna  Europan”  ekitaldian  parte  hartu  du
28/11/2025 I+G+B

SPRIk “Material aurreratuen etorkizuna Europan” ekitaldian parte hartu du

Aveiron eta Porton egin zen azaroaren 27an eta 28an. Euskadin, material aurreratuak funtsezkoak dira gure industria-sektore askorentzat, eta zeharkako teknologia giltzarritzat jo dira Euskadi 2030 Industria Planean

Euskadik  eta  Singapurrek  itsas  eolikoan  dituzten  gaitasunak  partekatu  dituzte  webinar  baten  bidez
28/11/2025 Nazioartekotzea

Euskadik eta Singapurrek itsas eolikoan dituzten gaitasunak partekatu dituzte webinar baten bidez

Basque Trade & Investment-ek, Enterprise Singapore eta BasqueEnergy-rekin lankidetzan, topaketa birtual bat antolatu du lankidetza-aukerak aztertzeko.

Euskadik  eta  Fukushimak  lankidetza  ekonomikoa  eta  teknologikoa  indartu  dute
27/11/2025 Nazioartekotzea

Euskadik eta Fukushimak lankidetza ekonomikoa eta teknologikoa indartu dute

Bisitaren programan, garapen industrialari eta teknologikoari lotutako euskal ekosistemaren trakzio-ekimenak aurkeztu ziren.

Euskadik  adimen  artifizialean  duen  nazioarteko  proiekzioa  indartu  du,  Emilia-Romañara  egindako  misio  batekin
25/11/2025 Nazioartekotzea

Euskadik adimen artifizialean duen nazioarteko proiekzioa indartu du, Emilia-Romañara egindako misio batekin

Euskal ordezkaritza batek Italiako eskualdea bisitatu du, AAren eskualdeko ekosistema bertatik bertara ezagutzeko, aliantza estrategiko posibleak aztertzeko eta nazioartean arrakasta izan duten ereduak ezagutzeko.

Moldaviak  proiektu  estrategikoen  zorro  bat  sortzeko  deialdia  abiarazi  du
21/11/2025 Nazioartekotzea

Moldaviak proiektu estrategikoen zorro bat sortzeko deialdia abiarazi du

Ekimen hori aukera bat da Euskadiko enpresek merkatu berriak esploratzeko.

Euskal  enpresek  negozio  eta  lankidetza  aukerak  aztertu  dituzte  Ontario  eta  Eskozia  Berrian
20/11/2025 Nazioartekotzea

Euskal enpresek negozio eta lankidetza aukerak aztertu dituzte Ontario eta Eskozia Berrian

Konpainiek Kanadako bi probintzien negozio aukera nagusiak aztertu dituzte ‘Business & Investment in Canada: Ontario & Nova Scotia’ ekitaldian, arreta berezia jarriz azpiegitura, fabrikazio aurreratua eta energia sektoreetan.

Turkian  finkatutako  bederatzi  euskal  enpresek  esperientziak  partekatu  eta  aukerak  aztertu  dituzte  Istanbulen
19/11/2025 Nazioartekotzea

Turkian finkatutako bederatzi euskal enpresek esperientziak partekatu eta aukerak aztertu dituzte Istanbulen

Basque Trade & Investment erakundeko Turkiako bulegoak antolatutako ‘Basque Companies in Türkiye: Market Experiences & Cooperation Opportunities’ topaketan parte hartu dute konpainiek aste honetan

ReBuild  Ukrainek  elkarlanerako  bide  berriak  eskaintzen  ditu  berreraikitze  arloan
14/11/2025 Nazioartekotzea

ReBuild Ukrainek elkarlanerako bide berriak eskaintzen ditu berreraikitze arloan

Basque Trade & Investment-ek Varsovian duen bulegoak azokan parte hartu du, herrialdea berreraikitzeko sektore estrategikoetan dauden euskal enpresentzako aukera zehatzak identifikatzeko helburuarekin.

Euskadi  2030  Industria  Planaren  baitako  Proiektu  Eraldatzaileak  aurkeztu  ditu  SPRIk

Euskadi 2030 Industria Planaren baitako Proiektu Eraldatzaileak aurkeztu ditu SPRIk

Euskadiko eraldaketa industrial berria bultzatzeko tresna estrategikoa dira, inbertsio publiko-pribatua mugiarazten duten, enplegu kualifikatua sortzen duten eta Euskadiren gaitasun industrial eta teknologikoak indartzen dituzten inpaktu handiko lankidetza-proiektuen bidez

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.