Nazioartekotzea
Albisteak 6 maiatza, 2019

Nazioartekotzeko Euskal Agentziak eskaintzen duen laguntza-eredua espezializatuagoa da eta enpresa bakoitzaren nazioartekotze-mailari egokitua

Jardunaldian bertatik bertara aurkeztu dira Eusko Jaurlaritzaren eta Elkargi eta Cofides elkarteen laguntzak eta Europak 2030erako finkatu dituen Sostengarritasun Helburuak
-

 

Jardunaldian bertatik bertara aurkeztu dira Eusko Jaurlaritzaren eta Elkargi eta Cofides elkarteen laguntzak eta Europak 2030erako finkatu dituen Sostengarritasun Helburuak.

 

Iñaki Ezkurrak, Nazioartekotzeko Euskal Agentziako Enpresen Nazioartekotzeko zuzendariak, Intergune 2019 ekitaldian azaldu du Eusko Jaurlaritzak ETEen nazioartekotzea bultzatzeko eskaintzen dituen laguntza eta zerbitzuak eredu berri batean integratu direla, zerbitzu guztiak segmentatzeko eta enpresei balio handiagoa emateko. Nazioartekotzeko “leihatila bakar” hori posible egiteko, lankidetza estua garatzen da lokalagoak edo sektorialagoak diren beste eragile batzuekin, horrela ETEei proposamen bateratu eta bakarra eskaintzeko.

SPRI Taldean integratutako Nazioartekotzeko Euskal Agentzia abiarazi zenetik urtebete igaro den honetan eman du Ezkurrak azalpen hori, eta hizpide hartu ditu orobat Eusko Jaurlaritzak euskal enpresen nazioartekotze-proiektuak bultzatzeko estrategiaren barruan eskaintzen dituen laguntza eta zerbitzuak.

Basque Trade Agentziak eskaintzen duen zerbitzuak elkarrekin konbinatzen ditu aholkularitza espezializatua eta enpresa bakoitzaren nazioartekotze-prozesuaren une eta mailari egokitutako laguntza-programak. Segmentazio horrek hainbat maila ditu. Lehen mailan laguntza ematen zaie nazioartekotzeko potentzialaren diagnostikoa eta jarraitu beharreko ibilbidearen proposamena egiteko. Bigarren mailan daude atzerrian %40 baino gutxiago fakturatzen duten eta nazioarteko jarduera zabaltzea helburu duten enpresentzako laguntzak. Eta hirugarren mailako laguntzak dira atzerrian %40 baino gehiago fakturatzen duten enpresentzat, baldin helburutzat badituzte merkatu haiek zeintzuetan beren presentzia ez den iristen %10era.

Bere eskaintza osatzeko, Agentziak finantzaketa-programak dauzka, prestakuntza ematen laguntzeko nazioarteko profila duten giza baliabideei, lankidetzako ekimenak sustatu eta gauzatuko dituzten kolektiboei. Horrez gain, badaude euskal enpresei nazioarteko lizitazioetan laguntzeko programak ere. Bestalde, Basque Trade Agentziak adimen lehiakorreko zerbitzu bat du, non euskal enpresa-sarearekin (bertakoa zein atzerrikoa) duen harreman estua aprobetxatzen baitu ezagutza sortzeko eta negozio-aukerak identifikatzeko.

Laguntza eta zerbitzuen aurkezpena amaitu ostean, Javier Cortések (UN Global Compact enpresako eskualde arduradunak) hizpide hartu ditu Garapen Sostengarriko Helburuak (GSH) eta esan du lehiakortasun-elementu bilakatuko direla eta kontuan hartu behar direla enpresa guztien estrategietan. Enpresa arloko erabakiek inpaktua dute enpresaren lan-ingurunean (izaera sozialeko inpaktuak, ingurumenekoak, konfiantza arlokoak, gardentasunarekin zerikusia dutenak, e.a.) eta kudeaketa egoki batek zuzeneko eragina du emaitzetan.

Elkargi finantza-erakunde pribatuko zuzendari komertzial den Laura Matak azaldu du beren jarduera nagusia dela inbertsioei abalak ematea, eta enpresa bakoitzarentzako finantzaketa-egitura egoki bat eraikitzen dutela une eta egoera bakoitzerako. Nazioartekotze-prozesuentzat eskaintzen dituzten hiru proposamenak azaldu ditu: lehena, esportazioetara zuzendua; bigarrena, Brexit-aren eragina jasango duten enpresekin lotua; eta hirugarrena, nazioartekotzeko abal teknikoei dagokiena.

Ana Cebriánek, Cofides erakundeko Negozio Garapeneko zuzendari laguntzaileak, itxi du jardunaldia. Cofides Industria Ministerioaren menpeko organismo publiko-pribatu bat da eta, enpresen nazioartekotzea bultzatzeaz gain, inbertsioa jasoko duen herrialdearen garapena ere sustatzen du, atzerriko filialari ematen zaiolako laguntza. Bestalde, Garapen Sostengarriko Helburuekin harturiko konpromisoa berretsi du.

Ana Cebriánek azpimarratu du Cofides-ek era guztietako proiektuak (higiezinetakoak izan ezik) babesten dituela munduko edozein herrialdetan, 75.000 eurotik hasi eta 40 milioi eurorainoko dirulaguntzekin, ekimen komertzialak barne. Laguntzak jaso dituzten 150 proiektu inguru Euskadikoak dira, Euskadi delarik Cofides-en laguntzak hartzen dituen kolektibo ugariena Madrileko komunitatearen ondoren.

Lotutako albisteak

Irundinek,  oso  nazioartekotutako  ETEak,  negozioa  % 50  baino  gehiago  handitu  du
12/09/2025 Nazioartekotzea

Irundinek, oso nazioartekotutako ETEak, negozioa % 50 baino gehiago handitu du

Irungo enpresak SPRI Taldearen Fast Track Innobideak programako laguntza jaso du eta botilatzeko makinak fabrikatzen ditu 1994tik

Global  Training  beken  epea  irailaren  19ra  arte  luzatu  da
12/09/2025 Nazioartekotzea

Global Training beken epea irailaren 19ra arte luzatu da

Global Training laguntza-programa Euskadiko gazteen nazioarteko mugikortasuna eta prestakuntza errazteko diseinatuta dago. Programaren aurrekontua 6.445.000 €-koa da eta laguntzek ordaindutako praktika profesionalak eskaintzen dituzte atzerrian.

Euskadiko  enpresa-ordezkari  batzuk  Alemaniako  automobilgintzaren  eraldaketa  aztertzen  ari  dira  Munichen

Euskadiko enpresa-ordezkari batzuk Alemaniako automobilgintzaren eraldaketa aztertzen ari dira Munichen

SPRI Taldeko Basque Trade & Investmentek eta ACICAE Euskadiko Automobilgintza Klusterrak elkarrekin antolatu dute

Euskadi  liderra  da  automobilgintzako  eskualdeen  aliantzan,  eta  ibilbide-orri  berri  bat  eskatu  du
10/09/2025 Nazioartekotzea

Euskadi liderra da automobilgintzako eskualdeen aliantzan, eta ibilbide-orri berri bat eskatu du

Ekitaldian Jauregi sailburuak azpimarratu zuen euskal industriak Europako automobilgintzaren sektorean duen garrantzi estrategikoa. Hurrengo urteetarako ibilbide-orri gisa, apustu hirukoitza nabarmendu zuen: finantziazioa, berrikuntzan inbertitzea eta sektorearentzako eskari berria sortzea

Brasilen  ezarritako  euskal  enpresek  EB-Mercosur  akordioa  eta  erga-erreforma  aztertu  dituzte
09/09/2025 Nazioartekotzea

Brasilen ezarritako euskal enpresek EB-Mercosur akordioa eta erga-erreforma aztertu dituzte

Bilera BasqueTradek São Paulon duen bulegoak antolatu du, eta agentziak euskal enpresei Brasil bezalako merkatu estrategikoetan ematen dien laguntzaren barruan kokatzen da

Koreako  Jeollanam-do  probintziak  Euskadi  bisitatu  du  itsas  energia  eolikoan  eta  trantsizio  energetikoan  aukerak  aztertzeko
05/09/2025 Nazioartekotzea

Koreako Jeollanam-do probintziak Euskadi bisitatu du itsas energia eolikoan eta trantsizio energetikoan aukerak aztertzeko

Euskadin programatutako agendarekin amaitzeko, delegazioak Saiteceko instalazioak bisitatu ditu, Euskal Autonomia Erkidegoan sarera konektatutako lehen aerosorgailu flotatzailearen proiektua bertatik bertara ezagutzeko asmoz.

Trumpen  muga-zergen  zati  bat  legez  kanpokotzat  jo  du  AEBko  apelazio  auzitegi  batek
03/09/2025 Nazioartekotzea

Trumpen muga-zergen zati bat legez kanpokotzat jo du AEBko apelazio auzitegi batek

Europako Batzordeak ez du epaiaren inguruko iritzirik eman, baina Washingtoni eskatu dio akordioan hitzartutakoa betetzeko eta autoen muga-zergak % 27,5etik % 15era murrizteko.

Wolco,  nazioartekotzearen  aldeko  apustua  egin  duen  ebaketa-erreminta  pertsonalizatuen  fabrikatzailea
28/08/2025 Nazioartekotzea

Wolco, nazioartekotzearen aldeko apustua egin duen ebaketa-erreminta pertsonalizatuen fabrikatzailea

Lemoako enpresak SPRI Taldearen Industria Digitala programaren dirulaguntza jaso du, eta bere negozioaren % 25 esportatzen du dagoeneko

Europar  Batasunak  zigor  ekonomiko  eta  energetiko  berriak  onartu  ditu  Errusiaren  aurka
21/07/2025 Nazioartekotzea

Europar Batasunak zigor ekonomiko eta energetiko berriak onartu ditu Errusiaren aurka

Hamazazpigarren neurri-sorta honek Ukrainako gatazkari lotutako ontzi eta erakundeei eragingo die, eta pixkanaka-pixkanaka Errusiako erregai fosilekiko mendekotasuna ezabatzea aurreikusi du

Europar  Batasunak  Itsaso  Beltzean  egonkortasuna,  garapena  eta  jasangarritasuna  bultzatzeko  plana  aurkeztu  du
12/07/2025 Nazioartekotzea

Europar Batasunak Itsaso Beltzean egonkortasuna, garapena eta jasangarritasuna bultzatzeko plana aurkeztu du

Estrategia Europako beste politika batzuekin koordinatuta garatuko da, EB zabaltzeko prozesua, Ekialdeko Elkartea eta Global Gateway estrategia barne.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.