Intergune Empresas Entidades Instituciones

INTERGUNE 2022 ekitaldiak aukera emango die euskal enpresei zuzeneko harremanak izateko 30etik gora instituzio, kluster, atzerriko merkatuan espezializatutako aholkularitza eta finantza-erakunderekin

Euskal enpresen nazioartekotze foroa urriaren 26 eta 27an egingo da BECen. Erakusketa-gunean hainbat espazio eskainiko dira networking-erako eta lankidetzan jarduteko beste herrialde batzuetan esperientzia duten erakundeekin
-

INTERGUNE 2022 ekitaldiak –urriaren 26an eta 27an BECen egingo den euskal enpresen nazioartekotze foroak– networking-a eta atzerriko merkatuetan lankidetzan jarduteko aukerak izango ditu ardatz. Zehazki, ekitaldiko erakusketa-gunean elkarrekin bilduko dira instituzioak, finantza-erakundeak, antolakundeak eta esportazioarekin lotutako enpresak, hogeita hamar baino gehiago guztira.

Intergune Empresas Entidades Instituciones

Espazio hori bereziki diseinatu da, bai nazioartekotze prozesuan hasiberriak diren enpresentzat, eta baita ere atzerriko merkatuan esperientziaren bat izan dutenentzat. Kasu bietan, helburua da arlo horretan eskarmentua duten erakunde, enpresa zein profesionalen esperientziak ezagutzea.

Hala, enpresa interesatuek eskura izango dituzte 33 erakundetako (instituzioak, finantza erakundeak, antolakunde sektorialak eta atzerriko proiekzioari buruzko aholkularitzan espezializatutako konpainiak) profesionalen taldeak.

Instituzioei dagokienez, INTERGUNE 2022 ekitaldira doazen konpainiek posible izango dute harremanetan jartzea foro hau antolatu duen erakundearekin, hots, Basque Trade & Investment agentziarekin (SPRI Taldearen eta Eusko Jaurlaritzaren menpeko Nazioartekotze Agentzia), zeinak euren eskura jarriko baitu enpresentzako laguntza espezifikoei buruzko informazioa eta bere zerbitzuei buruzko baliozko zenbait datu. Agentziak ez eze, beste erakunde batzuek ere euren standak izango dituzte ekitaldian, hala nola Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek, Finantzen Euskal Institutuak (IVF-FEI), Kanpo Merkataritzako Institutuak (ICEX), COFIDES funts kudeatzaileak eta Araba, Bilbo eta Gipuzkoako Merkataritza Ganberek.

Intergune Empresas Entidades Instituciones

Finantzen eta aseguruen arlotik (zeintzuen aholkularitza eta zerbitzuak oinarrizkoak baitira esportazio jarduerarako), presente egongo dira, besteak beste ELKARGI, Elkarrenganako Berme Sozietatea, CESCE (kreditua, kauzioa eta bermeak), eta baita ere Banc SABADELL, SANTANDER, BANKOA – ABANCA eta KUTXABANKeko hainbat ordezkari, bankuen nazioartekotzean espezializatuta daudenak.

Sektore-elkarteei dagokienez, bertan izango dira: ACICAE, Europan sortutako lehen automobilgintza klusterra; ACLIMA, Euskadiko ekoindustria eta ingurumen arloko zerbitzu eta produktuak biltzen dituena; AFM Clúster, fabrikazio aurreratu eta digitalaren ordezkaria; HEGAN, Euskadiko aeronautika eta espazio sektoreko klusterra; ENERGIA KLUSTERRA eta baita ere Mugikortasun eta Logistika arloko Klusterra. INTERGUNE 2022 ekitaldian presente egongo dira  baita ere BILBAO PORT, UNIPORT eta EUSKAL HERRIKO ITSAS FOROA.

Aholkularitza sektoreari dagokionez, ekitaldian izango dira: GERTUKO, Latinoamerikako operazioetan espezializatua; GRUPO AGEX, nekazaritza, galdaketa, siderurgia eta burdinbide sektoreetan zentratzen dena; GRUPO OTEIC eta TACEX by ATE, nazioartekotzeko konponbide integralei buruzko aholkularitza-zerbitzuak proposatzen dituztenak; ONURA CONSULTING, esperientzia handikoa merkataritza-prozesuak azkartzen; eta NEGOBIDE laguntza-zerbitzu teknikoak ematen dituena Txina, India eta herrialde eslaviarretan.

Intergune Empresas Entidades Instituciones

Unibertsitateen presentzia

INTERGUNE 2022 ekitaldian euskal unibertsitateek ere gune propio bat izango dute, zuzenean ikusarazteko atzerriko proiekzioarekin lotutako erronkek gazteei eta enpresei dakarzkieten aukerak.

Bizkaia Talent eta Deusto Emprende ekimenek ere foro honetan aurkeztuko dituzte euren jarduerak, eta BasqueTrade-k informazio xehea emango du enpresen nazioartekotze arloan gaitzeko eskaintzen dituen unibertsitate-tresnei buruz. Aztergai hartuko dira talentu gaztea Euskadiratzeko erronkak eta laguntzak, eta ALUMNI SAREA aurkeztuko da (Deustuko Unibertsitateak, Mondragon Unibertsitateak eta UPV-EHUk partaidetua), esperientzia eta ezagutza batuko dituen plataforma berria.

Intergune Networking Empresas Entidades Instituciones

Lotutako albisteak

Euskadik  energia  berriztagarrien  sektorean  Japonian  duen  kokapen  estrategikoa  indartu  du
18/03/2026 Nazioartekotzea

Euskadik energia berriztagarrien sektorean Japonian duen kokapen estrategikoa indartu du

Tokion ospatu da Smart Energy Week azokaren edizio berri bat, eta bertan, Basque Trade & Investment-ek euskal enpresei lagundu die itsasoko energia eolikoan eta hidrogenoan dauden aukerak arakatzen.

Korrika  Europa,  Amerika,  Asia  eta  Ozeaniara  iritsiko  da  kanpo-sarearen  eskutik

Korrika Europa, Amerika, Asia eta Ozeaniara iritsiko da kanpo-sarearen eskutik

BasqueTraderen nazioarteko zazpi bulegok bat egin dute aste honetan euskararen aldeko ekimenarekin.

Eusko  Jaurlaritzak  ezkutu  industriala  aktibatu  du  1.047  milioi  eurorekin,  Ekialde  Ertaineko  gatazkaren  eraginari  aurre  egiteko

Eusko Jaurlaritzak ezkutu industriala aktibatu du 1.047 milioi eurorekin, Ekialde Ertaineko gatazkaren eraginari aurre egiteko

ETEak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak % 51,4 igoko dira, 277 milioi euroraino

Nazioartekotzea  emakumeen  lidergorako  aukera-gune  gisa  sendotzen  ari  da  Euskadiko  ETEetan
13/03/2026 Nazioartekotzea

Nazioartekotzea emakumeen lidergorako aukera-gune gisa sendotzen ari da Euskadiko ETEetan

Basque Trade & Investment-ek WOMEX europar proiektuaren esparruan landutako txosten baten emaitzak aurkeztu ditu; bertan, kanpo-irekiera genero-orekarako eta enpresen lehiakortasunerako elementu estrategikotzat jotzen da.

Bio-osasunaren  arloan  Thailandiaren  aukera  ezarpen-ereduaren  araberakoa  da
09/03/2026 Nazioartekotzea

Bio-osasunaren arloan Thailandiaren aukera ezarpen-ereduaren araberakoa da

Manufaktura-oinarria, sendotzen ari den arau-esparrua eta ASEAN ingurunerako lehentasunezko sarbidea konbinatzen ditu Thailandiak. Bio-osasunaren arloko euskal enpresarentzat, aukera ez da komertziala bakarrik: industriala eta eskualdekoa ere bada. Ezarpen-eredua zehaztasunez definitzearen araberakoa da haren bideragarritasuna.

EB  –  Mercosur  akordioak  merkatua  ireki  du,  eta  sarbidea  faseka  diseinatzen  duenarentzat  izango  da  abantaila
09/03/2026 Nazioartekotzea

EB – Mercosur akordioak merkatua ireki du, eta sarbidea faseka diseinatzen duenarentzat izango da abantaila

Merkatua ez da bat-batean irekiko. Faseka irekiko da. Eta fase bakoitzak bere erabakia eskatzen du.

Lehendakariak  Industria  Defendatzeko  Taldearen  bilerarako  deia  egin  du,  Ekialde  Hurbileko  gerra-egoeraren  gorakadaren  aurrean

Lehendakariak Industria Defendatzeko Taldearen bilerarako deia egin du, Ekialde Hurbileko gerra-egoeraren gorakadaren aurrean

Euskadik enpresa-presentzia handia du gatazka-guneetan; Eusko Jaurlaritzak 42 euskal enpresa eta 63 industria- eta merkataritza-ezarpen detektatu ditu. “Euskaditik ezin dugu munduko egoera geopolitikoa kontrolatu, baina bizkor erantzun dezakegu gure industria babesteko”, azpimarratu du lehendakariak

Imanol  Pradales:  “Euskadi  ‘industria  bizkortzeko  eremua’  izendatzeko  lan  egingo  dugu”

Imanol Pradales: “Euskadi ‘industria bizkortzeko eremua’ izendatzeko lan egingo dugu”

Lehendakariak iragarri du gai hori Espainiako gobernuarekin duen aldebiko agendara eramango duela, Bruselara egin duen hirugarren bidaia ofizialean; izan ere, Europako Batzordeak Industria Bizkortzeko Legearen proiektua aurkeztu du

Lehendakariak  goraipatu  egin  du  euskal  enpresek  ‘Made  In  Euskadi’  produktuaren  ospea  bermatzeko  egin  duten  ahalegina

Lehendakariak goraipatu egin du euskal enpresek ‘Made In Euskadi’ produktuaren ospea bermatzeko egin duten ahalegina

Imanol Pradalesek deia egin du industria babesteko eta Europako berrindustrializazioaren harira datozen aukerak aprobetxatzeko

Euskal  enpresak  EB-Mercosur  Akordioaren  merkataritza  aukera  berriak  aztertzen  ari  dira
27/02/2026 Nazioartekotzea

Euskal enpresak EB-Mercosur Akordioaren merkataritza aukera berriak aztertzen ari dira

90 profesional baino gehiagok parte hartu dute jardunaldi tekniko batean, Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguairekin sinatutako itunak izango dituen muga-zergen eragina, erregulazioa eta onura estrategikoak ezagutzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.