Iñigo Urkullu lehendakaria, ekitaldian.
Berrikuntza Nazioartekotzea
Albisteak 16 ekaina, 2021

Innobasquek konpromisoa hartu du bere Plan Estrategiko berrian ETEen berrikuntza sustatzeko, euskal I+G+Baren nazioartekotzea bultzatzeko eta gazteen artean STEAM Hezkuntza sustatzeko

Coincidiendo con la celebración de su Asamblea General ha presentado a sus organizaciones socias su plan estratégico a cuatro años, destinado a contribuir a que Euskadi sea una región líder en innovación en Europa
-

 

2030ean Euskadi berrikuntzan lider diren europar lurraldeen artean kokatzeko asmoz, Innobasquek, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, 2021‑2024 Plan Estrategikoa aurkeztu du gaur goizean egindako Batzar Nagusian. Innobasqueko ohorezko presidentea den Iñigo Urkullu Renteria lehendakariak ireki du saioa, eta, bertan, Innobasqueko Manuel Salaverria presidenteak eta Leire Bilbao zuzendari nagusiak ekintzara bideratutako ibilbide‑orri berri honen lerro nagusiak aurkeztu dituzte, euskal ETEen berrikuntza sustatzeko, euskal I+G+Baren nazioartekotzea bultzatzeko eta gazteen artean STEAM Hezkuntza sustatzeko. Plan horrek 2030rako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planak (ZTBP) ezarritako helburuak betetzen lagunduko du.

 

Gasteizko Vital eraikinera bertaratu dira Innobasqueko presidenteordeak: Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua; Eduardo Zubiaurre, Confebaskeko presidentea; Vicente Atxa, Mondragon Unibertsitateko errektorea; eta Nuria Gisbert, CIC EnergiGUNEko zuzendari nagusia. Honako hauek ere bertaratu dira: Ramiro González, Arabako diputatu nagusia; Gorka Urtaran, Gasteizko alkatea; Gotzone Sagardui, Osasun sailburua; Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako ordezkaria; eta Innobasqueko Batzorde Betearazleko kideak.

 

COVID‑19aren osteko testuinguru berde eta digitalean, Berrikuntzaren Euskal Agentziaren Plan Estrategikoak lan‑arlo berriak hartzen ditu barne, emaitzengana bideratuagoa dago eta 2030erako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren helburuei ekarpen handiagoa egitea du xede. Horizonte Europa eta NextGenerationEU programen esparruan, ibilbide‑orri honek euskal enpresen sarearen, eta bereziki ETEen, berrikuntza bultzatzeko ahalegina jartzen du erdigunean. Tresna horren helburua da esfortzuak eta sinergiak batzea gainontzeko eragile pribatu eta publikoekin I+G+Baren aldeko euskal apustuan elkarrekin aitzindari izateko.

 

Plan Estrategikoaren ikurritza  “Ezina, ekinez egina” da eta sei helburu nagusi ditu, bi bloketan banatuta: Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Euskal Sistemak gauzatzeke dituen erronkekin lerrokatutakoak eta izaera instrumentala dutenak. Gobernantza errazteko aginte‑taula bat hartzen du barne, deskribatzen dituen ekintzen jarraipen eta ebaluazio egokia lortze aldera, etengabe neurtuta helburu estrategikoei lotutako adierazleak, lau urteetan zehar.

 

 

Helburu estrategikoak

Innobasquek hiru helburu ezarri ditu berrikuntzako euskal ekosistema hobetzeko: Euskadiko ETEen berrikuntza handitzea sustatzea, euskal gazteek zientzian zein teknologian duten interesa sustatzea, bereziki emakumeen artean, eta euskal I+G+Baren nazioarteko presentzia handitzea.

 

Nazioarteko merkatuetan arrakastaz diharduten Euskadiko korporazio handiek I+G+B ildo estrategiko ondo definituak dituzte, baina ETEek, batez ere sektore aurreratuetako parte direnek, bultzada handia eman behar diote berrikuntzari. Plan berriak aurreikusten dituen lau urteetan, Innobasquek 5.172 enpresa inplikatu nahi ditu agentziak bere berrikuntza‑palanken bidez sustatzen dituen jardueretako batean.

 

Plan Estrategiko honen helburua da sektore aurreratuetako EAEko ETEen % 50k Innobasquen aholkua jasotzea edo hurrengo lau urteetan berrikuntza‑jardueraren bat egitea.

 

Innobasqueren beste helburu handietako bat STEAM (Science, Technology, Engineering and Mathematics) hezkuntza sustatzea da. Zehazki, agentziak euskal gazteek zientzia eta teknologiarekiko duten interesa sustatu nahi du, bereziki emakumeen artean. Epe horretarako helburua da euskal eskolen % 40k zientzia eta teknologiako hezkuntza sustatzeko prestakuntza‑jarduerak egin izana.

 

Horizon Europe ikerketa eta berrikuntzarako programa eta NextGenerationEU funtsek aukera ezin hobea ematen dute euskal I+G+B nazioartean handitu eta kokatzeko. Innobasqueren asmoa da lortzea 2024an jada I+G egiten duten euskal erakundeen % 30ek Innobasqueren arlo horretako nazioarteko laguntza‑programetan aholkuak edo prestakuntza jasotzea.

 

2021‑2024 Plan Estrategikoa bat dator Eusko Jaurlaritzaren Euskadiko 2030erako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planarekin, baita ekonomia suspertzeko eta enplegua sustatzeko Berpiztu programarekin ere.

 

Erantzuteko gaitasuna handitzea

Hurrengo lau urteetarako ibilbide‑orriak beste hiru helburu instrumental ditu, horien artean Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sistemari plangintza‑ eta kudeaketa‑tresna aurreratuak ematea, erabakiak hobe hartu ahal izateko. Beste helburuetako bat da bazkide diren erakundeen laguntzarekin, berrikuntza‑beharrak identifikatzea eta esperimentazio‑laborategi bat izatea, Innobasqueko bazkideen % 100 agentziaren jardueraren batean inplikatuta egon dadin.

 

Azken helburu nagusia da barruko lantaldearen gaitasunak eta erakundean berritzeko sistematika indartzea, diru‑sarreren % 5 Innobasqueren berrikuntza kudeatzeko jardueretan inbertitu dadin, eta, gutxienez, taldearen arduraldiaren % 5 prestakuntza‑jardueretarako erabili dadin.

Lotutako albisteak

SPRIk  “Material  aurreratuen  etorkizuna  Europan”  ekitaldian  parte  hartu  du
28/11/2025 I+G+B

SPRIk “Material aurreratuen etorkizuna Europan” ekitaldian parte hartu du

Aveiron eta Porton egin zen azaroaren 27an eta 28an. Euskadin, material aurreratuak funtsezkoak dira gure industria-sektore askorentzat, eta zeharkako teknologia giltzarritzat jo dira Euskadi 2030 Industria Planean

Euskadik  eta  Singapurrek  itsas  eolikoan  dituzten  gaitasunak  partekatu  dituzte  webinar  baten  bidez
28/11/2025 Nazioartekotzea

Euskadik eta Singapurrek itsas eolikoan dituzten gaitasunak partekatu dituzte webinar baten bidez

Basque Trade & Investment-ek, Enterprise Singapore eta BasqueEnergy-rekin lankidetzan, topaketa birtual bat antolatu du lankidetza-aukerak aztertzeko.

Euskadik  eta  Fukushimak  lankidetza  ekonomikoa  eta  teknologikoa  indartu  dute
27/11/2025 Nazioartekotzea

Euskadik eta Fukushimak lankidetza ekonomikoa eta teknologikoa indartu dute

Bisitaren programan, garapen industrialari eta teknologikoari lotutako euskal ekosistemaren trakzio-ekimenak aurkeztu ziren.

2025eko  Fototechek  bokazio  teknologikoa  sustatu  nahi  du  emakumeen  artean
25/11/2025 Berrikuntza

2025eko Fototechek bokazio teknologikoa sustatu nahi du emakumeen artean

SPRI Taldeak sustatutako unibertsitateen, enpresen eta herritarren arteko topaketa-foroaren XIII. edizioa egin du Deustuko Ingeniaritza Fakultateak

Euskadik  adimen  artifizialean  duen  nazioarteko  proiekzioa  indartu  du,  Emilia-Romañara  egindako  misio  batekin
25/11/2025 Nazioartekotzea

Euskadik adimen artifizialean duen nazioarteko proiekzioa indartu du, Emilia-Romañara egindako misio batekin

Euskal ordezkaritza batek Italiako eskualdea bisitatu du, AAren eskualdeko ekosistema bertatik bertara ezagutzeko, aliantza estrategiko posibleak aztertzeko eta nazioartean arrakasta izan duten ereduak ezagutzeko.

Moldaviak  proiektu  estrategikoen  zorro  bat  sortzeko  deialdia  abiarazi  du
21/11/2025 Nazioartekotzea

Moldaviak proiektu estrategikoen zorro bat sortzeko deialdia abiarazi du

Ekimen hori aukera bat da Euskadiko enpresek merkatu berriak esploratzeko.

Ekongreso:  10  Inpaktu-ekonomiek  erronkak  eta  aukerak  partekatuko  dituzte  Laukariz  Ekosisteman

Ekongreso: 10 Inpaktu-ekonomiek erronkak eta aukerak partekatuko dituzte Laukariz Ekosisteman

Azaroak 27, 28, 29 eta 30: enpresa txiki arduratsuak, B-Corps, erakundeak, proiektu profesionalak, sozialak eta ekintzaileak, berriz ere Ekongresoan elkartuko dira.

Euskal  enpresek  negozio  eta  lankidetza  aukerak  aztertu  dituzte  Ontario  eta  Eskozia  Berrian
20/11/2025 Nazioartekotzea

Euskal enpresek negozio eta lankidetza aukerak aztertu dituzte Ontario eta Eskozia Berrian

Konpainiek Kanadako bi probintzien negozio aukera nagusiak aztertu dituzte ‘Business & Investment in Canada: Ontario & Nova Scotia’ ekitaldian, arreta berezia jarriz azpiegitura, fabrikazio aurreratua eta energia sektoreetan.

Turkian  finkatutako  bederatzi  euskal  enpresek  esperientziak  partekatu  eta  aukerak  aztertu  dituzte  Istanbulen
19/11/2025 Nazioartekotzea

Turkian finkatutako bederatzi euskal enpresek esperientziak partekatu eta aukerak aztertu dituzte Istanbulen

Basque Trade & Investment erakundeko Turkiako bulegoak antolatutako ‘Basque Companies in Türkiye: Market Experiences & Cooperation Opportunities’ topaketan parte hartu dute konpainiek aste honetan

ReBuild  Ukrainek  elkarlanerako  bide  berriak  eskaintzen  ditu  berreraikitze  arloan
14/11/2025 Nazioartekotzea

ReBuild Ukrainek elkarlanerako bide berriak eskaintzen ditu berreraikitze arloan

Basque Trade & Investment-ek Varsovian duen bulegoak azokan parte hartu du, herrialdea berreraikitzeko sektore estrategikoetan dauden euskal enpresentzako aukera zehatzak identifikatzeko helburuarekin.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.