Berrikuntza I+G+B Nazioartekotzea
Albisteak 15 maiatza, 2025

Horizon Europe 2025: 7.300 milioi euro enpresa berrikuntza bultzatzeko Europan

SPRI-ren eskutik, EEN sarearen euskal nodoaren koordinatzaileak garen aldetik, euskal enpresei Horizon Europe programan parte hartzen laguntzen diegu. Enterprise Europe Network (EEN) Europako sare bat da, ETEen hazkundea eta nazioartekotzea bultzatzen duena
-

Europako Batzordeak 7.300 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa onartu du 2025eko Horizon Europe lan-programaren bidez, EBren lehiakortasuna sendotzeko, ikertzaile-talentua erakartzeko eta trantsizio digitala eta berdea bizkortzeko helburuarekin. Ekimen hau aukera estrategikoa da berrikuntzan, nazioartekotzean edo goi-mailako zientzialariak erartzeko aukera bilatzen duten enpresentzat.

Zer aukerak eskaintzen dizkie Horizon Europe 2025 programak enpresei?

  1. I+G+b proiektuentzako finantzaketa Horizon Europe programak osasuna, digitalizazioa, garraioa, energia, ingurunea eta industria bezalako sektore giltzarriko proiektuak finantzatzen ditu.  Empresek finantzaketa horri esker, soluzio, produktu edo teknologia berriak garatzeko aukera dute.
  2. Digitalizazioa eta adimen artifiziala sustatzea Horizon Europe programaren finantzaketaren %36 teknologi digitalen garapenera bideratzen da, eta 1.600 milioi euro adimen artifizialaren garapenera.
  3. Iraunkortasuna eta trantsizio berdea bultzatzea 1.140 milioi euro baino gehiago klima, energia eta mugikortasun proiektuetara bideratzen dira, eta 833 milioi euro bioekonomia, nekazaritza eta ingurumenera. Horizon Europe-ek negozio-eredu jasangarriak, energia-eraginkortasuna eta ekonomia zirkularra sustatzen ditu.
  4. Automozio eta mugikortasun adimendunean berrikuntza Automobilgintzako enpresek finantzaketa eskuratu dezakete ibilgailu elektrikoen garapena, garraioaren digitalizazioa, fabrikazio aurreratua eta mugikortasun erresilientea bezalako ekimenetarako.
  5. Funtsetara sartzeko prozesua erraztea Batzordeak parte-hartzea errazten duten neurriak hartu ditu, hala nola, dirulaguntza finkoekin eta bi faseetako proposamenekin, karga administratiboa murriztuz eta eskaera prozesua bizkortuz.
  6. Ikerlari-talentua erakartzea Horizon Europe programak ikertzaileak enpresetara erakartzeko programak ere finantzatzen ditu. “Zientziarako Europa aukeratu” eta Marie Skłodowska-Curie ekintzak bezalako ekimenek baldintza egokiak eskaintzen dituzte talentu gaztea erakartzeko, kontratu lehiakorren eta postdoktorego egonaldien bidez.

Lehen deialdiak irekita daude jada finantzaketa eta lizitazio atarian.

Informazio gehiago: Horizon Europe work programmes – Europako Batzordea

 

Enterprise Europe Network-en Euskal Nodoa

SPRI-ren eskutik, EEN sarearen euskal nodoaren koordinatzaileak garen aldetik, euskal enpresei Horizon Europe programan parte hartzen laguntzen diegu. Enterprise Europe Network (EEN) Europako sare bat da, ETEen hazkundea eta nazioartekotzea bultzatzen duena. Horizon Europe programaren esparruan, EENek enpresei honako hauetan laguntzen die:

  • Parte hartzeko eta proposamenak prestatzeko aholkularitza pertsonalizatua.
  • Nazioarteko bazkideak bilatzea partzuergoak osatzeko.
  • Proposamenen kalitatea hobetzea tailer eta prestakuntzaren bidez.
  • Proiektuen kudeaketan laguntza, jabetza intelektuala eta emaitzen ustiapena barne.

Esperientziari eta harreman-sareari esker, EEN baliabide gakoa da enpresek Horizon Europe programan arrakasta izateko.

 

Euskadiko Jardunaldi Informatiboak

Euskal empresak lagundu nahiaz, EEN Basque-ek  hurrengo  asteetan informazio-jardunaldi batzuk antolatuko ditu, kontaktu Nazionaleko Puntuak (NCP) Horizon Europe 2025eko Lan Programak honako arlo hauek azalduz:

  • 1 Klusterra: Osasuna
  • 4 Klusterra: Digitalizazioa eta Industria
  • 5 Klusterra: Klima, Energia eta Mugikortasuna
  • 6 Klusterra: Elikadura, Bioekonomia, Nekazaritza eta Ingurumena

Saio hauek finantzaketa-lehentasunak ezagutzeko, zalantzak argitzeko eta proposamen lehiakorragoak prestatzeko baliagarriak izango dira. Gainera, interesatutako erakundeek aukera izango dute NCPekin eta EEN Basque-ko adituekin banakako bilerak eskatzeko, beren proiektu-ideia kontrastatzeko eta arrakasta-aukerak handitzeko.

Informazio gehiago eta jardunaldien egutegia: Jardunaldi Informatiboak – EEN Basque

Lotutako albisteak

2025eko  Fototechek  bokazio  teknologikoa  sustatu  nahi  du  emakumeen  artean
25/11/2025 Berrikuntza

2025eko Fototechek bokazio teknologikoa sustatu nahi du emakumeen artean

SPRI Taldeak sustatutako unibertsitateen, enpresen eta herritarren arteko topaketa-foroaren XIII. edizioa egin du Deustuko Ingeniaritza Fakultateak

Euskadik  adimen  artifizialean  duen  nazioarteko  proiekzioa  indartu  du,  Emilia-Romañara  egindako  misio  batekin
25/11/2025 Nazioartekotzea

Euskadik adimen artifizialean duen nazioarteko proiekzioa indartu du, Emilia-Romañara egindako misio batekin

Euskal ordezkaritza batek Italiako eskualdea bisitatu du, AAren eskualdeko ekosistema bertatik bertara ezagutzeko, aliantza estrategiko posibleak aztertzeko eta nazioartean arrakasta izan duten ereduak ezagutzeko.

Moldaviak  proiektu  estrategikoen  zorro  bat  sortzeko  deialdia  abiarazi  du
21/11/2025 Nazioartekotzea

Moldaviak proiektu estrategikoen zorro bat sortzeko deialdia abiarazi du

Ekimen hori aukera bat da Euskadiko enpresek merkatu berriak esploratzeko.

Ekongreso:  10  Inpaktu-ekonomiek  erronkak  eta  aukerak  partekatuko  dituzte  Laukariz  Ekosisteman

Ekongreso: 10 Inpaktu-ekonomiek erronkak eta aukerak partekatuko dituzte Laukariz Ekosisteman

Azaroak 27, 28, 29 eta 30: enpresa txiki arduratsuak, B-Corps, erakundeak, proiektu profesionalak, sozialak eta ekintzaileak, berriz ere Ekongresoan elkartuko dira.

Euskal  enpresek  negozio  eta  lankidetza  aukerak  aztertu  dituzte  Ontario  eta  Eskozia  Berrian
20/11/2025 Nazioartekotzea

Euskal enpresek negozio eta lankidetza aukerak aztertu dituzte Ontario eta Eskozia Berrian

Konpainiek Kanadako bi probintzien negozio aukera nagusiak aztertu dituzte ‘Business & Investment in Canada: Ontario & Nova Scotia’ ekitaldian, arreta berezia jarriz azpiegitura, fabrikazio aurreratua eta energia sektoreetan.

Turkian  finkatutako  bederatzi  euskal  enpresek  esperientziak  partekatu  eta  aukerak  aztertu  dituzte  Istanbulen
19/11/2025 Nazioartekotzea

Turkian finkatutako bederatzi euskal enpresek esperientziak partekatu eta aukerak aztertu dituzte Istanbulen

Basque Trade & Investment erakundeko Turkiako bulegoak antolatutako ‘Basque Companies in Türkiye: Market Experiences & Cooperation Opportunities’ topaketan parte hartu dute konpainiek aste honetan

ReBuild  Ukrainek  elkarlanerako  bide  berriak  eskaintzen  ditu  berreraikitze  arloan
14/11/2025 Nazioartekotzea

ReBuild Ukrainek elkarlanerako bide berriak eskaintzen ditu berreraikitze arloan

Basque Trade & Investment-ek Varsovian duen bulegoak azokan parte hartu du, herrialdea berreraikitzeko sektore estrategikoetan dauden euskal enpresentzako aukera zehatzak identifikatzeko helburuarekin.

Euskadi  2030  Industria  Planaren  baitako  Proiektu  Eraldatzaileak  aurkeztu  ditu  SPRIk

Euskadi 2030 Industria Planaren baitako Proiektu Eraldatzaileak aurkeztu ditu SPRIk

Euskadiko eraldaketa industrial berria bultzatzeko tresna estrategikoa dira, inbertsio publiko-pribatua mugiarazten duten, enplegu kualifikatua sortzen duten eta Euskadiren gaitasun industrial eta teknologikoak indartzen dituzten inpaktu handiko lankidetza-proiektuen bidez

Euskadik  energia  eoliko  flotatzailean  duen  lidergoa  indartu  du,  Eskoziako  FOW  2025  konferentzian  parte  hartuta
13/11/2025 Nazioartekotzea

Euskadik energia eoliko flotatzailean duen lidergoa indartu du, Eskoziako FOW 2025 konferentzian parte hartuta

Hamar euskal enpresak aliantza eta negozio-aukera berriak bultzatu dituzte Eskoziako Aberdeen hirian, sektoreko Europako foro nagusian.

Elay  Taldeak  Mexikoko  fabrikaren  25.  urteurrena  ospatuko  du
10/11/2025 Berrikuntza

Elay Taldeak Mexikoko fabrikaren 25. urteurrena ospatuko du

Antzuolako enpresaren atzerriko lehen ekoizpen-fabrika izan zen.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.