Berrikuntza Eraldaketa digitala Nazioartekotzea
Albisteak 17 iraila, 2019

Gestamp eta Tecnalia saritu dituzte Europan, 4.0 industrian efizientzia energetikoa hobetzeko garatu duten adimen artifizialeko sistemagatik

DatSci Awards sariketan, urtero saritzen dituzte datu-tratamenduari, adimen artifizialari eta haiek industrian eta gizartean duten erabilerari buruzko Europako ekimenik onenak
-

DatSci Awards sariketan, urtero saritzen dituzte datu-tratamenduari, adimen artifizialari eta haiek industrian eta gizartean duten erabilerari buruzko Europako ekimenik onenak.

Euskal Herriko teknologia izan da irabazle “Adimen artifizialaren 4.0 industriako erabilerarik onena” kategorian, industriaren eraldaketa sustatzen duelako digitalizazioaren, datu-analisiaren eta ikaste automatikoaren bidez.

 

Tecnalia ikerketako eta garapen teknologikoko zentroa eta Gestamp enpresa aintzatetsi dituzte Europan, 4.0 industriako ekoizpen-prozesuetan hobekuntza energetikoak diagnostikatzeko garatu duten sistema adimendunagatik. DatSci Awards sariketa Big Data Value Association elkarteak sustatzen du, eta alor hauetako Europako ekimen onenak saritzen dituzte, urtero: big data, datu-tratamendua eta adimen artifiziala, eta haiek industrian eta gizartean duten erabilera.

 

Hilabete honetan argitaratu dituzte azken urteko ekimenik onenak, eta EAEko teknologia izan da irabazle “Adimen artifizialaren 4.0 industriako erabilerarik onena” kategorian. Kategoria horretan, ospe eta esperientzia handiko erakundeak izan dituzte lehiakide Tecnaliak eta Gestampek, hala nola Accenture eta Telekom Innovation Laboratories.

 

Teknologiak NAIA I4.0 (Neurtu eta Aditu Industrian Aurrezteko) izena du, eta industria-instalazioetan efizientzia energetikoaren gabeziak diagnostikatzeko sistema adimendun bat da. Tecnaliak eta Gestampek garatu dute elkarrekin, eta 2018an ontzat eman zuten Gestampen instalazioetan. SPRIren laguntza izan du, Hazitek programaren bidez. NAIA I4.0 sistemak fabrikazio-industriaren eraldaketa sustatzen du, digitalizazioaren, datu-analisiaren eta ikaste automatikoaren bidez. Gaur egun, produktuaren garapen- eta industrializazio-fasean dago.

 

Datu-analisiko teknikak aplikatzen ditu, sistemak askotariko datu historikoen multzo batetik ikas dezan: elektrizitatearen, gasaren eta aire konprimatuaren kontsumoak, zenbait mailatan neurtuak —fabrika, prozesua, makina— eta energia-kontsumoaren eta fabrikako ekoizpenaren arteko kausalitate-erlazioa. NAIA I4.0 sistemak fabrikako kudeatzaileari laguntzen dio prozesuko kontsumoak ulertzen eta fabrika eraginkortasunez kudeatzen, dirutan asko aurreztuta, ekoizpenari kalterik egin gabe.

 

Sari honekin, Gestampek eta Tecnaliak digitalizazioaren alorrean egindako ibilbidea aintzatesten da. Izan ere, Europako DatSci sariak alor horretako saririk ospetsuenak dira. Sariak datuen zientziaren alorreko I+G+B industrian erabiltzea aintzatesten du, baita zientziak eta Europako ikertzaileek enpresetan eta gizartean duten eragina ere.

 

Gestampi buruz

Gestamp Espainiako enpresa multinazional bat da, automobil-fabrikatzaile nagusientzat goi-ingeniaritzako osagai metalikoak diseinatzen, garatzen eta fabrikatzen espezializatua. Diseinu berritzaileko produktuak garatzen ditu, ibilgailuak gero eta seguruagoak eta arinagoak izan daitezen, eta, hala, hobeak izan daitezen energia-kontsumoari eta ingurumen-eraginari dagokienez. Karrozeria, txasis eta mekanismoen alorreko produktuak egiten dituzte.

Konpainiak 100 industria-instalazio baino gehiago (beste 2 eraikitzen ari da) eta 13 I+Gko zentro dauzka 22 herrialdetan, eta 43.000 langile baino gehiago, mundu osoan. 2018an 8.548 milioi euro fakturatu zituen. Gestampek Espainiako etengabeko merkatuan kotizatzen du GEST burtsa-sinboloarekin.

 

TECNALIAri buruz

Ikerketa eta garapen teknologikoko zentro bat da TECNALIA, erreferentziakoa Europa osoan. Hogeita hamar herrialdetako 1.400 aditu ditu, guztiak ere teknologia BPG bihurtu eta gizakion bizi-kalitatea hobetzen biziki saiatzen direnak, enpresentzat negozio-aukerak sortuz.

Lotutako albisteak

Voon  Sports,  teknologia  adimenduna  duen  kirol  entrenamenduaren  irtenbidea
13/10/2025 Nazioartekotzea

Voon Sports, teknologia adimenduna duen kirol entrenamenduaren irtenbidea

Donostiako konpainiak kirolarien entrenamendu teknikoa eta kognitiboa hobetzen duten gailuak eta app propioa garatzen ditu.

Eusko  Jaurlaritzak  nazioartekotzea  bultzatu  du  9,5  milioi  euroko  laguntzen  bidez

Eusko Jaurlaritzak nazioartekotzea bultzatu du 9,5 milioi euroko laguntzen bidez

Enpresek Zabaldu, Sakondu eta Elkartu programetarako diru-laguntzak eska ditzakete.

Nazioartekotzerako  enpresa-lankidetzari  bultzada,  Elkarturekin
10/10/2025 Nazioartekotzea

Nazioartekotzerako enpresa-lankidetzari bultzada, Elkarturekin

Urriaren 14an Elkartu programaren deialdi berri bat irekiko da. Nazioartekotze-jardueretarako enpresen arteko lankidetza bultzatzea da programaren xedea. 1.000.000 euroko aurrekontua du programak, eta nazioartean duten posizionamendua hobetu nahi duten enpresa-lankidetzako elkarte eta taldeei zuzenduta dago.

Europako  Batzordeak  proposamen  bat  iragarri  du  beste  herrialde  batzuetatik  datorren  altzairuaren  muga-zergak  %50era  igotzeko  eta  haren  jatorriaren  trazabilitatea  indartzeko

Europako Batzordeak proposamen bat iragarri du beste herrialde batzuetatik datorren altzairuaren muga-zergak %50era igotzeko eta haren jatorriaren trazabilitatea indartzeko

Xedapen horiek Europako Parlamentuak eta Kontseiluak erregelamenduaren azken testua adostu ondoren aplikatuko dira, 2026ko ekainetik aurrera altzairuaren gaineko egungo babesa ordeztuko duena.

WOMEXen  Eskualde  Taldea  martxan  da  Euskadin,  nazioartekotzean  genero-berdintasuna  sustatzeko
09/10/2025 Berdintasuna

WOMEXen Eskualde Taldea martxan da Euskadin, nazioartekotzean genero-berdintasuna sustatzeko

Enpresa, erakunde, irakaskuntza eta elkarte arloko eragileak joan den astean bildu ziren Euskadiko Eskualde Taldearen lehen saioan, WOMEX - The role of women in the competitiveness of exporting SMEs proiektu europarraren esparruan.

Zure  enpresaren  nazioartekotze-kostuak  geldiaraz  ez  zaitzan…  Hona  hemen  Zabaldu  laguntzak!
09/10/2025 Nazioartekotzea

Zure enpresaren nazioartekotze-kostuak geldiaraz ez zaitzan… Hona hemen Zabaldu laguntzak!

SPRI Taldeak atzerrian mikroenpresen, ETE-en eta startupen presentzia bultzatzera zuzendutako Zabaldu 2025 laguntzen beste edizio bat deitu du. Aurten, programak 5 milioi euroko aurrekontua izango du nazioartekotze-prozesua berme osoz abiaraztearen kostua finantzatzen laguntzeko.

Sakonduk  kanpo-merkatu  berrietara  sartzeko  zure  enpresaren  nazioartekotzea  bultzatuko  du  75.000  euro  arteko  finantzaketa  emanda
09/10/2025 Nazioartekotzea

Sakonduk kanpo-merkatu berrietara sartzeko zure enpresaren nazioartekotzea bultzatuko du 75.000 euro arteko finantzaketa emanda

Programak 3.500.000 euroko aurrekontua du eta aurrekontuaren % 60 arteko finantzaketa emango du. Gehienez, enpresa bakoitzeko 75.000 euro. Laguntza nazioartekotze maila altua duten eta merkatu berrietarako hedapena hasi nahi duten mikroenpresei, ETE-ei eta startupei zuzenduta dago.

‘La  Fundacion’-ek  eskaintzen  du  SOS  EmozioLan  —  Langile‑ongizatearen  aldeko  benetako  apustua  egiten  duten  enpresentzat  Lehen  Laguntza  Emozionalen  lehen  zerbitzua
05/10/2025 Berrikuntza

‘La Fundacion’-ek eskaintzen du SOS EmozioLan — Langile‑ongizatearen aldeko benetako apustua egiten duten enpresentzat Lehen Laguntza Emozionalen lehen zerbitzua

La Fundación San Prudencio ha desarrollado SOS EmozioLan, un innovador servicio de primeros auxilios emocionales en el entorno laboral

KSP  Basque  P5G  Master  Plan  programak  Euskadiren  eta  Hego  Korearen  arteko  lankidetza  sendotu  du  berrikuntzan  eta  digitalizazioan
02/10/2025 Nazioartekotzea

KSP Basque P5G Master Plan programak Euskadiren eta Hego Korearen arteko lankidetza sendotu du berrikuntzan eta digitalizazioan

Proiektuaren helburua 5G sare pribatuen hedapenari buruzko ezagutzak eta esperientziak partekatzea izan da, euskal industrian aplikatzeko aukerak eta erronkak identifikatuz.

MIDE  Premium,  marketin  digitaleko  eta  analitikako  profesionalentzako  etengabeko  prestakuntza  eta  laguntza  programa

MIDE Premium, marketin digitaleko eta analitikako profesionalentzako etengabeko prestakuntza eta laguntza programa

Analitika digitaleko, marketineko eta teknologia osagarrietako gaitasunak sendotu eta berritu nahi dituzten negozio digitaleko profesionalentzako harpidetza-plataforma bat

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.