BT&I Corea
Nazioartekotzea Basque Trade & Investment
Albisteak 3 uztaila, 2025

Euskadi, itsas-energia eolikoan espezializatutako Koreako azokan

Hego Koreako Offshore Wind Supply Chain Exhibition & Conference azokan Basque Trade & Investmenten bidez izandako parte-hartzeari esker, euskal industriaren gaitasunak eman dira ezagutzera sektoreko eragile nagusien aurrean
-

SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresak nazioartekotzeko agentziaren Hego Koreko bulegoak bi egunetan sektore eolikoko profesional ugari gehiago bildu dituen Offshore Wind Supply Chain Exhibition & Conference 2025 azokaren bigarren edizioan parte hartu du aste honetan, Koreako Busan portu-hirian.

Korea Wind Energy Industry Association (KWEIA) delakoak antolatutako ekitaldi hau da itsas-energia eolikora mugatuta egiten den herrialde hartako azoka bakarra. Oraingo edizioan, BasqueTradek informazio-standa eraman du, eta bertatik, euskal industriak arlo honetan dituen gaitasunak sustatu ditu, Euskadi industria eolikoko eragile nagusien aurrean ordezkatuz.

Erakusketak Koreako merkatuko garatzaileak, osagaien eta eragiketa eta mantentze-lanetako (O&M) soluzioen hornitzaileak eta eremu eolikoari lotutako elkarte eta erakundeak bildu ditu. Parte-hartzaileen artean, CIP/COP Korea, Corio Generation, SK Oceanplant, Doosan Enerbility eta Unison bertaratu dira, besteak beste. Gainera, programako hitzaldietan, Hego Koreako merkatu eolikoaren potentziala, azken erregulazio-aldaketak eta itsas-energia eolikorako prezio finkoko enkanteak jorratu dira.

Azokaren bi egunetan, BasqueTraderen Hego Koreako bulegoak bilerak antolatu ditu Koreako hornidura-kateko hainbat eragilerekin, euskal industria-enpresek offshore merkatu eolikoan duten potentziala ezagutzera emateko.

Helburu hori bultzatzen jarraitzeko, BasqueTradek presentzia indartzeko asmoa du ekitaldiaren hurrengo edizioetan, baterako pabiloia antolatuz, euskal enpresei Koreako merkatuan sartzeko eta itsas-energia berriztagarrien arloan dituzten soluzioak aurkezteko aukera eskaintzeko asmoz. Etorkizuneko ekimenen artean, intereseko aukerak identifikatu dira Jeollanam-do eskualdean 3,2 GWeko potentzial estimatuarekin aurreikusita dauden itsas-energia eolikoko proiektuetan.

Lotutako albisteak

Nazioartekotzea  emakumeen  lidergorako  aukera-gune  gisa  sendotzen  ari  da  Euskadiko  ETEetan
13/03/2026 Nazioartekotzea

Nazioartekotzea emakumeen lidergorako aukera-gune gisa sendotzen ari da Euskadiko ETEetan

Basque Trade & Investment-ek WOMEX europar proiektuaren esparruan landutako txosten baten emaitzak aurkeztu ditu; bertan, kanpo-irekiera genero-orekarako eta enpresen lehiakortasunerako elementu estrategikotzat jotzen da.

Bio-osasunaren  arloan  Thailandiaren  aukera  ezarpen-ereduaren  araberakoa  da
09/03/2026 Nazioartekotzea

Bio-osasunaren arloan Thailandiaren aukera ezarpen-ereduaren araberakoa da

Manufaktura-oinarria, sendotzen ari den arau-esparrua eta ASEAN ingurunerako lehentasunezko sarbidea konbinatzen ditu Thailandiak. Bio-osasunaren arloko euskal enpresarentzat, aukera ez da komertziala bakarrik: industriala eta eskualdekoa ere bada. Ezarpen-eredua zehaztasunez definitzearen araberakoa da haren bideragarritasuna.

EB  –  Mercosur  akordioak  merkatua  ireki  du,  eta  sarbidea  faseka  diseinatzen  duenarentzat  izango  da  abantaila
09/03/2026 Nazioartekotzea

EB – Mercosur akordioak merkatua ireki du, eta sarbidea faseka diseinatzen duenarentzat izango da abantaila

Merkatua ez da bat-batean irekiko. Faseka irekiko da. Eta fase bakoitzak bere erabakia eskatzen du.

Lehendakariak  Industria  Defendatzeko  Taldearen  bilerarako  deia  egin  du,  Ekialde  Hurbileko  gerra-egoeraren  gorakadaren  aurrean

Lehendakariak Industria Defendatzeko Taldearen bilerarako deia egin du, Ekialde Hurbileko gerra-egoeraren gorakadaren aurrean

Euskadik enpresa-presentzia handia du gatazka-guneetan; Eusko Jaurlaritzak 42 euskal enpresa eta 63 industria- eta merkataritza-ezarpen detektatu ditu. “Euskaditik ezin dugu munduko egoera geopolitikoa kontrolatu, baina bizkor erantzun dezakegu gure industria babesteko”, azpimarratu du lehendakariak

Imanol  Pradales:  “Euskadi  ‘industria  bizkortzeko  eremua’  izendatzeko  lan  egingo  dugu”

Imanol Pradales: “Euskadi ‘industria bizkortzeko eremua’ izendatzeko lan egingo dugu”

Lehendakariak iragarri du gai hori Espainiako gobernuarekin duen aldebiko agendara eramango duela, Bruselara egin duen hirugarren bidaia ofizialean; izan ere, Europako Batzordeak Industria Bizkortzeko Legearen proiektua aurkeztu du

Lehendakariak  goraipatu  egin  du  euskal  enpresek  ‘Made  In  Euskadi’  produktuaren  ospea  bermatzeko  egin  duten  ahalegina

Lehendakariak goraipatu egin du euskal enpresek ‘Made In Euskadi’ produktuaren ospea bermatzeko egin duten ahalegina

Imanol Pradalesek deia egin du industria babesteko eta Europako berrindustrializazioaren harira datozen aukerak aprobetxatzeko

Euskal  enpresak  EB-Mercosur  Akordioaren  merkataritza  aukera  berriak  aztertzen  ari  dira
27/02/2026 Nazioartekotzea

Euskal enpresak EB-Mercosur Akordioaren merkataritza aukera berriak aztertzen ari dira

90 profesional baino gehiagok parte hartu dute jardunaldi tekniko batean, Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguairekin sinatutako itunak izango dituen muga-zergen eragina, erregulazioa eta onura estrategikoak ezagutzeko.

BIEMH  2026k  industria  modu  aktiboan  defendatzeko  duen  garrantzia  azpimarratu  du  Kortak

BIEMH 2026k industria modu aktiboan defendatzeko duen garrantzia azpimarratu du Kortak

BIEMH 2026ren inaugurazio ofiziala martxoaren 2an, astelehenean, izango da, eta Imanol Pradales lehendakaria izango da buru

Euskadiko  esportazioak  %  3,6  jaitsi  dira  2025ean,  baina  laugarren  erregistro  historikorik  onena  finkatu  dute  ziurgabetasun  handiko  nazioarteko  testuinguru  batean
20/02/2026 Nazioartekotzea

Euskadiko esportazioak % 3,6 jaitsi dira 2025ean, baina laugarren erregistro historikorik onena finkatu dute ziurgabetasun handiko nazioarteko testuinguru batean

Erregai mineralen esportazioak alde batera utzita, jaitsiera % 1,18raino motelduko litzateke, eta horrek euskal industria sarearen erresilientzia eta nazioarteko ingurune kaltegarri batean egokitzeko gaitasuna erakutsiko lituzke

Kanpo  merkataritzari  buruzko  prestakuntza  behar  duzu?  Eman  izena  lehenbailehen  nazioartekotzeko  BEINT  beketan
13/02/2026 Nazioartekotzea

Kanpo merkataritzari buruzko prestakuntza behar duzu? Eman izena lehenbailehen nazioartekotzeko BEINT beketan

Programak 2,6 milioi euroko aurrekontua du eta bi urtez prestakuntza ematen die 30 urtetik beherako gazteei, kanpo merkataritzan espezializatu daitezen euskal enpresa eta erakundeen premiei erantzuteko. Eskaerak egiteko epea zabalik egongo da martxoaren 7tik apirilaren 10era.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.