Europa
The Berlaymont, headquarters of the European Commission. Brussels on 25/11/2020. Le Berlaymont, siège de la Commission Europeenne. Bruxelles le 25/11/2020.
Albisteak 3 uztaila, 2025

Europar Batasuna Estatu Batuekin negoziatzen ari da merkataritza arloko akordioa lortzeko

Batzordearen esanetan, AEBetako muga-zergek Europak Estatu Batuetara egindako esportazioen % 70i eragiten diete, 382.000 milioi euro inguruko inpaktuarekin.
-

Europar Batasunak (EB) Estatu Batuekiko negoziazioak areragotu ditu, uztailaren 9a baino lehen akordio bat lortzeko eta Etxe Zuriak bultzatutako muga-zergen igoera geldiarazteko. Apirilaren 9an, Trumpek elkarrekiko muga-zergak 90 egunez etetea iragarri zuen, eta ondorioz, EBk bitarte horretan AEBek altzairu eta aluminioaren gainean ezarritako muga-zergen aurkako kontraneurriak etetea erabaki zuen. Erabaki honen laguntzaz, elkarrizketa-aldia ireki ahal izan da irtenbide negoziatua aurkitzeko asmoz.

Elkarrizketa-txanda honen barruan, Maroš Šefčovič Europako Merkataritza komisarioa Estatu Batuetako ordezkariekin bildu da industria-ondasunen gaineko muga-zergak kentzea planteatzeko, automobilak barne hartuta, eta energia eta teknologia bezalako sektoreetan bi aldeen arteko lankidetza sustatzeko.

Maiatzaren 30ean, Trumpek iragarri zuen altzairu eta aluminioaren gaineko muga-zergak % 25etik % 50era igoko zirela ekainaren 4tik aurrera. Karga horiek, automobilen zein osagaien gainean indarrean daudenekin batera, beren horretan mantenduko dira negoziazioek irauten duten bitartean. Horri erantzunez, Europako Batzordeak bi aldeentzat onargarria den konponbide bat lortzeko prest zegoela berretsi zuen, baina akordiorik lortu ezean, Europako kontraneurriak, dagoeneko onartutakoak zein gehigarriak, uztailaren 14an indarrean sartuko zirela ohartarazi zuen, edo lehenago, egoerak horretara behartzen badu.

Batzordearen esanetan, AEBetako muga-zergek Europak Estatu Batuetara egindako esportazioen % 70i eragiten diete, 382.000 milioi euro inguruko inpaktuarekin. Sektorerik kaltetuenan artean, automobilgintza (66.000 milioi euroko esportazioak) eta altzairua (26.000 milioi euroko esportazioak) daude.

Testuinguru honetan, EBk jarduketa-bide bikoitza diseinatu du. Alde batetik, pizgarriak eskaintzen ditu energia arloko inbertsioak bultzatzeko, 5G eta 6G sare mugikorretan lankidetza garatzeko, eta altzairuan, aluminioan, erdieroaleetan, farmazia-produktuetan, auitomobilgintzan eta antzeko sektoreetan lankidetza estrategikoa errazteko. Bestetik, bi kontraneurri-multzo prestatu ditu. Lehenengoak, onartuta baina uztailaren 14ra arte etenda, % 25eko muga-zergak aurreikusi ditu AEBetako produktuetarako, soja, ehungintza eta makineria barne. Bigarrenak, ekainaren 10era arte kontsulta publikoaren fasean dagoenak, 95.000 milioi euroko guztizko balioa duten muga-zergak aurreikusi ditu inportazioetarako, hegazkinak, autoak, produktu kimikoak eta edari alkoholdunak barne hartuta. Era berean, Europatik Estatu Batuetara altzairuzko txatarraren eta produktu kimikoen esportazioak murriztea proposatu da, 4.400 milioi euroko balioarekin.

Aldi berean, Europako Batzordeak argi utzi du Munduko Merkataritza Erakundearengana jotzeko prest dagoela, Estatu Batuetako muga-zergek erakunde horren oinarrizko arauak urratzen dituztela iritzita.

Lotutako albisteak

Euskadik  energia  berriztagarrien  sektorean  Japonian  duen  kokapen  estrategikoa  indartu  du
18/03/2026 Nazioartekotzea

Euskadik energia berriztagarrien sektorean Japonian duen kokapen estrategikoa indartu du

Tokion ospatu da Smart Energy Week azokaren edizio berri bat, eta bertan, Basque Trade & Investment-ek euskal enpresei lagundu die itsasoko energia eolikoan eta hidrogenoan dauden aukerak arakatzen.

Korrika  Europa,  Amerika,  Asia  eta  Ozeaniara  iritsiko  da  kanpo-sarearen  eskutik

Korrika Europa, Amerika, Asia eta Ozeaniara iritsiko da kanpo-sarearen eskutik

BasqueTraderen nazioarteko zazpi bulegok bat egin dute aste honetan euskararen aldeko ekimenarekin.

Eusko  Jaurlaritzak  ezkutu  industriala  aktibatu  du  1.047  milioi  eurorekin,  Ekialde  Ertaineko  gatazkaren  eraginari  aurre  egiteko

Eusko Jaurlaritzak ezkutu industriala aktibatu du 1.047 milioi eurorekin, Ekialde Ertaineko gatazkaren eraginari aurre egiteko

ETEak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak % 51,4 igoko dira, 277 milioi euroraino

Nazioartekotzea  emakumeen  lidergorako  aukera-gune  gisa  sendotzen  ari  da  Euskadiko  ETEetan
13/03/2026 Nazioartekotzea

Nazioartekotzea emakumeen lidergorako aukera-gune gisa sendotzen ari da Euskadiko ETEetan

Basque Trade & Investment-ek WOMEX europar proiektuaren esparruan landutako txosten baten emaitzak aurkeztu ditu; bertan, kanpo-irekiera genero-orekarako eta enpresen lehiakortasunerako elementu estrategikotzat jotzen da.

Bio-osasunaren  arloan  Thailandiaren  aukera  ezarpen-ereduaren  araberakoa  da
09/03/2026 Nazioartekotzea

Bio-osasunaren arloan Thailandiaren aukera ezarpen-ereduaren araberakoa da

Manufaktura-oinarria, sendotzen ari den arau-esparrua eta ASEAN ingurunerako lehentasunezko sarbidea konbinatzen ditu Thailandiak. Bio-osasunaren arloko euskal enpresarentzat, aukera ez da komertziala bakarrik: industriala eta eskualdekoa ere bada. Ezarpen-eredua zehaztasunez definitzearen araberakoa da haren bideragarritasuna.

EB  –  Mercosur  akordioak  merkatua  ireki  du,  eta  sarbidea  faseka  diseinatzen  duenarentzat  izango  da  abantaila
09/03/2026 Nazioartekotzea

EB – Mercosur akordioak merkatua ireki du, eta sarbidea faseka diseinatzen duenarentzat izango da abantaila

Merkatua ez da bat-batean irekiko. Faseka irekiko da. Eta fase bakoitzak bere erabakia eskatzen du.

Lehendakariak  Industria  Defendatzeko  Taldearen  bilerarako  deia  egin  du,  Ekialde  Hurbileko  gerra-egoeraren  gorakadaren  aurrean

Lehendakariak Industria Defendatzeko Taldearen bilerarako deia egin du, Ekialde Hurbileko gerra-egoeraren gorakadaren aurrean

Euskadik enpresa-presentzia handia du gatazka-guneetan; Eusko Jaurlaritzak 42 euskal enpresa eta 63 industria- eta merkataritza-ezarpen detektatu ditu. “Euskaditik ezin dugu munduko egoera geopolitikoa kontrolatu, baina bizkor erantzun dezakegu gure industria babesteko”, azpimarratu du lehendakariak

Imanol  Pradales:  “Euskadi  ‘industria  bizkortzeko  eremua’  izendatzeko  lan  egingo  dugu”

Imanol Pradales: “Euskadi ‘industria bizkortzeko eremua’ izendatzeko lan egingo dugu”

Lehendakariak iragarri du gai hori Espainiako gobernuarekin duen aldebiko agendara eramango duela, Bruselara egin duen hirugarren bidaia ofizialean; izan ere, Europako Batzordeak Industria Bizkortzeko Legearen proiektua aurkeztu du

Lehendakariak  goraipatu  egin  du  euskal  enpresek  ‘Made  In  Euskadi’  produktuaren  ospea  bermatzeko  egin  duten  ahalegina

Lehendakariak goraipatu egin du euskal enpresek ‘Made In Euskadi’ produktuaren ospea bermatzeko egin duten ahalegina

Imanol Pradalesek deia egin du industria babesteko eta Europako berrindustrializazioaren harira datozen aukerak aprobetxatzeko

Euskal  enpresak  EB-Mercosur  Akordioaren  merkataritza  aukera  berriak  aztertzen  ari  dira
27/02/2026 Nazioartekotzea

Euskal enpresak EB-Mercosur Akordioaren merkataritza aukera berriak aztertzen ari dira

90 profesional baino gehiagok parte hartu dute jardunaldi tekniko batean, Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguairekin sinatutako itunak izango dituen muga-zergen eragina, erregulazioa eta onura estrategikoak ezagutzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.