Nazioartekotzea
Albisteak 7 maiatza, 2019

Energia, bio-zientzia eta manufaktura sektoreetako euskal ETEen nazioartekotze geldiezina

Eusko Jaurlaritzak antolatutako Intergune+2019 ekitaldiaren -nazioartekotzearen urteroko hitzorduaren- bigarren jardunaldian aipatu da  73 herrialdetan presentzia duten energia sektoreko konpainiek negozio kopuru handia dutela atzerrian
-

 

Eusko Jaurlaritzak antolatutako Intergune+2019 ekitaldiaren -nazioartekotzearen urteroko hitzorduaren- bigarren jardunaldian aipatu da  73 herrialdetan presentzia duten energia sektoreko konpainiek negozio kopuru handia dutela atzerrian.

Bio-zientzien sektoreko Dynakin enpresaren fundatzaile Mónica Rodríguezek azpimarratu du Estatu Batuetan galdetzen dizuten lehen gauza dela “zertan zauden espezializatuta”.

Bestalde, Nazioartekotzeko Euskal Agentziak Shangain duen bulegoko zuzendari Mikel Yangek nabarmendu du auto elektrikoaren merkatua zabalkunde betean dagoela Txinan, eta asmoa dela 2020an produkzio osoaren %40ra iristea.

 

Eusko Jaurlaritzak antolatutako Intergune+2019 ekitaldiko -nazioartekotzearen urteroko hitzorduko- bigarren eta azken jardunaldian hizpide hartu dira Euskadik bultzatzen dituen sektore estrategikoetako (energia, bio-zientziak eta manufaktura aurreratua) euskal ETEen nazioartekotzea. Hiru eremu horiek jasota daude Europar Batasunetik abiarazitako RIS3 espezializazio adimenduneko estrategian, zeinaren bidez eskualde bakoitzak gaitasun eta trebetasun gehien dituen esparruetan zentratzen baitu bere garapen industriala.

 

Energia klusterreko kide Marcos Suárezek bere sektorearen egoeraz hitz egin du, zeina Euskadiko garrantzitsuena baita fakturazioari dagokionez (54.700 milioi euro). “Automozioak horren herena fakturatzen du” adierazi du Suárezek. Gainera, energia da I+G-n gehien gastatzen duen sektorea 241,6 milioirekin (euskal ekonomia osoaren 1.363 milioiren aldean). Oso nazioartekotuta dagoen sektorea da, presentzia baitu 73 herrialdetan, eta euskal enpresen atzerriko fakturazioa %68,7koa da batez beste.

 

Atzerriko merkatuetara sartzeari buruzko mahai-inguruan, Masermic enpresako Jesús M. Iriondok adierazi du “teknologia bezain garrantzitsua dela berrikuntza ez teknologikoa, hau da, kudeaketakoa”. Saitec Offshore enpresako Luis Gonzálezek aipatu du zein garrantzitsua den informazio-sare bat izatea jakiteko “nola dabilen merkatua eta negozioa dibertsifikatzeko”.   Euskabeako zuzendari nagusi Eugenio Michelenak esan du bere kasuan “berrikuntza enpresa barrukoa izan dela lehenbizi, ikasi behar izan dugu beharrezkoa dela kanpora irtetea gure produktuak saltzeko”.

 

Intergune ekitaldiko bigarren panela bio-zientziei eta AEBetako hazkunde-eremuei buruzkoa izan da. María Teresa Millánek, Indianapolis hirian kokatutako Lilly enpresako Gai Korporatiboen Saileko zuzendariak, esan du digitalizazioa funtsezkoa dela “baina pazientea jarri behar dela erdigunean”.

 

AEB, produktu farmazeutikoen munduko merkatu handiena

Nazioartekotzeko Euskal Agentziak Washingtonen duen bulegoko zuzendari Jurdana Izagirrek gogora ekarri du AEBak direla produktu farmazeutikoen munduko merkatu handiena (bio-farmakoak barne). “Munduko merkatuaren %30 inguru ordezkatzen du. Mundu mailako liderra da ikerketan eta garapenean, eta bertan egiten da sektoreko I+G-ren gastu osoaren erdia baino gehiago (75.000 milioi dolar). Gainera, AEBek I+G-ra bideratzen duten 6 dolarretik 1 (%17) bio-farmaziara zuzenduta dago”.

 

Naru Intelligence enpresako zuzendari Eider Sánchezek azpimarratu du merkatu horretara sartu nahi duten enpresek “produktu heldu bat behar dutela. Zailtasun handiena da lehenbizi datuak ikusi nahi izaten dituztela, jakiteko produktua lehiakorra dela jatorriko herrialdean”.   Biobide enpresako zuzendari nagusi Andoni Cruzek esan du salmenta zikloa “bi urtekoa izaten dela: oso ongi planifikatu behar da ezarpen- eta inbertsio- gradua eta traba burokratiko mordo bat gainditu”.

 

Dynakin enpresako fundatzaile Mónica Rodríguezek aipatu du Estatu Batuetan galdetzen dizuten lehen gauza dela “zertan zauden espezializatuta”. María Pascualek, bio-osasun klusterreko zuzendariak, esan du AEBak direla merkatu onena bio-osasun arloko euskal konpainientzat, “badauzkagulako AEBetan kokatutako industria farmazeutiko handienari zerbitzua ematen dioten enpresa gazteak, eta negozioa azkarragoa delako han Europan baino”.

 

Jardunaldiko hirugarren panela Txinako automozio sektorean zentratu da, hantxe kontzentratzen baita autoen mundu mailako ekoizpenaren %30. Nazioartekotzeko Euskal Agentziak Shangain duen bulegoko zuzendari Mikel Yangek azaldu du zeintzuk diren auto elektrikoak bultzatzeko planak, asmoa baita produkzio osoaren %40raino iristea 2020rako. “Onena da aliantzak egitea bazkide txinatarrekin”.

 

Raquel Piñanek, Acicae automozio klusterreko Nazioartekotze saileko zuzendariak, Txinako merkatura sartzeari buruzko mahai-inguruan esan du Txinako fabrikatzaileak atzerrira irteten hasi direla eta “aliantzak garatzen hasi beharra dagoela”. Jokin Laspiurrek, Txinan hiru fabrika dituen Batz enpresako zuzendari komertzialak, aipatu du auto elektrikoen kasuan garrantzitsuagoa dela teknologia eta prezioa jada ez dela funtsezkoa.

 

RTSko zuzendari nagusi Iban Iriondok esan du sekulako aldaketa egin behar izan zutela eta ezinbestekoa izan zela bertako langileak kontratatzea. “Laborategi bat jarrarazi digute proba guztiak in situ egiteko”. Inauxa enpresako zuzendari komertzial Teresa Sánchezek adierazi du ingeniaritza eta finantza arloetarako beharrezkoa dela Txinako langileak kontratatzea eta, RTS enpresaren kasuan bezala, “laborategi bat jarrarazi digute dokumentazioa txineraz aurkeztu ahal izateko”.

 

Makina-erreminta Italian

Laugarren panelean hizpide hartu da zein aukera dituzten makina-erremintaren sektoreko enpresek Italian sartzeko. Nazioartekotzeko Euskal Agentziak Milanen duen bulegoko zuzendari Ainara Isasak ireki du panel hori eta esan du “Italia dela manufakturako ETE gehien dituen EBko herrialdea, zehazki 403.000, Erresuma Batuak eta Espainiak batera baino bi aldiz gehiago”.

 

Mahai-inguru horretan, Fagor Arrasateko marketineko zuzendari Juan Etxebarriak adierazi du hiru abantaila nagusi dituela Italiak: hurbiltasuna, teknologia eta diseinu industrialeko akordioak. Danobat enpresako berrikuntzako zuzendari Imanol Landetak esan du Italian lehiakortasun handia dagoela, “txoko bat bilatu nahi dugu italiarren eta alemanen artean; lehenengoak oso lehiakorrak dira eta prezioan lehiatzen dira gehienbat eta, bigarrenak, berriz, teknologian. Alemanen kalitatea eman nahi dugu italiarren hurbiltasunarekin”.

 

MYL enpresako kontseilari delegatu Imanol Gilek adierazi du Italian sartu ondoren bere asmoa dela gehiago nazioartekotzea. “Ikusten dugu automozio sektorea beherantz doala, baina kalitatea eskaintzea da gure politika nagusia”. Laip enpresako kontseilari delegatu Jesús Echabek esan du arlo komertzialeko lana askoz errazagoa dela Italian hurbiltasunagatik. “Berandu ordaintzen du, baina beti ordaintzen du”.

 

Intergune ekitaldiko azken panelak hizpide hartu du lankidetza nazioartekotzeko tresna gisa. Gipuzkoako Ganberako Amaia Ferrok azpimarratu du tamaina garrantzitsua dela atzerrira irteteko “eta lankidetza da tamaina hori lortzeko bitartekoetako bat, ez ordea helburu bat. Baina estrategia horrek baliagarri izan behar du lehiakortasuna lortzeko”.

 

Lotutako albisteak

Voon  Sports,  teknologia  adimenduna  duen  kirol  entrenamenduaren  irtenbidea
13/10/2025 Nazioartekotzea

Voon Sports, teknologia adimenduna duen kirol entrenamenduaren irtenbidea

Donostiako konpainiak kirolarien entrenamendu teknikoa eta kognitiboa hobetzen duten gailuak eta app propioa garatzen ditu.

Eusko  Jaurlaritzak  nazioartekotzea  bultzatu  du  9,5  milioi  euroko  laguntzen  bidez

Eusko Jaurlaritzak nazioartekotzea bultzatu du 9,5 milioi euroko laguntzen bidez

Enpresek Zabaldu, Sakondu eta Elkartu programetarako diru-laguntzak eska ditzakete.

Nazioartekotzerako  enpresa-lankidetzari  bultzada,  Elkarturekin
10/10/2025 Nazioartekotzea

Nazioartekotzerako enpresa-lankidetzari bultzada, Elkarturekin

Urriaren 14an Elkartu programaren deialdi berri bat irekiko da. Nazioartekotze-jardueretarako enpresen arteko lankidetza bultzatzea da programaren xedea. 1.000.000 euroko aurrekontua du programak, eta nazioartean duten posizionamendua hobetu nahi duten enpresa-lankidetzako elkarte eta taldeei zuzenduta dago.

Europako  Batzordeak  proposamen  bat  iragarri  du  beste  herrialde  batzuetatik  datorren  altzairuaren  muga-zergak  %50era  igotzeko  eta  haren  jatorriaren  trazabilitatea  indartzeko

Europako Batzordeak proposamen bat iragarri du beste herrialde batzuetatik datorren altzairuaren muga-zergak %50era igotzeko eta haren jatorriaren trazabilitatea indartzeko

Xedapen horiek Europako Parlamentuak eta Kontseiluak erregelamenduaren azken testua adostu ondoren aplikatuko dira, 2026ko ekainetik aurrera altzairuaren gaineko egungo babesa ordeztuko duena.

WOMEXen  Eskualde  Taldea  martxan  da  Euskadin,  nazioartekotzean  genero-berdintasuna  sustatzeko
09/10/2025 Berdintasuna

WOMEXen Eskualde Taldea martxan da Euskadin, nazioartekotzean genero-berdintasuna sustatzeko

Enpresa, erakunde, irakaskuntza eta elkarte arloko eragileak joan den astean bildu ziren Euskadiko Eskualde Taldearen lehen saioan, WOMEX - The role of women in the competitiveness of exporting SMEs proiektu europarraren esparruan.

Zure  enpresaren  nazioartekotze-kostuak  geldiaraz  ez  zaitzan…  Hona  hemen  Zabaldu  laguntzak!
09/10/2025 Nazioartekotzea

Zure enpresaren nazioartekotze-kostuak geldiaraz ez zaitzan… Hona hemen Zabaldu laguntzak!

SPRI Taldeak atzerrian mikroenpresen, ETE-en eta startupen presentzia bultzatzera zuzendutako Zabaldu 2025 laguntzen beste edizio bat deitu du. Aurten, programak 5 milioi euroko aurrekontua izango du nazioartekotze-prozesua berme osoz abiaraztearen kostua finantzatzen laguntzeko.

Sakonduk  kanpo-merkatu  berrietara  sartzeko  zure  enpresaren  nazioartekotzea  bultzatuko  du  75.000  euro  arteko  finantzaketa  emanda
09/10/2025 Nazioartekotzea

Sakonduk kanpo-merkatu berrietara sartzeko zure enpresaren nazioartekotzea bultzatuko du 75.000 euro arteko finantzaketa emanda

Programak 3.500.000 euroko aurrekontua du eta aurrekontuaren % 60 arteko finantzaketa emango du. Gehienez, enpresa bakoitzeko 75.000 euro. Laguntza nazioartekotze maila altua duten eta merkatu berrietarako hedapena hasi nahi duten mikroenpresei, ETE-ei eta startupei zuzenduta dago.

KSP  Basque  P5G  Master  Plan  programak  Euskadiren  eta  Hego  Korearen  arteko  lankidetza  sendotu  du  berrikuntzan  eta  digitalizazioan
02/10/2025 Nazioartekotzea

KSP Basque P5G Master Plan programak Euskadiren eta Hego Korearen arteko lankidetza sendotu du berrikuntzan eta digitalizazioan

Proiektuaren helburua 5G sare pribatuen hedapenari buruzko ezagutzak eta esperientziak partekatzea izan da, euskal industrian aplikatzeko aukerak eta erronkak identifikatuz.

IKT  sektoreko  euskal  enpresek  euren  presentzia  indartu  dute  Kolonbian,  Bogotan  egindako  topaketa  batean
25/09/2025 Nazioartekotzea

IKT sektoreko euskal enpresek euren presentzia indartu dute Kolonbian, Bogotan egindako topaketa batean

Kolonbian dauden euskal enpresen eta tokiko eragile estrategikoen arteko harreman zuzena erraztu da

Industria  sailburua  EMO  Hannoverren  dauden  32  euskal  enpresen  alboan  izan  da

Industria sailburua EMO Hannoverren dauden 32 euskal enpresen alboan izan da

Azken hamarkadan, Eusko Jaurlaritzak makina-erremintaren sektoreari SPRIren bitartez lagundu dio: 91 milioi euroko dirulaguntzaren bidez 850 milioi eurotik gorako inbertsio pribatua egin da eta 2.000 enpresa baino gehiago babestu dira

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.