SANCIONES UE RUSIA
Basque Trade & Investment Nazioartekotzea
Albisteak 19 abendua, 2023

EBk Errusiaren aurkako hamabigarren zigor-sorta onartu du

Errusiaren aurkako neurri murriztaileen hamabigarren paketeko galderak eta erantzunak hemen kontsulta daitezke.
-

Europar Batasuneko Kontseiluak Errusiaren aurkako hamabigarren zigor sorta onartu zuen atzo, Ukrainaren aurkako legez kanpoko gerra jarraitzeagatik.

Pakete honek partikularren eta enpresa errusiarren zerrenda gehigarriak, eta inportatzeko eta esportatzeko debeku berriakbiltzen ditu, hala nola diamante errusiarrak Europara esportatzeko debekua, G7ko bazkideekin lankidetza estuan. Gainera, paketeak petrolioaren prezioen mugaren aplikazioa gogortzen du, petrolio-ontziek gehienezko muga saihesteko erabil dezaketen modua hobeto zainduz. Era berean, betebehar zorrotzagoak jasotzen ditu aktiboak ibilgetzeari dagokionez, bai eta zehapenak saihesten dituzten hirugarren herrialdeetako enpresen aurkako neurri gogorrak ere.

Zehazki, merkataritzaren arloan, pakete horrek honako neurri hauek ditu:

  • Altzairua, aluminioz egindako produktuak eta metalezko beste produktu batzuk ekoizteko lehengaiak inportatzeko debekua: metalezko produktu jakin batzuen Errusiatik datozen inportazioak murrizten dituzten neurri berriak.
  • Esportazio-murrizketak: industriako eta teknologiako produktu aurreratuak eta erabilera bikoitzekoak esportatzeko murrizketa gehigarriak, urtean 2.300 milioi euroko balioa dutenak.
    • Teknologia aurreratua eta erabilera bikoitzekoa esportatzeko kontrol berriak, Errusiaren gaitasun militarrak murrizten jarraitzeko; adibidez, produktu kimikoen, termostatoen, korronte zuzeneko motorren eta tripulaziorik gabeko aireko ibilgailuetarako serbomotorren, makina-erreminten eta makina-zatien gainean.
    • EBko industria-produktuak esportatzeko debeku berriak, Errusiak bere industria-sektorean dituen gaitasunak are gehiago oztopatzeko, hala nola makineria eta piezak, eraikuntzarekin lotutako produktuak, altzairu eraldatua, kobrezko eta aluminiozko produktuak, laserrak eta bateriak.
    • Errusiako eta hirugarren herrialdeetako 29 erakunde sartzea Errusiako konplexu militar-industrialari lotutako erakundeen zerrendan, adibidez, Uzbekistanen eta Singapurren erregistratutako erakundeak.
    • Errusiako Gobernuari edo Errusiako enpresei diseinuarekin zerikusia duten enpresentzako programa informatikoak emateko debekua. Kontua da Errusiak bere industria-sektorean dituen gaitasunak murrizten jarraitzea. Zerbitzuen arloko murrizketak nazioarteko bazkideekin, hala nola Estatu Batuekin eta Erresuma Batuarekin, lankidetza estuan aritu dira.

 

  • Errusiatik datozen diamanteak inportatzeko debekua: Errusian erauzitako, eraldatutako edo ekoitzitako diamante ez-industrialak inportatzeko murrizketak. Proposatutako zehapen horiek G7ak nazioartean koordinatutako diamanteei aplikatutako debeku baten parte dira, zeinaren helburua Errusiari diru-sarreren fluxu garrantzitsu hori kentzea baita, urtean 4.000 milioi eurotan estimatzen dena. G7ko kide guztiek zuzenean aplikatuko dute Errusiatik esportatutako diamanteen debekua, beranduenez 2024ko urtarrilaren 1ean. 2024ko martxoaren 1etik aurrera, hirugarren herrialde batean leundutako diamante errusiarren debekua jarriko da indarrean, eta, 2024ko irailaren 1etik aurrera, laborategietan ekoitzitako diamanteak dituzten diamanteak, bitxiak eta erlojuak hartzeko moduan zabalduko da debekua. Neurri horiek eraginkorragoak izan daitezen, G7an egiaztapen- eta ziurtapen-mekanismo sendo bat ezarriko da, diamante gordinen trazabilitatean oinarrituta.

 

Errusiaren aurkako neurri murriztaileen hamabigarren paketeko galderak eta erantzunak HEMEN kontsulta daitezke.

Gogoratu Errusiarekin jarduera komertzialen bat garatu nahi duen EBko edozein enpresak egiaztatu beharra daukala:

  1. Norekin operatzen duen (kontrazatia zigortuta ote dagoen): pertsona eta erakundeentzako murrizketak. Zigor horiek zerrendetan ageri diren pertsonak ukitzen dituzte, eta baita ere pertsona horiek zuzenean zein zeharka kontrolatzen dituzten filial edo enpresak.
  2. Zein produktu ari den esportatzen/inportatzen (jarduera/sektorea zigortuta ote dagoen): truke komertzialetarako murrizketak zenbait sektoretan
  3. Finantzazko kanala (bankua zigortuta ote dagoen): finantza arloko murrizketak

 

EBko aduana-agintaritzak ari dira aplikatzen debekuak. Esportazio kontrolak iragan behar dituzten produktuentzako baimenak Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioari eskatu behar zaizkio Erkidegoko murrizketengatik baimena behar duten produktu industrialen esportazioa izeneko prozeduraren bitartez. Baimen horiek bakarrik emango zaizkie araudietan jasota dauden zenbait salbuespeni.

Baldin produktuek, horrez gain, erabilpen bikoitzeko baldintzak behar badituzte, posible izango da baimena ematea aplikagarriak diren indargabetze edo salbuespenei. Halakoetan, baimena eskatu beharko da Defentsako eta Erabilpen Bikoitzeko Materialaren Zuzendariordetza Nagusiaren egoitza elektronikoan. amesa@mincotur.es

Lotutako albisteak

AEBek  altzairu,  aluminio  eta  kobrezko  produktuen  232.  Ataleko  muga-zergen  araubidea  aldatu  dute
07/04/2026 Nazioartekotzea

AEBek altzairu, aluminio eta kobrezko produktuen 232. Ataleko muga-zergen araubidea aldatu dute

Presidentziaren araudi berriak zergak kalkulatzeko metodologia aldatzen du; aurrerantzean, inportatutako azken produktuaren balio osoari aplikatuko zaizkio.

Euskadik  eta  Herbeheerek  mugikortasun  elektriko  eta  adimentsuan  lankidetzan  aritzeko  bideak  aztertu  dituzte
07/04/2026 Nazioartekotzea

Euskadik eta Herbeheerek mugikortasun elektriko eta adimentsuan lankidetzan aritzeko bideak aztertu dituzte

Zazpi euskal enpresako ordezkaritza batek misio batean parte hartu du sare elektrikoaren saturazioa, energiaren biltegiratzea, garraio astunaren birkarga eta sare adimendunen kudeaketa ardatz dituzten herbeheretar soluzioak ezagutzeko.

Euskadik  Bogotako  Metroaren  2.  Lineako  aukera  industrialak  aztertu  ditu
30/03/2026 Nazioartekotzea

Euskadik Bogotako Metroaren 2. Lineako aukera industrialak aztertu ditu

Euskadik Kolonbian duen Ordezkaritzak topaketa erdi-presentzial bat antolatu du hil honetan, herrialdeko hiriburuko Metroaren 2. Lineak euskal enpresei eskaintzen dizkien aukera komertzialak ebaluatzeko.

Euskadik  energia  berriztagarrien  sektorean  Japonian  duen  kokapen  estrategikoa  indartu  du
18/03/2026 Nazioartekotzea

Euskadik energia berriztagarrien sektorean Japonian duen kokapen estrategikoa indartu du

Tokion ospatu da Smart Energy Week azokaren edizio berri bat, eta bertan, Basque Trade & Investment-ek euskal enpresei lagundu die itsasoko energia eolikoan eta hidrogenoan dauden aukerak arakatzen.

Korrika  Europa,  Amerika,  Asia  eta  Ozeaniara  iritsiko  da  kanpo-sarearen  eskutik

Korrika Europa, Amerika, Asia eta Ozeaniara iritsiko da kanpo-sarearen eskutik

BasqueTraderen nazioarteko zazpi bulegok bat egin dute aste honetan euskararen aldeko ekimenarekin.

Eusko  Jaurlaritzak  ezkutu  industriala  aktibatu  du  1.047  milioi  eurorekin,  Ekialde  Ertaineko  gatazkaren  eraginari  aurre  egiteko

Eusko Jaurlaritzak ezkutu industriala aktibatu du 1.047 milioi eurorekin, Ekialde Ertaineko gatazkaren eraginari aurre egiteko

ETEak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak % 51,4 igoko dira, 277 milioi euroraino

Nazioartekotzea  emakumeen  lidergorako  aukera-gune  gisa  sendotzen  ari  da  Euskadiko  ETEetan
13/03/2026 Nazioartekotzea

Nazioartekotzea emakumeen lidergorako aukera-gune gisa sendotzen ari da Euskadiko ETEetan

Basque Trade & Investment-ek WOMEX europar proiektuaren esparruan landutako txosten baten emaitzak aurkeztu ditu; bertan, kanpo-irekiera genero-orekarako eta enpresen lehiakortasunerako elementu estrategikotzat jotzen da.

Bio-osasunaren  arloan  Thailandiaren  aukera  ezarpen-ereduaren  araberakoa  da
09/03/2026 Nazioartekotzea

Bio-osasunaren arloan Thailandiaren aukera ezarpen-ereduaren araberakoa da

Manufaktura-oinarria, sendotzen ari den arau-esparrua eta ASEAN ingurunerako lehentasunezko sarbidea konbinatzen ditu Thailandiak. Bio-osasunaren arloko euskal enpresarentzat, aukera ez da komertziala bakarrik: industriala eta eskualdekoa ere bada. Ezarpen-eredua zehaztasunez definitzearen araberakoa da haren bideragarritasuna.

EB  –  Mercosur  akordioak  merkatua  ireki  du,  eta  sarbidea  faseka  diseinatzen  duenarentzat  izango  da  abantaila
09/03/2026 Nazioartekotzea

EB – Mercosur akordioak merkatua ireki du, eta sarbidea faseka diseinatzen duenarentzat izango da abantaila

Merkatua ez da bat-batean irekiko. Faseka irekiko da. Eta fase bakoitzak bere erabakia eskatzen du.

Lehendakariak  Industria  Defendatzeko  Taldearen  bilerarako  deia  egin  du,  Ekialde  Hurbileko  gerra-egoeraren  gorakadaren  aurrean

Lehendakariak Industria Defendatzeko Taldearen bilerarako deia egin du, Ekialde Hurbileko gerra-egoeraren gorakadaren aurrean

Euskadik enpresa-presentzia handia du gatazka-guneetan; Eusko Jaurlaritzak 42 euskal enpresa eta 63 industria- eta merkataritza-ezarpen detektatu ditu. “Euskaditik ezin dugu munduko egoera geopolitikoa kontrolatu, baina bizkor erantzun dezakegu gure industria babesteko”, azpimarratu du lehendakariak

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.