Basque Trade & Investment Nazioartekotzea
Albisteak 19 ekaina, 2023

Asebalek ibilgaiuentzako euste-sistemak eta motoziklistak bebesteko sistemak ezarri ditu mundu osoan

Bizkaiko enpresak beroan galbanizatutako altzairuzko produktuak ekoizten ditu, eta bide-segurtasunaren eta energia berriztagarrien sektoreetan jarduten du. 300 langile inguru ditu, eta 90 milioi euro inguruko fakturazioa.
-

Bizitzak salbatzea lehentasuna da Asebalentzat. Bizkaiko enpresak beroan galbanizatutako altzairuzko produktuak fabrikatzen ditu, bereziki ibilgailuentzako euste-sistemak, motoziklistak babesteko sistemak eta eguzki-energiaren sektorerako mota guztietako profilak. Rafael Sevilla Canterla Asebaleko zuzendari komertzialak nabarmendu duenez, “gure bide-segurtasuneko sistemek ibilgailuetako bidaiarien bizitzak salbatzen dituzte edo haien lesioak minimizatzen dituzte istripua gertatuz gero”. Alor horretan, euskal enpresak CE marka duten sistemen katalogo zabala du, hala nola ibilgailuetarako euste-sistemak, zubietarako petrilak eta motoziklistentzako euste-sistemak.Motoziklistak babesteko sistemaren katalogoan munduko liderrak gara”, azpimarratu du Sevilla Canterlak. Bilboko konpainiaren sistemak mundu osoan zehar daude instalatuta. Konpainiaren ordezkariak adierazi duenez, “Hego Amerikan, Europan, Australian, Indian eta Afrikan gaude”. Euskal enpresa etengabeko berrikuntza-prozesuan dago, “makineria etengabe hobetzen gaude, sistema berriak garatzen eta gure ekoizpena ingurumenarekin adiskidetsuagoa egingo duten hobekuntzak ezartzen ari gara”, zuzendari komertzialaren esanetan.  

Eguzki instalazioen egituretarako profilak

Bide-segurtasunaren sektoreaz gain, energia berriztagarrien sektorerako ere lan egiten du. “Eguzki instalazioen egituretarako erabiltzen diren profil mota guztiak fabrikatzen ditugu, eta gure bezeroak mundu osoan zehar proiektuak egiten dituzten enpresa handiak dira”, dio. 

Dituen makineriari esker, laser bidezko ebaketa, soldadura-robota, multi puntzonatu bidezko profilagailuak, prentsak edo tolesgailuak, profil sorta zabala fabrikatzea ahalbidetzen du, eta horiek “teknologia guztietako eguzki instalazioen egituren parte dira”, Rafael Sevillak aitortu duenez. 

Euskal enpresak 300 langile inguru ditu, eta urteko fakturazioa 80 eta 90 milioi euro artekoa da. Kontinente guztietako bezeroekin, “gaur egun presentzia gutxi edo batere ez dugun herrialdeetan negozio-aukera berriak bilatzen ari gara”, dio. Gainera, helburua da “gure presentzia sendotzea eta presente gauden merkatuetan lidergoa lortzea”. 

Euskal enpresen nazioarteko proiektuak bultzatzea da SPRI Taldearen helburuetako bat; izan ere, Basque Trade and Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bidez, leihatila bakarraren bidez bere baliabide eta laguntza guztiak jartzen ditu enpresen eskura, adibidez Elkartu, Gauzatu edo BEINT eta Global Training Bekak.   

Lotutako albisteak

Euskal  enpresak  negozio  eta  hornikuntza-aukera  berriak  identifikatu  ditu  Poloniako  merkatu  aeroespazialean
17/04/2026 Nazioartekotzea

Euskal enpresak negozio eta hornikuntza-aukera berriak identifikatu ditu Poloniako merkatu aeroespazialean

Euskadiko hamahiru enpresa Poloniako Podkarpackie eskualdera joan dira aste honetan, BasqueTradek buru eta HEGAN eta AFM klusterrekin lankidetzan egindako misio baten esparruan; gainera, Aviation Valley-ren eta PAIH inbertsio-agentziaren tokiko laguntza izan dute.

Europar  Batasunak  esparru  berri  bat  proposatu  du  altzairuaren  inportazioetarako

Europar Batasunak esparru berri bat proposatu du altzairuaren inportazioetarako

Europako Batzordeak merkatu siderurgikora sartzeko baldintzak gogortzea proposatu du, gehiegizko ahalmen globalari aurre egiteko

AEBek  sistema  digital  berria  aktibatu  dute  enpresa  esportatzaileei  muga-zergen  itzulketa  arintzeko
16/04/2026 Nazioartekotzea

AEBek sistema digital berria aktibatu dute enpresa esportatzaileei muga-zergen itzulketa arintzeko

Estatu Batuetako Aduana eta Mugak Babesteko Bulegoak (CBP) CAPE tresna jarri du abian, aduana-eskubideen itzulketak modu taldekatuan kudeatzeko aukera ematen duen prozedura zentralizatua.

Třinecké  železárny  talde  siderurgiko  txekiarrak  bertatik  bertara  ezagutu  du  euskal  enpresen  eskaintza  teknologikoa
14/04/2026 Nazioartekotzea

Třinecké železárny talde siderurgiko txekiarrak bertatik bertara ezagutu du euskal enpresen eskaintza teknologikoa

Euskadiko hamaika enpresak euren soluzio teknologikoak korporazioko zuzendaritzari aurkezteko aukera izan dute bakarkako bileren jardunaldi batean.

AEBek  altzairu,  aluminio  eta  kobrezko  produktuen  232.  Ataleko  muga-zergen  araubidea  aldatu  dute
07/04/2026 Nazioartekotzea

AEBek altzairu, aluminio eta kobrezko produktuen 232. Ataleko muga-zergen araubidea aldatu dute

Presidentziaren araudi berriak zergak kalkulatzeko metodologia aldatzen du; aurrerantzean, inportatutako azken produktuaren balio osoari aplikatuko zaizkio.

Euskadik  eta  Herbeheerek  mugikortasun  elektriko  eta  adimentsuan  lankidetzan  aritzeko  bideak  aztertu  dituzte
07/04/2026 Nazioartekotzea

Euskadik eta Herbeheerek mugikortasun elektriko eta adimentsuan lankidetzan aritzeko bideak aztertu dituzte

Zazpi euskal enpresako ordezkaritza batek misio batean parte hartu du sare elektrikoaren saturazioa, energiaren biltegiratzea, garraio astunaren birkarga eta sare adimendunen kudeaketa ardatz dituzten herbeheretar soluzioak ezagutzeko.

Euskadik  Bogotako  Metroaren  2.  Lineako  aukera  industrialak  aztertu  ditu
30/03/2026 Nazioartekotzea

Euskadik Bogotako Metroaren 2. Lineako aukera industrialak aztertu ditu

Euskadik Kolonbian duen Ordezkaritzak topaketa erdi-presentzial bat antolatu du hil honetan, herrialdeko hiriburuko Metroaren 2. Lineak euskal enpresei eskaintzen dizkien aukera komertzialak ebaluatzeko.

Euskadik  energia  berriztagarrien  sektorean  Japonian  duen  kokapen  estrategikoa  indartu  du
18/03/2026 Nazioartekotzea

Euskadik energia berriztagarrien sektorean Japonian duen kokapen estrategikoa indartu du

Tokion ospatu da Smart Energy Week azokaren edizio berri bat, eta bertan, Basque Trade & Investment-ek euskal enpresei lagundu die itsasoko energia eolikoan eta hidrogenoan dauden aukerak arakatzen.

Korrika  Europa,  Amerika,  Asia  eta  Ozeaniara  iritsiko  da  kanpo-sarearen  eskutik

Korrika Europa, Amerika, Asia eta Ozeaniara iritsiko da kanpo-sarearen eskutik

BasqueTraderen nazioarteko zazpi bulegok bat egin dute aste honetan euskararen aldeko ekimenarekin.

Eusko  Jaurlaritzak  ezkutu  industriala  aktibatu  du  1.047  milioi  eurorekin,  Ekialde  Ertaineko  gatazkaren  eraginari  aurre  egiteko

Eusko Jaurlaritzak ezkutu industriala aktibatu du 1.047 milioi eurorekin, Ekialde Ertaineko gatazkaren eraginari aurre egiteko

ETEak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak % 51,4 igoko dira, 277 milioi euroraino

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.