Albisteak 30 apirila, 2022

236 gazte lehiatu dira enpresen nazioartekotzeko 100 beketako (BEINT) bat lortzeko

Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren beka hau 1986an abiarazi zen, eta entzutetsu eta baloratuenetako bat da
-

Gaur, apirilaren 30ean (larunbata), 236 gazte (128 emakume eta 108 gizon) lehiatu dira Nazioartekotzeko Euskal Agentziak 2022-2024 urteetarako eskaini dituen nazioartekotzeko 100 beketako (BEINT) bat lortzeko. Hala, berriro jarri da  martxan Eusko Jaurlaritzak 1986an abiarazitako nazioarteko espezialisten trebakuntzarako prozesua, zeina unibertsitate nahiz enpresa esparruetako beka entzutetsuenetako bat baita.

2,36 hautagai daude beka bakoitzerako, 150 bizkaitarrak, 59 gipuzkoarrak eta 27 arabarrak.

Gaur, hautagaiek hautaketa-prozesu bat iragan behar dute goizez eta arratsaldez. Aurrena, hizkuntzen ezagutza eta erabilpenari buruzko probak: ingelesa (baztertzailea izango da), euskara eta, nahi izanez gero, atzerriko bigarren hizkuntza bat (alemana, arabiera, txinera-mandarina, frantsesa, italiera, portugesa nahiz errusiera).  Eta ondoren, ezagutza sozio-ekonomikoei buruzko proba orokor bat.

Proba horietan lortutako puntuazioa gehituko zaio aurretiaz eginiko merezimendu-lehiaketan lortutakoari, zeinetan hautagai bakoitzak puntuazio bat lortu baitu bere gradu nahiz graduondoko tituluak eta esperientzia profesionala kontuan hartuta. Fase hori gainditzen duten pertsonei elkarrizketa-faserako deia egingo zaie ekainean.

 

Azkenik, puntuazio onena lortzen duten 100 hautagaiak BEINT bekadun izendatuko dira eta unibertsitatean egingo den trebakuntzako lehen faserako deituko zaie uztailaren hasieratik aurrera. Ondoren, eta kontuan hartuta 3 unibertsitate-ikastaroetan irakatsiko diren 14 jakintza-arloetan erakutsitako aprobetxamendua, bekadunei euren bulegoak esleituko zaizkie urtebeteko iraupena izango duen eta atzerrian egingo den 2. faserako. Azkenik, euren trebakuntzari buru emateko, enpresa-praktikak egingo dituzte atzerrian, 2024ko urtarrila eta abuztua bitartean.

 

BEINT prestakuntza-programaren ibilbidea

BEINT programa aukera paregabea da goi-mailako unibertsitate-titulua duten 31 urtetik beherako gazteentzat, nazioartekotzeari eta kanpo-merkataritzari buruzko prestakuntza hartzeko eta Euskadin eskaera handia duten karrera profesionalak hasteko.

Prestakuntza-planak ongi bereizitako hiru fase ditu, eta helburutzat du bekadunei ahalik eta esperientzia onena ematea, aukera eskainiz ezagutza teorikoak eta praktikoak konbinatzeko 24 hilabeteko epean.

Lehen fasea lau hilabeteko unibertsitate-prestakuntza bat da, hamalau jakintza-arlorekin beraizik diseinatua. Aurtengo deialdian, hiru euskal unibertsitateek eta Nazioartekotzeko Euskal Agentziak lankidetzan eskainiko dute ikastaro hori. Behin fase hori gainditu ondoren, bekadunak eskubidea du programarekin jarraitzeko eta hitzarmena sinatu duten unibertsitateen ziurtagiriak eskuratzeko.

Hamabi hilabeteko hurrengo fasean, eta egiaztatutako beren ahalegina dela medio, bekadunek aukera izango dute atzerriko jomuga bat aukeratzeko eta euren prestakuntza praktikoa hantxe jarraitzeko, enpresei zerbitzu emanez Basque Trade & Investment agentziaren kanpo-sareko bulegoetan, Ofecomes-en eta kanpo-merkataritzaren sustapenerako nazioarteko agentzia hitzartuen beste bulego batzuetan.

Prestakuntza-ibilbidea osatzeko, bekadunek zortzi hilabeteko esperientzia praktikoa jasoko dute atzerrian kokatutako eta eurek aukeratutako enpresetan, ahal dela euskal enpresetan.

Programak irauten duen bi urteak amaitutakoan, gazte titulatuak profesional bihurtuko dira eta karrera oso bat izango dute aurrean, askok kudeaketa arloko erantzukizunak betetzen euskal enpresa nazioartekotuen aldetik eskari handia duten lanpostuetan.

Baldintza ekonomikoak

BEINT bekek jomugaren arabera kalkulatutako aurrekontua izango dute, 30.000 eurotik 60.000 eurora bitartekoa. Aurrekontu horrekin bekadunek baldintza duinetan egiten diete aurre euren garraio, ostatu eta mantenu gastuei eta herrialdeetan sartzeko ordaindu behar diren baimenei, bekak irauten duen denboran.

Horrez gain, bekadunek badute bidaia-laguntzako, erantzukizun zibileko eta osasun arretako aseguruen estaldura, gerta daitezkeen kontingentzia guztiak barne hartzen dituena.

Alumni

Iaz bezala, aurten ere martxan dago BEINT programako ALUMNI plataforma. Bekadun ohiei zuzendutako zerbitzu bat da, iraganean laguntza hau jaso zuten 1.400dik gora pertsonaren arteko elkarreragina ahalbidetzeko eta mota askotako zerbitzuak eskaintzeko: mentoring-a, informazio interesgarriak, programaren barruko profilei zuzendutako lan-eskaintzak argitaratzea, ekitaldi esklusiboak, mentoring programak… Programa bukatu ahala, urtero-urtero ALUMNI plataformako kide bihurtzeko gonbidapena igorriko zaie bekadunei.

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  nazioartekotzea  bultzatu  du  9,5  milioi  euroko  laguntzen  bidez

Eusko Jaurlaritzak nazioartekotzea bultzatu du 9,5 milioi euroko laguntzen bidez

Enpresek Zabaldu, Sakondu eta Elkartu programetarako diru-laguntzak eska ditzakete.

Nazioartekotzerako  enpresa-lankidetzari  bultzada,  Elkarturekin
10/10/2025 Nazioartekotzea

Nazioartekotzerako enpresa-lankidetzari bultzada, Elkarturekin

Urriaren 9an Elkartu programaren deialdi berri bat irekiko da. Nazioartekotze-jardueretarako enpresen arteko lankidetza bultzatzea da programaren xedea. 1.000.000 euroko aurrekontua du programak, eta nazioartean duten posizionamendua hobetu nahi duten enpresa-lankidetzako elkarte eta taldeei zuzenduta dago.

Europako  Batzordeak  proposamen  bat  iragarri  du  beste  herrialde  batzuetatik  datorren  altzairuaren  muga-zergak  %50era  igotzeko  eta  haren  jatorriaren  trazabilitatea  indartzeko

Europako Batzordeak proposamen bat iragarri du beste herrialde batzuetatik datorren altzairuaren muga-zergak %50era igotzeko eta haren jatorriaren trazabilitatea indartzeko

Xedapen horiek Europako Parlamentuak eta Kontseiluak erregelamenduaren azken testua adostu ondoren aplikatuko dira, 2026ko ekainetik aurrera altzairuaren gaineko egungo babesa ordeztuko duena.

WOMEXen  Eskualde  Taldea  martxan  da  Euskadin,  nazioartekotzean  genero-berdintasuna  sustatzeko
09/10/2025 Berdintasuna

WOMEXen Eskualde Taldea martxan da Euskadin, nazioartekotzean genero-berdintasuna sustatzeko

Enpresa, erakunde, irakaskuntza eta elkarte arloko eragileak joan den astean bildu ziren Euskadiko Eskualde Taldearen lehen saioan, WOMEX - The role of women in the competitiveness of exporting SMEs proiektu europarraren esparruan.

Zure  enpresaren  nazioartekotze-kostuak  geldiaraz  ez  zaitzan…  Hona  hemen  Zabaldu  laguntzak!
09/10/2025 Nazioartekotzea

Zure enpresaren nazioartekotze-kostuak geldiaraz ez zaitzan… Hona hemen Zabaldu laguntzak!

SPRI Taldeak atzerrian mikroenpresen, ETE-en eta startupen presentzia bultzatzera zuzendutako Zabaldu 2025 laguntzen beste edizio bat deitu du. Aurten, programak 5 milioi euroko aurrekontua izango du nazioartekotze-prozesua berme osoz abiaraztearen kostua finantzatzen laguntzeko.

Sakonduk  kanpo-merkatu  berrietara  sartzeko  zure  enpresaren  nazioartekotzea  bultzatuko  du  75.000  euro  arteko  finantzaketa  emanda
09/10/2025 Nazioartekotzea

Sakonduk kanpo-merkatu berrietara sartzeko zure enpresaren nazioartekotzea bultzatuko du 75.000 euro arteko finantzaketa emanda

Programak 3.500.000 euroko aurrekontua du eta aurrekontuaren % 60 arteko finantzaketa emango du. Gehienez, enpresa bakoitzeko 75.000 euro. Laguntza nazioartekotze maila altua duten eta merkatu berrietarako hedapena hasi nahi duten mikroenpresei, ETE-ei eta startupei zuzenduta dago.

KSP  Basque  P5G  Master  Plan  programak  Euskadiren  eta  Hego  Korearen  arteko  lankidetza  sendotu  du  berrikuntzan  eta  digitalizazioan
02/10/2025 Nazioartekotzea

KSP Basque P5G Master Plan programak Euskadiren eta Hego Korearen arteko lankidetza sendotu du berrikuntzan eta digitalizazioan

Proiektuaren helburua 5G sare pribatuen hedapenari buruzko ezagutzak eta esperientziak partekatzea izan da, euskal industrian aplikatzeko aukerak eta erronkak identifikatuz.

IKT  sektoreko  euskal  enpresek  euren  presentzia  indartu  dute  Kolonbian,  Bogotan  egindako  topaketa  batean
25/09/2025 Nazioartekotzea

IKT sektoreko euskal enpresek euren presentzia indartu dute Kolonbian, Bogotan egindako topaketa batean

Kolonbian dauden euskal enpresen eta tokiko eragile estrategikoen arteko harreman zuzena erraztu da

Industria  sailburua  EMO  Hannoverren  dauden  32  euskal  enpresen  alboan  izan  da

Industria sailburua EMO Hannoverren dauden 32 euskal enpresen alboan izan da

Azken hamarkadan, Eusko Jaurlaritzak makina-erremintaren sektoreari SPRIren bitartez lagundu dio: 91 milioi euroko dirulaguntzaren bidez 850 milioi eurotik gorako inbertsio pribatua egin da eta 2.000 enpresa baino gehiago babestu dira

Euskadik  Bavierakin  duen  aliantza  estrategikoa  indartu  du  trantsizio  energetikoaren  arloan
22/09/2025 Nazioartekotzea

Euskadik Bavierakin duen aliantza estrategikoa indartu du trantsizio energetikoaren arloan

Bavariarekin lankidetzan aritzeko aukera berriak ireki dira berrikuntza eta energia trantsizioko proiektu bateratuetan.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.